Albisteak

32. UDAKO MUSIKALDIA

2015/08/20
Ostegun honetan emango zaio hasiera 32. Udako Musikaldiari. Urtero bezala, abuztuko ostegunetan mota ezberdinetako kontzertuez gozatu ahal izango dugu Debako Santa Maria Elizan.

32. UDAKO MUSIKALDIA - Gehiago irakurri

Debako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsa eratzea

2015/09/01
Tokiko Gobernu Batzordeak, 2015eko abuztuaren 13an egindako batzordean, administrari laguntzaileen lan-poltsa egiteko oinarriak onartu zituen, udaleko lan-poltsak osatzeko eta kudeatzeko irizpideetan oinarrituta. Lan-poltsa hurrengo bi urteetan sortu daitezkeen lanpostu hutsuneak betetzeko erabiliko da. Izenematea udaletxeko erregistroan egin behar da hilabeteko epean, hau da abuztuaren 14an hasi eta irailaren 14an 15:00etan bukatuko da.

Debako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsa eratzea - Gehiago irakurri

Amaia Prietoren erakusketa Agirre Jauregian

2015/08/20
Bihar, abuztuaren 21ean, hasiera emango diogu erakusketa berri bati. Oraingoan, Amaia Prietoren lanak izango ditugu ikusgai Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan.

Amaia Prietoren erakusketa Agirre Jauregian - Gehiago irakurri

Lurraldebuseko NEGUKO ordutegia irailaren 1ean jarriko da abian

2015/09/01
Iraila hastearekin batera, Lurraldebuseko autobusen ordutegiak aldatuko dira. Gaurtik aurrera, NEGUKO ordutegietara itzultzeaz gain, aldaketa edo berrikuntza batzuk ere izango ditugu martxoan abian jarri ziren linea berri horietan.

Lurraldebuseko NEGUKO ordutegia irailaren 1ean jarriko da abian - Gehiago irakurri

XLVI. Kaleko margo lehiaketa

2015/09/01
Irailaren 12an, Cárdenas Fundazioaren eta Haitz Haundi elkartearen laguntzarekin Debako Udalak antolatutako 2015eko Kale Margo Lehiaketa izango da Deban. Goizeko 9etatik 11etara, margo ohilak zigilatuko dira Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Arratsaldeko 6etan sari banaketa egingo da eta sariketerara aurkeztutako lanak ere hurrengo astean zehar ikusgai egongo dira.

XLVI. Kaleko margo lehiaketa - Gehiago irakurri

Debako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsako oinarrien aldaketa

2015/09/09
Eskatutako IT Txartelak izatea egiaztatzeko epea bukatuko da, oposizio faseko ariketa praktikoa egiten den egunean.

Debako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsako oinarrien aldaketa - Gehiago irakurri

Argazki erakusketa berri bat izango da Agirre Jauregian

2015/09/22
Irailaren 25etik hasi eta urriaren 4ra arte, Jose Luis Aperribai eta Juan Ignacio Aizpuruaren eskutik argazki erakusketa berri bat izango dugu Agirre Jauregian. Erakusketa honek "Natura-Bi ikuspegi" du izena, eta bertan, hainbat ingurune erakutsi nahi dizkigute egileek; bakoitzak eskaintzen dituen aukerak ikusleei hurbiltzeko asmoarekin.

Argazki erakusketa berri bat izango da Agirre Jauregian - Gehiago irakurri

XLVI. Kale margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez

2015/09/13
Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, beste urte batez ospatu zen atzo Cárdenas Fundazioak, Aitz-Haundi margo elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako Kale margo sariketa. 46. urteurren honetan, 23 izan dira aurkeztutako lanak eta horietatik 7 sarituak. Lanak ikusgai egongo dira Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan irailaren 13tik 20ra bitartean.

XLVI. Kale margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez - Gehiago irakurri

Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroa

2015/09/14
Irailaren 16an, 18:00etan Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroaren doako saio irekia ospatuko da.

Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroa - Gehiago irakurri

Euskal Jaia 2015

2015/09/17
Aurtengo Euskal Jaiaren baitan hainbat ekintza antolatu dituzte Zuhatza Euskara Elkarteak eta Udalak. Zumardian berriro ere karpa ezarri da ekitaldi hauek aurrera eraman ahal izateko. Iturri ondoan programaren barruan gelditzen zaizkigun ekintzetako bik eszenatokia aldatuko dute, Plaza Zaharreko iturri ondotik Zumardiko karpara, hain zuzen. Hauekin batera, bertso jaialdi bat izango dugu; eta bukatzeko, aurtengo Euskal Jaiak girotuko du gure zumardia.

Euskal Jaia 2015 - Gehiago irakurri

Debako Kiroldegia irailaren 28an zabalduko da

2015/09/21
Konponketa lanak bukatu ostean Debako Udal Kiroldegia berriro zabalduko da irailaren 28an. Irailaren 28tik 30a bitartean instalakuntzak eta ikastaro eskaintza ezagutzeko aukera izango dugu: HIPT, cicling, pilates, fit-box, zumba, fit-box, hipopresiboak eta hirugarren adinekoentzako gimnasia. Informazio gehiago 942 19 22 62 telefonoan.

Debako Kiroldegia irailaren 28an zabalduko da - Gehiago irakurri

Atzerritarren arloko lege informazio saioa

2015/09/15
Datorren irailaren 24an, arratsaldeko 6etan, Agirre Jauregiko ispiluen gelan, atzerritar eta dokumentazioari buruzko gaia aztertuko da.

Atzerritarren arloko lege informazio saioa - Gehiago irakurri

Iñigo Atxa Espainiako taldeen urpeko arrantza txapelketan brontzezko domina

2015/09/29
Iñigo Atxa Bedialauneta debarra taldeburu izanik, Gipuzkoako urpeko arrantza taldeak urrezko domina irabazi du Gijonen, irailaren 25 eta 26an ospatu den Espainiako urpeko arrantza txapelketan. ZORIONAK!

Iñigo Atxa Espainiako taldeen urpeko arrantza txapelketan brontzezko domina - Gehiago irakurri

Merkatu Txikia: baserritarren azoka

2015/10/02
Hilero bezala, oraingo honetan ere, Merkatu Txikia izango dugu Estalitako Pasealekuan. Urriaren 3an, larunbatean, goizeko 9etatik 13:30era bertako produktuak erosteko aukera paregabea izango dugu.

