Albisteak

Ekintzailetza tailerra Deban, Udalaren eta Debegesaren eskutik

2016/02/18
Herriko ekintzaileei zuzenduta, ‘Deba Ekinean’ ekimenak ekintzailetza eta enpresa berrien sorrera sustatzea du helburu. Tailerra doakoa da eta aurrez izena eman behar da ekintzaile@debegesa.eus helbidera idazita edo 943 82 01 10 telefonora deituta.

Ekintzailetza tailerra Deban, Udalaren eta Debegesaren eskutik - Gehiago irakurri

Herribideen inbentarioa jendeaurrean maiatzaren 9a arte

2016/03/21
Urtarrilaren 28an, Debako Udalak udalerriko dominio publikodun landabideen inbentarioa behin-behinean onartu zuen. Txostena Sendo enpresak egin du eta erakusketa publikoa egingo da hiru hilabetez, hau da maiatzaren 9a arte.

Herribideen inbentarioa jendeaurrean maiatzaren 9a arte - Gehiago irakurri

Udalak eta Aldundiak bilera izan dute herriko behar kulturalak aztertzeko

2016/02/25
Denis Itxaso, Kultura eta Kiroletako Diputatuak eta Pedro Mª Bengoetxea Debako alkateak bilera izan zuten atzo, bertako kirol eta kultur azpiegiturei buruz hitz egiteko. Bileraren ondoren, Aldundiaren laguntzaz berritu den udal polikiroldegia eta agerretxeko arte eskolako eraikina bisitatu dute.

Udalak eta Aldundiak bilera izan dute herriko behar kulturalak aztertzeko - Gehiago irakurri

Debako Udalak bat egin du emakumea eta gizonen arteko berdintasunaren alde

2016/03/07
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko eguna ospatuko da. Debako Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Eudelek eta EH bilduk aurkeztutako adierazpen sendoak onartu zituen atzoko bilkuran. Egun honen harira Udalak antolatutako jarduerak martxoaren 4an hasiko dira.

Debako Udalak bat egin du emakumea eta gizonen arteko berdintasunaren alde - Gehiago irakurri

Geoparkeak bisita gidatuen programa abian jarriko du asteburuan

2016/02/29
Larunbatetik aurrera, Geoparkeak bisita gidatuen programa jarriko du abian eta martxoan eta apirilean astebururo hainbat proposamen eskainiko ditu. Erreserbak egin daitezke jada www.geoparkea.com webgunearen bitartez. Era berean, Geoparkeak bere geoturismo eskaintza SEVATUR azokan aurkeztuko du, martxoaren 4tik 6ra, Donostiako Kursaal jauregian.

Geoparkeak bisita gidatuen programa abian jarriko du asteburuan - Gehiago irakurri

eLiburutegia Ostolaza Udal Liburutegian

2016/03/04
Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzak sortu eta abian jarritako liburu digitalen mailegurako zerbitzua da. eLiburutegiaren erabiltzaileek aldi berean hiru liburu ere har ditzakete maileguan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. eLiburutegiaren plataforma Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen erabiltzaile guztiei irekia dago.

eLiburutegia Ostolaza Udal Liburutegian - Gehiago irakurri

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman dio 2016ko aurrekontu orokorrari

2016/03/03
Debako Udalbatzak atzo behin behinekoz onartu zuen 2016rako aurrekontua, guztira 7.428.780 euro, 2015ean baino % 5,14 gehiago. Aurrekontu espedientea herritarrentzat aztergai dago udaletxeko idazkaritzan, Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu eta 15 lanegunetako epean inolako erreklamaziorik ez bada aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman dio 2016ko aurrekontu orokorrari - Gehiago irakurri

GEOPARKEAK ETA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE ORNITHO.EUS ATARIA SUSTATZEKO

2016/03/08
Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirre idazkari nagusiak eta Geoparkeko presidente eta Mutrikuko alkate Jose Angel Lizardik sinatu dute hitzarmena. Herritar orori zabalik dagoen zientzia atari honen inguruko formazio saioak eskainiko ditu Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian.

GEOPARKEAK ETA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE ORNITHO.EUS ATARIA SUSTATZEKO - Gehiago irakurri

Debako Udalak formakuntza iraunkorraren alde egin du apustu turismo arloan

2016/03/24
Debako Udalak turismo alorreko langileei Anfitrionesen Cultura del Detalle proiektuaren berri eman nahi die eta formakuntza plan honen baitan antolatu diren ikastaro berrietan parte hartzera animatu nahi ditu, bai eta Eusko Jaurlaritzak sektore turistikoarentzat antolatu dituen Barnetegi teknologiko berrietan ere. Era berean, herriko establezimendu guztiei galdetegi bat bidaliko zaie sektorearen prestakuntza-beharrak identifikatu asmoz.

Debako Udalak formakuntza iraunkorraren alde egin du apustu turismo arloan - Gehiago irakurri

EUROPAKO UNESCO GEOPARKEEN SAREAREN 37. KOORDINAZIO BATZARRA HASI DA EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN

2016/03/17
Nazioarte mailako lehen bilera da UNESCOren Munduko Geoparkeen programaren izendapena jaso ondoren. Larunbatera bitarte, Euskal Kostaldeko Geoparkea geokontserbazio eta geoturismoaren epizentro bihurtuko da Europan. Europako Geoparkeen Sarea osatzen duten 69 geoparkeetako ordezkariak, UNESCOko goi ordezkariak eta nazioarteko adituak bilduko ditu. Irekiera ekitaldian izan dira Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Markel Olano, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak. Arratsaldean, batzarrean bildutakoek Donostiara egingo dute bisita; Eneko Goia alkateak harrera egingo die Udaletxean, 18:00etan.

