Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabala . Izenematea ekainararen 9an hasi zen eta turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu.
Ostiralean, ekainaren 13an eguerdiko 13:00etan inauguratuko da Done Jakue Bideko erromesentzako Debako aterpetxea “Geltokia”. Azpiegitura berria ikusi nahi dutenek elkarteko boluntarioen eskutik egin ahal izango dute egun bertan, 18:00etatik 20:30etara ate irekiak izango baitituzte. Erromesentzako berriz, larunbatean jarriko dute martxan.
Guztira, 12 jatetxek eta 4 pintxo tabernek hartuko dute parte. Jatetxeetan, 25 euroko menuak (BEZa barne) eskainiko dira. Tabernetan berriz, bi pintxo eta bi edari 4 euroko prezioan. Debegesa garapen agentziak Debabarreneko Klub gastronomikoarekin batera sustatutako ekimena da.
Udalak etxe guztietara uda hontako kultur gida banatu du, eta jada atzo hasi zen lehenengo ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu duen Praileaitze I liburuaren aurkezpenarekin. Gida honek, ekainetik uztailerarteko denboraldian gure herriak izango duen eskaintza zabala jasotzen du.
Debabe Mankomunitateko Udal Euskaltegiak lan poltsa bat sortzeko deialdia argitaratu du.
Debako Osoko Bilkurak, 2014/05/29an egindako ohiko bileran, etxebizitza, garaje eta tertziario, behe solairu, solairuarteetan eta sotoetako Udal ordenantza onartu zuen bertaratutako partaide guztien adostasunaz.
Debabarrena eta Urola Kosta eskualdeetan bidaiarien hiri-arteko garraio zerbitzu erregularra emateko administrazio-emakidaren aurreproiektuaren informazio-aldia
Komenigarria da landa zein herriko auzo guztietako bizilagunak edota herritarrak ikerketaren hasieran parte hartzea. Hori dela eta, uztailaren 21ean eta 23an metodologia azaltzeko bilerak egingo dira.
Gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera Debako Udalak eta Yako Surf Eskolak elkarlanean antolatutako Surfing Deba jaialdiari.
Larunbatean, abuztuaren 2an, hasiko dira Kopraixak eta bost eguneko egitarau zabala prestatu da Itziarko jaiak ospatzeko. Beste behin, auzotarrak protagonista bilakatuko dira Kopraixetan bost eguneko egitarau zabala eta partehartzailea antolatu baita jaietarako.
Irailaren 5ean Plaza Zaharreko iturri ondoan egingo den "Begiradak" topaketarako zenbait irudi sortu dituzte 5 herritarrek eta orain, irudi horiek inspiratuta, literatur pieza bana egingo dute beste 15 herritarrek.
Aurten ere, herriko jai batzordearen ahaleginari esker, festa ederrak gozatzeko aukera izango dugu. Hilaren 14an hasi eta 18ra arte, jai giroa izango da nagusi. Egitaraua turismo bulegoan dago jada salgai, zezenetako sarrerekin batera. 2014ko zezen kronikak ere eskuragarri daude jada. Bestalde, programa txikiak, etxeetan jasoko ditugu.
Aurten ere, Debako Udalak San Roke Jaietarako gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Gainera, Itziar eta Deba artean zerbitzu berria jarriko da aurten.
Udal jardueraren berri eman nahian Debako Udalak kaleratu berri du Debaberri udal aldizkaria. Besteak beste, Udal kiroldegia eraberritzeko lanak, Tene Mujika Beka, Artelekuko arte grafiko tailerrak, bideen inbentarioa, lokalal etxebizitza gisa erabiltzeko ordenantza berria, Miramar etxeko murala, Sorozabal pasealekua...
Ostiral honetan ekingo diegu, berriro, ITURRI ONDOAN antolatutako ekitaldiei. Oraingo honetan, ERDALDUN BERRIEN KLUBA izeneko antzerki-monologo bat dakarkigu. Asko eta asko sentituko dira identifikatuta, seguru asko, Irantzuk biziko dituen egoerekin eta euren buruaz barre egiteko aukera izango dute. Gogoratu, emanaldia gaueko 22:00etan izango da plaza zaharreko iturri ondoan
Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren eta Diego Sagredo Fundazioaren laguntzarekin, XLV. Kaleko margo sariketa antolatuko du Udalak datorren Irailaren 13an. Hitzordu honek, Debako udalerriaren esentzia euren mihisetan jasoko duten inguruko herrietako artistak bilduko ditu.
Lasturko Jai batzordeak kaleratu berri du aurtengo San Nikolas jaiak iragartzen duen kartela. Hilaren 10ean, San Nikolas egunean hasiko dira ospakizunak eta iganderarte iraungo dute. Ohi bezala bertsolariak, herri kirolak eta dantzaldiak ez ezik lasturko zezenak ez dira falta izango.
GEOPARKEAK aise gainditu du bere lehendabiziko errebalida azterketa eta geoparke izendapenari eutsiko dio beste lau urtez behintzat. Honek esan nahi du UNESCOren babesa daukan Munduko Geoparkeen Sareko kide izaten jarraituko duela. Ebaluatzaileek egindako txostenak Geoparkeak eta erakunde eta entitate publiko eta pribatu ezberdinek elkarlanean egindako esfortzua azpimarratzen du, proiektuaren arrakasta ahalbidetu duena. Azterketaren emaitza gaur eman da jakitera Alemaniako Harz Geoparkean burutzen ari diren Koordinazio Batzordean.
La Lubina elkarteak antolaturik, urriaren 4an haurrentzako arrantza lehiaketa izango dugu Deban. 7tik 15 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte. Izenemateko epea irailaren 13an bukatuko da.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sariaren deialdi berri bat egin dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena, Deban eraiki nahi izan zen zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak. Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 12an bukatuko da.