Bi txandatan banatuta, , 4. mailako 47 ikasleek hasteko, Goroldiko (udaleko lorazaintza eramaten duena enpresako) teknikariaren azalpenak jaso dituzte: zuhaitz eta landareek gure bizitzan duten garrantzia (kutsakorra den karbono dioxidoa xurgatu eta oxigenoa askatzen dutelako), landareen atalak, eta elikaduraren beharrak, etxeko konposta landareentzako ongarri ezin hobea dela, ... Bi landare mota usaintsuak (erromero eta aliso) eta kolorez deigarria den Spiraea Japonica ´Goldflame izeneko zuhaizka landatu eta belarra haziak erein dituzte, talde txikietan banaturik. Gustora asko egon dira ikasleak eta udaleko ordezkariak, beraz, urtero egitea erabaki dute.
Igandean, apirilaren 6an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 18 Musika Eskoletako eskusoinu ikasle naiz irakasle Debako herrigunea musikaz beteko dute. Guztira 170 akordeoilari elkartuko dira, eta hauekin batera Debako Erraldoiak, Aitzuri Abesbatza, Goaz Antzerki Taldea eta Debako Musika Eskolako Dantzari, Gaitero, Koraleko ikasle eta irakasleak ere izango dira.
Dagoeneko Ekintza plana definituta dago, beraz, astelehenean, arratsaldeko 6etan eta udaletxeko pleno aretoan, Debegesak, planaren idazketaren arduraduna, laburpentxo bat eta ekintza estratejikoak azalduko ditu. Iradokizunak eta proposamenak egiteko aukera ere izango da.
“Flysch & Karst Experience” lelopean, bisita gidatuen denboraldi berriak Geoparkeaz gozatzeko proposamen ugari eskaintzen ditu; eskaintza handitu egin da, iaz 213 irteera programatu ziren eta aurten 269 izango dira. Aipagarria da Geoparkearen nazioarteko bokazioa, gero eta nabarmenagoa, eta horren erakusle da webgunea. Hain zuzen, www.geoparkea.com atariko eduki nagusiak ingelesera eta frantsesera itzuli dira, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietara (Deba, Mutriku eta Zumaia) iristen diren atzerritarrei erantzun egokia eman nahirik.
2013ko maiatzean Debako eta Itziarko herritarrei konpostajea modu kolektiboan egiteko aukera eman zitzaienetik, Debako herrigunean bi konpost-gune eraiki dira eta bertan 66 familia (195 herritar) daude parte hartzen. Gainera, beste 57 familiak (165 herritar) ere izen eman dute ekimenean parte hartzeko. 2014an udalak epe labur-ertainean hiru gune gehiago eraikitzea aurreikusten du, bata Itziarko bizilagunentzat, bestea Osiokoentzat eta hirugarren bat erdigunekoentzat. Itziarko gunea eraikitzen hasita dago Udala, pilotalekuaren ondoko berdegunean. Gune hau maiatza erdialderako martxan jarri nahi da, Itziarren ekimenean izen eman duten 10 familiek parte hartu dezaten, baita hemendik aurrera animatuko direnak ere.
Liburuaren eguna ospatzeko asmoz Debako Udalak, Ostolaza Udal liburutegiak eta Kultur Elkarteak egitarau xume baina interesgarria antolatu dute datorren asterako. Hitzei, dantzak eta musikak lagunduko die, herriko hainbat talderen partehartze eta laguntzari esker. Ekintza hauekin literatura sustatu eta irakurzaletasunari bultzada bat eman nahi zio, herritarrengana hurbildu eta partehartzea ere bilatuz.
Debabo berdintasun zerbitzuak hurrengo astean Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailerbat antolatu du. Izena ez baduzu eman eta interesatua egonez gero jarri zaitez harremanetan,605748579 telefono zenbakira deituz, edo berdintasuna@deba.net helbidera mezu bat bidaliz.
Kontuz!, hondartza inguruan T.A.O. gunea zabaldu egin da aurten, ostegunean, maiatzaren 1ean, jarriko da martxan
Larunbatean egingo da aurtengo lehen merkatu txikia, urtero bezala maiatzetik hasi eta urrira bitartean, hileko lehen larunbatetan. Bertan, herriko baserrietako produktuaz gain tailer ezberdinak izango ditugu.
Ireki da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea
Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen elkarteak, Deban antolatu behar duen hitzaldira gonbidatzen zaituzte.
Aurten ere Debarrok jai giroan pasatzeko parada izango dugu asteburu guztian zehar. Ostiral arratsaldetik hasita eta igande iluntzerarte, egitarau zabala antolatu du Debako Udalak, herriko talde ezberdinen laguntza eta partehartzearekin. Beraz ondo pasa, GOZATU eta GOXATU jaietaz.
Datorren larunbatean, arratsaldeko 17:00etan Amaikak Bat taldeak ohorezko mailara igotzeko play off partida jolastuko du Errotazar futbol zelaian. Zatoz animatzera!
Kirol modalitate berriak sustatzeko asmoarekin, tenis ikastaroak antolatuko dira ekainean. Ikastaro horien helburua herritarrei tenisa praktikatu eta ezagutzeko aukera ematea da, zaletasuna sorraraziz.
“Zubi eta Mogel guraso elkarteek, Udalarekin batera, aisialdirako aukerak zabaltzeko ahalegina egitea erabaki dute, euskaraz gozatzeko esparru berriak sortuz eta garapen komunikatibo zein emozionalean lagun dezaketen jarduerak eskainiz: Kuadrillategi, antzerkia, bideogintza, bertsolaritza, jendaurrean hitz egiteko prestakuntza, idazkuntza, irakurle taldea… Izena emateko azken eguna, maiatzak 30 (entregatu ikastetxeko idazkaritzan, udaletxeko harrera bulegoan edo udal liburutegian).”
AZALPENA: Eguneko zentrorako laguntzaile lan poltsan 8. puntua honela aldatu da: "...—Bigarren ariketa: 15 galderei erantzutea izango da. Galderak lanpostuaren egin beharreko lanei buruzkoak izango dira." Eskaerak aurkezteko epea datorren ekainaren 2an (barne) amaitzen da.
Historikoki, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen inguruko aldarrikapenak mugimendu feministaren ardatz garrantzitsua izan dira. Hori dela eta, Debako Udalak abortatzeko eskubidearen eta zehazki abortuaren lege aurre proiektuaren inguruko hitzaldia antolatu du ekainak 3, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Agirre Jauregiko Ispiluen gelan.
Maiatzaren 29tik ekainaren 8ra Europako Geoparkeen IV. astea ospatuko da Geoparkean. Egitasmo honen helburua da bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea eta, horretarako, era askotariko jarduerak antolatu dira Deban, Mutrikun eta Zumaian, hala nola, adituen hitzaldiak, doako bisita gidatuak edota nekazaritza azoka bat.
Jai Batzordeak urtero ospatzen diren San Roke jaiak direla eta kartel lehiaketa antolatu du. Lanek baldintza batzuk bete beharko dituzte eta aurkezteko epea 2014ko uztailaren 15etik 20ra bitartean izango da. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.
Eskolako Agenda 21 programaren barruan, udalbatzar berezia egin da gaur Debako Udaletxean. Mendata eta Luzaro ikastetxeetako ikasleek elikadura iraunkorra gaia landu dute ikasturtean zehar eta euren ekarpenak eta proposamenak eraman dituzte gaur udalera.