Merkataritza euskalduntzenhttps://www.deba.eus/api/eu/udala/udalaren-egitura-eta-sailak/euskara-eta-hezkuntza/merkataritzahttps://www.deba.eus/api/logo.png
Merkataritza euskalduntzen
Merkataritza:
Debako Udaletik herriko merkataritza bultzatu nahi dugu bertakotasunaren printzipioan oinarrituta. Horrek esan nahi du BERTAKO produktuak lehenetsi nahi ditugula; BERTAKO jendeak ekoitzitakoak eta BERTAKO dendetan saldutakoak; BERTAKO kontsumitzaileentzat eta BERTAKO hizkuntzan; eta, noski, BERTAKO ingurua zainduz egin nahi dugula.
Elementu hau atean ipintzerakoan, bezeroak jakingo du:
Establezimendu horretan zerbitzua euskaraz jaso dezakeela; eta gaztelaniaz ere bai, berak hala nahi badu.
Lehenengo hitza euskaraz egingo diotela eta, gero, berak aukeratzen duen hizkuntzan.
Establezimendu horretako informazioa (kartelak, menuak, poltsak, web orria…) euskaraz ere emango diotela.
Herritarren hausnarketa eragiteko bideo-lehiaketan saritua:
.- Merkataritzan euskaraz jarduteko Donostiako Euskara Patronatuak sarean jarritako zenbait baliabide (hiztegiak, menu bihurgailuak,…): Euskara platerean Gremioetako lexikoak