Burdin Kurutzek Erniorako irteera antolatu du herriko ume eta gurasoentzat. Egun osoko irteera. Bertaratu nahi duenak izena eman beharko du, Azoka dendan, azaroaren 21a baino lehen.
Guztiok aski ezaguna dugun istorioa, inoiz ez bezala kontatua. Ali Baba, Persiako herri batean bizi den egur biltzaile txiroa da.
BAGA-BIGA-HIGA
2013/12/20 09:30-
14:30
— Agirre jauregiko ispiluen gela
Euskal kantagintzaren historia eta transmisioa bi musikari bikainen eskutik: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta. Mendatako ikasle guztiei eskainiko zaie 2 saiotan.
Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren isipilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe.
DBH 4. mailako ikasleek herriko dendetako arropak eta ileapaintzaileek egindako orrazkerak erakutsiko dizkigute. Desfileaz gain, dantza eta koreografiak ere landu dituzte.
Euskarazko jazz-eko kontzertu didaktiko bat da, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Bere helburu nagusia musika mota hau ezagutzera ematea da jokoaren eta haurren parte hartze aktiboaren bitartez. Kontzertua giro seguruan burutuko da jazz-eko musikari profesional eta hezitzaileen eskutik. Ikuskizun hau bi oinarrizko zutabek eusten dute: didaktika eta kalitate musikala. Ikuskizun hau, Galtzagorrik, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak girotuko du: neska-mutilek aktiboki parte hartuko dute eszenatoki gainean eta baita kanpo ere abesten, dantzatzen eta instrumentuak jotzen.
Gurasoen eragina hizkuntza portaeratan.
Entra un idioma en casa. Euskaraz ondo moldatzen ez diren gurasoekin bilera.
Debako udalak, Ekintza Plan berri bat egiten dihardu, Debako etorkizuna eraikitzeko xedeak eta estrategia nagusiak integratuko dituenak. Hau osatzeko, Debarren partehartzearekin kontatu nahi du.
Herriko plazetan informazio panel ikusgarriak jarri berri dira. Panel hauen bitartez gure herriko historia eta ondarea ezagutzeko aukera izango dugu. Azaroaren 17an, igandean, ibilbidearen inaugurazioa egingo da, eguerdiko 12:00etan Elizako Plazan. Ondoren Alex Turrillasen eskutik herriguneko ibilbidea egingo dugu. Herritar guztiak gonbidatuta zaudete.
Juan Miguel Gutierrezen dokumentala
AFAGI, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen Elkarteak Debako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailaren laguntzarekin antolatutako ekimena.
Hizlariak: Mª Victoria Lucero (AFAGIko Psikologa) eta Koldo Aulestia (AFAGIko Presidentea)
Genero indarkeriaren, emakumeenganako indarkeriaren inguruko hitzaldia.
Azaroak 25 "EMAKUMEARENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA"
Bost film laburrez osatutako bilduma (Fimazpit programa)
EUSKARAOKEA
2013/11/30 13:00-
14:30
— Plaza berria edo Aldats pilotalekua
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Motorrak berotzen joateko Kuadrillategiko gazteek EUSKARAOKEA antolatu dute, herritarrak kantuan jarri eta, umorez, tarte atsegin bat pasatzeko. Taldean edo bakarka parte hartu ahal izango da. Izena eman nahi izanez gero, deitu Gaztelekura.
Bertso afariaren aurretik, pregoia, plaza berrian. Ondoren bertso-pintxo-poteoa. Afarirako txartelak Maxi eta Aitor tabernetan eta Arkatza liburudendan hartu ahal izango dira, 10€tan.