Debako Udalak, UEMArekin elkarlanean, “euskaraz naiz” kanpaina jarri du abian, abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia eginez

2025ko abenduaren 3aDebako Udalak, UEMArekin elkarlanean, “euskaraz naiz” kanpaina jarri du abian, abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia eginez

Helburua da euskal herritarrek beren abizenak ofizialki euskal grafiaz idaztea.

Debako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) elkarlanean, “Abizena ere euskaraz” izeneko kanpaina abiatu du herrian. Ekimen honen bidez, herritarrei dei egiten zaie beren abizenak euskal grafiaz ofizialki jartzeko pausoa ematera, euskararen normalizazioa eta transmisio identitarioa sustatzeko.

Deia herritar guztiei egiten zaie baina bereziki guraso izateko prozesuan daudenei edo dagoeneko 18 urtetik beherako seme-alabak dituzten pertsonei. Izan ere, helduek abizena euskal grafiarekin jartzen badute, ondorengoek modu egokian jasoko dute automatikoki erregistro ofizialetan. Horrela, euskarazko sarbidea errazten zaie etorkizuneko belaunaldiei.

Debako Udalak nabarmendu duenez, “kanpaina honek aukera ematen digu gure izen-abizenen bidez ere euskararen aldeko hautua agertzeko”. Hori dela eta, herritar guztiei tramitazioari buruzko informazio praktikoa eskaintzen zaie.

Tramiteak egiteko beharrezkoak izango dira:

  • Nortasun Agiriaren fotokopia

  • Jaiotza ziurtagiria (epaitegian edo erregistroan eskatuta)

  • Errolda agiria (udala edo online)

  • Familia liburua, kasuaren arabera

Tramitazioa Erregistro Zibilean egin daiteke. Astelehen, astearte edo ostiraletan, 9:00-14:00. Prozesua erraza da, eta helburua da ahalik eta herritar gehienek aukera hau baliatzea. Izen-abizenen euskarazko forma zuzena euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke: www.euskaltzaindia.eus 

Debako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, hizkuntza eskubideak baliatu eta euskararen presentzia areagotzeko bidean urrats sendo bat emanez.