Larunbat honetan emango dio Debako Udalak hondartzako denboraldiari hasiera
Debako Udaleko Berdintasun Sailak, Kirola eta Gazteria Sailaren kolaborazioarekin batera, Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzial (EDAM) ikastaroa antolatu du Debako udalerriko eta Debabarrena eskualdeko emakumezkoentzat. Ikastaro hori Garikoitz Sillero TEKNAHIren kirol-arloko irakasle eta arduradunak emango du.
Ate joka datorkigu uda, berotzea nahi baino gehiago kostatzen ari zaion arren. Baina iritsiko da, gozo-gozo iritsiko diren bezala aurten ere udarako prestatutako ekimenak. Ekimen anitzak, kulturazkoak, kiroletakoak, denbora pasakoak ... Herriko txoko desberdinetan, herriko erakunde eta elkarte desberdinek antolatuak, herritar guztien gozamenerako.
Udalak, Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, datorren ikasturterako aisialdiko eskaintza egin du bigarren urtez. Lehendabiziko edizioko jardueren balorazio egin ondoren, datorren urterako hobekuntzak eta eskaintza berriak sartu ditu. Jarduera horiek LHko 5. mailatik gorako herritar guztientzat dira, nahiz eta, noski, gero, adinaren araberako taldekaketak egingo diren.
OINARRIAK
Larunbat honetan Soinu Kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Debako Santa Maria Elizako Klaustroan. Ekitaldia SuBerri akordeoi taldearen eskutik datorkigu, Coral Aita Donostia Abesbatzarekin batera. Arratsaldeko 20:00etan izango da ikuskizuna Elizako Klaustroan.
Kanboko margolarien lanak ikusteko aukera izango dugu gaurtik aurrera Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan.
Larunbatean, abuztuaren 1ean, hasiko dira aurtengo Kopraixak, eta urtero bezalaxe, bost eguneko egitarau zabal bat dago antolatuta Itziarko jaien baitan.
Gaur, hilaren 30ean, Arri Aguinagalderen erakusketa martxan jarriko da Agirre Jauregiko Erakusketa Aretoan. Aguinagalderen lanak, "Flysch" izenburupean, abuztuaren 13ra arte izango ditugu ikusgai.
Pantalan berriaren aurkezpenean izan dira Ana Oregi, Pedro Bengoetxea eta Juan Angel Balbas. Promozio turistikorako bide berriak irekiko ditu bai Deban bai Debabarreneko eskualdean. Gaur jarri dira abian Geoparkeko 2 itsas-irteera gidatu berri, Deban ontziratzeko edota lehorreratzeko aukera eskainiko dutenak. Martxotik ekainera bitarte, 2.000 lagunek egin dute Geoparkeko bisita gidaturen bat; iazko epe bereko datuekin alderatuta % 60 baino gehiago egin du gora datu honek. Oregi “duela urtebete tren geltokiko Erromesen Aterpetxea ireki genuen; gauzak ondo egiten ari gara eta hori ikusi egingo da bai Deban, bai eskualde osoan”.
Ostegun honetan emango zaio hasiera 32. Udako Musikaldiari. Urtero bezala, abuztuko ostegunetan mota ezberdinetako kontzertuez gozatu ahal izango dugu Debako Santa Maria Elizan.
Tokiko Gobernu Batzordeak, 2015eko abuztuaren 13an egindako batzordean, administrari laguntzaileen lan-poltsa egiteko oinarriak onartu zituen, udaleko lan-poltsak osatzeko eta kudeatzeko irizpideetan oinarrituta. Lan-poltsa hurrengo bi urteetan sortu daitezkeen lanpostu hutsuneak betetzeko erabiliko da. Izenematea udaletxeko erregistroan egin behar da hilabeteko epean, hau da abuztuaren 14an hasi eta irailaren 14an 15:00etan bukatuko da.
Bihar, abuztuaren 21ean, hasiera emango diogu erakusketa berri bati. Oraingoan, Amaia Prietoren lanak izango ditugu ikusgai Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan.
Iraila hastearekin batera, Lurraldebuseko autobusen ordutegiak aldatuko dira. Gaurtik aurrera, NEGUKO ordutegietara itzultzeaz gain, aldaketa edo berrikuntza batzuk ere izango ditugu martxoan abian jarri ziren linea berri horietan.
Irailaren 12an, Cárdenas Fundazioaren eta Haitz Haundi elkartearen laguntzarekin Debako Udalak antolatutako 2015eko Kale Margo Lehiaketa izango da Deban. Goizeko 9etatik 11etara, margo ohilak zigilatuko dira Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Arratsaldeko 6etan sari banaketa egingo da eta sariketerara aurkeztutako lanak ere hurrengo astean zehar ikusgai egongo dira.
Eskatutako IT Txartelak izatea egiaztatzeko epea bukatuko da, oposizio faseko ariketa praktikoa egiten den egunean.
Irailaren 25etik hasi eta urriaren 4ra arte, Jose Luis Aperribai eta Juan Ignacio Aizpuruaren eskutik argazki erakusketa berri bat izango dugu Agirre Jauregian. Erakusketa honek "Natura-Bi ikuspegi" du izena, eta bertan, hainbat ingurune erakutsi nahi dizkigute egileek; bakoitzak eskaintzen dituen aukerak ikusleei hurbiltzeko asmoarekin.
Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, beste urte batez ospatu zen atzo Cárdenas Fundazioak, Aitz-Haundi margo elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako Kale margo sariketa. 46. urteurren honetan, 23 izan dira aurkeztutako lanak eta horietatik 7 sarituak. Lanak ikusgai egongo dira Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan irailaren 13tik 20ra bitartean.
Irailaren 16an, 18:00etan Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroaren doako saio irekia ospatuko da.
Aurtengo Euskal Jaiaren baitan hainbat ekintza antolatu dituzte Zuhatza Euskara Elkarteak eta Udalak. Zumardian berriro ere karpa ezarri da ekitaldi hauek aurrera eraman ahal izateko. Iturri ondoan programaren barruan gelditzen zaizkigun ekintzetako bik eszenatokia aldatuko dute, Plaza Zaharreko iturri ondotik Zumardiko karpara, hain zuzen. Hauekin batera, bertso jaialdi bat izango dugu; eta bukatzeko, aurtengo Euskal Jaiak girotuko du gure zumardia.