Merkatu Txikia: baserritarren azoka - Gehiago irakurri

EDAM, Emakumeen Defentsarako Arte Martzial ikastaroa hasten da.

2015/10/05
EDAM 2015-2016 ikastaroaren hasiera urriaren 5ean izango da, eta Udaleko Kiroldegian izango da.

EDAM, Emakumeen Defentsarako Arte Martzial ikastaroa hasten da. - Gehiago irakurri

Stefan Kagl alemaniarraren kontzertua ostiralean Santa Maria Elizan

2015/10/07
Urtero bezala, aurtengo urrian ere organo kontzertua izango dugu Deban. Oraingoan, Stefan Kagl alemaniarra egongo da gurean ostiral arratsaldea girotzen. Hitzordua Debako Santa Maria Elizan izango dugu 20:00etan.

Stefan Kagl alemaniarraren kontzertua ostiralean Santa Maria Elizan - Gehiago irakurri

GEOPARKEAN GIDARI IZATEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA ESKAINIKO DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK

2015/10/10
Egun Geoparkean gidari lanak egiten ari direnentzat edota etorkizunean jarduera hau garatu nahi duten profesionalentzat dago zuzendua. Ikastaroaren helburua da Geoparkeko interesguneei dagokien gaietan gidariak trebatzea. Besteak beste, Geoparkeko ondare geologikoa, ekologikoa eta kulturala landuko dira. Ikastaroa azaroan egingo da eta izena emateko epea urriaren 13an zabalduko da, urriaren 23ra arte. Plaza mugatuak (20 lagun). Ikastaroari buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.geoparkea.com webgunean.

GEOPARKEAN GIDARI IZATEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA ESKAINIKO DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK - Gehiago irakurri

Debako Udalak ikuskaritza prozesu bat jarri du martxan

2015/10/16
Debako Udalak ikuskaritza prozesu bat hasi berri du. Udalaren gardentasuna erakutsi nahi da. Horretarako, BETEAN enpresari Udalaren ondare eta aurrekontuen gaineko ikuskaritza-txosten bat idazteko eskatu zaio. Txostena abendurako izatea aurreikusten da.

Debako Udalak ikuskaritza prozesu bat jarri du martxan - Gehiago irakurri

X. Tene Mujika Beka

2015/10/18
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, X. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena.

X. Tene Mujika Beka - Gehiago irakurri

2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak

2015/11/05
Indarrean dauden hautesle-zerrendak kontsultatzeko epea zabalik dago. Erreklamazioak egiteko epea azaroaren 9an bukatzen da. Kontsultak Udaletxeko harrera bulegoan egin daitezke identifikazio agiriak erakutsita. (NAN, pasaportea edo gida baimena).

2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak - Gehiago irakurri

BELDUR BARIK JARRERA 2015 LEHIAKETA DEBAN

2015/11/06
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Debako Udalak bere lehiaketa eramango du aurrera Beldur Barik programaren barruan. Lehiaketako lanak jasotzeko epea irailaren 11n hasi zen eta azaroaren 11 arte mantenduko da.

BELDUR BARIK JARRERA 2015 LEHIAKETA DEBAN - Gehiago irakurri

VII. Animadeba Gortina lehiaketa

2015/11/07
Debako Udalak VII. Gortina lehiaketa jarri du martxan ANIMADEBA 2016 animazio zinema jaialdirako; izan ere, irabazleak 2016ko edizioko saioari hasiera emateko pribilegioa izango du. Lanak edozein animazio teknika erabiliz aurkeztu ahal izango dira eta 30 segunduko iraupena eduki behar dute.

VII. Animadeba Gortina lehiaketa - Gehiago irakurri

Azaroak 25: “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

2015/11/11
Urtero bezala, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu.

Azaroak 25: “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA” - Gehiago irakurri

Hitzaldia : Iruzurrak eta lapurretak

2015/11/11
Eibarko Ertzaintzaren eskutik ohikoen gertatzen diren iruzur eta lapurreta motak ezagutu eta ekiditeko aholkuak ezagutzeko aukera izango dugu datorren azaroaren 24an, arratsaldeko 6etan hirugarren adineko zentruan. Hizkuntza: Gazteleraz (Aurkezpen digitala euskaraz emango da).

Hitzaldia : Iruzurrak eta lapurretak - Gehiago irakurri

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK UNESCOREN MUNDUKO GEOPARKE IZENDAPENA ESKURATU DU

2015/11/18
UNESCOko 195 estatu kideek atzo, hilak 17, ebatzi zuten izendapen berri bat sortzea: UNESCOren Munduko Geoparkeak. Munduan dauden 120 Geoparkeak, horien artean Euskal Kostaldeko Geoparkea (Zumaia-Deba-Mutriku), UNESCOk aitortutako toki izatera pasa dira.

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK UNESCOREN MUNDUKO GEOPARKE IZENDAPENA ESKURATU DU - Gehiago irakurri

EZ DOK AMAIRU SENTIKARIA IRUNEN

2015/11/20
Debako herritarrek EZ DOK AMAIRUren inguruan ondutako sentikaria Irunen izango da datorren larunbatean, azaroaren 28an. Irungo Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldietako bat da eta Amaia Kultur Zentroan burutuko da iluntzeko 8etan.

EZ DOK AMAIRU SENTIKARIA IRUNEN - Gehiago irakurri

ELIZBURUKO ETXEBIZITZA TASATUEN ERAIKUNTZA PROZESUA HASI DA

2015/12/05
Pasa den urriaren 29an, Debako Udalak “Elizburu”ko Plan Partzialaren aldaketa puntuala onartu zuen Osoko Bilkuran. Aldaketa honek 34 etxebizitzaren eraikuntza baimenduko du eta horietatik 33 babes publikokoak izango dira udal-prezio tasatuekin. 34.ena birkokatzeko eskubideari loturik dago. Etxebizitza guztiak notario aurrean egingo den zozketa publiko baten bitartez esleituko dira datorren abenduaren 12an udal-kiroldegian.

ELIZBURUKO ETXEBIZITZA TASATUEN ERAIKUNTZA PROZESUA HASI DA - Gehiago irakurri

ABENDUAREN 20KO HAUTESKUNDETARAKO MAHAIKIDEEN ZOZKETA

2015/11/23
2015eko azaroaren 20an, Debako Udaleko Udalbatzak 2015ko abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretarako mahaikideen zozketa egin zuen. Mahaikide guztiak abenduaren 20an, goizeko 8etan, hauteskunde tokietara bertaratu beharko dira.

