Prebentzio neurria da. Sukaldeko janari eta lorategietako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzeko prozesua da, ondoren, ongarri gisa baratza, lorategi edo lorontzietan erabiltzeko.
ZER DA AUZO KONPOSTAJEA?
Herrigunean bizi den pertsona talde batek era kolektiboan konpostajea egiteko modua da.
ZERTARAKO EGIN?
Gure etxeetako hondakinen %40-50 konpost bihurtu dezakegulako Hondakinak zabortegira ez eramatea ahalbidetzen duelako CO2 emisioak gutxitzen direlako Aurrezpena ahalbidetzen duelako
NORK HARTUKO DU PARTE?
Deba edo Itziarreko herrigunean bizi den eta lorategi zein baratzerik ez duen edozein pertsona.