Datorren asteartetik aurrera, udaltzaingoek bertan eskainiko diete herritarrei zerbitzua. Instalazio berriei esker, zerbitzu hurbilagoa, eraginkorragoa eta herritarren beharretara egokitua eskaintzea da helburua.
Aldaketa horien helburua da trafiko-baldintza berrietara egokitzea eta linea horren erabiltzaileen beharrei erantzutea. Autobus-ordutegietan aldaketak errepidea zabaldu bitartean mantenduko dira.
Atzo “Pleno Txikia” ospatu zen, eta Luzaro ikastetxeko ikasleek 2030eko Eskola Agenda ekimenaren baitan egindako lana aurkeztu zeieten udal ordezkariei. Halaber, gaur DBH 2 mailako Mendata Institutuko ikasleekin egin dute udal ordezkariek bilera, udal aurrekontuen funtzionamendua azaltzeko.
Ekitaldien artean kontzertuak, dantzak, erromeriak, lehiaketak, kalejirak, erraldoiak, sokatira, Ezpata-dantza edota entzierroak nabarmentzen dira, herritar ororen gozamenerako.
Tailerra 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta lan bokazio-orientazioa izango du ardatz. Jarduera Debako Gaztelekuan egingo da, 16:00etatik 18:00etara, eta parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da; ekintza doakoa izango da.
Laminak 09:30etik 12:30era jaso eta entregatuko dira udaletxeko arkupeetan, eta sari banaketa 17:00etan izango da Kultur Elkartean
Irakurketa Klubak Anjel Lertxundiren Azkenaz beste nobelara hurbiltzen da eta Betty aurkezten du, identitatearen eta kulturaren inguruko sentimendu sakonak dituen lana. Era berean, liburutegiko buzoia itxita egongo da maiatzaren 16tik 19ra.
Laguntzak Deban kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarteei eta pertsona fisikoei zuzenduta daude, udalerrian eragina duten kultura jarduerak edo programak garatzeko. Eskabideak Debako Udaleko erregistroan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo Udalaren webgunean erregistro telematikoaren bidez aurkeztu daitezke.
Borondatezko ordainketa epea 2025eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitarte luzatuko da.
Ekintza honek propanozko galdara zaharra ordezkatuko du, efizienteago eta jasangarriago den soluzio batekin. Sistema berriak ur bero sanitarioaren beharrak guztiz asetuko ditu eta uztaila bitartean gauzatuko da.
Deban erroldatuta dauden eta 16 urtetik gorako herritarrek maiatzaren 21etik ekainaren 4ra bitarte bozkatu ahal izango dute, bai paperezko formatuan, baita online ere. Proposamenak bi multzotan sailkatu dira, eta multzo bakoitzean lau proposamen bozkatu beharko dira.
Zerbitzu berri horri esker, debarrek zuzenean euren mugikorretan jaso ahal izango dute udal abisu, albiste edota ekitaldien berri. Horretarako, ezinbestekoa izango da whatsapp kanalean harpidetzea, esteka honetara sartuz eta goian eskuinean agertzen den kanpaitxoa sakatuz.
Kontratua 4 hilabetekoa izango da, ekainaren 1etik irailaren 30era. Interesdunek maiatzaren 23ra bitartean eman dezakete izena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean.
Ikastaroen eskaintzan surf, bodyboard, SUP, kayak, skate surf modalitateak eta berrikuntza gisa xake ikastaroa nabarmentzen dira, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta. Deban erroldatuta daudenentzako izen-ematea maiatzaren 26an hasiko da, eta udalerrian erroldatuta ez daudenentzako ekainaren 2an. Izen-ematea Turismo Bulegoan egin daiteke presentzialki edo turismoa@deba.eus helbidera mezu bat bidaliz.
Akordio honek Udalak hondartzaren erabileraren kostua Aldundiak bere gain hartzeko egindako eskaerari erantzuten dio, modu horretara gastuak debarrei soilik eragin ez diezaien eta udalerriarentzat aurrezpen ekonomiko handia ahalbidetuz. Alazne Txurruka, Debako alkatea: Akordio hau Udalak gure herriarentzat eta herritarrentzat bidezko finantzaketa lortzeko egindako lanaren emaitza da. Aldundiarekin dugun lankidetzari esker, kalitatezko zerbitzuak bermatu ahal izango ditugu gure hondartzetan, kostua kostaldeko udalerriei soilik egotzi gabe.
Debegesak antolatzen duen ekimen honetan 27 esperimentu jaso dira eta honako hauek izan dira irabazleak: • LH 3-4 KATEGORIAN: Learreta Mallabia LH3-4 (Olio misteriotsuaren kasua) • LH5-6 KATEGORIAN: Learreta Mallabia LH5-6 (Mallabia News) • DBH1-4 KATEGORIAN: Aldatze DBH2 (Sukaldaritza jasangarria)
Udaletxeko arkupeetan eta inguruan agertutako pintada iraingarriek udalerriko bizikidetzaren eta errespetu demokratikoaren aurka egiten dutela adierazi du Udalak.
Bederatzi egunetan zehar, kale antzerkia, poesia eta musika errezitaldiak, umeentzako eta helduentzako lanak, baita sormen tailerrak eta jarduera parte-hartzaileak egongo dira, GOAZ Antzerki Taldeak antolatuta.
Lehiaketa herritar guztientzat irekia da eta lanak ekainaren 26ra arte aurkeztu daitezke udaletxeko harreran. Kartel irabazlea herri-bozketa bidez aukeratuko da eta 500 euroko saria jasoko du.