Egunean zehar hainbat partida jokatuko dira, adin ezberdineko taldeetan banatuta eta opariak ere banatuko dira. Horrekin batera, tenis pista berria ere inauguratuko da, jokalarien esperientzia hobetzeko eta kantxako baldintzak optimizatzeko egokitua.
Zaintza Ekosistemaren prozesuaren baitan kokatuta, jardunaldia herritar ororentzat irekia izango da eta bertan herri lagunkoi bat zer den eta hori Debako Zaintza Ekosisteman nola barneratu azalduko da, Debako herria adin guztiekin lagunkoiagoa izan dadin. Hitzaldia doakoa izango da eta 10:30etatik 12:00etara izango da Debako Nagusien Etxean.
Lehenengo saioa ekainaren 18an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Debako Ispiluen Gelan, eta bigarrena ekainaren 19an, 17:00etan, Burugorri ostatuan, Itziarren. Debako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu saioetan parte hartzera, eta bertan, beren ideiak eta iradokizunak parteka ditzaten, guztien artean udalerri inklusiboagoa eta irisgarriagoa eraikitzeko.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du eta Debako Udalak eremu horretako egungo arriskuari konponbidea emateko Aldundiari zuzenean egindako eskaerari erantzuten dio. Proiektuak Artzabalgo biribilgunearen berrantolaketa, oinezkoen pasabidea aldatu eta birkokatzea, eta inguruko seinaleztapena eta argiztapena hobetzea izango du helburu.
Parte hartu nahi duten haurrek uztailaren 7ra arte dute izena emateko esteka honen bidez.
Lehiaketa herritar guztientzat irekia da eta lanak ekainaren 26ra bitarte aurkeztu daitezke udaletxeko harreran. Kartel irabazlea herri-bozketa bidez aukeratuko da eta 500 euroko saria jasoko du.
Ikastaroen artean, adin guztientzako prestakuntza-eskaintza zabala dago, iazko ikastaroak mantenduz eta berrikuntza gisa haurrei zuzendutako sormen tailerrak zein gazteentzako ingeles ikastaroak gehituz. Izena emateko epea ekainaren 23ra bitarte egongo da zabalik, eta izen-ematea etxean jasotako formularioa Itziarko Harrera Bulegoko barruko edo kanpoko postontzian utzita, zuzenean bulegora joanda eta bertan betez edo online formularioaren bitartez egin daiteke, esteka honetan eskuragarri dagoena https://forms.gle/Rg51XhvcdHzQMZFUA.
Proiektua Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan kokatzen da, eta turismo jasangarria bultzatzea du helburu. Digitalizazioak Debako ondarearen irisgarritasuna eta sustapena erraztuko du, egoiliarrei zein turistei onurak ekarriz.
Ekainaren 23an, 24an eta 28an kalejirak, dantzak, sua eta bestelako ekitaldi sinbolikoak izango dira, herritar ororen gozamenerako.
Legegintzaldiaren erdira iritsita, herritarrekiko eguneroko konpromisoa eta Deba bizitzeko lekurik onena izan dadin lanean jarraitzeko ilusioa azpimarratu ditu udal gobernuak. Gobernu Planean jasotako 44 ekintzetatik 40 jada martxan edo osatuta daude, pertsonengan, zaintzan eta udalerriaren eraldaketa iraunkorrean oinarritutako kudeaketa finkatuz.
Beraien herrietatik mikgratu duten lau debarrek beren bizipenak partekatuko dituzte ekainaren 24an, 18:00etan, Ispiluen Gelan, zurrumurruak desegiteko eta gizarte inklusiboagoa sustatzeko.
Debaren kasuan, 29.794,70 euroko laguntza jaso du eta Itziarrek, aldiz, 35.000 eurokoa. Laguntza honekin helburua da udalerriko landa bideak hobetzeko esku-hartzeak egitea, landa eremuko bizilagunen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu zein bermatzeko.