Debako Udalak menopausiari buruzko hitzaldi-tailer zikloa antolatu du
2026ko martxoaren 25aHelburu nagusia da menopausiaren inguruko informazioa eta tresna praktikoak eskaintzea, etapa hori modu osasuntsu eta kontzientean bizitzen laguntzeko. Guztira 3 saio ospatuko dira, guztiak Agirre jauregiko ispiluen gelan 18:00etan, eta parte-hartzea mugatua izango da; guztira 20 plaza eskainiko dira.
Debako Udalak, berdintasun arlotik, menopausiari buruzko hiru hitzaldi-tailerrez osatutako zikloa antolatu du, etapa horretan dauden emakumeei informazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzeko helburuarekin.
Lehenengo saioa apirilaren 16an egingo da, eta nutrizio estrategikoa menopausian izango du hizpide. Elikadurak etapa honetan duen garrantzia azalduko da, sintomak arintzeko eta osasuna zaintzeko jarraibide praktikoekin. Saioak 1 ordu eta 15 minutuko iraupena izango du.
Bigarren saioa apirilaren 30ean izango da, eta asteko menuaren planifikazioa landuko da. Helburua eguneroko elikadura modu errazean antolatzeko tresnak eskaintzea da, menopausiaren behar espezifikoetara egokituta. Saio honek ere 1 ordu eta 15 minutuko iraupena izango du.
Hirugarren eta azken saioa maiatzaren 7an egingo da, eta zoru pelbikoko fisioterapia perimenopausian eta menopausian izango da gaia. Zoru pelbikoaren osasunak etapa honetan duen garrantziaz hitz egingo da, prebentzio- eta indartze-ariketa praktikoekin. Saioaren iraupena 2 ordukoa izango da.
Izen-ematea eta plazak
Tailerrean parte hartzeko 20 plaza daude guztira.
Izen-ematea honako bide hauetatik egin daiteke:
Debako Udaletxean bertan
Telefonoz: 943 19 28 40
Posta elektronikoz: berdintasuna@deba.eus
Debako Udalak herritarrak animatu nahi ditu hitzaldi-tailer hauetan parte hartzera, menopausia modu osasuntsu eta informatuan bizitzeko baliabideak eskuratzeko aukera paregabea baita.