Abenduaren 1ean irekiko da Gabonetako III. Balkoi, Leiho eta Fatxada Lehiaketan eta I. Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea DebanBi lehiaketetan izena emateko epea abenduaren 1etik 23ra egongo da zabalik. Izena eman daiteke Debako Turismo Bulegoan (10:00etatik 14:00etara), telefonoz 943 19 24 52 zenbakira deituta, posta elektronikoz turismoa@deba.eus helbidera idatzita edo horretarako prestatutako online formularioaren bidez. Parte-hartzaileek apaindutako balkoiaren edo erakusleihoaren argazkia helbide elektroniko horretara bidali beharko dute, ezarritako epean. Aurten, nobedade gisa, Balkoien Lehiaketak tokiko establezimenduetan gozatzeko esperientziekin sarituko ditu irabazleak: gau bat gosariarekin eta spa zerbitzuarekin Hiru Uhinak hotelean, bazkari bat Calbeton jatetxean eta brunch bat spa zerbitzuarekin hotel berean. Bestalde, Erakusleiho Lehiaketak BARE bonu bat emango du Hiru Uhinak hotelean gozatzeko eta bazkari bat Urgain jatetxean. Bi lehiaketetako sariak urtarrilaren 3an banatuko dira, Urte Berriko Azokako sariekin batera egingo den ekitaldi batean. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/abenduaren-1ean-irekiko-da-gabonetako-iii-balkoi-leiho-eta-fatxada-lehiaketan-eta-i-erakusleiho-lehiaketan-izena-emateko-epea-debanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/abenduaren-1ean-irekiko-da-gabonetako-iii-balkoi-leiho-eta-fatxada-lehiaketan-eta-i-erakusleiho-lehiaketan-izena-emateko-epea-deban/@@download/image/ERAKUSLEHIO LEHIAKETA.jpg
Abenduaren 1ean irekiko da Gabonetako III. Balkoi, Leiho eta Fatxada Lehiaketan eta I. Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea Deban
Bi lehiaketetan izena emateko epea abenduaren 1etik 23ra egongo da zabalik. Izena eman daiteke Debako Turismo Bulegoan (10:00etatik 14:00etara), telefonoz 943 19 24 52 zenbakira deituta, posta elektronikoz turismoa@deba.eus helbidera idatzita edo horretarako prestatutako online formularioaren bidez. Parte-hartzaileek apaindutako balkoiaren edo erakusleihoaren argazkia helbide elektroniko horretara bidali beharko dute, ezarritako epean. Aurten, nobedade gisa, Balkoien Lehiaketak tokiko establezimenduetan gozatzeko esperientziekin sarituko ditu irabazleak: gau bat gosariarekin eta spa zerbitzuarekin Hiru Uhinak hotelean, bazkari bat Calbeton jatetxean eta brunch bat spa zerbitzuarekin hotel berean. Bestalde, Erakusleiho Lehiaketak BARE bonu bat emango du Hiru Uhinak hotelean gozatzeko eta bazkari bat Urgain jatetxean. Bi lehiaketetako sariak urtarrilaren 3an banatuko dira, Urte Berriko Azokako sariekin batera egingo den ekitaldi batean.