Animadebak 18. edizioa ospatuko du Euskal Herriko animazioaren erreferente gisa
2025ko irailaren 1aIrailaren 3tik 6ra, animazio-zinemaren inguruko proiekzioak, tailerrak, bideojokoak eta kontzertuak izango dira Deban. Jaialdiak profesionalak, ikasleak eta publiko orokorra batuko ditu eta egitarauaren baitan nazioarteko film laburren lehiaketa, jarduera industrialak eta urteurreneko festa handi bat jaso dira.
Irailaren 3tik 6ra bitartean, Deba animazio zinemaren agertoki bilakatuko da, beste urte batez, Animadeba jaialdiaren 18. Edizioarem ospakizunarekin. Duela ia bi hamarkadatik hona, jaialdi horiEuskal Herriko animazio erreferente nagusia bilakatu da.
Artea, hezkuntza eta industria uztartzen dituen programazio anitzaren inguruan egituratzen da jaialdia. Egitarauaren baitan jasotzen dira film laburren nazioarteko lehiaketa, publiko guztiarentzako film luzeak, EHUko Zuzendari Berrien saila eta Animadeba Lab laborategi profesionala, garapen proiektuei, bideojokoei eta sektoreko adituekin egindako mahai-inguruei eskainia.
Aurten, Michaël Dudok de Wit zinemagile ezagunari egingo zaio omenaldia. Zuzendariak masterclass esklusiboa eskainiko du eta La tortuga roja filma aurkeztuko du. Bestalde, EITB Saria Bego Vicario zuzendari bilbotarrari emango zaio, eta ostiraleko gala Sara Azurzaren kontzertuarekin amaituko da.
Gainera, EZEZEZ, Putas Amak eta DJ Feten taldeen musika ikuskizunak, tailerrak, bingo tematikoak eta urteurren festa izango dira irailaren 6an, larunbata.
Primeran eta Filmin plataformekin lankidetzan, edukiaren zati bat online ikusi ahal izango da, eta, horrela, jaialdiaren eragina Debatik harago hedatuko da.