Protokolo hori udalerriko tabernetan zabaldu da, kartel eta pegatinekin batera, guztion arteko elkarlanean, jai seguruan, berdintasunean oinarrituak eta indarkeriarik gabekoak bermatzeko.
Udalak jaien balorazio oso positiboa egin du, eta giro ezin hobea, parte-hartze handia eta egunero bizi izan den bizikidetza eta errespetu giroa nabarmendu ditu. Aurtengo berrikuntzek, hala nola haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin eta su artifizialak bi egunetan, arrakasta handia izan dute.
Irailaren 3tik 6ra, animazio-zinemaren inguruko proiekzioak, tailerrak, bideojokoak eta kontzertuak izango dira Deban. Jaialdiak profesionalak, ikasleak eta publiko orokorra batuko ditu eta egitarauaren baitan nazioarteko film laburren lehiaketa, jarduera industrialak eta urteurreneko festa handi bat jaso dira.
Langile espezializatuek ikuskapenak egingo dituzte eraikin publiko eta pribatuen kanpoaldean, material hori identifikatzeko eta progresiboki erretiratzeko egutegia lantzeko. Jarduketak estatuko legeria betetzen du eta Eusko Jaurlaritzak partzialki finantzatzen du.
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, irailak 8, lanegunetan, DB05 (Ondarroa > Zumaia) lineak 20 minutu atzeratuko du bere irteera Zumaiatik (15:30erako programatuta dago), 15:45ean Itziarrera iritsiko da, 16:00etan Debara, 16:20an irtengo da herri horretatik eta 16:30ean Mutrikura helduko da. Era berean, orain arte Debatik Itziarrera 15:45ean irteten zen zerbitzua 16:00etara atzeratuko da, 16:10etan iritsiz eta 16:25ean Mutrikutik irteten zen zerbitzua 16:30ean aterako da, 16:45ean Debara iritsi beharrean 16:40an iritsiko da. Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Aldaketa hauekin hobeto erantzuten diegu Itziarko bizilagunek, batez ere gazteenek, dituzten beharrei; izan ere, horrela, ez dute inoren mende egon beharko institutura joan eta itzultzeko, haien independentzia sustatzeaz gain, guztiek hezkuntzarako sarbidea izan dezaten erraztuz, familiek ibilgailu pribatua duten edo ez alde batera utzita”. Alazne Txurruka, Debako alkatea: "Mugikortasun Sailak modu egokian erantzun dio Itziarko guraso-talde baten eskaerari, eta aukera eman digu gure gazteek institutura garraio publikoan eta autonomia handiagoz joateko. Erakundeen arteko lankidetza horrek, elkarrekin lan eginez, herritarren benetako beharrei erantzun diezaiekegula erakusten du. "
Lehiaketa 16 urtetik gorako artistei irekita dago, etairailaren 13an ospatuko da sari erakargarriekin eta obren erakusketa batekin.
Deialdi berriak 2024-2025 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak eta 2025-2026 ikasturtean hizkuntza ikasten hasteko bekak jasotzen ditu. Bi laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da.
Prestakuntza urritik ekainera bitartean egingo da, eskualdeko hainbat udalerritan. Matrikula epea irailaren 19an amaituko da eta plazak mugatuak dira.
Bihar hasiko dira transformadore hori Gudarien plazako lur azpitik ateratzeko lanak; izan ere, lurpean egoteak 30 urte luzez argi mozketak eragin ditu marea biziak zeudenean. Lekualdaketa lanak direla eta, Gudarien Plaza itxita egongo da trafikoarentzat eta oinezkoentzat; anbulantziak, zamalanetarako ibilgailuak eta garajea duten pertsonak baino ezin izango dira sartu. Taxiak geltoki zaharreko aparkalekura lekualdatzen dira.
17 urtetik gorakoek eta LH1etik DBH4 bitarteko ikasleek askotariko tailer, irteera eta kultura zein kirol jarduerez gozatu ahal izango dute, Gozatuz programari eta eskolaz kanpoko jarduerei eskeri esker. Bi kasuetan, izena emateko epea zabalik dago irailaren 19ra bitarte, eta online zein aurrez aurre egin daiteke, izena emateko orria Udaletxeko arreta bulegoan, liburutegian edo turismo bulegoan entregatuz.
Ekimena udalerria dinamizatzeko eta tokiko merkataritza-sarea indartzeko Debalairen eta Debako Udalaren arteko elkarlanaren emaitza da. Irudi berria estreinatzearekin batera, Instagram kontua ere zabaldu du elkarteak, kontsumitzaileek zein herritarrek Debalairen eta elkarteak antolatutako ekintzen inguruko informazioa gertutik ezagutu dezaten. Datozen ekintzen artean, Elikadura Astea ospatuko du Debalaik, eta horren baitan elikadura saskien zozketan parte hartzeko aukera emango zaie herritarrei.
Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak antolatutako ekintza honen baitan, tailer mugikor batek bizikletak doan ikuskatuko ditu Zumardian, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan. Jarduerak MUGI txartela eskatu edo berritzeko eta zozketetan parte hartzeko aukera ere eskainiko du.
Guztira 28 obra aurkeztu ziren eta sormen artistikoa eta giro ona nagusi izan ziren. Lanak Agirre Jauregian egongo dira ikusgai irailaren 21era arte.
Maiatzean sinatutako hitzarmenari esker, 2025ean, 700.000 euroko dirulaguntza jarriko du Aldundiak, kostaldeko udalerrien artean banatzeko eta Debaren kasuan, 113.028,43 euro jasoko ditu. Datorren urtetik aurrera, halaber, dirulaguntza hori areagotu egingo da eta hondartzako oinarrizko zerbitzuen %75 finantzatuko da Debarentzat, hala nola garbiketa, sorospena eta bainu egokitua.
Geltoki berria Simon Besazaluze plazaren ondoan izango da, eta trafikoaren arintasuna hobetzea eta inguruko erabiltzaileen segurtasuna bermatzea du helburu. Neurri horrek Mendata Institutuko ikasleei bakarrik eragingo die, eta Luzaro Ikastetxeko ikasleentzako zerbitzuak ez du aldaketarik izango.
Tailerra datorren asteartean, irailak 23, izango da Debako Kultur Elkartean, eta berokuntza-sistemarik egokiena zein den ezagutu nahi duten herritarrentzat da. Izena emateko epea irailaren 22ra bitarte egongo da zabalik, energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 628 532 303 telefonora deituta.
Saio honetan zurrumurruen eta gorroto-diskurtsoen aurrean narratiba alternatiboak jorratuko dira. Itziar Gorostidi eta Abdoulaye Sarr izango dira hizlariak, SOS Arrazakeria erakundeko ordezkariak, eta saioa 18:30ean izango da Ispiluen Gelan.
Atari modura, ostiralean, irailaren 26an, herriko kaleak musikaz beteko dira Kalean Kantuz ekimenarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Larunbatean egunean zehar hainbat jarduera antolatu dira euskal ohiturak zein tradizioak ospatzeko eta horiez gozatzeko: txistulariak, joaldunak, buruhandiak, dantzariak, trikitilariak eta erromeria izango dira, besteak beste. Horrez gain, Segurako taloak eta doako sagardo dastaketa eskainiko dira Plaza Zaharrean, eta norberak bere edalontzia eraman beharko du.