Uztailaren 4an 16:30ean iritsiko da Juanita Larando ontzia Debara
Elkanoren lehen mundu biraren 500. urtemugaren efemeridea izango da aurten eta hau ospatzeko, Pasaiako Itsas Festibalean hasi (maiatzaren 26tik 29ra) eta Getarian egingo den Elkanoren lehorreratzearen bitartean (irailaren 6a) patatxa bat portuz portu ibiliko da. Euskal itsas ondarearen kultur enbaxada izango dena. Maiatzetik irailera, ontziak Euskal Herriko kostaldeko hainbat herri bisitatuko ditu, horien artean Deba eta Itziar. Uztailaren 4an 16:30ean iritsiko da Debako portura, bertan harrera ekitaldia egingo da, eta uztailaren 8an 09:00etan irtengo da Zumaiara.