San Sebastianak 2015Elorriagako Jai batzordeak antolaturik aurtengo San Sebastian jaiak hilaren 16an hasiko dira eta urtarrilaren 20ra arte iraungo dute. Mus txapelketa, tortila patata lehiaketa, ume jolasak, giza-proba, bertso bazkaria, idi probak eta noski Gorriti bere animaliekin ere izango dugu.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/san-sebastianak-2015https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/san-sebastianak-2015/@@download/image/elorriaga2015.jpg
San Sebastianak 2015
Elorriagako Jai batzordeak antolaturik aurtengo San Sebastian jaiak hilaren 16an hasiko dira eta urtarrilaren 20ra arte iraungo dute. Mus txapelketa, tortila patata lehiaketa, ume jolasak, giza-proba, bertso bazkaria, idi probak eta noski Gorriti bere animaliekin ere izango dugu.
EGITARAUA
Urtarrilak 16, ostirala
Mus txapelketa: Izen emateko 22:00etan irekiko da eta 22:30ean txapeleta hasiera emango zaio. Bikoteko 20€ izango dira.
Sariak:
350€ + txapela
Saria: 200€ + trofeoa
Saria: 100€
Saria: 50€
Urtarrilak 17, larunbata
12:00etan Ume jolasak eta ondoren, Gorriti bere animaliekin
17:00etan Herri kirolak, Mugertza anaiak eta auzotarrak egingo dute erakustaldia
18:00etan Tortila patata txapelketa. Antolakuntzak sua jarriko du. Gainontzeko gauzak edo osagaiak (patata, olio, paela...), lehiakide bakoitzak bereak ekarri beharko ditu. Saria egongo da.
Gauean, Urberu Erretegian Laja eta Alabier trikitilariak izango dira. Bertan otar eder baten zozketa izango da.
Urtarrilak 18, igandea
11:00etan Meza
12:00etan giza-proba izango da: Emakumeek osaturiko 2 talde arituko dira lehian. ASTIGARRAGA-ZEANURI harria 550Kg
Ondoren karroza Flysch txakolindegira
Bertso bazkaria izango da karpan: Amets Arzalls eta Maddalen Arzallus bertsolariekin
Tikeak bertan salduko dira: Nagusiak 20€ eta umeak 10€
Egun guztian zehar Jagoba eta Maddalen Arzallus trikitilariak izango dira giroa alaitzen.
Urtarrilak 20, asteartea
11:00etan Meza
Ondoren idi-probak: ETXETXO (idi pareakin) - ARTABILLA (behi parea) 20min.