Datozen asteetan jakingo dugu Aitor Oñederraren lana 2017ko Goya saietarako lehian izango den. ZORIONAK!
Gipuzkoako Foru Aldundiak Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren pareko segurtasuna hobetzeko, oinezkoentzako pasabideak ezarri ditu eta seinalizazioa hobetu du.
Eusko Jaurlaritzak Madpixel enpresari enkargatu dion Ekaingo haitzuloaren barnealdeko gigapixel digitalizazio-proiektua estatuan egin den lehena izan da. Irudien bereizmen altuak, margoetara hurbildu eta hauek orain arte ez bezala ikusteko aukera ematen du. Lan hori guztia herritarren esku jarriko da orain, web bertsioaren bitartez, bai eta mugikorrerako aplikazio berri baten bidez ere.
Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren establezimenduek menu eta pintxo landuak eskainiko dituzte prezio berezian. Garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak.
Urtero bezalaxe, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Ekintza hauen helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.
Azken txanpara iritsi da Debako nesken V. Pala Txapelketa. Atzo, azaroak 24, finalerdiak jokatu ziren eta bihar, berriz, final handia. Txapelketaren hasieran aurkeztu ziren 20 bikoteetatik lau iritsi ziren finalerdietara, denak Debakoak.
Hondakinak jasotzeko edukiontzi bidezko sistema berria ezarriko da abenduan. Edukiontzi horiek zabaltzeko beharrezkoa da txartel elektronikoa. Udalak hainbat hitzaldi emango ditu sistema berri honen inguruan eta datorren egunotan material banaketa egingo da.
Asteazkenean aurkeztuko da "Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburua Agirre jauregiko ispiluen gelan. Debako Udalak, Elkar argitaletxearekin batera antolatu ohi duen IX. Tene Mujika Bekari (2014) esker ikusi du argia lan honek. Aurkezpena arratsaldeko 7etan izango da eta bertan egongo dira, besteak beste, liburuaren egileak: Jose Mari Izaga, Pako Salegi eta Carmelo Urdangarin.
Pasa den mendeko 60 eta 70. hamarkadetan, diktadura garaian, Debako gazteek GAZTEEN ELKARTEA eratu zuten eta besteak beste, LUZARO aldizkaria kaleratu zuten. Debako Udalak Luzaro aldizkari bilduma osoa digitalizatu du eta gaurtik aurrera ikusgai dago webgune honetan.
Abian da aurtengo Animadeba Gortina lehiaketa. Debako Udalak antolatzen duen zortzigarren edizioa da hau eta lan saritua 2017ko animazio zinema jaialdia iragartzeko erabiliko da. Lanak edozein animazio teknika erabiliz aurkeztu ahal izango dira; betiere, abenduaren 9a baino lehen. Irabazleak 700 € eta oroigarria jasoko ditu sari gisa.
Debako 2017ko idi probatan 19 idi pare arituko dira lehian. Norgehiagokak Euskal Jolas probalekuan izango dira urtarrilaren 1etik 9ra bitartean.
Ezagutzen dugu jada 2016ko Animadeba animazio zinemaldiaren egitaraua. Debako Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu du IX. edizio honetarako. Zinemaldia hainbat laburmetraien proiekzioarekin hasiko dugu abenduaren 26an eta hilaren 29an 2017ko gortina lehiaketaren sari banaketak emango dio amaiera.
Debako Udaleko berdintasun sailak datorren asterako Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailer bat antolatu du. 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat da. Tailerra astelehenean, hilaren 19an, izango da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen Kultura Bonuaren berri emateaz arduratuko den kamioi bat da, herriz herri premia biziko gaiak saltzen ibiltzen ziren horietakoa bezalakoa. Bihar Debara iritsiko da eta Foruen plazan egongo da arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Urteko lehen larunbatean egin ohi da Deban Soro Feria. Aurten urtarrilaren 7an izango da. Goizeko 9:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu eta kioskoan ganadu erakusketa izango da. Goiz osoan zehar, herriko musika talde ezberdinak izango ditugu kaleak girotzen eta dantzaririk ere ez da faltako.
Urtarrilaren 7an ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.225€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan. Doniene Baserria gelditu zen bigarren barazki lehiaketan.
“Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak: Naiara Zubimendi zumaiarra eta M. Antonia Manzano madrildarra. Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak 1.400 € banatuko dituzte guztira. Sari banaketa urtarrilaren 26an izango da, arratsaldeko 7etan Agirre jauregiko ispiluen gelan.
Urtarrilaren 1etik 9ra bitartean 18 idi pare izan ditugu Urte Berriko idi probatan. Idi parerik onena Billelako Laski izan da, baina orokorrean maila bikaina erakutsi dute guztiek, marka onak lortuz.
Jon Alonso idazle iruñearrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, Jose Migel Etxeberria “Naparra”ren kasua aztertzeko egitasmo batekin.
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak presentzia bikoitza izango du aurten Fitur turismo azokan. Batetik, Euskadiko standean izango du lekua eta, bestetik, Europako UNESCO Geoparkeen Sareak turismo azokan izango duen txokoan. Bertan Europan egun dauden 69 geoparkeak helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko dira.