Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak DB05 linearen ordutegia egokitu du, herriko ikasleei garraio publikoa erraztekoAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, irailak 8, lanegunetan, DB05 (Ondarroa > Zumaia) lineak 20 minutu atzeratuko du bere irteera Zumaiatik (15:30erako programatuta dago), 15:45ean Itziarrera iritsiko da, 16:00etan Debara, 16:20an irtengo da herri horretatik eta 16:30ean Mutrikura helduko da. Era berean, orain arte Debatik Itziarrera 15:45ean irteten zen zerbitzua 16:00etara atzeratuko da, 16:10etan iritsiz eta 16:25ean Mutrikutik irteten zen zerbitzua 16:30ean aterako da, 16:45ean Debara iritsi beharrean 16:40an iritsiko da. Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Aldaketa hauekin hobeto erantzuten diegu Itziarko bizilagunek, batez ere gazteenek, dituzten beharrei; izan ere, horrela, ez dute inoren mende egon beharko institutura joan eta itzultzeko, haien independentzia sustatzeaz gain, guztiek hezkuntzarako sarbidea izan dezaten erraztuz, familiek ibilgailu pribatua duten edo ez alde batera utzita”. Alazne Txurruka, Debako alkatea: "Mugikortasun Sailak modu egokian erantzun dio Itziarko guraso-talde baten eskaerari, eta aukera eman digu gure gazteek institutura garraio publikoan eta autonomia handiagoz joateko. Erakundeen arteko lankidetza horrek, elkarrekin lan eginez, herritarren benetako beharrei erantzun diezaiekegula erakusten du. "https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/mugikortasuneko-turismoko-eta-lurralde-antolaketako-departamentuak-db05-linearen-ordutegia-egokitu-du-herriko-ikasleei-garraio-publikoa-erraztekohttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/mugikortasuneko-turismoko-eta-lurralde-antolaketako-departamentuak-db05-linearen-ordutegia-egokitu-du-herriko-ikasleei-garraio-publikoa-errazteko/@@download/image/DB05 lineako ordutegiaren egokitzapena.jpeg
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak DB05 linearen ordutegia egokitu du, herriko ikasleei garraio publikoa errazteko
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, irailak 8, lanegunetan, DB05 (Ondarroa > Zumaia) lineak 20 minutu atzeratuko du bere irteera Zumaiatik (15:30erako programatuta dago), 15:45ean Itziarrera iritsiko da, 16:00etan Debara, 16:20an irtengo da herri horretatik eta 16:30ean Mutrikura helduko da. Era berean, orain arte Debatik Itziarrera 15:45ean irteten zen zerbitzua 16:00etara atzeratuko da, 16:10etan iritsiz eta 16:25ean Mutrikutik irteten zen zerbitzua 16:30ean aterako da, 16:45ean Debara iritsi beharrean 16:40an iritsiko da. Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Aldaketa hauekin hobeto erantzuten diegu Itziarko bizilagunek, batez ere gazteenek, dituzten beharrei; izan ere, horrela, ez dute inoren mende egon beharko institutura joan eta itzultzeko, haien independentzia sustatzeaz gain, guztiek hezkuntzarako sarbidea izan dezaten erraztuz, familiek ibilgailu pribatua duten edo ez alde batera utzita”. Alazne Txurruka, Debako alkatea: "Mugikortasun Sailak modu egokian erantzun dio Itziarko guraso-talde baten eskaerari, eta aukera eman digu gure gazteek institutura garraio publikoan eta autonomia handiagoz joateko. Erakundeen arteko lankidetza horrek, elkarrekin lan eginez, herritarren benetako beharrei erantzun diezaiekegula erakusten du. "