EUROPAKO UNESCO GEOPARKEEN SAREAREN 37. KOORDINAZIO BATZARRA HASI DA EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN - Gehiago irakurri

Ondarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dela eta, Udalak deia egiten die etxebizitza hutsak dituzten jabeei

2016/03/21
Aurreko astean, Ondarruko San Inazio kalean bizi diren 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Familia hauek daukaten etxebizitza beharrari erantzuna eman ahal izateko, bizitzeko moduan dauden etxeak behar dira eta Debako Udalak ere jabetzan etxerik libre izanez gero Alokabideren eskuetan uzteko deia egin nahi du.

Ondarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dela eta, Udalak deia egiten die etxebizitza hutsak dituzten jabeei - Gehiago irakurri

DEBABARRENEKO MANKOMUNITATEAK HIRI HONDAKINEN ZERBITZURAKO OFIZIAL GIDARI ETA PEOI ESPEZIALISTAK KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU

2016/03/25
Debabarreneko Mankomunitateak hiri hondakinen zerbitzurako bi ofizial gidari eta bi peoi espezialista kontratatzeko deialdia eta oinarriak onartu ditu. Plaza hauek oposizio-lehiaketa irekiaren bitartez hornituko ditu, aldi baterako interinitatea lan-kontratuaren modalitatepean.

DEBABARRENEKO MANKOMUNITATEAK HIRI HONDAKINEN ZERBITZURAKO OFIZIAL GIDARI ETA PEOI ESPEZIALISTAK KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU - Gehiago irakurri

2016 BIDEA DEBAN IZANGO DA IGANDEAN, EGITASMOAREN BIGARREN ETAPAREN AMAIERAN

2016/03/29
2016 Bidea egitasmoa martxan da jada eta bigarren etapari ekingo dio igande honetan, apirilaren 3an. Zarauztik Debarako etapan ere hainbat ekintza kulturaletan parte hartzeko aukera izango dugu; txakolinari eta Flyschari buruzko hitzaldi interesgarrietan eta Debako Andra Mari Elizako klaustroan ospatuko den Arte Azokan, hain zuzen ere. Ibilbidean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea 2016bidea.dss2016.eu webgunean edo Debako Turismo Bulegoan.

2016 BIDEA DEBAN IZANGO DA IGANDEAN, EGITASMOAREN BIGARREN ETAPAREN AMAIERAN - Gehiago irakurri

Gazteak lan mundura sartzea errazteko Enplegu Anezka abiatuko da apirilean Debabarrenean

2016/03/30
Enplegu anezka honek 25 gazte langabetu hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan. Izen-emate epea apirilaren 7an amaituko da eta datorren asteartean, hilak 5, 10:00etan, informazio saioa egingo da.

Gazteak lan mundura sartzea errazteko Enplegu Anezka abiatuko da apirilean Debabarrenean - Gehiago irakurri

HABIA KUTXAK ERAIKITZEKO TAILERRAK EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN

2016/04/01
Haurrak hegaztien mundura murgiltzeko asmoz, txorientzako habia kutxak eraikitzeko bi tailer antolatu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak; apirilaren 8an Deban egingo da eta apirilaren 9an Zumaian.

HABIA KUTXAK ERAIKITZEKO TAILERRAK EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN - Gehiago irakurri

MAREARTEKO ZABALGUNERA BISITA GIDATUAK ESKAINIKO DITU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK

2016/04/05
Datorren asteburuan marea biziak izango ditugu gure kostaldean. Hori dela eta, itsasbehera aprobetxatuz, Geoparkeak marearteko zabalgunera lau bisita gidatu eskainiko ditu asteburuan, Deban eta Zumaian. Erreserbak geoparkea.com webgunearen bitartez egin daitezke.

MAREARTEKO ZABALGUNERA BISITA GIDATUAK ESKAINIKO DITU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK - Gehiago irakurri

UDAL KIROLDEGIAK ARETO BIZIKLETA BIRTUALAREN ZERBITZU BERRIA AURKEZTUKO DU

2016/04/06
Udal Kiroldegiak Areto Bizikleta Birtualaren zerbitzua jarriko du martxan. Aurkezpena ostiral honetan, apirilaren 8an, izango da arratsaldeko 18:30ean. Plazak mugatuak dira eta asistentzia baieztatzea beharrezkoa izango da.

UDAL KIROLDEGIAK ARETO BIZIKLETA BIRTUALAREN ZERBITZU BERRIA AURKEZTUKO DU - Gehiago irakurri

ARTE ESKOLAREN UDAKO IKASTAROAK ABIAN DIRA

2016/04/15
Zabalik da Arte Eskolak udararako antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Ekainean, litografiako bi hastapen ikastaro emango dira Eskolan eta uztailan zehar hainbat tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 19 18 04 telefonora edo sartu www.debarte.net web orrira.

ARTE ESKOLAREN UDAKO IKASTAROAK ABIAN DIRA - Gehiago irakurri

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK GI-638 ERREPIDEA HOBETZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU

2016/04/21
GI-638 errepidea hobetzeko eta Deba eta Mutriku artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektua konkurtsora atera da. Eraikuntza proiektua errepide zati honetarako da: 1,200 eta 3,600 kilometro puntuen tarterako. Interesatuek proposamenak aurkezteko duten azken eguna maiatzaren 5a da.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK GI-638 ERREPIDEA HOBETZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU - Gehiago irakurri

HIRI ETA HERRI JASANGARRIEN EUROPAKO 8. KONFERENTZIAREN BAITAN, GEOPARKEAK TAILER BAT HARTUKO DU BIHAR

2016/04/27
Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzia gaur hasi eta ostirala bitartean egingo da Bilbon, “Ekintza eraldatzailea: Europarentzako potentziala” goiburupean. Biltzarraren baitan, bihar osteguna zenbait bisita eta lan-tailer egingo dira; horietako bat Euskal Kostaldeko Geoparkean.

