Leintz-Gatzaga eta Gasteizen artean jaiotako taldea da Malatu eta talde desberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bere baitan. Estiloak nahastea maite du taldeak: jazz klasikoa, bossa nova, kantu herrikoia..., betiere, bilatu gabeko nahasketa naturala sentiarazteko helburuarekin.
ERDALDUN BERRIEN KLUBA: Irantzu euskaraz pentsatzen, euskaraz sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska eskoriatzar bat da. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean.
Pop musika zentzurik zabalenean. Hizkuntza desberdinetako hotsak nahasten ditu Maitek HIRU azken diskoan. Baita cumbia eta poesia , tekno-punkarekin ere.
ITURRI ONDOko azken emanaldia Debako Kulunka dantza taldeak eskainiko du, "Alizia mundu zoragarrian" izeneko ipuinean oinarrituta, euskarazko adaptazio moderno bat eskainiz
Laugarren urtez, Deba ibaiaren garbiketa egingo da larunbatean
BEGIRADAK
2014/06/25 11:45-
11:45
— Iturri ondoan
Jolastera gatoz. Hala planteatu dugu. Herriko zenbait artistak irudiak egin dituzte teknika diferenteak erabiliz: argazkia, pintura, marrazkia,… Beste batzuk hitzak ipini dizkiete irudi horiei: bertso edo poema bidez, hitz lauz, … Proiekzio batean, irudi beraren aurrean egindako interpretazio diferenteak, literatur pieza txikiak, ikusi/entzuteko aukera izango dugu. Begiradak.
Euskal literaturako pasarte batzuk aukeratu dituzte partaideek. Egileari buruzko xehetasun batzuk azaldu eta gero, jendaurrean irakurriko dizkigute musikaren laguntzaz. Oparitxo bat entzun nahi duenarentzat.
Debako Dunamis Emakumeen Elkarteak antolatuta, Michel Marmier medikuak bizkarreko minen inguruko hitzaldia emango du astelehenean Kultur Elkartean.