Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak antolatutako 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketa abian da

2023ko urtarrilaren 25aCardenas Fundazioak eta Debako Udalak antolatutako 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketa abian da

Zazpigarren urtez, Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak euskaraz zein gazteleraz parte har litekeen literatur lehiaketaren oinarriak argitaratu dituzte. Gaiari dagokionean, Debarekin, zuzenean edo zeharka, lotuta dagoen edozerekin zerikusia izan beharko du: historia, pasaia eta abar. Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango (izenburua alde batera utzita).

Parte hartutako lanak paperean edo digitalean aurkeztu ahal izango dira. Gutun-azal handi baten kanpoko aldean izengoitia idatzi; eta barruan, idazlanaz gain, beste gutun-azal bat sartu beharko da honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa; baita helbide elektronikoa ere, izanez gero.

Lanak turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2023ko martxoaren 10a (14:00) baino lehenago.

Sariak

Lehen saria 300 eurokoa izango da; bigarrena 200 eurokoa; eta saririk gabeko herriko lanik onenak 150 euro jasoko ditu, modalitate bakoitzeko.

Epaimahaia Kultura sailak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.

Lanen autoretza eskubideak

Aurkeztutako lan guztiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira, Udalaren eta Cardenas Fundazioaren eskuetan. Gainera, lanen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere izango dituzte.

Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Edozein kalte edo erreklamazio izanez gero, parte-hartzaileek izango dute ardura osoa; antolatzaile eta babesleek ez dute inolako erantzukizunik izango.

Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.

Oinarriak ikusi