HIRI ETA HERRI JASANGARRIEN EUROPAKO 8. KONFERENTZIAREN BAITAN, GEOPARKEAK TAILER BAT HARTUKO DU BIHAR - Gehiago irakurri

BADATOZ KOLOREZ BLAI UDALEKUAK!

2016/05/13
Deban eta Itziarren Kolorez Blai udalekuak izango ditugu uztailean zehar. Izen-ematea maiatzaren 9tik 20ra bitartean egin beharko da. Informazio gehiagorako deitu 943 19 13 83 telefonora edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.

BADATOZ KOLOREZ BLAI UDALEKUAK! - Gehiago irakurri

Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak, 2016ko ekainaren 26an

2016/05/09
Maiatzaren 9tik 16ra, bizilagunen eta kanpoan diren bizilagunen hautesle errolda begiratu ahal izango da Udaletxeko arreta bulegoan, hautesleek beren datuak egiaztatu ditzaten

Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak, 2016ko ekainaren 26an - Gehiago irakurri

DEBARREN EGUNEKO EGITARAUA KALERATU DU DEBAKO UDALAK

2016/05/09
Debarren eguneko egitaraua kalean da pasa den ostiraletik. Aurten maiatzaren 15ean ospatuko da. Jai Batzordeak hiru eguneko egitarau zabala antolatu du Debarren Egunaren baitan.

DEBARREN EGUNEKO EGITARAUA KALERATU DU DEBAKO UDALAK - Gehiago irakurri

Ostolaza udal liburutegia itxita maiatzaren 13an arratsaldez

2016/05/12
Maiatzaren 13an liburutegia arratsaldez itxita egongo da (ohiko desinfekzio lanengatik), goizez: 9:30 - 13:30 bitartean zabalduko da

Ostolaza udal liburutegia itxita maiatzaren 13an arratsaldez - Gehiago irakurri

BETEAN AUDITORIA S.L.P ENPRESAK DEBAKO UDALAREN ONDARE ETA AURREKONTUEI BURUZ IGORRITAKO IKUSKARITZA TXOSTENA WEBGUNEAN ARGITARATUTA DAGO

2016/05/13
Betean enpresak igorritako ikuskaritza txostena Udalaren webgunean argitaratu da. Debako Udalaren 2014 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko aldeko auditoria txosten honek salbuespen batzuk ditu. Laster, datozen ekitaldietako auditorietarako esleipen prozedurarako lizitazio iragarkia argitaratuko dute.

BETEAN AUDITORIA S.L.P ENPRESAK DEBAKO UDALAREN ONDARE ETA AURREKONTUEI BURUZ IGORRITAKO IKUSKARITZA TXOSTENA WEBGUNEAN ARGITARATUTA DAGO - Gehiago irakurri

EUROPAKO GEOPARKEEN ASTEA OSPATUKO DA MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN MAIATZAREN 20TIK 29RA

2016/05/17
‘Geoparkeko baleazaleak’ omenduko ditu Europako Geoparkeen Astearen seigarren edizioak. Hamaika ekintza antolatu dira hiru herrietan: argazki-erakusketa, doako bisita gidatuak, “Euskal baleazaleen triskantza” dokumentalaren proiekzioak, Mendatako talaiara ibilaldi gidatua, Lasturko interpretazio gunearen inaugurazioa, Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia… Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartzeko gonbitea luzatu die Mutriku, Deba eta Zumaiako zein inguruetako herritarrei.

EUROPAKO GEOPARKEEN ASTEA OSPATUKO DA MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN MAIATZAREN 20TIK 29RA - Gehiago irakurri

Denis Itxaso Turismo diputatuaren bisita Debabarrenera

2016/05/25
Debabarreneko eskualde garapenerako Debegesa agentziak sustatu du bisita; Denis Itxaso Gipuzkoako Ahaldun nagusiordea eta Turismo diputatuarekin batera izan dira Aldundiko Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Debegesako Turismo arduraduna, Cristina Iturriagagoitia. Eskualdeko kostaldeko bi herriak bisitatu dituzte, Deba eta Mutriku, arreta berezia eginez Euskal Kostadeko Geoparkeari.

Denis Itxaso Turismo diputatuaren bisita Debabarrenera - Gehiago irakurri

JARDUEREZ BETERIKO ASTEBURUA DEBAN

2016/05/26
Geoparkearen Astearen baitan, hainbat ekimen izango dira Deban datorren asteburuan. Ekimen hauek guztiak irekiak eta doakoak dira eta parte hartzeko interesa dutenek Debako Turismo Bulegoan eman dezakete izena (943 19 24 52).

JARDUEREZ BETERIKO ASTEBURUA DEBAN - Gehiago irakurri

Konexio mugikor azkarragoa eta estaldura hobea ekarriko ditu Debara 4G zerbitzu berriak

2016/06/02
Telefono operadoreak 4G zerbitzua eskaintzen hasiko dira Deban. Teknologia berri honek mugikorreko datuak erabiltzerako orduan abiadura azkarraz gozatzeko aukera eskainiko die debarrei, eraikinen barnekaldeko estaldura hobetuko du eta hedadura geografikoa handituko du. Llega800 da 800MHz bandan 4G zerbitzuaren eta TDTaren arteko bateragarritasuna bermatzeaz arduratuko den erakundea.

Konexio mugikor azkarragoa eta estaldura hobea ekarriko ditu Debara 4G zerbitzu berriak - Gehiago irakurri

Debako Udalak 250 poltsa biodegradagarriko paketeak jarriko ditu animalien jabeen eskura

2016/06/02
Debako herrigunean bizi diren animalien jabeen artean 250 poltsa biodegradagarriko paketeak banatuko ditu Udalak. Ekimen honen helburu nagusia herriko berdegune eta bide publikoak garbi eta txukun mantentzea da. Bide batez, animaliak edukitzearen inguruko udal ordenantzaren edukiak zein diren gogorarazi nahi da.

