Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokak gaur ireki ditu ateak. Bertan, Debabarreneko eskualdea naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura promozionatuko da datorren igandera arte; horixe baita, funtsean, aurtengo edizioaren leitmotiv nagusia: turismo jasangarriaren sustapena.
Debako Udaleko berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den beste tailer bat antolatu du datorren asterako. Oraingo honetan, Debako emakume guztiei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat izango da. Tailerra datorren larunbatean, otsailaren 4an, egingo da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.
Astelehenean, hilak 23, National Geographic ospetsuaren webguneak “Photo of the day” (eguneko argazkia) deritzon atalean Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen argazki bat argitaratu zuen, M. Subirats argazkilariak Deban ateratakoa.
Osio guneko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa aho batez onartu du Udal korporazioak. Aurreikusitako eraikigarritasuna %25 murriztuz, 225 etxebizitza eta 518 garaje eraikitzea ahalbidetzen du proposamen berriak.
Urbabil 2000 S.L. enpresa hasi da Deban dauden hiru haur-parkeen berrikuntza lanetan. Hauek itxita egongo dira lanek irauten duten bitartean eta proiektuaren kostua 120.000 €-koa izango da.
Gaur iritsi da gurera 2017ko udal gida berria. Debako Udalak Zure Leku S.L. enpresarekin argitaratu ohi duen baliabideen liburuxka hau herriko hainbat enpresa eta establezimenduen laguntzari esker egiten da eta turismo bulegoan eskura daiteke.
Gizarte Zerbitzuetako eta Ingurmena, zerbitzuak eta mantentze lanetako udal sailek Tokiko Enplegu Plan bat jarri dute martxan lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak babesteko helburuarekin. 5 pertsona kontratatu dira herrirako hobekuntza lanak egin ditzaten datozen lau hilabetetan.
Kalean da “Emakumeen Nazioarteko Egunaren” baitan Deban antolatuko diren ekintzen egitaraua. Martxoaren 3an hasi eta hilaren 24ra arte, hainbat ekintza izango ditugu herrian.
Datorren astean, martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.
El Diario Vascok abian jarri duen ekimen honen helburua aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea izango da. Hautagaien artean Debako Santa Maria Eliza dago. Botoa emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 6ra egongo da zabalik eta erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu gogokoen duen eraikuntzaren alde bozkatzeko.
Martxoaren 1etik martxan da “Instan1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa. 13-17 urte bitarteko nerabe gipuzkoarrei zuzenduriko ekimen honen helburua irudi baten bidez norberaren bizitzako instant bat azaltzea izango da eta sari ugari banatuko dira parte-hartzaileen artean.
Tokiko Gobernu Batzordeak Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berri bat eratzeko oinarriak onartu ditu. Lan-poltsa hau aldi baterako sortzen diren administrari laguntzaile beharrak betetzeko erabiliko da. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da martxoaren 28ra arte.
Debako Udala eta Kultur Elkartea elkarlanean aritu dira kultur programazio berri bat egiteko. Ekitaldiak hilean behin egingo dira eta aurrez Debako kultur gidan eta Udalaren eta Kultur Elkartearen webguneetan argitaratuko dira.
Bisita gidatu denboraldi berriaren aurkezpena Explore San Sebastian Region bulegoan egin da; bertan izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kutura eta Turismo diputatua, Denis Itxaso, Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak.
Igor Legarretaren "Cuando dejes de quererme" filmeko hainbat eszena Debako Santa Maria Elizan grabatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 20an. Plaza Zaharrerako sarrera kontrolatuta egongo da egun osoan zehar.
Agirre jauregiko ispiluen gelan aurkeztuko du idazleak bere lan berria: “Mis nombres propios”. Ekitaldia ostiral honetan izango da, martxoaren 31n, arratsaldeko 7etan.
Debako Udaleko Berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritutako ikastaroa antolatu du udaberriko hilabete hauetarako. Saioak larunbatetan egingo dira Agirre Jauregiko dantza gelan, 10:30etik 12:30era bitartean.
2017ko Udalaren Aurrekontu Orokorra atzo onartu zuen behin behinekoz Debako Udalbatzak. Aurrekontua guztira 7.549.382 eurokoa izango da, 2016an baino %1,62 gehiago.
Debako eta Mutrikuko Udalek eta Debegesak bilera irekia deitu dute datorren apirilaren 25erako Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko. Bilera Debako Agirre Jauregian egingo da, 18:00etatik aurrera, eta bi herrietako herritarrei zabalik dago.
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak bigarren urtez hartuko du parte Basque Fest jaialdian Bilbon, apirilaren 12tik 16ra.