Bi hilabetez, balio natural, historiko eta paisaia-garrantzia handiko ibilbidea berreskuratzeko lan egingo da. Jarduera Europako Next Generation EU funtsekin finantzatuta dago, eta lanak irauten duten bitartean kanala itxita egongo da, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbila sustatzeko konpromisoa berretsi dute, beste urte batez. Iaz bezala, aurten ere, 8.000€ra zabaldu da bekara bideratutako dirulaguntza.
Antolatu dituen jardueren artean, urriaren 1ean 2013an jaiotakoentzat egingo den bisita gidatua eta urriaren 3an ospatuko den ongietorri festa nabarmentzen dira. Horrez gain, hilabetean zehar sukaldaritza tailerrak, kirol txapelketak, prozesu bilerak eta Arimen Gauaren baitan ekintza bereziak burutuko dira. Arimen Gauaren inguruan antolatuko den jarduera bereziaren harira, urriaren 30ean Gaztelekua 20:30ak arte egongo da zabalik.
Prestakuntza sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako udal-protokolo berriaren barruan sartzen da, langile guztientzako gune seguruak eta errespetuzkoak bermatzeko helburuarekin.
Bizikletaren bidez Gipuzkoako basoei eta landa-inguruneari balioa emateko sortu den ekimena da, formatu irisgarrian, ez lehiakorrean eta publiko orori zuzenduta. Ekitaldia urriaren 25ean, larunbata, ospatuko da. 89 km-ko martxa zikloturista, haurrentzako festa eta zozketak izango dira parte-hartzaileen artean.
Gune hau gurpilak puztu edo konponketa mekaniko txikiak egin behar dituen edonork erabil dezake. Ekimena Debako bizikleta azpiegitura hobetzeko udal planaren parte da eta udaberrian jarritako bizikleta aparkaleku gehigarriei gehitzen zaie. Gune hau gurpilak puztu edo konponketa mekaniko txikiak egin behar dituen edonork erabil dezake. Ekimena Debako bizikleta azpiegitura hobetzeko udal planaren parte da eta udaberrian jarritako bizikleta aparkaleku gehigarriei gehitzen zaie. Gune hau gurpilak puztu edo konponketa mekaniko txikiak egin behar dituen edonork erabil dezake. Ekimena Debako bizikleta azpiegitura hobetzeko udal planaren parte da eta udaberrian jarritako bizikleta aparkaleku gehigarriei gehitzen zaie.
Erakusketa urriaren 4tik 11ra egongo da ikusgai Simón Berasaluze plazan, zehazki eguneko zentroan. Erakusketa honek mundu osoko haurtzaroko errealitateei buruzko hausnarketa bisual bat egitera gonbidatzen du.
Programa urrian hasi eta urtarrilean amaitzen da, eta zinea, antzerkia, musika, bisita gidatuak eta proposamen herrikoiak hartzen ditu barne, hala nola Arimen Gaua, Basotik Txirrindulari Festa, Santa Zezilia eguna, Gabonak eta beste hainbat jarduera publiko guztientzat.
Lanek minutu gutxiko trafiko-etete puntualak eragingo dituzte urriaren 8an eta 9an aipatu errepidean.
Elkartasun Azoka 11:00etatik 14:00etara izango da Plaza Zaharrean, eta bidezko merkataritzarekin, garapenerako lankidetzarekin eta biztanle ahulenen bizi-baldintzak hobetzearekin konprometitutako erakunde eta kolektibo ugari bilduko ditu. Jarduera honen helburua herritarrei larrialdi humanitarioen aurrean nazioarteko lankidetzak eta elkartasunak bizitzak eraldatu eta inpaktu positiboa eragin dezaketela erakustea da.
Saioa urriaren 14an izango da, 19:00etatik 20:30era eta gaztelaniaz egingo da. Hilabete honetako irakurketa "El cuaderno prohibido" izango da, Alba de Céspedesen eleberri bat, berrogeita hamarreko hamarkadako Italian, emazte eta ama izateko rol tradizionaletan preso dagoen emakume baten tentsio emozional zein sozialak jorratzen dituena.
Eusko Jaurlaritzak, ZAP funtsen bidez (Lehentasunezko Arretako Eremua), erosketa-prezioaren (1.100.000 euro) % 96,5 lagunduko du diruz; beraz, Udalak % 3,5 baino ez du ordaindu beharko. Erosketa horrekin, Debak aurrerapauso historikoa emango du herritarrek eta tokiko eragileek urteak eskatzen daramaten kultura-azpiegituren garapenean.
Programa honek aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek egindako eskaera bati erantzuten dio eta helburu du tokiko kultur nortasuna indartzea eta herritarrek kultur jardueretan aktiboki parte har dezaten sustatzea. Jarduerak hilabete bakoitzeko hirugarren larunbat zein igandetan egingo dira, ikasturtean zehar, urritik maiatzera, bi taldetan banatuta: batetik, handiei bideratua (12 urtetik gorakoak) eta, bestetik, txikiei edo publiko familiarrari (12 urtetik beherakoak). Urrian, adibidez, poesia eta musika elektronikoa uztartuz egindako saio bat eskainiko da helduentzat, eta antzezlan bat haurrentzat.
Guztira, 4.000 euroko aurrekontua bideratuko da Debako eta Debabarrenako gizarte zerbitzuen elkarteen jarduerak sustatzeko eta helburua izango da, bereziki, bazterketa-arriskuan edo menpekotasunean dauden pertsonen integrazioa bultzatu eta, herritarren partaidetza eta boluntariotza sustatzen dituzten proiektuak laguntzea. Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-orria bete eta Debako Udalean zein erregistro elektroniko bitartez aurkeztu beharko da azaroaren 6rako.
Gobernu-taldeak aurkeztutako proposamenak KPIren igoerara egokitzen ditu zerga eta tasa gehiengoak, hau da, % 2,8ko igoerara, udal-zerbitzuen iraunkortasuna eta eraginkortasuna bermatzeko. Hala ere, badira salbuespen batzuk tasa batzuetan, hala nola kiroldegian, TAOn edo hondakinen kudeaketan. Horientzako % 5eko igoera proposatzen da, arau-aldaketetan, espazio publikoaren berrantolaketan edo egiturazko kostuen eguneratzean oinarrituta.
Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Ispiluen Gelan, eta bullying-a prebenitzeko eta haur eta nerabeentzako ingurune seguruak sustatzeko tresnak eskaintzea du helburu. Saioa haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago.