Debako euskararen historia sozialaren azterketa aurkeztuko du bihar UdalakZein da Debako euskararen historia? Ze bilakaera izan du urteen joan etorrian? Zergatik egin du aurrera/atzera erabilerak?...https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/udalak-debako-euskararen-historia-sozialaren-azterketa-aurkeztuko-du-biharhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/udalak-debako-euskararen-historia-sozialaren-azterketa-aurkeztuko-du-bihar/@@download/image/Debako euskararen historia soziala.jpg
Debako euskararen historia sozialaren azterketa aurkeztuko du bihar Udalak
Zein da Debako euskararen historia? Ze bilakaera izan du urteen joan etorrian? Zergatik egin du aurrera/atzera erabilerak?...
HUHEZIrekin sinatutako hitzarmen bati esker, Debako Euskararen Historia Soziala ikertzen eta horren irakurketa soziolinguistikoa egiten aritu dira azken urteetan Iñigo Ramirez de Okariz Telleria eta Nekane Goikoetxea Agirre, HUHEZIko irakasleak.
Azterketak herriko gertaera historiko nagusiak eta XVIII. mendetik gaur egunera arte gizarte eragileek izan duten jarrera jasotzen du.
Lana amaituta, jendaurrean aurkeztuko dute bihar, abenduaren 22an, eguerdiko 12:00etan, Debako Agirre jauregiko ispiluen gelan.
Aurkezpenera bertaratzerik ez dutenek, webgune honetan izango dute dokumentua bihartik aurrera.