Uztailean ere hainbat ekintza eskainiko ditu Debako Udal KiroldegiakUda garaian sartu garen honetan, Debako Kiroldegiak, bere urte osoko dinamikari jarraipena emanez, uztailean ere ekintza ezberdin eta anitzak eskainiko ditu hilabete osoan zehar (kiroldegia egunero zabalik mantentzeaz gain). Horrela, erabiltzaileek aukera izango dute spinning, pilates, multifitness zein krossfit bezalako saio gidatuetan parte hartu eta jarduera fisikoa eginez gozatzeko. Hala ere, uda garaia izanik, uztaileko ekintzen ordutegiak desberdintasun batzuk izango ditu urte osoko ordutegiarekin alderatuz. Beraz, inork saioen eta ordutegien inguruko informazioa eskatu edo edozein zalantza argitu nahi izango balu, kiroldegira deitu dezake, edo bertara joan.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/uztailean-ere-hainbat-ekintza-eskainiko-ditu-debako-udal-kiroldegiakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/uztailean-ere-hainbat-ekintza-eskainiko-ditu-debako-udal-kiroldegiak/@@images/image-1200-f02cb602dc6c2ea8cec429c6282c948a.jpeg
Uztailean ere hainbat ekintza eskainiko ditu Debako Udal Kiroldegiak
Uda garaian sartu garen honetan, Debako Kiroldegiak, bere urte osoko dinamikari jarraipena emanez, uztailean ere ekintza ezberdin eta anitzak eskainiko ditu hilabete osoan zehar (kiroldegia egunero zabalik mantentzeaz gain). Horrela, erabiltzaileek aukera izango dute spinning, pilates, multifitness zein krossfit bezalako saio gidatuetan parte hartu eta jarduera fisikoa eginez gozatzeko. Hala ere, uda garaia izanik, uztaileko ekintzen ordutegiak desberdintasun batzuk izango ditu urte osoko ordutegiarekin alderatuz. Beraz, inork saioen eta ordutegien inguruko informazioa eskatu edo edozein zalantza argitu nahi izango balu, kiroldegira deitu dezake, edo bertara joan.