ABENDUAREN 20KO HAUTESKUNDETARAKO MAHAIKIDEEN ZOZKETA - Gehiago irakurri

JOSTAILUEN KANPAINA ETA BIGARREN ESKUKO MERKATUA

2015/11/27
Aurten ere, Debako Udalak, JOSTAILUEN KANPAINA eta BIGARREN ESKUKO MERKATUA antolatuko ditu, Luzaro eta Mendata ikastetxeekin, Gurutze Gorriarekin eta Gazte-lekuarekin batera.

JOSTAILUEN KANPAINA ETA BIGARREN ESKUKO MERKATUA - Gehiago irakurri

Abenduak 3: EUSKARAREN EGUNA

2015/12/02
ZATOZ EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA JAI GIROAN OSPATZERA!

Abenduak 3: EUSKARAREN EGUNA - Gehiago irakurri

AISIALDIRAKO HEZITZAILE IKASTAROA

2015/12/04
AISIOLA, Ikastolen Elkarteak bultzatutako aisialdiko eskola da. Bere helburua, aisialdiko hezitzaileak heztea da, Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen aisialdiko ekintzetarako: aisialdiko taldeak, udalekuak, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokien dinamizazioa, kirola, tailerrak,…

AISIALDIRAKO HEZITZAILE IKASTAROA - Gehiago irakurri

TURISMO BULEGOKO HARRERA ETA KOMUNIKAZIO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN LAN-POLTSA ERATZEA

2015/12/28
Tokiko Gobernu Batzordeak turismo bulegoko harrera eta komunikazio administrari laguntzaileen lan-poltsa egiteko oinarriak onartu ditu. Lan-poltsa hurrengo bi urteetan sortu daitezkeen lanpostu hutsuneak betetzeko erabiliko da, edozein kasutan, lan-poltsa berri bat sortu artean. Eskaerak Debako udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 20 eguneko epean.

TURISMO BULEGOKO HARRERA ETA KOMUNIKAZIO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN LAN-POLTSA ERATZEA - Gehiago irakurri

2016ko urtarrilaren 2an ospatuko da Urteberriko Feria

2015/12/15
Goizeko 9:00etatik aurrera herriko plazak baserriko produktuez beteko dira eta kioskoan ganadu erakusketa izango da ikusgai. Goiz guztian zehar, herriko musika taldeak kalez kale ibiliko dira eta 11:30etan Debako musika eskolako dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute Aldats pilotalekuan. Eguerdiko 13:00etan feriako lehiaketetako sari banaketa egingo da Foruen plazan eta arratsaldeko 18:00etan Euskal Jolasen Idi proba saioa hasiko da. Ferian postua jarri nahi dutenek Debako turismo bulegoan izen eman beharko dute abenduaren 28a baino lehen.

2016ko urtarrilaren 2an ospatuko da Urteberriko Feria - Gehiago irakurri

21 idi pare Urte berriko Idi probetan

2015/12/17
Dagoeneko badauzkagu Debako 2016ko idi probetako saioen egutegia. 21 idi pare izango dira lehian Euskal Jolas probalekuan, urtarrilaren 1ean hasi eta 7ra arte iraungo du aurtengo norgehiagokak. Urtarrilak 1, 2,3 eta 6an saioak arratsaldeko 18:00etan izango dira eta urtarrilaren 4 eta 7an gaueko 21:00etan. Pisaketa frogaren egun berdinean egingo da, goizeko 10:00etan. Guztira 14.600€ banatuko ditu Debako udalak.

21 idi pare Urte berriko Idi probetan - Gehiago irakurri

Aurtengo AnimaDeba animazio zinemaldian Aitor Oñederraren laburmetraia izango da ikusgai

2015/12/16
Debako VIII. animazio zinemaldiari hasiera emateko Debako Wildbeach taldearen ikuskizun audiobisuala izango da Maxi tabernan. Abenduaren 27tik 30era bitartean, Agirre Jauregiko ispiluen gelan animazio filmeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste Aitor Oñederra debarraren "I said I would never talk about politics" laburmetraia. Abenduaren 30ean, gortina lehiaketako sari banaketa egingo da eta ondoren animazio tailerrean egindako lana aurkeztuko da eta ekitaldiari amaiera emateko gaztetxean Bett Morgenen "Cobain montage of heck" luzemetraia izango da ikusgai.

Aurtengo AnimaDeba animazio zinemaldian Aitor Oñederraren laburmetraia izango da ikusgai - Gehiago irakurri

Zabor bilketarako bosgarren edukiontzi sistema 2016ko uztailaren 1ean hasiko da

2015/12/26
Edukiontzi-sistema ezarri ahal izateko hornitze lanak eta zenbait ekintza ere burutu behar dira. Debabarreneko mankomunitateak aurkeztutako kronogramaren arabera bosgarren edukontzi sistema 2016ko uztailaren 1ean hasiko da eta Deban eta Mutrikun sistema hau ezartzeak 428.442€ko balioa izango du.

Zabor bilketarako bosgarren edukiontzi sistema 2016ko uztailaren 1ean hasiko da - Gehiago irakurri

GABONETARAKO BISITA GIDATUEN ESKAINTZA BEREZIA EGIN DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK

2015/12/18
Bisita gidatuak abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2, 3, 7, 8, 9 eta 10ean egingo dira. Denera Geoparkeak 11 proposamen antolatu ditu eguberrietako oporretarako, itsas irteerak, ibilbide geologikoak eta kulturalak. Informazio gehiago eta erreserbak: geoparkea.com webgunean edota Deba, Mutriku eta Zumaiako turismo bulegoetan. 2015ean bisitarien kopuruak %44 egin du gora Geoparkean.

GABONETARAKO BISITA GIDATUEN ESKAINTZA BEREZIA EGIN DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK - Gehiago irakurri

"MAITE ETXEBERRIA" DEBAKO NESKEN BINAKAKO PALA TXAPELKETA AMAITU DA

2015/12/22
Baditugu, jada, 2015eko txapeldunak!!! Ainitze Agirrezabala eta Jone Loiola izan dira nesken binakako pala txapelketako irabazleak, Dorleta Fernández eta Nahia Abadekin 22-20 egin eta gero.