Debako Udalak 250 poltsa biodegradagarriko paketeak jarriko ditu animalien jabeen eskura - Gehiago irakurri

José Ángel Romano Perezek Deban aurkeztu zuen atzo bere azken eleberria

2016/06/07
Agirre jauregiko Ispiluen Gelan ospatu zen atzo “Pompilio Madrigal” liburuaren aurkezpena. Jende asko hurbildu zen idazlearen lan berria ezagutzeko asmoz.

José Ángel Romano Perezek Deban aurkeztu zuen atzo bere azken eleberria - Gehiago irakurri

Udal-euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara-irakasleen lan-poltsa osatuko da

2016/06/06
Eibarko Udalak udal-euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara-irakasleen lan-poltsa bat osatzeko erabakia hartu du. Lehiaketa bidez gauzatuko da eta interesatuek uztailaren 22ra arte izango dute eskabideak aurkezteko aukera.

Udal-euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara-irakasleen lan-poltsa osatuko da - Gehiago irakurri

Amaikak Bat Kirol Elkarteak neska jokalariak behar ditu lurralde/eskualde mailan jokatzeko

2016/06/08
Emakumezkoen futbola bultzatu nahian, 2016/2017 denboraldirako nesken hiru talde osatzeko apustua egin du Amaikak Bat Kirol Elkarteko zuzendaritza-taldeak. Neska gazteen taldea mantentzeko zailtasunak direla eta, interesa duten Debako edota inguruko neskei dei egiten zaie datorren denboraldian Amaiak Bat taldean jokatzera.

Amaikak Bat Kirol Elkarteak neska jokalariak behar ditu lurralde/eskualde mailan jokatzeko - Gehiago irakurri

HEMEN DA UDA KIROLA 2016 PROGRAMA

2016/06/13
Uda Kirola 2016 programa prest da etxeko txikienen gozamenerako. Surf, body board, piraguismo, igeriketa eta xake ikastaroen eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.

HEMEN DA UDA KIROLA 2016 PROGRAMA - Gehiago irakurri

Geoparkeak udako denboraldiari hasiera eman dio eta bi irteera gidatu berri estreinatu ditu

2016/06/10
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Geoparkeak egunero-egunero eskainiko ditu bisita gidatuak; 500 jarduera baino gehiago programatu dira datozen hilabeteetarako. Bi irteera gidatu berri jarri dira abian: “Lasturko plaza”, umeei eta familiei zuzenduta, eta “Geoparkeko herriak”, Mutrikuko, Debako eta Zumaiako kultur eta itsas ondarea ezagutzera emateko proposamena. Informazio osoa eta erreserbak online geoparkea.com webgunean edota Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan.

Geoparkeak udako denboraldiari hasiera eman dio eta bi irteera gidatu berri estreinatu ditu - Gehiago irakurri

2017ko San Roke jaietako kartel lehiaketa

2017/06/14
Jai Batzordeak urtero ospatzen diren San Roke Jaiak direla eta, kartel lehiaketa antolatu du ondorengo oinarriekin:

2017ko San Roke jaietako kartel lehiaketa - Gehiago irakurri

Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko diru-laguntzak. 2016ko deialdia.

2016/06/17
DEBEGESAk bideratu eta banatuko ditu Debabarrenean LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Halaber, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei euren proiektuak gara ditzaten.

Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko diru-laguntzak. 2016ko deialdia. - Gehiago irakurri

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak Deban

2016/06/27
Atzo, ekainak 26, Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak ospatu ziren. Deban % 65,71ko partaidetza izan genuen bozka ematerako orduan.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak Deban - Gehiago irakurri

Udako erakusketa artistikoaren XII. edizioa estreinatuko da larunbatean

2016/06/28
Larunbat honetan, uztailaren 2an, udako erakusketa artistikoaren XII. edizioari emango diogu hasiera. Aurtengo protagonista Willy Berasaluce da eta “Hutsuneak” izenburupean bere azken lanak aurkeztuko dizkigu Santa Maria Elizako Klaustroan.

Udako erakusketa artistikoaren XII. edizioa estreinatuko da larunbatean - Gehiago irakurri

Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren parean segurtasuna hobetzeko proiektua martxan da

2016/07/11
Gipuzkoako Foru Aldundiak Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren parean segurtasuna hobetzeko erabakia hartu du. Obraren aurrekontua 185.225,07 €-koa izango da eta lanak burutzeko bi hilabeteko epea aurreikusten da.

Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren parean segurtasuna hobetzeko proiektua martxan da - Gehiago irakurri

DATORREN ASTEBUKAERAN III. SURFING FESTA OSPATUKO DA DEBAN

2016/08/02
Datorren abuztuaren 5ean emango zaio hasiera III. Surfing Deba Festari. Udan ere kirolaz gozatzeko aukera zabala dagoela erakutsiko digute hainbat elkartek. Ostiraletik igandera bitarte ekitaldi ugari antolatu dituzte kolektibo hauek guztiek eta eszenatoki nagusiak Deba ibaia eta hondartza izango dira asteburu honetan zehar.

DATORREN ASTEBUKAERAN III. SURFING FESTA OSPATUKO DA DEBAN - Gehiago irakurri

Larunbat honetan hasiko dira Itziarko Kopraixak

2016/08/04
Larunbat honetan, abuztuaren 6an, Kopraixak hasiko dira Itziarren eta asteazkenera bitarte bost eguneko egitarau zabala antolatu dute auzolanean.

Larunbat honetan hasiko dira Itziarko Kopraixak - Gehiago irakurri

Badatoz San Roke jaiak!

