Antolamendua
EUSKARA
- Helbidea: Debako Udala. Portu kalea, 1 (20820)
Herria: Deba
- Telefonoa: 943 19 28 40 / 943 60 80 48
- Fax-a: 943 60 80 47
- Arduradun teknikoa: Amaia Zinkunegi
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia
EBPNren helburu nagusia honako hau da: euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.
Udalak EBPN definitzeko eta bere ezarpenerako Euskara eta Hezkuntza Batzordea izendatu du, herritarrei irekia dagoena. Batzorde horren egitekoa honako hau da:
- Udalerriko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia definitzeko iritziak, aholkuak ematea.
- Udalerriko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren urteroko jarraipena egitea.
Batzorde hori honela dago osatua
- Herriko ikastetxeak: Haurreskola, Luzaro ikastetxea eta Mendata ikastetxea
- Guraso elkarteak: hiru ikastetxeetakoak
- Euskararen inguruko taldeak: Udal euskaltegia eta Zuhatza euskara elkartea
- Norbanakoak
- Udalaren izenean: euskara eta hezkuntza zinegotzia, partidu politikoetako ordezkari bana eta euskara-teknikaria
Honako esparruak lantzen dira Debako EBPNren barruan:
- Familia-transmisioa
- Irakaskuntza
- Euskalduntze eta alfabetatzea
- Administrazioa
- Lan-mundua: merkataritza eta ostalaritza
- Aisialdia
- Kirola
- Kulturgintza
- Komunikabideak
Eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk:
- Alfabetatze-euskalduntze ikastaroetarako diru laguntzak.
- Merkatariei errotuloak, irudi korporatiboa eta softwareak euskaraz jartzeko diru laguntzak.
- Merkatariei, herriko elkarteei zein enpresei itzulpen laburrak eta hizkuntza-aholkularitza.
- Izen-abizenak euskal grafiaz jartzearen inguruko informazioa, leku-izenen idazkeraren gainekoa...
- Euskararen egoerari buruzko informazioa: udalerriko datu soziolinguistikoak, erabilera datuak, hezkuntza ereduak, euskaltegiko taldeak...
UDAL EUSKALTEGIA: Elgoibar eta Mutrikurekin DEBABE izeneko mankomunitatea osatzen du. Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak eskaintzen dira bertan. Baita etorkin eta ostalarientzako ikastaro bereziak ere.
UDAL EUSKALTEGIA
Helbidea: Ifar kalea 12, behea
Tl/Faxa: 943.19.22.36
Zuzendaria: Agurtzane
www.udaleuskaltegiak.net/Nortzuk/Sarea/Debabe
e-posta: debabe.deba@telefonica.net
Debako datuak eta lotura interesgarriak:
- Debako datu soziolinguistikoak
- Lotura interesgarriak
HEZKUNTZA
Deban, irakaskuntzako hiru zentro ditugu: Haurreskola, Luzaro ikastetxea (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dituena) eta Mendata institutua (Bigarren Hezkuntzakoa). Hiruetan D ereduan irakasten da.
HAURRESKOLA / D eredua
- Helbidea: Mogel 18 (20820)
- Herria: Deba
- Telefonoa: 943.19.20.81
- Koordinatzailea: Ioritz Díaz Arantzeta
- www.haurreskolak.com
- e-posta: deba.deba@haurreskolak.net
LUZARO HH-LH / D eredua
- Helbidea: Itziar bidea 18 (20820)
- Herria: Deba
- Telefonoa: 943.19.12.02
- Faxa: 943.19.16.56
- Zuzendaria: Eukene Azpiazu Ansorregi
- Ikasketaburua: Ines San Martin Arantzamendi
- e-posta: 012971aa@hezkuntza.net
MENDATA BHI / D eredua
- Helbidea: Itziar bidea 20 (20820)
- Herria: Deba
- Telefonoa: 943.19.11.18
- Faxa: 943.19.26.71
- Zuzendaria: Arrate Usatorre Arriola
- Ikasketaburua: Amaia Illarramendi
- www.mendatabhi.net
- e-posta: 012947aa@hezkuntza.net