"MAITE ETXEBERRIA" DEBAKO NESKEN BINAKAKO PALA TXAPELKETA AMAITU DA - Gehiago irakurri

Gorte Nagusietarako hauteskundeetako emaitzak Deban

2015/12/22
Espainiako Gorte Nagusitarako abenduaren 20ko hauteskundeetan %70,59ko partaidetza izan zen Deban. Erroldako zerrendan 4.258 hautesle zeuden eta guztira 3006 hausteslek eman zuten botoa.

Gorte Nagusietarako hauteskundeetako emaitzak Deban - Gehiago irakurri

GABONAK PASA ONDOREN BUKATUKO DITUZTE GURUTZE SANTUAREN ERMITA ZAHARBERRITZE LANAK

2015/12/23
Eusko Jaurlaritzako kultura sailak, Debako Udalak eta Debako Santiagoko Bideen Lagunen Elkarteak Gurutze Santuaren Ermitako zaharberritze lanak finantzatuko dituzte.

GABONAK PASA ONDOREN BUKATUKO DITUZTE GURUTZE SANTUAREN ERMITA ZAHARBERRITZE LANAK - Gehiago irakurri

Urte Berriko Feria 2016

2016/01/04
Urtarrilaren 2an ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.525€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan. Doniene Baserriak barazki lehiaketetan bigarren gelditu zen eta Julian Villena eta Nagore Dorrosonsorok Deba bailarako ezti lehiaketa irabazi zuten.

Urte Berriko Feria 2016 - Gehiago irakurri

DEBA Proiektua: Erronka partekatu bat

2016/01/05
CITA Alzheimer Fundazioak, Debako Udala, AFAGI eta Osakidetzarekin batera martxan jarri duten ikerketa da DEBA proiektua. Alzheimer gaixotasuaren detekzio goiztiarrean eta prebentzioan oinarritzen da eta 60 urtetik gorako Debar guztioi dago zuzendua.

DEBA Proiektua: Erronka partekatu bat - Gehiago irakurri

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA, FITUR TURISMO AZOKAN

2016/01/19
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoaren berri emango du Fitur Nazioarteko Turismo Azokan urtarrilaren 20tik 24ra, Madrilen. Hain zuzen ere, asteazkenean, inaugurazio egunean, 17:00etan Euskal Kostaldeko Geoparkearen aurkezpena egingo da Euskadiko standean.

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA, FITUR TURISMO AZOKAN - Gehiago irakurri

Miren Garatek irabazi du Tene Mujika Saria

2016/01/19
Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, azken urteotako ekonomi krisiak dituen eraginak kontatu nahi dituen egitasmo batekin.

Miren Garatek irabazi du Tene Mujika Saria - Gehiago irakurri

DEBA, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokan

2016/01/23
FITUR Nazioarteko Turismo feriaren ateak asteazkenean zabaldu ziren, Madrilen, eta beste urte batez Deba bertan izango da, bisitariei gure herriaren erakargarritasunen berri emateko. Euskadiko standaren barruan, Euskal Kostaldearen erakusmahaian, bisitariek izango dute Deba ezagutzeko aukera.

DEBA, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokan - Gehiago irakurri

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA, DONOSTIA 2016 INAUGURATZEKO EKITALDIETAN

2016/01/23
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, igandean, Donostian, Unesco Etxeak antolatutako “Zubietatik Ozenki” ekimenean parte hartuko du, kultur hiriburutza inauguratzeko asteburuan egingo diren ekitaldien baitan.

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA, DONOSTIA 2016 INAUGURATZEKO EKITALDIETAN - Gehiago irakurri

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordearen bisita bihar Debabarrenera

2016/01/27
Itziar Epalza Turismo sailburuordearekin batera Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia, eta Basquetourreko zuzendaria, Arantza Madariaga, izango dira. Debegesa garapen agentziak sustatu du ekimena eta eskualdeko alkateek ere parte hartuko dute.

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordearen bisita bihar Debabarrenera - Gehiago irakurri

Elias Olalde Urquiri zendu da

2016/01/31
Elías Olalde Urquiri, debar ezaguna eta alkate ohia, 16 urtez izan zen Debako udalbatzako kidea. 1983an, independente gisa, EAJko zerrendetan aurkeztu zen udal hauteskundeetara. 1983 eta 1987 bitartean Debako Udaleko zinegotzi eta Hirigintza Batzordeko lehendakaria izan zen Iñaki Elosua Elu alkate zela. 1987an, EAko zerrendaburu aurkeztu eta Debako alkate hautatua izan zen. 1999ko uztailera arte egon zen alkate karguan.

Elias Olalde Urquiri zendu da - Gehiago irakurri

Udalak 2016ko egutegi fiskala onartu du

2016/02/09
Tokiko Gobernu Batzordeak urtarrilaren 28an egindako bileran 2016. urterako egutegi fiskala onartu zuen. Egutegi fiskal hau Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta udaleko iragarki oholean kaleratuko da.

Udalak 2016ko egutegi fiskala onartu du - Gehiago irakurri

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK EUROPAKO GEOPARKEEN SAREAREN 37. KOORDINAZIO BATZARRA HARTUKO DU MARTXOAN

2016/02/11
Martxoaren 16tik 19ra egingo da Europako Geoparkeen Sarearen 37. Koordinazio Batzarra. UNESCOko eta Europan gaur egun dauden 69 geoparkeetako 130 ordezkarik eman dute dagoeneko izena.

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK EUROPAKO GEOPARKEEN SAREAREN 37. KOORDINAZIO BATZARRA HARTUKO DU MARTXOAN - Gehiago irakurri

Ekintzailetza tailerra Deban, Udalaren eta Debegesaren eskutik

2016/02/18
Herriko ekintzaileei zuzenduta, ‘Deba Ekinean’ ekimenak ekintzailetza eta enpresa berrien sorrera sustatzea du helburu. Tailerra doakoa da eta aurrez izena eman behar da ekintzaile@debegesa.eus helbidera idazita edo 943 82 01 10 telefonora deituta.

Ekintzailetza tailerra Deban, Udalaren eta Debegesaren eskutik - Gehiago irakurri

Herribideen inbentarioa jendeaurrean maiatzaren 9a arte

2016/03/21
Urtarrilaren 28an, Debako Udalak udalerriko dominio publikodun landabideen inbentarioa behin-behinean onartu zuen. Txostena Sendo enpresak egin du eta erakusketa publikoa egingo da hiru hilabetez, hau da maiatzaren 9a arte.

