Konponketa lanak bukatu ostean Debako Udal Kiroldegia berriro zabalduko da irailaren 28an. Irailaren 28tik 30a bitartean instalakuntzak eta ikastaro eskaintza ezagutzeko aukera izango dugu: HIPT, cicling, pilates, fit-box, zumba, fit-box, hipopresiboak eta hirugarren adinekoentzako gimnasia. Informazio gehiago 942 19 22 62 telefonoan.
Datorren irailaren 24an, arratsaldeko 6etan, Agirre Jauregiko ispiluen gelan, atzerritar eta dokumentazioari buruzko gaia aztertuko da.
Iñigo Atxa Bedialauneta debarra taldeburu izanik, Gipuzkoako urpeko arrantza taldeak urrezko domina irabazi du Gijonen, irailaren 25 eta 26an ospatu den Espainiako urpeko arrantza txapelketan. ZORIONAK!
Hilero bezala, oraingo honetan ere, Merkatu Txikia izango dugu Estalitako Pasealekuan. Urriaren 3an, larunbatean, goizeko 9etatik 13:30era bertako produktuak erosteko aukera paregabea izango dugu.
EDAM 2015-2016 ikastaroaren hasiera urriaren 5ean izango da, eta Udaleko Kiroldegian izango da.
Urtero bezala, aurtengo urrian ere organo kontzertua izango dugu Deban. Oraingoan, Stefan Kagl alemaniarra egongo da gurean ostiral arratsaldea girotzen. Hitzordua Debako Santa Maria Elizan izango dugu 20:00etan.
Egun Geoparkean gidari lanak egiten ari direnentzat edota etorkizunean jarduera hau garatu nahi duten profesionalentzat dago zuzendua. Ikastaroaren helburua da Geoparkeko interesguneei dagokien gaietan gidariak trebatzea. Besteak beste, Geoparkeko ondare geologikoa, ekologikoa eta kulturala landuko dira. Ikastaroa azaroan egingo da eta izena emateko epea urriaren 13an zabalduko da, urriaren 23ra arte. Plaza mugatuak (20 lagun). Ikastaroari buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.geoparkea.com webgunean.
Debako Udalak ikuskaritza prozesu bat hasi berri du. Udalaren gardentasuna erakutsi nahi da. Horretarako, BETEAN enpresari Udalaren ondare eta aurrekontuen gaineko ikuskaritza-txosten bat idazteko eskatu zaio. Txostena abendurako izatea aurreikusten da.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, X. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena.
Indarrean dauden hautesle-zerrendak kontsultatzeko epea zabalik dago. Erreklamazioak egiteko epea azaroaren 9an bukatzen da. Kontsultak Udaletxeko harrera bulegoan egin daitezke identifikazio agiriak erakutsita. (NAN, pasaportea edo gida baimena).
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Debako Udalak bere lehiaketa eramango du aurrera Beldur Barik programaren barruan. Lehiaketako lanak jasotzeko epea irailaren 11n hasi zen eta azaroaren 11 arte mantenduko da.
Debako Udalak VII. Gortina lehiaketa jarri du martxan ANIMADEBA 2016 animazio zinema jaialdirako; izan ere, irabazleak 2016ko edizioko saioari hasiera emateko pribilegioa izango du. Lanak edozein animazio teknika erabiliz aurkeztu ahal izango dira eta 30 segunduko iraupena eduki behar dute.
Urtero bezala, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu.
Eibarko Ertzaintzaren eskutik ohikoen gertatzen diren iruzur eta lapurreta motak ezagutu eta ekiditeko aholkuak ezagutzeko aukera izango dugu datorren azaroaren 24an, arratsaldeko 6etan hirugarren adineko zentruan. Hizkuntza: Gazteleraz (Aurkezpen digitala euskaraz emango da).
UNESCOko 195 estatu kideek atzo, hilak 17, ebatzi zuten izendapen berri bat sortzea: UNESCOren Munduko Geoparkeak. Munduan dauden 120 Geoparkeak, horien artean Euskal Kostaldeko Geoparkea (Zumaia-Deba-Mutriku), UNESCOk aitortutako toki izatera pasa dira.
Debako herritarrek EZ DOK AMAIRUren inguruan ondutako sentikaria Irunen izango da datorren larunbatean, azaroaren 28an. Irungo Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldietako bat da eta Amaia Kultur Zentroan burutuko da iluntzeko 8etan.
Pasa den urriaren 29an, Debako Udalak “Elizburu”ko Plan Partzialaren aldaketa puntuala onartu zuen Osoko Bilkuran. Aldaketa honek 34 etxebizitzaren eraikuntza baimenduko du eta horietatik 33 babes publikokoak izango dira udal-prezio tasatuekin. 34.ena birkokatzeko eskubideari loturik dago. Etxebizitza guztiak notario aurrean egingo den zozketa publiko baten bitartez esleituko dira datorren abenduaren 12an udal-kiroldegian.
2015eko azaroaren 20an, Debako Udaleko Udalbatzak 2015ko abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretarako mahaikideen zozketa egin zuen. Mahaikide guztiak abenduaren 20an, goizeko 8etan, hauteskunde tokietara bertaratu beharko dira.
Aurten ere, Debako Udalak, JOSTAILUEN KANPAINA eta BIGARREN ESKUKO MERKATUA antolatuko ditu, Luzaro eta Mendata ikastetxeekin, Gurutze Gorriarekin eta Gazte-lekuarekin batera.
ZATOZ EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA JAI GIROAN OSPATZERA!