Zabalik da 'Ahots Baten Sormen Egonaldia' Debako gazteentzako sormen egonaldian izena emateko epeaEgonaldiaren helburua gazteen sormena sustatzea da. Abenduaren 26tik 30era egingo da Oiartzungo Arritxulo aterpetxean eta beren trebetasun artistikoak garatzeko interesa duten 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Debako Udalak diru-laguntza batzuk eskaintzen ditu gazteen parte-hartzea errazteko, matrikularen kostuaren %50 estaliz. Izena emateko epea azaroaren 28ra bitarte egongo da zabalik eta parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute euskara@deba.eus helbidera. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/zabalik-da-ahots-baten-sormen-egonaldia-debako-gazteentzako-sormen-egonaldian-izena-emateko-epeahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/zabalik-da-ahots-baten-sormen-egonaldia-debako-gazteentzako-sormen-egonaldian-izena-emateko-epea/@@download/image/Ahots baten sormen egonaldia.jpg
Zabalik da 'Ahots Baten Sormen Egonaldia' Debako gazteentzako sormen egonaldian izena emateko epea
Egonaldiaren helburua gazteen sormena sustatzea da. Abenduaren 26tik 30era egingo da Oiartzungo Arritxulo aterpetxean eta beren trebetasun artistikoak garatzeko interesa duten 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Debako Udalak diru-laguntza batzuk eskaintzen ditu gazteen parte-hartzea errazteko, matrikularen kostuaren %50 estaliz. Izena emateko epea azaroaren 28ra bitarte egongo da zabalik eta parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute euskara@deba.eus helbidera.