DEBA Proiektua: Erronka partekatu bat

CITA Alzheimer Fundazioak, Debako Udala, AFAGI eta Osakidetzarekin batera martxan jarri duten ikerketa da DEBA proiektua. Alzheimer gaixotasuaren detekzio goiztiarrean eta prebentzioan oinarritzen da eta 60 urtetik gorako Debar guztioi dago zuzendua.

Nola lagun dezaket?

  • Hasiera batean elkarrizketa informatibora joateko zure denborako 30 minutu soilik behar ditugu.
  • Parte hartzea erabakitzen baduzu, memoria test labur bat egingo zaizu.
  • Bisita hau bukatzean, proiektua jarraitzea edo ez jarraitzea egokitu zaizun jakinaraziko zaizu (honek ez du zerikusirik testean lorturiko emaitzarekin).

Zein onura izan dezaket? Zein onura izan dezake Debak?

  • Eskuzabaltasun ekintza bat da.
  • Deba, Alzheimerraren aurkako munduko mapan jartzen lagunduko duzu.
  • Memoria arazoren bat izanez gero eta jakin nahi izanez gero, detekzio goiztiarrak dituen abantailak jaso ditzazkezu.

ZURE ZAIN GAUDE

T.: 900 525 246

www.cita-azheimer.org

 

 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
deba-proietua-erronka-partekatu-bat
Kategorizazioa