AISIOLA, Ikastolen Elkarteak bultzatutako aisialdiko eskola da. Bere helburua, aisialdiko hezitzaileak heztea da, Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen aisialdiko ekintzetarako: aisialdiko taldeak, udalekuak, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokien dinamizazioa, kirola, tailerrak,…
Tokiko Gobernu Batzordeak turismo bulegoko harrera eta komunikazio administrari laguntzaileen lan-poltsa egiteko oinarriak onartu ditu. Lan-poltsa hurrengo bi urteetan sortu daitezkeen lanpostu hutsuneak betetzeko erabiliko da, edozein kasutan, lan-poltsa berri bat sortu artean. Eskaerak Debako udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 20 eguneko epean.
Goizeko 9:00etatik aurrera herriko plazak baserriko produktuez beteko dira eta kioskoan ganadu erakusketa izango da ikusgai. Goiz guztian zehar, herriko musika taldeak kalez kale ibiliko dira eta 11:30etan Debako musika eskolako dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute Aldats pilotalekuan. Eguerdiko 13:00etan feriako lehiaketetako sari banaketa egingo da Foruen plazan eta arratsaldeko 18:00etan Euskal Jolasen Idi proba saioa hasiko da. Ferian postua jarri nahi dutenek Debako turismo bulegoan izen eman beharko dute abenduaren 28a baino lehen.
Dagoeneko badauzkagu Debako 2016ko idi probetako saioen egutegia. 21 idi pare izango dira lehian Euskal Jolas probalekuan, urtarrilaren 1ean hasi eta 7ra arte iraungo du aurtengo norgehiagokak. Urtarrilak 1, 2,3 eta 6an saioak arratsaldeko 18:00etan izango dira eta urtarrilaren 4 eta 7an gaueko 21:00etan. Pisaketa frogaren egun berdinean egingo da, goizeko 10:00etan. Guztira 14.600€ banatuko ditu Debako udalak.
Debako VIII. animazio zinemaldiari hasiera emateko Debako Wildbeach taldearen ikuskizun audiobisuala izango da Maxi tabernan. Abenduaren 27tik 30era bitartean, Agirre Jauregiko ispiluen gelan animazio filmeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste Aitor Oñederra debarraren "I said I would never talk about politics" laburmetraia. Abenduaren 30ean, gortina lehiaketako sari banaketa egingo da eta ondoren animazio tailerrean egindako lana aurkeztuko da eta ekitaldiari amaiera emateko gaztetxean Bett Morgenen "Cobain montage of heck" luzemetraia izango da ikusgai.
Edukiontzi-sistema ezarri ahal izateko hornitze lanak eta zenbait ekintza ere burutu behar dira. Debabarreneko mankomunitateak aurkeztutako kronogramaren arabera bosgarren edukontzi sistema 2016ko uztailaren 1ean hasiko da eta Deban eta Mutrikun sistema hau ezartzeak 428.442€ko balioa izango du.
Bisita gidatuak abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2, 3, 7, 8, 9 eta 10ean egingo dira. Denera Geoparkeak 11 proposamen antolatu ditu eguberrietako oporretarako, itsas irteerak, ibilbide geologikoak eta kulturalak. Informazio gehiago eta erreserbak: geoparkea.com webgunean edota Deba, Mutriku eta Zumaiako turismo bulegoetan. 2015ean bisitarien kopuruak %44 egin du gora Geoparkean.
Baditugu, jada, 2015eko txapeldunak!!! Ainitze Agirrezabala eta Jone Loiola izan dira nesken binakako pala txapelketako irabazleak, Dorleta Fernández eta Nahia Abadekin 22-20 egin eta gero.
Espainiako Gorte Nagusitarako abenduaren 20ko hauteskundeetan %70,59ko partaidetza izan zen Deban. Erroldako zerrendan 4.258 hautesle zeuden eta guztira 3006 hausteslek eman zuten botoa.
Eusko Jaurlaritzako kultura sailak, Debako Udalak eta Debako Santiagoko Bideen Lagunen Elkarteak Gurutze Santuaren Ermitako zaharberritze lanak finantzatuko dituzte.
Urtarrilaren 2an ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.525€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan. Doniene Baserriak barazki lehiaketetan bigarren gelditu zen eta Julian Villena eta Nagore Dorrosonsorok Deba bailarako ezti lehiaketa irabazi zuten.
CITA Alzheimer Fundazioak, Debako Udala, AFAGI eta Osakidetzarekin batera martxan jarri duten ikerketa da DEBA proiektua. Alzheimer gaixotasuaren detekzio goiztiarrean eta prebentzioan oinarritzen da eta 60 urtetik gorako Debar guztioi dago zuzendua.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoaren berri emango du Fitur Nazioarteko Turismo Azokan urtarrilaren 20tik 24ra, Madrilen. Hain zuzen ere, asteazkenean, inaugurazio egunean, 17:00etan Euskal Kostaldeko Geoparkearen aurkezpena egingo da Euskadiko standean.
Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, azken urteotako ekonomi krisiak dituen eraginak kontatu nahi dituen egitasmo batekin.
FITUR Nazioarteko Turismo feriaren ateak asteazkenean zabaldu ziren, Madrilen, eta beste urte batez Deba bertan izango da, bisitariei gure herriaren erakargarritasunen berri emateko. Euskadiko standaren barruan, Euskal Kostaldearen erakusmahaian, bisitariek izango dute Deba ezagutzeko aukera.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, igandean, Donostian, Unesco Etxeak antolatutako “Zubietatik Ozenki” ekimenean parte hartuko du, kultur hiriburutza inauguratzeko asteburuan egingo diren ekitaldien baitan.
Itziar Epalza Turismo sailburuordearekin batera Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia, eta Basquetourreko zuzendaria, Arantza Madariaga, izango dira. Debegesa garapen agentziak sustatu du ekimena eta eskualdeko alkateek ere parte hartuko dute.
Elías Olalde Urquiri, debar ezaguna eta alkate ohia, 16 urtez izan zen Debako udalbatzako kidea. 1983an, independente gisa, EAJko zerrendetan aurkeztu zen udal hauteskundeetara. 1983 eta 1987 bitartean Debako Udaleko zinegotzi eta Hirigintza Batzordeko lehendakaria izan zen Iñaki Elosua Elu alkate zela. 1987an, EAko zerrendaburu aurkeztu eta Debako alkate hautatua izan zen. 1999ko uztailera arte egon zen alkate karguan.
Tokiko Gobernu Batzordeak urtarrilaren 28an egindako bileran 2016. urterako egutegi fiskala onartu zuen. Egutegi fiskal hau Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta udaleko iragarki oholean kaleratuko da.
Martxoaren 16tik 19ra egingo da Europako Geoparkeen Sarearen 37. Koordinazio Batzarra. UNESCOko eta Europan gaur egun dauden 69 geoparkeetako 130 ordezkarik eman dute dagoeneko izena.