Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago oraindik

Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko deia egin nahi dizuete herritarrei Debako udalak eta Itziarko Auzo Udalak. Une honetan Euskaraldian izen-emateak egiten ari dira Euskal Herrian. Estrategikoak dira gurea bezalako herri euskaldunak euskararen normalizazioan eta horregatik, Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Hainbat arigune ere sortuko da udalerrian, tartean Udala bera, barne arigunea izango da. Itziarko Auzo Udalak antolatuta, igandean Txor txor bakarrizketa umoretsua egingo da Burugorrin.

Izen-ematea internet bidez egin daiteke

Mahaiak ere jarriko dira datozen egunotan Udaletxeko arkupeetan:
  • Gaur, arratsaldeko 18:30etik 20:30era egongo da izena emateko aukera.
 Hurrengo egunetan:
  •  Goizez, 12:00-14:00: azaroaren 7an eta azaroaren 14an.
  •  Arratsaldez,18:30-20:30: azaroaren 13an.
 
Itziarren ere jarriko dira mahaiak harrera bulego kanpoan:
  • Azaroak 8, igandea: 17:30-18:00 eta 19:00-19:30 (Txor txor bakarrizketaren aurretik eta ondoren).
  • Azaroak 13, ostirala, 17:00-19:00

 

Argazkia: Debako Euskaraldia

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
euskaraldian-izena-emateko-epea-zabalik-dago-oraindik
Kategorizazioa