Udal eta Batzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeak direla eta, ireki da epea hautesle-zerrenden konsultarako eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko.
HERRITARREI DEIALDIA PARTAIDETZAKO TAILERRERA JOATEKO Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute (Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta).
Debako musika eta dantza eskolan "Erritmoa oinetan" ikastaroa eskainiko du Joseba Tapiak, oinekin sortutako perkusio erritmo ezberdinak landuz
Ostiralean banatu ziren, seigarrenez, Zubeltzu bertsolariaren omenez antolatu ohi den bertso-paper sariketako garaileentzako sariak. Ohi den bezala, hiru kategorietan banatu ziren lanak eta hauexek izan ziren, hurrenez hurren, lanik onenen egileak:
Maiatzaren 4tik 13ra bitartean Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan izen emateko epea zabalduko da.
HERRITARREI DEIALDIA PARTAIDETZAZKO TAILERRERA JOATEKO Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute (Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta).
Goaz antzerki taldeak antolatu berri du aurten ere antzerki astea. Maiatzaren 22tik 31a bitartean antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Deban
Ekainean zehar Debako arte eskolan serigrafia eta litografia hastapen ikastaroak izango dira. Nerea Lopez Lanzeta izango da serigrafia ikastaroak emango dituen irakaslea eta Iñaki Rifaterra Litografiakoa. Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 19 18 04 telefonora edo sartu www.debarte.net orrira.
Jai Batzordeak egitarau berezia antolatu du debarren eguneko astebururako: giza probak, musika, danborrada, entzierroa eta sokamuturra, erraldoien konpartsen desfilea, erromeria...
Usurbilgo Lanbide Eskolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Efizientziea energetikoko eta Energia Berriztagarrien inguruko hainbat ikastaro antolatu ditu.
Musika eta dantza ikasi nahi dituzu? Debako udal musika eta dantza eskolan matrikulazio epea zabaldu berri da, azken eguna ekainaren 18a izango da. Informazio gehiago debamusikaeskola@yahoo.es helbidean edo 943 192016 telefonoan.
Bosgarrenez ospatuko da aurten Europako Geoparkeen Astea Zumaian, Deban eta Mutrikun; ostiralean hasi eta maiatzaren 31ra bitartean. Bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea du helburu egitasmoak eta, horretarako, askotariko ekintzak egingo dira egun horietan Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, haur, gazte zein helduei zuzenduta.
Zabaldu berri da kolorez blai udalekuetan izen emateko epea. Maiatzaren 18tik 29ra bitartean izen emate fitxa eta ordainagiria Zuhatzan entregatu beharko da. Plaza mugatuak izango dira, gutxienez 12 laguneko taldea osatu beharko da eta onartuen zerrenda ekainaren 5ean jakinaraziko da. Gurasoentzako bilera ekainaren 26an, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Itziarren (Apaiz etxean) eta 19:00etan Deban (Udaletxeko areto nagusian).
Jai batzordeak urtero ospatzen diren San Roke jaiak direla eta, kartel lehiaketa antolatu du. Lanak, Debako Udala- Kultura Saila, Portu kalea 1 edo turismo bulegoan aurkeztu behar dira, 2015ko uztailaren 15tik 20ra bitartean. Oinarriak.
Herritar, denda txiki zein enpresei zuzendutako hainbat ekimen egingo dira, energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko asmotan.
Zuhatza Euskara Elkarteak aurten ere antolatu du Euskal Jaia 2015eko Kartel Lehiaketa. Ekainaren 22, 23, 29 edo 30ean arratsaldeko 18.30etik 20.00etara bitartean aurkeztu beharko dira lanak Zuhatza Euskara Elkartearen lokalean (Ifar kalea 12).
Aurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Debabarrena eskualdean (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua.
Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabalarekin. Izenematea ekainararen 8an hasiko da Debako haurrentzat eta ekainaren 15ean gainontzeko interesatuentzat. Izenematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu.
Pantalan berri honi esker Euskal Kostaldeko Geoparkeko itsas-irteeretan parte hartzen duten bisitariek Deban ontziratzeko eta lehorreratzeko aukera izango dute. Aldiberean, jarduera turistikoa suspertu nahi da herrian. Azpiegitura hau Debako Udalaren ekimena izan da eta Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak finantzatu du. Laster inauguratuko da, lanak erabat amaitutakoan.
Kimuak Euskal Autonomia Erkidegoan zuzendu edo ekoiztutako film laburren sustapena eta banaketa du helburu eta zazpi izango dira Kimuak zigilupean aurten banatuko diren film laburrak.