Zarautzen gertatutako erailketa matxista gogor Salatzen du Udalak eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.
Astelehenetik aurrera, urriak 20, geltoki zaharreko autobus-geltokia aldi baterako kenduko da (lanak irauten duten bitartean) eta aldaketak egongo dira DB03, DB04, DB05 eta DB06 lineen geltokietan; horien geldiuneak Hondartza kalera eta geltoki zaharraren parera lekualdatuko dira. Era berean Amillaga kaleko aparkalekuak ere kendu egin beharko dira autobusak bertan biratu ahal izateko.
Gaur aurkeztu da Basotik Fundazioak antolaturiko jaialdia, non 500 txirrindulari baino gehiago elkartuko diren, txirrindularitza eta baso-ondarea uztartuko dituen festan.
Saioa euskaraz izango da eta Asier Serranok gidatuko du. 19:00etatik 20:30era Ostolaza Udal Liburutegian izango da, eta bertan J. M. Coetzeeren Lotsaizuna eleberria landuko da, lotsari, berrerospenari eta giza izaeraren konplexutasunari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen duen obra sakona.
Lehiaketa 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta helburu du gazteekin batera hausnarketak eta eztabaidak sustatzea eta gizarte berdinzaleagoa eraikitzeko bidean elkarlana indartzea. Izena emateko epea azaroaren 9ra bitarte dago zabalik eta aurkeztutako lanak Debako Tokiko Lehiaketan ere lehiatuko dira.
Azaroaren lehen asteburuan, Gau Beltzaren baitan, Gaztelekua “Beldur Etxea” bihurtuko da, sormenez, umorez eta gazteen parte-hartzean girotua. Horrez gain, hilabete osoan zehar, askotariko jarduerak eskainiko dira: sukaldaritza eta kirol tailerrak, partaidetza-topaketak, txapelketak, proposamen sortzaileak eta Beldur Barik 2025 programaren tokiko lehiaketa. Gaztelekua astelehenetik ostegunera egongo da zabalik 17:00etatik 20:00etara, eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era.
Azoka goizeko 9:00etan irekiko da, eta aurtengo edizioaren berezitasunak herri tonbola eta sagargintza erakusketa izango dira. Era berean, 13:00etan, hasierako antolatzaileei omenaldia egingo zaie.
Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa Foruen Plazan kokatuko da, eta hitzordua aurrez eskatu beharko da Herritarren Arretarako Bulegoan, presentzialki edo 943 19 28 40 telefonora deituz.
Dagoeneko eraiki da transformadorea instalatzeko zolata, funtsezko urratsa lan-egutegiaren barruan. Proiektu honek amaiera emango dio 580 debar baino gehiagok jasaten zuten argi-mozketen arazo historikoari, gainera, Udalari inolako kosturik eragin gabe.
Erosketaren onarpena aurrera atera zen EAJ-PNV eta Orain Debaren aldeko botoekin eta alkatearen kalitatezko botoarekin; EH Bilduk kontra bozkatu zuen. Udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren %96,5eko dirulaguntzarekin finantzatuko du erosketa, ZAP funtsen bidez. Era berean, udalbatzak 2026rako ordenantza fiskalak onartu ditu, zerbitzu publikoen iraunkortasuna bermatzeko.
Ekimenak jarrera arduratsuak sustatu nahi ditu udalerrian animaliekin bizi direnen artean. Horretarako, udaltzaingoak informazio ekintzak egingo ditu Debako hainbat gunetan, azaroaren 16ra bitarte, animaliak dituzten pertsonak espazio publikoekiko eta indarrean dagoen araudiarekiko errespetuaren inguruan sentsibilizatzeko, hala nola, txakurrak aske eramatea, gorotzik ez jasotzea edo animalia arriskutsuak kontrolik gabe paseatzea.
Debako Bizikidetza Batzordeak antolatuta, Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldeko erakusketa egongo da ikusgai azaroaren 10etik 24ra bitartean Santa Maria Klaustroan. Horrez gain, datozen hilabeteetan hainbat ekimen eramango dira aurrera udalerrian, azaroaren 10ean ospatuko den Memoriaren Egunaren harira.
Esku-hartzea Europako Next Generation funtsek finantzatutako proiektuaren parte da. Horren bitartez, energia-eraginkortasuna hobetuko da eta argi-kutsadura murriztuko da udalerriko hainbat eremutan, hala nola Portu kalean eta Astillero kalean.
Ostiraleko 18:00etatik aurrera, bi erreiak gaituko dira oso ezegonkorra den eremu batean segurtasuna bermatzeko gauzatu den jarduketa konplexu baten ostean.
“Dolu” ikuskizun poetiko-musikala azaroaren 7an izango da, ostirala, 19:00etan Burugorri Gainean (Itziarren), eta bertan musikari batek, bertsolari batek eta poeta batek parte hartuko dute. Jarduera honek dolua adierazteko espazio artistiko eta sentikorra eskainiko du. “Death-Kafea” izeneko topaketa azaroaren 13an egingo da, osteguna, 17:30etik 19:30era Kalebarreneko lokalean. Heriotzari buruz taburik gabe hitz egiteko gune irekia izango da. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen da 943 199 255 telefonora deituta edo apuntatu@itziar.eus helbidera idatzita.
Kontzertua 20:00etan izango da, doan, Debako Santa Maria Elizan, eta egitarauak barroko, erromantizismo, garaikide eta aurrerakoiko musikak uztartuko ditu.
N-634 errepideko oinezkoen pasabidea birkokatu egingo da, ikuspena hobetzeko, eta biribilgunearen bide-adarrak moldatuko dira trafikoaren abiadura moteltzeko. Aurreikuspenen arabera, lanak urtea amaitu baino lehen dira bukatzekoak.
Datorren azaroaren 25aren harira, Debako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, hala nola hitzaldiak, kontzentrazioak eta antzezpenak emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak ikusarazteko eta borrokatzeko.