ISPILU (h) ARI: euskara eta kultur transmisioa sustatzeko kultur programa berria jarri du abian Debako UdalakPrograma honek aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek egindako eskaera bati erantzuten dio eta helburu du tokiko kultur nortasuna indartzea eta herritarrek kultur jardueretan aktiboki parte har dezaten sustatzea. Jarduerak hilabete bakoitzeko hirugarren larunbat zein igandetan egingo dira, ikasturtean zehar, urritik maiatzera, bi taldetan banatuta: batetik, handiei bideratua (12 urtetik gorakoak) eta, bestetik, txikiei edo publiko familiarrari (12 urtetik beherakoak). Urrian, adibidez, poesia eta musika elektronikoa uztartuz egindako saio bat eskainiko da helduentzat, eta antzezlan bat haurrentzat. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/ispilu-h-ari-euskara-eta-kultur-transmisioa-sustatzeko-kultur-programa-berria-jarri-du-abian-debako-udalakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/ispilu-h-ari-euskara-eta-kultur-transmisioa-sustatzeko-kultur-programa-berria-jarri-du-abian-debako-udalak/@@download/image/ISPILU(h)ARI URR-ABENDUA (1)_page-0001.jpg
ISPILU (h) ARI: euskara eta kultur transmisioa sustatzeko kultur programa berria jarri du abian Debako Udalak
Programa honek aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek egindako eskaera bati erantzuten dio eta helburu du tokiko kultur nortasuna indartzea eta herritarrek kultur jardueretan aktiboki parte har dezaten sustatzea. Jarduerak hilabete bakoitzeko hirugarren larunbat zein igandetan egingo dira, ikasturtean zehar, urritik maiatzera, bi taldetan banatuta: batetik, handiei bideratua (12 urtetik gorakoak) eta, bestetik, txikiei edo publiko familiarrari (12 urtetik beherakoak). Urrian, adibidez, poesia eta musika elektronikoa uztartuz egindako saio bat eskainiko da helduentzat, eta antzezlan bat haurrentzat.