Herribideen inbentarioa jendeaurrean maiatzaren 9a arte - Gehiago irakurri

Udalak eta Aldundiak bilera izan dute herriko behar kulturalak aztertzeko

2016/02/25
Denis Itxaso, Kultura eta Kiroletako Diputatuak eta Pedro Mª Bengoetxea Debako alkateak bilera izan zuten atzo, bertako kirol eta kultur azpiegiturei buruz hitz egiteko. Bileraren ondoren, Aldundiaren laguntzaz berritu den udal polikiroldegia eta agerretxeko arte eskolako eraikina bisitatu dute.

Udalak eta Aldundiak bilera izan dute herriko behar kulturalak aztertzeko - Gehiago irakurri

Debako Udalak bat egin du emakumea eta gizonen arteko berdintasunaren alde

2016/03/07
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko eguna ospatuko da. Debako Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Eudelek eta EH bilduk aurkeztutako adierazpen sendoak onartu zituen atzoko bilkuran. Egun honen harira Udalak antolatutako jarduerak martxoaren 4an hasiko dira.

Debako Udalak bat egin du emakumea eta gizonen arteko berdintasunaren alde - Gehiago irakurri

Geoparkeak bisita gidatuen programa abian jarriko du asteburuan

2016/02/29
Larunbatetik aurrera, Geoparkeak bisita gidatuen programa jarriko du abian eta martxoan eta apirilean astebururo hainbat proposamen eskainiko ditu. Erreserbak egin daitezke jada www.geoparkea.com webgunearen bitartez. Era berean, Geoparkeak bere geoturismo eskaintza SEVATUR azokan aurkeztuko du, martxoaren 4tik 6ra, Donostiako Kursaal jauregian.

Geoparkeak bisita gidatuen programa abian jarriko du asteburuan - Gehiago irakurri

eLiburutegia Ostolaza Udal Liburutegian

2016/03/04
Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzak sortu eta abian jarritako liburu digitalen mailegurako zerbitzua da. eLiburutegiaren erabiltzaileek aldi berean hiru liburu ere har ditzakete maileguan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. eLiburutegiaren plataforma Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen erabiltzaile guztiei irekia dago.

eLiburutegia Ostolaza Udal Liburutegian - Gehiago irakurri

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman dio 2016ko aurrekontu orokorrari

2016/03/03
Debako Udalbatzak atzo behin behinekoz onartu zuen 2016rako aurrekontua, guztira 7.428.780 euro, 2015ean baino % 5,14 gehiago. Aurrekontu espedientea herritarrentzat aztergai dago udaletxeko idazkaritzan, Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu eta 15 lanegunetako epean inolako erreklamaziorik ez bada aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman dio 2016ko aurrekontu orokorrari - Gehiago irakurri

GEOPARKEAK ETA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE ORNITHO.EUS ATARIA SUSTATZEKO

2016/03/08
Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirre idazkari nagusiak eta Geoparkeko presidente eta Mutrikuko alkate Jose Angel Lizardik sinatu dute hitzarmena. Herritar orori zabalik dagoen zientzia atari honen inguruko formazio saioak eskainiko ditu Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian.

GEOPARKEAK ETA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE ORNITHO.EUS ATARIA SUSTATZEKO - Gehiago irakurri

Debako Udalak formakuntza iraunkorraren alde egin du apustu turismo arloan

2016/03/24
Debako Udalak turismo alorreko langileei Anfitrionesen Cultura del Detalle proiektuaren berri eman nahi die eta formakuntza plan honen baitan antolatu diren ikastaro berrietan parte hartzera animatu nahi ditu, bai eta Eusko Jaurlaritzak sektore turistikoarentzat antolatu dituen Barnetegi teknologiko berrietan ere. Era berean, herriko establezimendu guztiei galdetegi bat bidaliko zaie sektorearen prestakuntza-beharrak identifikatu asmoz.

Debako Udalak formakuntza iraunkorraren alde egin du apustu turismo arloan - Gehiago irakurri

EUROPAKO UNESCO GEOPARKEEN SAREAREN 37. KOORDINAZIO BATZARRA HASI DA EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN

2016/03/17
Nazioarte mailako lehen bilera da UNESCOren Munduko Geoparkeen programaren izendapena jaso ondoren. Larunbatera bitarte, Euskal Kostaldeko Geoparkea geokontserbazio eta geoturismoaren epizentro bihurtuko da Europan. Europako Geoparkeen Sarea osatzen duten 69 geoparkeetako ordezkariak, UNESCOko goi ordezkariak eta nazioarteko adituak bilduko ditu. Irekiera ekitaldian izan dira Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Markel Olano, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak. Arratsaldean, batzarrean bildutakoek Donostiara egingo dute bisita; Eneko Goia alkateak harrera egingo die Udaletxean, 18:00etan.

EUROPAKO UNESCO GEOPARKEEN SAREAREN 37. KOORDINAZIO BATZARRA HASI DA EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN - Gehiago irakurri

Ondarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dela eta, Udalak deia egiten die etxebizitza hutsak dituzten jabeei

2016/03/21
Aurreko astean, Ondarruko San Inazio kalean bizi diren 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Familia hauek daukaten etxebizitza beharrari erantzuna eman ahal izateko, bizitzeko moduan dauden etxeak behar dira eta Debako Udalak ere jabetzan etxerik libre izanez gero Alokabideren eskuetan uzteko deia egin nahi du.

Ondarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dela eta, Udalak deia egiten die etxebizitza hutsak dituzten jabeei - Gehiago irakurri

DEBABARRENEKO MANKOMUNITATEAK HIRI HONDAKINEN ZERBITZURAKO OFIZIAL GIDARI ETA PEOI ESPEZIALISTAK KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU

2016/03/25
Debabarreneko Mankomunitateak hiri hondakinen zerbitzurako bi ofizial gidari eta bi peoi espezialista kontratatzeko deialdia eta oinarriak onartu ditu. Plaza hauek oposizio-lehiaketa irekiaren bitartez hornituko ditu, aldi baterako interinitatea lan-kontratuaren modalitatepean.

