Horrela inbertituko dira 200.000 euro udalerrian, aurrekontu parte-hartzaileei eskerEskailera mekanikoak konpondu eta estaltzea eta kioskoko bainuak konpontzea izan dira 18.000 eurotik gorako bi proposamen aukeratuak. Bestalde, hondartzako eta ibaiko pasealekuan iturriak jartzea, gimnasioan hobekuntza orokorrak egitea, kontzertuen urteko programazio-proposamena eta inauterietan erromeria bat egitea izan dira 18.000 eurotik beherako multzoko debarrek aukeratutako proposamenak. Alazne Txurruka, Debako alkatea: Udaletik, eskerrik beroenak beren proposamen eta botoekin parte hartu duten herritar guztiei, baita udaleko teknikariei eta Berme Batzordeari ere. Prozesu honek argi eta garbi erakutsi du guztiok gure udalerria hobetzeko dugun konpromisoa. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/horrela-inbertituko-dira-200-000-euro-udalerrian-aurrekontu-parte-hartzaileei-eskerhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/horrela-inbertituko-dira-200-000-euro-udalerrian-aurrekontu-parte-hartzaileei-esker/@@download/image/WhatsApp Image 2025-07-02 at 12.28.37.jpeg
Horrela inbertituko dira 200.000 euro udalerrian, aurrekontu parte-hartzaileei esker
Eskailera mekanikoak konpondu eta estaltzea eta kioskoko bainuak konpontzea izan dira 18.000 eurotik gorako bi proposamen aukeratuak. Bestalde, hondartzako eta ibaiko pasealekuan iturriak jartzea, gimnasioan hobekuntza orokorrak egitea, kontzertuen urteko programazio-proposamena eta inauterietan erromeria bat egitea izan dira 18.000 eurotik beherako multzoko debarrek aukeratutako proposamenak. Alazne Txurruka, Debako alkatea: Udaletik, eskerrik beroenak beren proposamen eta botoekin parte hartu duten herritar guztiei, baita udaleko teknikariei eta Berme Batzordeari ere. Prozesu honek argi eta garbi erakutsi du guztiok gure udalerria hobetzeko dugun konpromisoa.