Debako udalak, 2013. urtean, aparkalekuetarako proiektu berri bat lantzeari ekin zion, herrian dagoen behar bati erantzuteko helburuarekin. 2014. urtean proiektua garatu, eta ostiralean, urtarrilak 16, herritarrei aurkeztuko zaie, Udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko 19.00etan.
Urte berriari hasiera bikaina eman dio Debako Ibilketa Nordikoko taldeak. Programari jarraiki ikastaro berriak, natur inguruetan irteerak, eta aste barruko ibilketa saioak burutu dituzte.
Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak "II. DEBA 100 Hitzetan" literatur lehiaketaren deialdia atera dute. Aurten Deba ibaiarekin zerikusia izango duten lanak aurkeztu beharko dira, Debako Turismo Bulegoan, 2015eko martxoaren 31a baino lehen.
Hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko partaidetza prozesua. LEHENENGO saioa, OTSAILAK3, Agirre Jauregian, 19:00etan.
Debako Udalak argazki rallya antolatu du paduretan ostailaren 8an. Lanak agirre jauregian erakutsiko dituzte otsailaren 15etik 22ra eta herritarren bozka bidez aukeratuko da argazki irabazlea. Sarituak Debalai elkarteko edozein establezimendutan gastatzeko 100€ko bonoa jasoko du sari moduan.
Abian da, VI. aldiz, Zubeltzu bertso-paper sariketa. Zubeltzu Zar baserrian jaiotako bertsolariaren omenez antolatzen den sariketa honek, herriko bertso ikasle eta zaleak jarri nahi ditu lanean, euren sormena, gatz eta piperra, paperean jar dezaten. Adinaren arabera hiru kategoriatan mailakatuta, lan desberdinak aurkeztu beharko dituzte. Sariketara aurkeztutako bertsorik onenak entzuteko aukera izango da, gainera, apirilaren erdi aldera egingo den sari banaketan.
Debako futbol zelaiko aldagelak amaituta, Udalak ostiralean jaso zuen Gipuzkoako Futbol Federazioaren diru laguntza. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, udaletxeko aurrekontuez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 270.000 euroko laguntza, eta Gipuzkoako Futbol Federazioaren 200.000 euroko diru laguntza izan du Udalak; biak jaso ditu, jada.
Debabarreneko eskualdeko mankomunitateak HHSko arduradun plazaren deialdia iragarri du, aldi baterako interinitate lan kontratu modalitatean. Deialdia Gipuzkoako aldizkari ofizialealean kaleratu dute (GAO z.25, 2015eko otsailak 15). Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 10egunekoa da, iragarkia GAOn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Debako Udalbatzak abenduaren 4an onartu zuen Elizburuko etxebizitza tasatuen partzela konkurtsora ateratzea, bertan egin beharreko oinarrizko proiektuarekin batera. Bestalde, abenduaren 12an udal plenoko aretoan, Alkateak eta udal arkitektoak herritarrei aurkeztu zien Elizburuko etxebizitza tasatuen inguruko nondik norakoak, eman diren urratsak, oinarrizko proiektua etxebizitzen datu tekniko eta ekonomikoekin, eta aurrera begira emango diren pausuak.
Behin sistema ezberdinen aurkezpena izan eta gero, bakoitzaren ezaugarriak aztertu eta Debarako egokiena zein izan daiteke eztabaidatuko dugu asteartean. Aurrekoan bezala, Agirre jauregiko ispiluen gelan, 19:00etan, da hitzordua
Udalak Agirretxeko aparkaleku/garajeetako proiektua landu, herritarrei aurkeztu, eta ekarpenak jaso ondoren, proiektua zehaztu du.
Datorren Martxoaren 10-12 bitartean Debako Udal Gizarte zerbitzuek, ikastaro bat antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Zaintzaileei zuzendua eta dementziatzuek izan ditzaketen portaera arazoei aurre egiten ikasteko pentsatua dago
Familian ondo pasatzeko, barre egiteko, gozatzeko,… gune bat da Familikantu. 6-12 urte arteko umeak euren ama/aita, osaba/izeko edo aitita-amamekin euskal kantuak ikasi eta kantatzeko toki/tarte bat. Euskal poetak eta musikariak ezagutzeko aukera ez ezik harremanak euskaraz bideratzeko eta sareak ehuntzen joateko leku bat.
Aurten ere, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduko emakumeek batu egingo dira euren eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunaren alde borrokatzeko. Hori dela eta, aurten ere, Deban “Martxoak 8” ospatuko dugu hainbat ekintzen bitartez: bertso saioa, arroz desberdinen dastaketa, murala, kontzentrazioa, Capoeira inguruko saio monografikoa, protokoloaren sinadura ofiziala… Udalak, herriko eragile eta elkarte ezberdinekin batera Martxoaren 8rako programatutako jardueretan parte hartzeko deia luzatu nahi die Debako herritar orori eta bereziki emakumeei
Udal Batzarrak 2015ko otsailaren 26an erabaki zuen Debako Elizburuko 1 sektorean, 3. partzelan Proiektatutako Babes Publikoko Udal Erregimen Tasatuko 21 etxebizitzen eta atxikitutakoak (trasteleku eta garajeak) zozketa arautuko duten oinarriak onartzea.
Nork ez du inoiz autoa partekatu etxekoekin, auzokoekin edo lagunen batekin? Azken urteetan, ostera, partekatzeko ohitura horiek urritu egin dira, ibilgailu-kopurua eta gizartearen errenta-maila handitu diren neurrian. Alabaina, gizarte-erronka berrien eta gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, badirudi autoa ulertzeko modu berriak itzultzekoak direla.
Azken bi hilabeteetan hondakinen inguruko partaidetza prozesua garatu da Deban. Helburu nagusia, Deban %60ko sailkatze tasa bermatuko duen bilketa sistema berria erabakitzea izan da. Prozesua herri galdeketarekin amaituko da.
Bihar, martxoak 26, arratsaldeko 19:00tan hitzaldia Agirre Jauregiko Ispiluen gelan Jose Luis Albizu eta Jakoba Errekondoren eskutik:
2015eko martxoaren 26tik 29ra, galdeketa egin zen Deban hondakinak jasotzeko sistema erabakitzeko. Albisten honetan ikusi ditzakezu galdeketaren emaitzak.