"Zu hurrengoa - En la diana" erakusketa jasoko du Debak, Bizikidetza Batzordeak antolatuta

2026ko urtarrilaren 28a"Zu hurrengoa - En la diana" erakusketa jasoko du Debak, Bizikidetza Batzordeak antolatuta

Erakusketa urtarrilaren 31tik otsailaren 15era egongo da ikusgai Agirre Jauregiko erakusgelan. Irekiera ekitaldia larunbat honetan izango da, goizeko 12:00etan, bisita gidatu batekin eta herritar orori zuzenduta dago. Erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Baketik Fundazioak egindako ikerketa baten emaitza da eta helburu du giza eskubideen urraketa mota guztiak ezagutzera eman eta aitortzea.

Urtarrilaren 30ean ospatzen da Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna, Mahatma Gandhi hil zuten eguna gogoratzeko. Data esanguratsu horretatik abiatuta, Debako Udalak, Bizikidetza Batzordearen bidez, memoria sustatzeko eta gogoeta egiteko erakusketa bat jarri du abian.

“Zu hurrengoa – En la diana” erakusketa GFAk sustatu eta Baketik Fundazioak egindako ikerketa baten emaitza da. Erakusketa honek motibazio politikoagatik egindako indarkeria eta terrorismo testuinguruan izandako mehatxu larriak eta jazarpen-indarkeriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Urte luzez, herritar askok pairatu dituzte ordezkari politikoen aurkako indarkeria, adierazpen askatasunaren kontrako mehatxuak, estortsio ekonomikoa eta ondasunen aurkako erasoak. Ikusleek sufrimendu horien errealitatera gerturatzeko aukera izango dute, oraindik ere ondorio horiek jasaten dituzten pertsonen, familien eta kolektiboen bizipenak ikusgai jarriz.

Erakusteraren xehetasunak

Erakusketa urtarrilaren 31tik otsailaren 15era izango da ikusgai Agirre Jauregiko erakusgelan. Irekiera ekitaldia urtarrilaren 31n egingo da, goizeko 12:00etan, bisita gidatu batekin, eta ekitaldia herritar eta elkarte guztiei irekia izango da. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era; asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.

Helburu nagusia da Deban giza eskubideen urraketa mota guztiak ezagutu, entzun eta aitortzea, herritarren arteko elkarbizitza oinarri hartuta. Horregatik, Debako Udalak herritar guztiak erakusketara gerturatzea animatzen ditu.