DEBABARRENEKO MANKOMUNITATEAK HIRI HONDAKINEN ZERBITZURAKO OFIZIAL GIDARI ETA PEOI ESPEZIALISTAK KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU - Gehiago irakurri

2016 BIDEA DEBAN IZANGO DA IGANDEAN, EGITASMOAREN BIGARREN ETAPAREN AMAIERAN

2016/03/29
2016 Bidea egitasmoa martxan da jada eta bigarren etapari ekingo dio igande honetan, apirilaren 3an. Zarauztik Debarako etapan ere hainbat ekintza kulturaletan parte hartzeko aukera izango dugu; txakolinari eta Flyschari buruzko hitzaldi interesgarrietan eta Debako Andra Mari Elizako klaustroan ospatuko den Arte Azokan, hain zuzen ere. Ibilbidean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea 2016bidea.dss2016.eu webgunean edo Debako Turismo Bulegoan.

2016 BIDEA DEBAN IZANGO DA IGANDEAN, EGITASMOAREN BIGARREN ETAPAREN AMAIERAN - Gehiago irakurri

Gazteak lan mundura sartzea errazteko Enplegu Anezka abiatuko da apirilean Debabarrenean

2016/03/30
Enplegu anezka honek 25 gazte langabetu hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan. Izen-emate epea apirilaren 7an amaituko da eta datorren asteartean, hilak 5, 10:00etan, informazio saioa egingo da.

Gazteak lan mundura sartzea errazteko Enplegu Anezka abiatuko da apirilean Debabarrenean - Gehiago irakurri

HABIA KUTXAK ERAIKITZEKO TAILERRAK EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN

2016/04/01
Haurrak hegaztien mundura murgiltzeko asmoz, txorientzako habia kutxak eraikitzeko bi tailer antolatu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak; apirilaren 8an Deban egingo da eta apirilaren 9an Zumaian.

HABIA KUTXAK ERAIKITZEKO TAILERRAK EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN - Gehiago irakurri

MAREARTEKO ZABALGUNERA BISITA GIDATUAK ESKAINIKO DITU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK

2016/04/05
Datorren asteburuan marea biziak izango ditugu gure kostaldean. Hori dela eta, itsasbehera aprobetxatuz, Geoparkeak marearteko zabalgunera lau bisita gidatu eskainiko ditu asteburuan, Deban eta Zumaian. Erreserbak geoparkea.com webgunearen bitartez egin daitezke.

MAREARTEKO ZABALGUNERA BISITA GIDATUAK ESKAINIKO DITU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK - Gehiago irakurri

UDAL KIROLDEGIAK ARETO BIZIKLETA BIRTUALAREN ZERBITZU BERRIA AURKEZTUKO DU

2016/04/06
Udal Kiroldegiak Areto Bizikleta Birtualaren zerbitzua jarriko du martxan. Aurkezpena ostiral honetan, apirilaren 8an, izango da arratsaldeko 18:30ean. Plazak mugatuak dira eta asistentzia baieztatzea beharrezkoa izango da.

UDAL KIROLDEGIAK ARETO BIZIKLETA BIRTUALAREN ZERBITZU BERRIA AURKEZTUKO DU - Gehiago irakurri

ARTE ESKOLAREN UDAKO IKASTAROAK ABIAN DIRA

2016/04/15
Zabalik da Arte Eskolak udararako antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Ekainean, litografiako bi hastapen ikastaro emango dira Eskolan eta uztailan zehar hainbat tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 19 18 04 telefonora edo sartu www.debarte.net web orrira.

ARTE ESKOLAREN UDAKO IKASTAROAK ABIAN DIRA - Gehiago irakurri

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK GI-638 ERREPIDEA HOBETZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU

2016/04/21
GI-638 errepidea hobetzeko eta Deba eta Mutriku artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektua konkurtsora atera da. Eraikuntza proiektua errepide zati honetarako da: 1,200 eta 3,600 kilometro puntuen tarterako. Interesatuek proposamenak aurkezteko duten azken eguna maiatzaren 5a da.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK GI-638 ERREPIDEA HOBETZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU - Gehiago irakurri

HIRI ETA HERRI JASANGARRIEN EUROPAKO 8. KONFERENTZIAREN BAITAN, GEOPARKEAK TAILER BAT HARTUKO DU BIHAR

2016/04/27
Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzia gaur hasi eta ostirala bitartean egingo da Bilbon, “Ekintza eraldatzailea: Europarentzako potentziala” goiburupean. Biltzarraren baitan, bihar osteguna zenbait bisita eta lan-tailer egingo dira; horietako bat Euskal Kostaldeko Geoparkean.

HIRI ETA HERRI JASANGARRIEN EUROPAKO 8. KONFERENTZIAREN BAITAN, GEOPARKEAK TAILER BAT HARTUKO DU BIHAR - Gehiago irakurri

BADATOZ KOLOREZ BLAI UDALEKUAK!

2016/05/13
Deban eta Itziarren Kolorez Blai udalekuak izango ditugu uztailean zehar. Izen-ematea maiatzaren 9tik 20ra bitartean egin beharko da. Informazio gehiagorako deitu 943 19 13 83 telefonora edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.

BADATOZ KOLOREZ BLAI UDALEKUAK! - Gehiago irakurri

Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak, 2016ko ekainaren 26an

2016/05/09
Maiatzaren 9tik 16ra, bizilagunen eta kanpoan diren bizilagunen hautesle errolda begiratu ahal izango da Udaletxeko arreta bulegoan, hautesleek beren datuak egiaztatu ditzaten

Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak, 2016ko ekainaren 26an - Gehiago irakurri

DEBARREN EGUNEKO EGITARAUA KALERATU DU DEBAKO UDALAK

2016/05/09
Debarren eguneko egitaraua kalean da pasa den ostiraletik. Aurten maiatzaren 15ean ospatuko da. Jai Batzordeak hiru eguneko egitarau zabala antolatu du Debarren Egunaren baitan.

DEBARREN EGUNEKO EGITARAUA KALERATU DU DEBAKO UDALAK - Gehiago irakurri

Ostolaza udal liburutegia itxita maiatzaren 13an arratsaldez

2016/05/12
Maiatzaren 13an liburutegia arratsaldez itxita egongo da (ohiko desinfekzio lanengatik), goizez: 9:30 - 13:30 bitartean zabalduko da

Ostolaza udal liburutegia itxita maiatzaren 13an arratsaldez - Gehiago irakurri

BETEAN AUDITORIA S.L.P ENPRESAK DEBAKO UDALAREN ONDARE ETA AURREKONTUEI BURUZ IGORRITAKO IKUSKARITZA TXOSTENA WEBGUNEAN ARGITARATUTA DAGO

2016/05/13
Betean enpresak igorritako ikuskaritza txostena Udalaren webgunean argitaratu da. Debako Udalaren 2014 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko aldeko auditoria txosten honek salbuespen batzuk ditu. Laster, datozen ekitaldietako auditorietarako esleipen prozedurarako lizitazio iragarkia argitaratuko dute.