2016/08/05
Aurtengo festak gainean ditugu. Beste urte batez San Roke jaiez gozatzeko aukera bikaina izango dugu Jai Batzordeak antolatu duen sei eguneko egitarau zabalari esker. Izan ere, aurten egun bat gehiago izango dute San Roke jaiek. Egitaraua turismo bulegoan dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera. Eskuko programa txikiak, ordea, etxeetan jasoko ditugu berehala.

Badatoz San Roke jaiak! - Gehiago irakurri

XLVII. Kaleko margo sariketarako oinarriak argitaratu ditu Debako Udalak

2016/08/31
Urtero bezalaxe, iraileko bigarren larunbatean, kaleko margo sariketa ospatuko da Deban. Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi margo elkartearen laguntzarekin antolatu du aurten Udalak lehiaketa honen XLVII. edizioa.

XLVII. Kaleko margo sariketarako oinarriak argitaratu ditu Debako Udalak - Gehiago irakurri

Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute

2016/10/01
“III. Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketa antolatu du aurten Debako Udalak Cárdenas Fundazioarekin batera. Oraingoan Debako Santa Katalinarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte partehartzaileek. Hauek turismo bulegoan entregatu beharko dira 2016ko urriaren 15a baino lehen eta euskaraz edota gazteleraz sailkatuko dira.

Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute - Gehiago irakurri

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean

2016/08/30
Abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean, biak barne, autobusez egingo dira Zumaia eta Deba arteko bidaiak, trenbide sarean egingo diren konponketa batzuk direla-eta. Informazio gehiago 902 543 210 telefonoan edo www.euskotren.eus helbidean.

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean - Gehiago irakurri

DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE

2016/08/30
Debako Udalak Tene Mujika bekarako oinarriak argitaratu berri ditu. XI. edizioa da aurtengoa eta, aurreko urtetan bezalaxe, Udalak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatu du Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta gure literatura aberasteko helburua duen beka hau. Proiektuak 2016ko abenduaren 11 baino lehen artxiboa@deba.eus helbidera bidali beharko dira.

DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE - Gehiago irakurri

Debako Udalak "Gozatuz" aisialdi berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako

2016/09/06
Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, Debako Udalak aisialdirako eskaintza berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako. Euskara oinarri hartuta, kultur jarduera desberdinak proposatzen dizkigute; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, idazkuntza edota irakurle taldea. Izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da eta matrikula orria ikastetxeko idazkaritzan, turismo bulegoan edo udal liburutegian entregatu beharko da.

Debako Udalak "Gozatuz" aisialdi berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako - Gehiago irakurri

XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez

2016/09/10
Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu dugu gaur Udalak, Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi elkarte artistikoaren laguntzarekin, antolatu ohi duen margo lehiaketa. 47. urteurren honetan 13 lan aurkeztu dira eta horietatik 8 izan dira sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai erakusketa gelan, irailaren 11tik 18ra hain zuzen ere.

XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez - Gehiago irakurri

Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan

2016/09/26
KIMMU enpresaren barnean sorturiko GASTROKULTURALA aholkularitza gastronomikoak antolatutako Kalefood Market izeneko FoodTruck, artisau eta musika ekitaldia Deban ospatuko da asteburu honetan. Sarrera doakoa izango da eta, bertan, 10 FoodTruck, 15 artisau eta sortzaile eta zuzeneko kontzertuak egongo dira.

Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan - Gehiago irakurri

Udan bisitari atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora Debabarrenean

2016/09/14
Debabarreneko bisitarien kopurua %11,8 hazi da udan. Bereziki atzerritarren datuak egin du gora, iaz baino %28,5 gehiago etorri baitira. Debara eta Mutrikura hurbildu diren bisitariak Euskal Kostaldeko Geoparkeak erakarrita etorri dira batez ere. Bai kostaldean bai barnealdean, ostatuen okupazio maila oso altua izan da eta %100ekoa izatera iritsi da abuztuan. Eskualdeko sustapen turistikoaz arduratzen den Debegesa garapen agentziak laster izango du prest turismoaren Plan Estrategiko berria 2016-2020 eperako.

Udan bisitari atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora Debabarrenean - Gehiago irakurri

ASTEBURUAN MAREARTEKO ZABALGUNEA DESKUBRITZEKO AUKERA ESKAINIKO DU GEOPARKEAK MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN, MAREA BIZIEKIN

2016/09/14
Euskal Kostaldeko Geoparkeak gordetzen duen ondare naturala eta biodibertsitatea ezagutzera emateko asmoz, larunbaterako eta iganderako bisita gidatuak eskainiko dira aldi berean Mutrikun, Deban eta Zumaian, marearteko zabalgunea eta flyscha deskubritzeko gonbidapena eginez. Erreserbak dagoeneko egin daitezke geoparkea.com webgunearen bitartez.

ASTEBURUAN MAREARTEKO ZABALGUNEA DESKUBRITZEKO AUKERA ESKAINIKO DU GEOPARKEAK MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN, MAREA BIZIEKIN - Gehiago irakurri

Asteburu honetarako aurreikusita zegoen KALEFOOD Market ekitaldia bertan behera geratu da

2016/09/28
Kalefood Market izeneko foodtruck, artisau eta musika ekitaldia bertan behera gelditu da, beste behin, antolatzaileek adierazi digutenaren arabera.

Asteburu honetarako aurreikusita zegoen KALEFOOD Market ekitaldia bertan behera geratu da - Gehiago irakurri

Euskal Jaia 2016

2016/09/16
Hemen dugu irailaren 23 eta 24an Deban ospatuko den Euskal Jaiko egitaraua! Urtero bezalaxe, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero den egitarau zabal bat prestatu dute iraileko azken larunbat honetarako: musika, dantzak, taloak, erromeria, bazkari herrikoia eta VI. Marmitako lehiaketa.

