Udalak "Erosi Deban – Bizi Deban" lelopean abiarazi du kanpaina, udalerriko kontsumoa dinamizatzeko, 10.000 euroko inbertsioa bideratuz. Herritarrek 50 euroko bonuak 35 euroren truke erosi ahal izango dituzte azaroaren 14tik aurrera Turismo Bulegoan.
Carlos Imazek hitzaldia emango du 12:00etan Agirre Jauregian, eta operarako sarrerak Turismo Bulegoan egongo dira ondoren eskuragarri.
Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa Foruen Plazara itzuliko da egun horretan, debarrei funtsezko dokumentuen tramitazioa errazteko. Bertaratzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Herritarren Arreta Bulegoan, aurrez aurre edo 943 19 28 40 telefonora deituta.
"Bisita", Mikel Pagadiren zientzia-fikziozko eleberria, azaroaren 19an izango da hizpide, 19:00etan, Ostolaza Udal Liburutegian. Saioa euskaraz izango da, doakoa, eta Anoetako baserri baten inguruan plater hegalari baten etorrerak sortzen duen egoera izango du ardatz. "Horizonte", Miren Agur Meaberen poema-liburua, azaroaren 25ean landuko da, 18:30ean, Debako Udal Liburutegian. Saioa gaztelaniaz izango da, doakoa, eta haurtzaroko oroitzapenei begirako ikuspegi poetiko bat jorratuko du, Ane Pikazaren ilustrazioez lagunduta.
Egonaldiaren helburua gazteen sormena sustatzea da. Abenduaren 26tik 30era egingo da Oiartzungo Arritxulo aterpetxean eta beren trebetasun artistikoak garatzeko interesa duten 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Debako Udalak diru-laguntza batzuk eskaintzen ditu gazteen parte-hartzea errazteko, matrikularen kostuaren %50 estaliz. Izena emateko epea azaroaren 28ra bitarte egongo da zabalik eta parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute euskara@deba.eus helbidera.
Udalerriaren erdigunea biziberritzea eta eraikin adierazgarri bat berreskuratzea helburu duen proiektu estrategikoa da, eta Europako Next Generation funtsen laguntzarekin gauzatuko da. Lanek sei hilabeteko iraupena izango dute.
Errefusa, organikoa, beira, arropa eta olioaren edukiontziak geltokiko aparkalekura lekualdatuko dira aldi baterako, eta paperezkoak eta ontzietakoak, berriz, Gudarien plazan egongo dira eremu horretako obrak hasi arte.
Tailerra abenduaren 6tik 8ra bitartean ospatuko da Musika Eskolako erakusketa aretoan, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurreri zuzenduta dago. Izena emateko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Helburua nagusia ingurumena zaintzeko kontzientzia sustatzea, materialen berrerabilera, sormena, talde-lana, kontsumo arduratsua eta jai artistiko eta jasangarriak gozatzeko aukera bultzatzea da.
Autobus geralekuetan egingo diren aldaketek DB03 Lekeitio–Donostia, DB04 Mallabia–Deba–Ondarroa, DB05 Ondarroa–Deba–Zumaia eta DB06 Soraluze–Ondarroa lineei eragingo diete.
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatuta eta Itsas Zaintza Sarea proiektuaren baitan, itsas hondakinak biltzeko 9 ekintza bateratu egingo dira Gipuzkoako 6 herritan, horien artean Deban. Bilketan parte hartu nahi duten debarrek aurrez izena eman beharko dute 619 814 225 telefonora deituz edo idatziz, edo itsaszaintzasarea@mater.eus helbidera idatziz.
Katalogoak 0 eta 16 urte arteko neska-mutilentzako ehunka euskarazko produktu biltzen ditu. Hala nola, liburuak, komikiak, aldizkariak, jokoak eta abar. Formatu digitalean zein Debako liburutegian eta udal zerbitzuetan eskura daiteke. Helburu nagusia da euskarazko kontsumoa eta aisialdia sustatzea.
Hiru hamarkada baino gehiagoren ostean, Debako Udalak amaiera eman dio marea bizietan etengabeak izaten ziren argindar-etenek sortutako arazoari, eta 580 abonatu baino gehiagori horniketa bermatu die. i-DEk eginiko jarduketak ez du kosturik suposatu Udalarentzat, eta bi erakundeen arteko lankidetza estuari esker izan da posible. Proiektuak horniketa-kalitatea hobetzea eta etorkizuneko beharrak asetzea ahalbidetzen du, zerbitzu sendo eta iraunkorra eskaintzen delarik.
Sistema berriak parametrizazio berria du, lehenengo ordua doakoa izango da eta bigarren eta hirugarrenak, berriz, ordainpekoak.
Bi lehiaketetan izena emateko epea abenduaren 1etik 23ra egongo da zabalik. Izena eman daiteke Debako Turismo Bulegoan (10:00etatik 14:00etara), telefonoz 943 19 24 52 zenbakira deituta, posta elektronikoz turismoa@deba.eus helbidera idatzita edo horretarako prestatutako online formularioaren bidez. Parte-hartzaileek apaindutako balkoiaren edo erakusleihoaren argazkia helbide elektroniko horretara bidali beharko dute, ezarritako epean. Aurten, nobedade gisa, Balkoien Lehiaketak tokiko establezimenduetan gozatzeko esperientziekin sarituko ditu irabazleak: gau bat gosariarekin eta spa zerbitzuarekin Hiru Uhinak hotelean, bazkari bat Calbeton jatetxean eta brunch bat spa zerbitzuarekin hotel berean. Bestalde, Erakusleiho Lehiaketak BARE bonu bat emango du Hiru Uhinak hotelean gozatzeko eta bazkari bat Urgain jatetxean. Bi lehiaketetako sariak urtarrilaren 3an banatuko dira, Urte Berriko Azokako sariekin batera egingo den ekitaldi batean.