Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst” ikus-entzunezkoaren aurkezpena eta hitzaldi dibulgatiboa eskainiko du hurrengo ostiralean, hilak 22, Debako Kultur Elkartean, 19:30ean. “KARST, Geoparkearen altxor ezkutuak” izenburupean, Arantza Aranburu EHUko Irakasleak, Geoparkeko haitzuloetan egiten ari diren ikerketen gaineko hitzaldi dibulgatiboa eskainiko du; horren aurretik, Alberto Gorritibereak zuzendutako “Karst” izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko da, zine zuzendaria bera bertan egongo delarik.
Aurreko asteazkenean, azaroak 13, ospatu zen herri-partaidetzako bileran, bertaratutakoek Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Planari ekarpenak egiteko abagunea izan zuten. Hala ere, Deba etorkizunean nolako herria izan nahiko lukeen edonork, azaroaren 28rarte, bere proposamenak elarazteko aukera du. Ekarpen hauek, kontuan izango dira Ekintza Planaren azken txostena idazterako orduan.
Debako udaleko berdintasun sailak azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Antolatutako ekimenekin gogoarazi nahi izan da; “Indarkeria Matxista” emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun ezaren adierazpen larriena dela eta mundu guztietako tokietan gerta daitekeela, adin guztietan, maila sozial guztietan, baita kultur agerraldi guztietan ere (telebista, zinea, festak, literatura…). Eta debarrei ANIMATZEN diegu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta egingo diren ekintzetan parte hartzera.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetzarako hitzarmen-markoa izenpetu zuten azaroaren 22an, Debako Turismo Bulegoan, Geoparkeko Karst eremuaren ikerketa eta dibulgazioaren alorrean bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko. Hain zuzen, Geoparkeko ondare karstikoa Deba, Mutriku eta Zumaia inguruneko elementu geologiko bereizgarrienetako bat da. Bertan egon ziren: Joseba Palenzuela, Geogarapen elkarteko presidentea, Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia eta Arantza Aranburu, EHUko irakaslea, Aranzadi eta Kuaternario ikaskuntzaren Geo-Q Zentroko kidea eta Karstaren ikerketa taldeko arduraduna.
Asteburu honetan, larunbat eta igandean, egingo da “Flysch & Karst” Pintxo Lehiaketa Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan. Guztira, Zumaia, Deba eta Mutrikuko 20 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte eta herritarrek gustukoen duten pintxoen aldeko botoa eman ahal izango dute, horretarako establezimendu bakoitzean ipiniko diren kutxen bitartez. Saridunen izenak abenduaren 3an emango dira ezagutzera, sari-banaketa ekitaldian.
Udalerrian azaroaren 1etik martxan dagoen auzokonpostaje proiektua gertutik ezagutzeko aukera eskaini die Debako udalak herriko ikastetxeei, hondakinen prebentzio astea izan dela eta.
Juan Ignacio Aizpuruak berak egindako argazkiak aurkezten ditu Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Lau multzo ezberdinetan sailkatu ditu: kostaldea, natura eta paisaia, arkitektura eta osaketa.
Flysch kategorian, Itziarko Salegi jatetxea izan da irabazlea; eta Karst kategorian, berriz, Mutrikuko Txirlatxo taberna. Epaimahaiak, Andres Conde (Basque Culinary Center), Pantxo Bedialauneta (Cantabrico Taberna) eta Josu Muguerzak osatua (Belaustegi Jatetxea), 50 pintxoen kalitatea eta orijinaltasuna azpimarratu du. Asteburuan 1.000 lagun baino gehiagok hartu du parte pintxo onenen aukeraketan eta Geoparkeak saria zozkatu du horien guztien artean. Irabazlea Gotzone Martija izan da. Aurrerantzean Flysch eta Karst pintxoak establezimendu parte-hartzaileetan eskainiko dira eta Geoparkeak deskontu-txartelak jarriko ditu herritarren eskura.
Abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan Kultur Elkartean, Gipuzkoako hondakinen kontsorzioak antolatutako hitzaldia.
Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan ostalaritza bultzatu eta kontsumoa sustatzeko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak deskontu-txartelak jarriko ditu herritarren eskura. 6,60 euroren truke. Txartel bakoitzarekin 6 pintxo dastatzeko aukera izango dugu Zumaia, Deba eta Mutrikuko establezimendu parte-hartzaileetan, 3 eguneko epearen barruan. Deskontu-txartelak 3 herrietarako balio dute eta Flysch & Karst lehiaketako pintxo irabazleez gainera, eskaintzen diren gainerako pintxoak kontsumitzeko erabili ahal izango dira.
Debako egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren, Debako Udala, Ekintza Planaren lehentasunezko helburu, ildo estrategiko eta ekintzak definitzen dihardu. Hori dela eta, datorren astelehenean, abenduaren 16an, Debako Udaletxeko Plano Aretoan, arratsaldeko 19:00etan herritarrrek parte hartzeko II. foroa egingo da.
2013ko maiatzean Debako eta Itziarreko herritarrei konpostajea modu kolektiboan egiteko aukera eman zitzaienetik, 120 familiak eman dute izena proiektuan parte hartzeko eta 2013. urtea horietatik 67 familien parte hartzearekin itxiko dugu.
Debabarreneko Eskualdeko Mankomunitateak martxan jarri du etxean konposta egiteko kanpaina. Kanpaina hau, batez ere konpostgailua jarri ahal izateko lorategia edo baratza duten auzotarrei zuzendua dago.
Debako 2014erako aurrekontuak Otsailaren 6ko plenoan onartu ziren, bai udaletxekoak eta baita liburutegi eta arte eskola patronatukoak ere.
Debako udalaren eta Zuhatza euskara elkartearen arteko ekimen honek, hiru maila bereizten ditu: LHko neska-mutilak, DBHkoak eta hortik gorakoak. Maila bakoitzari ariketa diferentea egitea eskatzen zaio; lehenengo bietan gaia jarrita eta helduenean, berriz, libre lagata. Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 31a izango da.
Otsailaren 2an, urtero, Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten ere eta laugarren urtez jada, Debanaturak eta Debako Udalak bat egingo dute ospakizun honekin, Deba itsasadarreko hezeguneetan (Casacampoko paduretan zehazki) jarduerak antolatuz. Ekimen honen asmoa, hezeguneek duten garrantziaz herritarrak sentsibilizatzea da, hezeguneak funtsezkoak baitira, bai biodibertsitatearentzat eta baita gizakiarentzat ere.
Urteroko ohiturari jarraituta aurten ere "Emakumeen Nazioarteko eguna" ospatuko dugu.
Xtremonorte aldizkariak EKITEA, muturreko kirolen jardunaldia antolatu du. Ekimenak Eibarren eta Deban egingo dira: hitzaldiak, proiekzioak, kirol ezberdinen erakustaldiak... Martxoaren 21ean, ostirala, hitzaldiak eta proiekzioak egingo dira Eibarko UPV-EHUko hezkuntza gunean: Periko Iriondo, Jon Odriozola, DYAko Jesus Artola, Alex Berastegui, Edu Uribe eta Ibon Mugerza izango dira bertan. Larunbatean berriz, Debako hondartzan hasiko da erakustaldia.
Gipuzkoako autobus zerbitzua hobetzeko prozesua martxan jarri zen iaz, eta 56 herritan herritarren iritzia jaso ostean, teknikariek aurreproiektuak egin dituzte; orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak berriro herritarren iritzia jaso nahi du, proposatutako zerbitzu berria herritarren beharretara egokitu den jakiteko. Beraz, aurreproiektuak ezagutaraztea eta horien inguruan jendeak duen iritzia jakitea da martxoan eta apirilean egingo den fase honen helburua. Parte hartu eta eman iritzia, autobus zerbitzua hobetzea zure esku ere badagoelako!