BETEAN AUDITORIA S.L.P ENPRESAK DEBAKO UDALAREN ONDARE ETA AURREKONTUEI BURUZ IGORRITAKO IKUSKARITZA TXOSTENA WEBGUNEAN ARGITARATUTA DAGO - Gehiago irakurri

EUROPAKO GEOPARKEEN ASTEA OSPATUKO DA MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN MAIATZAREN 20TIK 29RA

2016/05/17
‘Geoparkeko baleazaleak’ omenduko ditu Europako Geoparkeen Astearen seigarren edizioak. Hamaika ekintza antolatu dira hiru herrietan: argazki-erakusketa, doako bisita gidatuak, “Euskal baleazaleen triskantza” dokumentalaren proiekzioak, Mendatako talaiara ibilaldi gidatua, Lasturko interpretazio gunearen inaugurazioa, Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia… Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartzeko gonbitea luzatu die Mutriku, Deba eta Zumaiako zein inguruetako herritarrei.

EUROPAKO GEOPARKEEN ASTEA OSPATUKO DA MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN MAIATZAREN 20TIK 29RA - Gehiago irakurri

Denis Itxaso Turismo diputatuaren bisita Debabarrenera

2016/05/25
Debabarreneko eskualde garapenerako Debegesa agentziak sustatu du bisita; Denis Itxaso Gipuzkoako Ahaldun nagusiordea eta Turismo diputatuarekin batera izan dira Aldundiko Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Debegesako Turismo arduraduna, Cristina Iturriagagoitia. Eskualdeko kostaldeko bi herriak bisitatu dituzte, Deba eta Mutriku, arreta berezia eginez Euskal Kostadeko Geoparkeari.

Denis Itxaso Turismo diputatuaren bisita Debabarrenera - Gehiago irakurri

JARDUEREZ BETERIKO ASTEBURUA DEBAN

2016/05/26
Geoparkearen Astearen baitan, hainbat ekimen izango dira Deban datorren asteburuan. Ekimen hauek guztiak irekiak eta doakoak dira eta parte hartzeko interesa dutenek Debako Turismo Bulegoan eman dezakete izena (943 19 24 52).

JARDUEREZ BETERIKO ASTEBURUA DEBAN - Gehiago irakurri

Konexio mugikor azkarragoa eta estaldura hobea ekarriko ditu Debara 4G zerbitzu berriak

2016/06/02
Telefono operadoreak 4G zerbitzua eskaintzen hasiko dira Deban. Teknologia berri honek mugikorreko datuak erabiltzerako orduan abiadura azkarraz gozatzeko aukera eskainiko die debarrei, eraikinen barnekaldeko estaldura hobetuko du eta hedadura geografikoa handituko du. Llega800 da 800MHz bandan 4G zerbitzuaren eta TDTaren arteko bateragarritasuna bermatzeaz arduratuko den erakundea.

Konexio mugikor azkarragoa eta estaldura hobea ekarriko ditu Debara 4G zerbitzu berriak - Gehiago irakurri

Debako Udalak 250 poltsa biodegradagarriko paketeak jarriko ditu animalien jabeen eskura

2016/06/02
Debako herrigunean bizi diren animalien jabeen artean 250 poltsa biodegradagarriko paketeak banatuko ditu Udalak. Ekimen honen helburu nagusia herriko berdegune eta bide publikoak garbi eta txukun mantentzea da. Bide batez, animaliak edukitzearen inguruko udal ordenantzaren edukiak zein diren gogorarazi nahi da.

Debako Udalak 250 poltsa biodegradagarriko paketeak jarriko ditu animalien jabeen eskura - Gehiago irakurri

José Ángel Romano Perezek Deban aurkeztu zuen atzo bere azken eleberria

2016/06/07
Agirre jauregiko Ispiluen Gelan ospatu zen atzo “Pompilio Madrigal” liburuaren aurkezpena. Jende asko hurbildu zen idazlearen lan berria ezagutzeko asmoz.

José Ángel Romano Perezek Deban aurkeztu zuen atzo bere azken eleberria - Gehiago irakurri

Udal-euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara-irakasleen lan-poltsa osatuko da

2016/06/06
Eibarko Udalak udal-euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara-irakasleen lan-poltsa bat osatzeko erabakia hartu du. Lehiaketa bidez gauzatuko da eta interesatuek uztailaren 22ra arte izango dute eskabideak aurkezteko aukera.

Udal-euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara-irakasleen lan-poltsa osatuko da - Gehiago irakurri

Amaikak Bat Kirol Elkarteak neska jokalariak behar ditu lurralde/eskualde mailan jokatzeko

2016/06/08
Emakumezkoen futbola bultzatu nahian, 2016/2017 denboraldirako nesken hiru talde osatzeko apustua egin du Amaikak Bat Kirol Elkarteko zuzendaritza-taldeak. Neska gazteen taldea mantentzeko zailtasunak direla eta, interesa duten Debako edota inguruko neskei dei egiten zaie datorren denboraldian Amaiak Bat taldean jokatzera.

Amaikak Bat Kirol Elkarteak neska jokalariak behar ditu lurralde/eskualde mailan jokatzeko - Gehiago irakurri

HEMEN DA UDA KIROLA 2016 PROGRAMA

2016/06/13
Uda Kirola 2016 programa prest da etxeko txikienen gozamenerako. Surf, body board, piraguismo, igeriketa eta xake ikastaroen eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.

HEMEN DA UDA KIROLA 2016 PROGRAMA - Gehiago irakurri

Geoparkeak udako denboraldiari hasiera eman dio eta bi irteera gidatu berri estreinatu ditu

2016/06/10
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Geoparkeak egunero-egunero eskainiko ditu bisita gidatuak; 500 jarduera baino gehiago programatu dira datozen hilabeteetarako. Bi irteera gidatu berri jarri dira abian: “Lasturko plaza”, umeei eta familiei zuzenduta, eta “Geoparkeko herriak”, Mutrikuko, Debako eta Zumaiako kultur eta itsas ondarea ezagutzera emateko proposamena. Informazio osoa eta erreserbak online geoparkea.com webgunean edota Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan.