Euskal Jaia 2016 - Gehiago irakurri

Irailaren 24an III. Flysch beltza igeriketa zeharkaldia ospatuko da Mutriku eta Deba artean

2016/09/17
Aurreko bi urteetan bezalaxe, Eibarko Urbat Igeriketa Kirol elkarteak Flysch beltza igeri zeharkaldi bikoitza antolatu du irailaren azken larunbaterako. Kirol proba honen hirugarren edizio hau hilaren 24an ospatuko da eta izena kirolprobak.com helbidean eman beharko da irailaren 22a baino lehen.

Irailaren 24an III. Flysch beltza igeriketa zeharkaldia ospatuko da Mutriku eta Deba artean - Gehiago irakurri

Begirada desberdinak argazki erakusketa Agirre jauregian egongo da astebetez

2016/09/27
Jose Luis Aperribai, Juan Ignacio Aizpurua eta Einer Rodriguez Ponce argazkilarien lanak biltzen ditu Begirada desberdinak argazki erakusketak. Hauek Agirre Jauregiko erakusketa gelan egongo dira ikusgai irailaren 23tik urriaren 2ra bitartean.

Begirada desberdinak argazki erakusketa Agirre jauregian egongo da astebetez - Gehiago irakurri

Hauteskunde autonomikoetarako emaitzak Deban

2016/09/26
Atzo, irailak 25, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatu ziren. Deban % 67.03ko partaidetza izan genuen bozka ematerako orduan.

Hauteskunde autonomikoetarako emaitzak Deban - Gehiago irakurri

Ibar Oihar erakusketa Deban

2016/10/02
Debara ere iritsi da Ibar Oihar: Deba arroan eginiko soinu- eta kultura-ikerketa herritarren eskura jartzen duen modulu-erakusketa. Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak sustatutako egitasmo hau AudioLab kolektiboak garatu du, 2015ean zehar Deba ibarrean eginiko landa-lan baten bidez. Erakusketa honek pilatutako material eta erregistro esanguratsuenak biltzen ditu eta Debako Udaletxeko sarreran egongo da hilaren 20ra arte.

Ibar Oihar erakusketa Deban - Gehiago irakurri

Anima zaitez eta adierazi zure beldur barik jarrera!

2016/10/25
Debako Beldur Barik lehiaketarako deialdia zabaldu berri du Deba Udaleko berdintasun sailak. Emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten arte adierazpen mota oro onartuko dira. Lehiaketan 12tik 16 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahal dira eta epea azaroaren 9an amaituko da.

Anima zaitez eta adierazi zure beldur barik jarrera! - Gehiago irakurri

Zabor tasaren igoera

2016/10/27
2016ko bigarrengo seihilekotik aurrera zaborren ordainagiriek %12,47ko igoera jasango dute.

Zabor tasaren igoera - Gehiago irakurri

Donejakue Bideak Mardari eta Itxaspe artean igarotzen duen errepide zatian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira

2016/11/04
Gipuzkoako Foru Aldundiak Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren pareko segurtasuna hobetzeko, oinezkoentzako pasabideak ezarri ditu eta seinalizazioa hobetu du.

Donejakue Bideak Mardari eta Itxaspe artean igarotzen duen errepide zatian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira - Gehiago irakurri

Ekaingo haitzuloa munduko edozein bazterretatik bisitatzeko aukera

2016/11/07
Eusko Jaurlaritzak Madpixel enpresari enkargatu dion Ekaingo haitzuloaren barnealdeko gigapixel digitalizazio-proiektua estatuan egin den lehena izan da. Irudien bereizmen altuak, margoetara hurbildu eta hauek orain arte ez bezala ikusteko aukera ematen du. Lan hori guztia herritarren esku jarriko da orain, web bertsioaren bitartez, bai eta mugikorrerako aplikazio berri baten bidez ere.

Ekaingo haitzuloa munduko edozein bazterretatik bisitatzeko aukera - Gehiago irakurri

"Tripontziak" ekimen gastronomikoaren hirugarren edizioa ospatuko da Debabarrenean

2016/11/09
Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren establezimenduek menu eta pintxo landuak eskainiko dituzte prezio berezian. Garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak.

"Tripontziak" ekimen gastronomikoaren hirugarren edizioa ospatuko da Debabarrenean - Gehiago irakurri

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

2016/11/14
Urtero bezalaxe, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Ekintza hauen helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna - Gehiago irakurri

Debako nesken V. Pala Txapelketa jada azken txanpan

2016/11/23
Azken txanpara iritsi da Debako nesken V. Pala Txapelketa. Atzo, azaroak 24, finalerdiak jokatu ziren eta bihar, berriz, final handia. Txapelketaren hasieran aurkeztu ziren 20 bikoteetatik lau iritsi ziren finalerdietara, denak Debakoak.

Debako nesken V. Pala Txapelketa jada azken txanpan - Gehiago irakurri

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarriko da Deban

2016/11/23
Hondakinak jasotzeko edukiontzi bidezko sistema berria ezarriko da abenduan. Edukiontzi horiek zabaltzeko beharrezkoa da txartel elektronikoa. Udalak hainbat hitzaldi emango ditu sistema berri honen inguruan eta datorren egunotan material banaketa egingo da.

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarriko da Deban - Gehiago irakurri

"Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburuaren aurkezpena

2016/11/28
Asteazkenean aurkeztuko da "Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburua Agirre jauregiko ispiluen gelan. Debako Udalak, Elkar argitaletxearekin batera antolatu ohi duen IX. Tene Mujika Bekari (2014) esker ikusi du argia lan honek. Aurkezpena arratsaldeko 7etan izango da eta bertan egongo dira, besteak beste, liburuaren egileak: Jose Mari Izaga, Pako Salegi eta Carmelo Urdangarin.

"Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburuaren aurkezpena - Gehiago irakurri

Luzaro aldizkaria udaleko webgunean zintzilik

2016/12/02
Pasa den mendeko 60 eta 70. hamarkadetan, diktadura garaian, Debako gazteek GAZTEEN ELKARTEA eratu zuten eta besteak beste, LUZARO aldizkaria kaleratu zuten. Debako Udalak Luzaro aldizkari bilduma osoa digitalizatu du eta gaurtik aurrera ikusgai dago webgune honetan.

Luzaro aldizkaria udaleko webgunean zintzilik - Gehiago irakurri

VIII. Animadeba Gortina lehiaketa

2016/12/05
Abian da aurtengo Animadeba Gortina lehiaketa. Debako Udalak antolatzen duen zortzigarren edizioa da hau eta lan saritua 2017ko animazio zinema jaialdia iragartzeko erabiliko da. Lanak edozein animazio teknika erabiliz aurkeztu ahal izango dira; betiere, abenduaren 9a baino lehen. Irabazleak 700 € eta oroigarria jasoko ditu sari gisa.

VIII. Animadeba Gortina lehiaketa - Gehiago irakurri

2017ko idi probatan 19 idi parek hartuko dute parte

2016/12/27
Debako 2017ko idi probatan 19 idi pare arituko dira lehian. Norgehiagokak Euskal Jolas probalekuan izango dira urtarrilaren 1etik 9ra bitartean.

2017ko idi probatan 19 idi parek hartuko dute parte - Gehiago irakurri

Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldia

2016/12/19
Ezagutzen dugu jada 2016ko Animadeba animazio zinemaldiaren egitaraua. Debako Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu du IX. edizio honetarako. Zinemaldia hainbat laburmetraien proiekzioarekin hasiko dugu abenduaren 26an eta hilaren 29an 2017ko gortina lehiaketaren sari banaketak emango dio amaiera.

Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldia - Gehiago irakurri

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura

2016/12/15
Debako Udaleko berdintasun sailak datorren asterako Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailer bat antolatu du. 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat da. Tailerra astelehenean, hilaren 19an, izango da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura - Gehiago irakurri

El Kolmado ibiltaria Deban izango da bihar

2016/12/19
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen Kultura Bonuaren berri emateaz arduratuko den kamioi bat da, herriz herri premia biziko gaiak saltzen ibiltzen ziren horietakoa bezalakoa. Bihar Debara iritsiko da eta Foruen plazan egongo da arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean.

El Kolmado ibiltaria Deban izango da bihar - Gehiago irakurri

Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia

2017/01/02
Urteko lehen larunbatean egin ohi da Deban Soro Feria. Aurten urtarrilaren 7an izango da. Goizeko 9:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu eta kioskoan ganadu erakusketa izango da. Goiz osoan zehar, herriko musika talde ezberdinak izango ditugu kaleak girotzen eta dantzaririk ere ez da faltako.

Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia - Gehiago irakurri

Urte Berriko Feria 2017 - Lehiaketako emaitzak

2017/01/07
Urtarrilaren 7an ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.225€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan. Doniene Baserria gelditu zen bigarren barazki lehiaketan.

Urte Berriko Feria 2017 - Lehiaketako emaitzak - Gehiago irakurri

Naiara Zubimendi eta M. Antonia Manzano, "Deba 100 hitzetan" III. literatur lehiaketako irabazleak

2017/01/23
“Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak: Naiara Zubimendi zumaiarra eta M. Antonia Manzano madrildarra. Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak 1.400 € banatuko dituzte guztira. Sari banaketa urtarrilaren 26an izango da, arratsaldeko 7etan Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Naiara Zubimendi eta M. Antonia Manzano, "Deba 100 hitzetan" III. literatur lehiaketako irabazleak - Gehiago irakurri

2017ko idi-probetako sailkapena

2017/01/10
Urtarrilaren 1etik 9ra bitartean 18 idi pare izan ditugu Urte Berriko idi probatan. Idi parerik onena Billelako Laski izan da, baina orokorrean maila bikaina erakutsi dute guztiek, marka onak lortuz.

2017ko idi-probetako sailkapena - Gehiago irakurri

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin

2017/01/16
Jon Alonso idazle iruñearrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, Jose Migel Etxeberria “Naparra”ren kasua aztertzeko egitasmo batekin.

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin - Gehiago irakurri

Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkea Fiturren

2017/01/17
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak presentzia bikoitza izango du aurten Fitur turismo azokan. Batetik, Euskadiko standean izango du lekua eta, bestetik, Europako UNESCO Geoparkeen Sareak turismo azokan izango duen txokoan. Bertan Europan egun dauden 69 geoparkeak helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko dira.

Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkea Fiturren - Gehiago irakurri

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen

2017/01/18
Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokak gaur ireki ditu ateak. Bertan, Debabarreneko eskualdea naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura promozionatuko da datorren igandera arte; horixe baita, funtsean, aurtengo edizioaren leitmotiv nagusia: turismo jasangarriaren sustapena.

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen - Gehiago irakurri

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura dantza tailerra

2017/01/25
Debako Udaleko berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den beste tailer bat antolatu du datorren asterako. Oraingo honetan, Debako emakume guztiei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat izango da. Tailerra datorren larunbatean, otsailaren 4an, egingo da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura dantza tailerra - Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkea, National Geographic-eko "eguneko argazkia"

2017/01/26
Astelehenean, hilak 23, National Geographic ospetsuaren webguneak “Photo of the day” (eguneko argazkia) deritzon atalean Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen argazki bat argitaratu zuen, M. Subirats argazkilariak Deban ateratakoa.

Euskal Kostaldeko Geoparkea, National Geographic-eko "eguneko argazkia" - Gehiago irakurri

Debako Udalak Osio gunerako hirigintza-plan berri bat onartu du

2017/01/27
Osio guneko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa aho batez onartu du Udal korporazioak. Aurreikusitako eraikigarritasuna %25 murriztuz, 225 etxebizitza eta 518 garaje eraikitzea ahalbidetzen du proposamen berriak.

