Altxa Burua programaren bitartez eta Debako Udalaren zein Itziarko Auzo Udalaren lankidetzarekin, Luzaro ikastetxeko LHko ikasleek smartwatch-aren erabilerari buruzko informazio orria jaso dute etxeetan eta Mendata BHIko ikasleek, halaber, ohitura digitaletan hausnartzeko eta udako garaia kontzienteki bizitzeko hainbat erronka jaso dituzte.
Aurtengoan Onintza Enbeitaren, Sustrai Colinaren eta Nerea Ibarzabalen bertsoak, “Dada ü Lala” ren antzerki absurdua, Begiradak sorkuntza herritarra edota Xiberootsen euskal reggaea izango dira eskainiko diren ekintzetako batzuk, hizkuntzarekin eta euskal kulturarekin konprometitutako programaren baitan.
Debarrek eta bisitariek "Quinmetal eta Santiago Banda, organoa" kontzertua doan ikusteko aukera izango dute Andra Mari elizan, 20:00etan, Nazioarteko Flysch Organo Zikloaren baitan.
Izena emateko epea zabalik dago abuztuaren 31 bitarte diekdeba@gmail.com helbide elektronikora idatziz.
Antolatutako ekintza guztiak pertsona gazteei zuzenduta daude, eta besteak beste, ur parkeetara irteerak, Oñatira eta Murillo de Gállegora hainbat eguneko bidaiak, Elorrixan parrillada eta Donostiako Santa Klara uhartera egun pasa irteera egingo dira.
Guztira 61.000 euro bideratuko ditu Udalak elkartasun- eta sentsibilizazio-proiektuak babesteko, nazioarteko lankidetza, garapenerako hezkuntza eta ekintza humanitarioa lantzen duten tokiko entitateei zuzenduta. Entitateek uztailaren 19a bitarte dute eskabideak aurkezteko epea.
Jardunaldia 16 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, Turismo Bulegoan edo online, esteka honetan, uztailaren 4tik 16ra bitarte.
Eskailera mekanikoak konpondu eta estaltzea eta kioskoko bainuak konpontzea izan dira 18.000 eurotik gorako bi proposamen aukeratuak. Bestalde, hondartzako eta ibaiko pasealekuan iturriak jartzea, gimnasioan hobekuntza orokorrak egitea, kontzertuen urteko programazio-proposamena eta inauterietan erromeria bat egitea izan dira 18.000 eurotik beherako multzoko debarrek aukeratutako proposamenak. Alazne Txurruka, Debako alkatea: Udaletik, eskerrik beroenak beren proposamen eta botoekin parte hartu duten herritar guztiei, baita udaleko teknikariei eta Berme Batzordeari ere. Prozesu honek argi eta garbi erakutsi du guztiok gure udalerria hobetzeko dugun konpromisoa.
Antolatutako ekitaldien artean nabarmentzekoak dira musika kontzertuak, Debako txoko esanguratsuenetara egingo diren bisita gidatuak edota 'Dadoa L Alatz Antzerkia' antzezlana, beste hainbat ekintzen artean.
Irekiera 13:00etatik aurrera egingo da.
Epaimahaiak sailkatutako 3 lanak ikusgai izango dira Turismo bulegoan uztailaren 5ean eta 6an eta debarrek bertan bozkatu ahal izango dute proposamenik gustukoena.
Bisitariek eta zerbitzu sektoreko arduradunek zein langileek euskara aintzat har dezaten, kanpaina abiatuko da udan. UEMAk mahai-gainekoak, hizkuntza anitzeko diptikoak eta euskarazko musika zerrendak banatuko ditu, ostalaritza sektorearen tokiko hizkuntza sustatzen laguntzeko.
Neurri honek, Luzaro ikastetxeko ikasleen proposamenetik sortua, Debabarrena Eskualdeko Agenda 2030 Eskolako programaren baitan, udako denboraldian uraren xahuketa murriztea eta kontsumo arduratsuagoa sustatzea du helburu.
Helburua argia da: hondartza eta Deba, oro har, indarkeriarik gabeko espazio seguruak izatea pertsona guztientzat. Protokoloak bi helburu nagusi ditu: batetik, arazo hori aisialdirako guneetan, esateko hondartzan, ere gertatzen dela ikusgai jarri eta sentsibilizatzea; eta bestetik, sorosleentzako jarduteko jarraibide argiak eskaintzea.
Epaimahaiak aukeratutako 3 proposamenetatik Inma Alberdi Erausquinek aurkeztutakoa izan da herritarrek gehien bozkatu dutena. Kartelaren egileak, jaietako elementu klasiko eta, aldi berean, adierazgarrienetarikoa nabarmendu nahi izan du: jaietako zapia.
LifeVac izeneko gailua arnasbideak libratzeko sistema bat da eta zentroko erabiltzaileen arreta eta segurtasuna hobetzea du helburu. Ekintza hau Debako Udalak adinekoen bizi kalitatea eta babesa hobetzeko duen konpromisoan urrats bat gehiago da.