GozatuzEuskaraz jarduteko eskolaz kanpoko eremu berriakhttps://www.deba.eus/api/eu/udala/udalaren-egitura-eta-sailak/euskara-eta-hezkuntza/aisialdiahttps://www.deba.eus/api/logo.png
Gozatuz
Euskaraz jarduteko eskolaz kanpoko eremu berriak
Deban baditugu aisialdia betetzeko urteetan finkatu izan diren jarduerak: kirola, pintura, musika, dantza,… Orain arte eskaini izan diren jarduera hauek herrian zegoen hutsuneak edo beharrak asetzera etorri dira. Egia da, ordea, eskaini diren heinean sortu izan dela eskaera ere.
Hori kontuan izanda, eta jakinik jarduera horietan guztietan herriko jende mordoa ibiltzen den arren badirela beste batzuk jarduera horietatik kanpo geratzen direnak, aisialdirako jarduera berriak proposatzera gatoz.
Hori kontuan izanda, eta jakinik jarduera horietan guztietan herriko jende mordoa ibiltzen den arren badirela beste batzuk jarduera horietatik kanpo geratzen direnak, aisialdirako jarduera berriak proposatzera gatoz. Aisialdi gozagarri bat; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.
Baina neska-mutilei ez ezik, gazte eta helduei ere parte hartzeko aukera emango dien aisialdia eskaini nahi dugu; geure buruei ere esperientzia berriekin gozatzeko aukera eman nahi diogulako. Eskaintza bikoitza da, beraz: gazteei begirakoa batetik eta guraso edo helduei begirakoa bestetik.
Zer da proposatzen duguna. Kultur jarduera desberdinak. Kulturak balore gizatiarrak sortzeko ahalmena du, orain eta hemen gertatutakoaz gozatu eta sentitzeko bide ematen du, autoezagutza bultzatzen eta giza komunikazioa errazten; beldurraren mugak apurtzen laguntzen du eta norberaren ideia eta ekintzen erantzule izaten; jakin-nahia, esperientzia-nahia,… pizten ditu.
Kuadrillategi, antzerkia, bideogintza, bertsolaritza, jendaurrean hitz egiteko prestakuntza, idazkuntza, irakurle taldea,… Horra aukera zabala, besterik gabe, gozatzeko.