Geoparkeak udako denboraldiari hasiera eman dio eta bi irteera gidatu berri estreinatu ditu - Gehiago irakurri

2017ko San Roke jaietako kartel lehiaketa

2017/06/14
Jai Batzordeak urtero ospatzen diren San Roke Jaiak direla eta, kartel lehiaketa antolatu du ondorengo oinarriekin:

2017ko San Roke jaietako kartel lehiaketa - Gehiago irakurri

Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko diru-laguntzak. 2016ko deialdia.

2016/06/17
DEBEGESAk bideratu eta banatuko ditu Debabarrenean LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Halaber, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei euren proiektuak gara ditzaten.

Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko diru-laguntzak. 2016ko deialdia. - Gehiago irakurri

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak Deban

2016/06/27
Atzo, ekainak 26, Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak ospatu ziren. Deban % 65,71ko partaidetza izan genuen bozka ematerako orduan.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak Deban - Gehiago irakurri

Udako erakusketa artistikoaren XII. edizioa estreinatuko da larunbatean

2016/06/28
Larunbat honetan, uztailaren 2an, udako erakusketa artistikoaren XII. edizioari emango diogu hasiera. Aurtengo protagonista Willy Berasaluce da eta “Hutsuneak” izenburupean bere azken lanak aurkeztuko dizkigu Santa Maria Elizako Klaustroan.

Udako erakusketa artistikoaren XII. edizioa estreinatuko da larunbatean - Gehiago irakurri

Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren parean segurtasuna hobetzeko proiektua martxan da

2016/07/11
Gipuzkoako Foru Aldundiak Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren parean segurtasuna hobetzeko erabakia hartu du. Obraren aurrekontua 185.225,07 €-koa izango da eta lanak burutzeko bi hilabeteko epea aurreikusten da.

Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren parean segurtasuna hobetzeko proiektua martxan da - Gehiago irakurri

DATORREN ASTEBUKAERAN III. SURFING FESTA OSPATUKO DA DEBAN

2016/08/02
Datorren abuztuaren 5ean emango zaio hasiera III. Surfing Deba Festari. Udan ere kirolaz gozatzeko aukera zabala dagoela erakutsiko digute hainbat elkartek. Ostiraletik igandera bitarte ekitaldi ugari antolatu dituzte kolektibo hauek guztiek eta eszenatoki nagusiak Deba ibaia eta hondartza izango dira asteburu honetan zehar.

DATORREN ASTEBUKAERAN III. SURFING FESTA OSPATUKO DA DEBAN - Gehiago irakurri

Larunbat honetan hasiko dira Itziarko Kopraixak

2016/08/04
Larunbat honetan, abuztuaren 6an, Kopraixak hasiko dira Itziarren eta asteazkenera bitarte bost eguneko egitarau zabala antolatu dute auzolanean.

Larunbat honetan hasiko dira Itziarko Kopraixak - Gehiago irakurri

Badatoz San Roke jaiak!

2016/08/05
Aurtengo festak gainean ditugu. Beste urte batez San Roke jaiez gozatzeko aukera bikaina izango dugu Jai Batzordeak antolatu duen sei eguneko egitarau zabalari esker. Izan ere, aurten egun bat gehiago izango dute San Roke jaiek. Egitaraua turismo bulegoan dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera. Eskuko programa txikiak, ordea, etxeetan jasoko ditugu berehala.

Badatoz San Roke jaiak! - Gehiago irakurri

XLVII. Kaleko margo sariketarako oinarriak argitaratu ditu Debako Udalak

2016/08/31
Urtero bezalaxe, iraileko bigarren larunbatean, kaleko margo sariketa ospatuko da Deban. Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi margo elkartearen laguntzarekin antolatu du aurten Udalak lehiaketa honen XLVII. edizioa.

XLVII. Kaleko margo sariketarako oinarriak argitaratu ditu Debako Udalak - Gehiago irakurri

Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute

2016/10/01
“III. Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketa antolatu du aurten Debako Udalak Cárdenas Fundazioarekin batera. Oraingoan Debako Santa Katalinarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte partehartzaileek. Hauek turismo bulegoan entregatu beharko dira 2016ko urriaren 15a baino lehen eta euskaraz edota gazteleraz sailkatuko dira.

Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute - Gehiago irakurri

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean

2016/08/30
Abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean, biak barne, autobusez egingo dira Zumaia eta Deba arteko bidaiak, trenbide sarean egingo diren konponketa batzuk direla-eta. Informazio gehiago 902 543 210 telefonoan edo www.euskotren.eus helbidean.

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean - Gehiago irakurri

DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE

2016/08/30
Debako Udalak Tene Mujika bekarako oinarriak argitaratu berri ditu. XI. edizioa da aurtengoa eta, aurreko urtetan bezalaxe, Udalak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatu du Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta gure literatura aberasteko helburua duen beka hau. Proiektuak 2016ko abenduaren 11 baino lehen artxiboa@deba.eus helbidera bidali beharko dira.

DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE - Gehiago irakurri

Debako Udalak "Gozatuz" aisialdi berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako

2016/09/06
Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, Debako Udalak aisialdirako eskaintza berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako. Euskara oinarri hartuta, kultur jarduera desberdinak proposatzen dizkigute; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, idazkuntza edota irakurle taldea. Izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da eta matrikula orria ikastetxeko idazkaritzan, turismo bulegoan edo udal liburutegian entregatu beharko da.

Debako Udalak "Gozatuz" aisialdi berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako - Gehiago irakurri

XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez

2016/09/10
Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu dugu gaur Udalak, Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi elkarte artistikoaren laguntzarekin, antolatu ohi duen margo lehiaketa. 47. urteurren honetan 13 lan aurkeztu dira eta horietatik 8 izan dira sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai erakusketa gelan, irailaren 11tik 18ra hain zuzen ere.

XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez - Gehiago irakurri

Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan

2016/09/26
KIMMU enpresaren barnean sorturiko GASTROKULTURALA aholkularitza gastronomikoak antolatutako Kalefood Market izeneko FoodTruck, artisau eta musika ekitaldia Deban ospatuko da asteburu honetan. Sarrera doakoa izango da eta, bertan, 10 FoodTruck, 15 artisau eta sortzaile eta zuzeneko kontzertuak egongo dira.

Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan - Gehiago irakurri

« » 1 [2] 3 4 5 6 7 ... 10