Adineko pertsonen itolarriak prebenitzeko dispositibo berria du Debako Eguneko Zentroak
LifeVac izeneko gailua arnasbideak libratzeko sistema bat da eta zentroko erabiltzaileen arreta eta segurtasuna hobetzea du helburu. Ekintza hau Debako Udalak adinekoen bizi kalitatea eta babesa hobetzeko duen konpromisoan urrats bat gehiago da.