Debako Udalak Osio gunerako hirigintza-plan berri bat onartu du - Gehiago irakurri

Debako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira

2017/02/01
Urbabil 2000 S.L. enpresa hasi da Deban dauden hiru haur-parkeen berrikuntza lanetan. Hauek itxita egongo dira lanek irauten duten bitartean eta proiektuaren kostua 120.000 €-koa izango da.

Debako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira - Gehiago irakurri

Debako Udalak 2017ko udal gida berria argitaratu du

2017/02/03
Gaur iritsi da gurera 2017ko udal gida berria. Debako Udalak Zure Leku S.L. enpresarekin argitaratu ohi duen baliabideen liburuxka hau herriko hainbat enpresa eta establezimenduen laguntzari esker egiten da eta turismo bulegoan eskura daiteke.

Debako Udalak 2017ko udal gida berria argitaratu du - Gehiago irakurri

Udalak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat Enplegu Plan bat jarri du martxan

2017/02/06
Gizarte Zerbitzuetako eta Ingurmena, zerbitzuak eta mantentze lanetako udal sailek Tokiko Enplegu Plan bat jarri dute martxan lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak babesteko helburuarekin. 5 pertsona kontratatu dira herrirako hobekuntza lanak egin ditzaten datozen lau hilabetetan.

Udalak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat Enplegu Plan bat jarri du martxan - Gehiago irakurri

Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu du

2017/03/08
Kalean da “Emakumeen Nazioarteko Egunaren” baitan Deban antolatuko diren ekintzen egitaraua. Martxoaren 3an hasi eta hilaren 24ra arte, hainbat ekintza izango ditugu herrian.

Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu du - Gehiago irakurri

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak

2017/03/02
Datorren astean, martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak - Gehiago irakurri

Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean

2017/03/23
El Diario Vascok abian jarri duen ekimen honen helburua aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea izango da. Hautagaien artean Debako Santa Maria Eliza dago. Botoa emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 6ra egongo da zabalik eta erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu gogokoen duen eraikuntzaren alde bozkatzeko.

Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean - Gehiago irakurri

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Instant1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa abiarazi du

2017/03/08
Martxoaren 1etik martxan da “Instan1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa. 13-17 urte bitarteko nerabe gipuzkoarrei zuzenduriko ekimen honen helburua irudi baten bidez norberaren bizitzako instant bat azaltzea izango da eta sari ugari banatuko dira parte-hartzaileen artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Instant1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa abiarazi du - Gehiago irakurri

Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berria eratuko du Udalak

2017/03/09
Tokiko Gobernu Batzordeak Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berri bat eratzeko oinarriak onartu ditu. Lan-poltsa hau aldi baterako sortzen diren administrari laguntzaile beharrak betetzeko erabiliko da. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da martxoaren 28ra arte.

Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berria eratuko du Udalak - Gehiago irakurri

Kultur programaziorako plan berria

2017/03/13
Debako Udala eta Kultur Elkartea elkarlanean aritu dira kultur programazio berri bat egiteko. Ekitaldiak hilean behin egingo dira eta aurrez Debako kultur gidan eta Udalaren eta Kultur Elkartearen webguneetan argitaratuko dira.

Kultur programaziorako plan berria - Gehiago irakurri

Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko

2017/03/14
Bisita gidatu denboraldi berriaren aurkezpena Explore San Sebastian Region bulegoan egin da; bertan izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kutura eta Turismo diputatua, Denis Itxaso, Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak.

Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko - Gehiago irakurri

Debako Santa Maria Eliza, "Cuando dejes de quererme" filmeko eszenatoki bihurtuko da

2017/03/16
Igor Legarretaren "Cuando dejes de quererme" filmeko hainbat eszena Debako Santa Maria Elizan grabatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 20an. Plaza Zaharrerako sarrera kontrolatuta egongo da egun osoan zehar.

Debako Santa Maria Eliza, "Cuando dejes de quererme" filmeko eszenatoki bihurtuko da - Gehiago irakurri

Jose Angel Romano Perez Deban izango da bere lan berria aurkezten

2017/03/28
Agirre jauregiko ispiluen gelan aurkeztuko du idazleak bere lan berria: “Mis nombres propios”. Ekitaldia ostiral honetan izango da, martxoaren 31n, arratsaldeko 7etan.

Jose Angel Romano Perez Deban izango da bere lan berria aurkezten - Gehiago irakurri

Norbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra

2017/03/31
Debako Udaleko Berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritutako ikastaroa antolatu du udaberriko hilabete hauetarako. Saioak larunbatetan egingo dira Agirre Jauregiko dantza gelan, 10:30etik 12:30era bitartean.

Norbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra - Gehiago irakurri

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari

2017/03/31
2017ko Udalaren Aurrekontu Orokorra atzo onartu zuen behin behinekoz Debako Udalbatzak. Aurrekontua guztira 7.549.382 eurokoa izango da, 2016an baino %1,62 gehiago.

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari - Gehiago irakurri

Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek

2017/04/10
Debako eta Mutrikuko Udalek eta Debegesak bilera irekia deitu dute datorren apirilaren 25erako Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko. Bilera Debako Agirre Jauregian egingo da, 18:00etatik aurrera, eta bi herrietako herritarrei zabalik dago.

Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek - Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkea Basque Fest jaialdian izango da Aste Santuan

2017/04/12
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak bigarren urtez hartuko du parte Basque Fest jaialdian Bilbon, apirilaren 12tik 16ra.

Euskal Kostaldeko Geoparkea Basque Fest jaialdian izango da Aste Santuan - Gehiago irakurri

« » 1 2 [3] 4 5 6 7 ... 10