Egitasmo berri bat martxan. IPUIN KONTAKETAK. Herritarrak herriko neska-mutilei kontari. Entzuleek gozatzeko; kontalariek disfrutatzeko. Lehenengo saioa igande honetan, arratsaldeko 5etan eta 6etan, Agirre jauregian. Hilero-hilero, lehenengo igandean. Ipuinen bat, istorioren bat, bizitzako pasadizoren bat kontatzera animatzen denari gustora egingo diogu tokia taldean.
Amatasunari buruzko gogoaingarri informatiboaren inaugurazioa.
Filma gaztelaniaz izango da
Patxi Santamaria
Gaztelekuak eta Kolore Anitzek antolatuta
Inaugurazioa urriaren 4ean, 19:00etan
Euskararen normalizazioan orain arte egin edo lortu denaz jabetzea eta, batez ere, hemendik aurrera egiteko dagoenaz, egiteko moduaz eta zertarakoaz pentsatzen joatea da hitzaldi hauen helburua.
Euskararen normalizazioan orain arte egin edo lortu denaz jabetzea eta, batez ere, hemendik aurrera egiteko dagoenaz, egiteko moduaz eta zertarakoaz pentsatzen joatea da hitzaldi hauen helburua.
Oier Guillan idazleak Susa argitaletxearekin kaleratutako Elkartasun basatia izeneko poesia liburua aurkeztuko du errezitaldi baten bitartez. Emanaldian Metrokoadroka kolektiboko hainbat lagun izango ditu bidelagun, poemaka kolaboratzaile: antzerkia, musika…
Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea.
Publiko nagusiarentzako ikuskizuna. Euskal Herrian kontatzen da, artzain batek mendi baten tontorrean aurkitu zuela behin harri zabal bat, belar gainean etzanik. Honen alde batean grabaturik zegoen : “Itzuliko nauenari ez zaio damutuko...”
Literatura musikarekin uztartzen duen MUGALDEKOAK taldeak nolabaiteko antologia bat eskainiko digu, eurek maite dituzten zenbait abeslariren (Bob Dylan, Leonard Cohen, Vashti Bunyan) eta zenbait idazleren lanak (Wislawa Szymborska, Nazim Hikmet, Margarita Robleda…) euskarara ekarrita. Antologia izate horretatik datorkio, hain zuzen, izena egitasmo berriari: munduan ikusitakoa Euskal Herrira ekarri nahi izan dute; nahiz eta, bidaian, euren pieza, moldapen nahiz ukitu zenbait ere txertatu dituzten.
Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Baina bere ahotsa arrunta da, bere itxura arrunta da eta bizitza ere, arrunta du. Amyren heriotzaren berri izan duenean...
Herritar guztientzako bilera irekiak. Parte hartu!
Gipuzkoako Foru aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta horretarako zure iritzia eta ekarpena jaso nahi ditu; zurekin batera hobetu nahi du zerbitzua. Parte hartzeko bilera irekia antolatu dugu Deban, etorri eta parte hartu!
Gasteizen eta Leintz-Gatzagan 2005. urtean sorturiko taldea da Malatu, eta taldekideen artean ibilbide luzeko musikariak daude, aski ezagunak. Alberto eta Nando de la Casa anaiak esaterako, Ruper Ordorikaren Mugalaris taldean hainbat urtez aritutakoak dira. Iñaxio Gabilondo (ahotsa eta harmonika), Mikel Garcia (gitarra eta doinu gehienen egilea), Txefe Ferroni (saxofoia), Laura Ortega (pianoa eta ahotsa) eta Luisja R. Barron (perkusioa) dira gainontzeko taldekideak. Potato, Altxemi Trio, Gasteiz Big Band, Anastua Jazz Perku Band, La Mujer Barbuda... eta beste hainbat taldetan parte hartutako musikari trebeak dira denak.
Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.
Azaroaren 22a, Santa Zezilia, musikarien eguna zela gogoratuz hainbat emanaldi eskainiko dituzte herriko taldeek: Aitzuri abesbatza kalez kale arituko da goizean. Debako musika bandak kontzertua eskainiko du, 12:30etan, elizako klaustroan, Kalez-kale txistulari taldeak emanaldia egingo du, 13:00etan, udaletxeko arkupetan