Albisteak

Irailaren 11n egingo da aurtengo Kaleko margo sariketa

Irailaren 11n egingo da aurtengo Kaleko margo sariketa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/01 12:55

Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketaren 52. edizioa izango da aurtengoa. 16 urtetik gorako margolariek parte har dezakete lehiaketan.

Irailaren 11n egingo da aurtengo Kaleko margo sariketa - Gehiago irakurri

FederArte Surfing Kultura egingo da bihar, irailak4, Deban

FederArte Surfing Kultura egingo da bihar, irailak4, Deban

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/03 09:21

Herrian ekimen ugari izango dira FederArte Surfing Kulturaren baitan, haurrentzako ekintzak eta kontzertuak barne.

FederArte Surfing Kultura egingo da bihar, irailak4, Deban - Gehiago irakurri

Gasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du aurtengo Kaleko Margo lehiaketa

Gasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du aurtengo Kaleko Margo lehiaketa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/11 16:27

Gaur, irailak 11, egin da Debako 52. Kaleko Margo lehiaketa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketa da, 16 urtetik gorako margolariek parte hartu dute. Saritu gabeko herriko lehen sailkatua Nora Movellan izan da. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egongo dira lanak ikusgai, bihartik hilaren 19ra bitartean. Igandetan 12:00etatik 14:00etara; astelehenetik larunbatera 18:30etik 20:30era.

Gasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du aurtengo Kaleko Margo lehiaketa - Gehiago irakurri

Debako Udalak hainbat ekimen egingo ditu Tene Mujika eta bere lana ezagutzera emateko

Debako Udalak hainbat ekimen egingo ditu Tene Mujika eta bere lana ezagutzera emateko

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/16 21:40

Abenduaren 9ra arteko epea dago aurtengo Tene Mujika Bekaren deialdian parte hartzeko.

Debako Udalak hainbat ekimen egingo ditu Tene Mujika eta bere lana ezagutzera emateko - Gehiago irakurri

Irailaren 17an amaituko da Gozatuz  aisialdirako programan izena emateko epea

Irailaren 17an amaituko da Gozatuz aisialdirako programan izena emateko epea

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/17 08:48

Helduei eta gazteei zuzendutako aisialdirako eskaintza zabala osatu dute herriko hainbat eragilek, ikastetxeek eta Udalak elkarlanean. Aisialdi gozagarri bat; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.

Irailaren 17an amaituko da Gozatuz aisialdirako programan izena emateko epea - Gehiago irakurri

Euskal jaia egungo baldintzetara moldatuta egingo da

Euskal jaia egungo baldintzetara moldatuta egingo da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/17 15:16

Euskal jaia ospakizun garrantzitsua da Deban. Iazko etenaren ondoren, Eguna berreskuratzeko apustua egin dute Debako Udalak eta egunaren antolaketan parte hartzen duten herriko kultur eragileek: Gure kai dantza taldeak, Zuhatza Euskara Elkarteak, Kalean Kantuzek eta Kalez kale txistulari taldeak. Hala, irailaren 25ean egingo da Euskal jaia.

Euskal jaia egungo baldintzetara moldatuta egingo da - Gehiago irakurri

Euskal Jaian egingo diren ekimenetan osasun neurriak errespetatzeko deia berretsi nahi du Debako Udalak

Euskal Jaian egingo diren ekimenetan osasun neurriak errespetatzeko deia berretsi nahi du Debako Udalak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/22 20:54

Joan den ostiralean Udalak jakinarazi zuen moduan, aurten Euskal Jaia egingo da. Irailaren 25ean, larunbatean, ohikoak diren hainbat ekimen berreskuratuko dira, egungo osasun egoerak eskatzen dituen baldintzetara egokituta.

Euskal Jaian egingo diren ekimenetan osasun neurriak errespetatzeko deia berretsi nahi du Debako Udalak - Gehiago irakurri

Debako eta Itziarko klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko plana egingo da

Debako eta Itziarko klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko plana egingo da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/28 15:17

Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak abian jarri dute Klima eta Energia Plana egiteko proiektua. Plana uda hasieran hasi zen, eta udalerriaren plangintza estrategikoaren esparrua izango da, klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen arloan tokiko ekintza egituratzeko.

Debako eta Itziarko klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko plana egingo da - Gehiago irakurri

Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak igande honetarako

Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak igande honetarako

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/09/30 12:09

Goizeko 10etan elkartuko da taldea Anes Arrinda Pasealekuan eta tailerrak 3 orduko iraupena izango du. SEO Birdlifek Hegaztien eguna ospatzen du urriaren hasieran eta horren harira Euskal Kostaldeko Geoparkeak "Hegaztiak behatzeko hastapen-tailerra" antolatu du urriaren 3an, Deban.

Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak igande honetarako - Gehiago irakurri

Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen pasealekua amaitu da

Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen pasealekua amaitu da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/01 05:27

Gipuzkoako Foru Aldundiak Mutrikuko Ondarbeltz hondartzaren eta Debako zubiaren arteko oinezkoentzako pasealekua eraikitzeko obrak amaitu ditu. Horrela, jendeak kostaldeko bi herrien arteko sei kilometroak oinez egin ahal izango ditu, galtzadan ibili beharrik izan gabe.

Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen pasealekua amaitu da - Gehiago irakurri

Ona izan da 2021eko hondartza denboraldia

Ona izan da 2021eko hondartza denboraldia

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/01 14:49

Baikorra da, oro har, Udalak 2021eko hondartza-denboraldiaz egiten duen balorazioa. Denboraldia iazkoaren antzekoa izatea espero bazen ere, eguraldiak eraginda edota bestelako faktoreengatik, jende gutxiago etorri da. Edukiera gainditzeagatik ez da hondartza itxi behar izan egun bakar batean ere.

Ona izan da 2021eko hondartza denboraldia - Gehiago irakurri

2022ko Ordenantza Fiskalak onartu ditu udalbatzak aho batez

2022ko Ordenantza Fiskalak onartu ditu udalbatzak aho batez

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/05 20:37

Atzo, irailak 30, egin zuen Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Garai honetan ohikoa denez, 2022ko ordenantza fiskalen gaia landu zen. Itziar Irizar alkateordeak eta Ogasun zinegotziak bilkuran adierazi zuenez, Ogasun batzordean landu eta adostu ondoren eraman dute gaia osoko bilkurara.

2022ko Ordenantza Fiskalak onartu ditu udalbatzak aho batez - Gehiago irakurri

Euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartzeagatiko diru-laguntzak

Euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartzeagatiko diru-laguntzak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/04 16:24

Debako Udalak diru-laguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten herritarrei.

Euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartzeagatiko diru-laguntzak - Gehiago irakurri

Irakurketa kluba berriz hasiko da martxan

Irakurketa kluba berriz hasiko da martxan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/04 16:41

Urrian, dena ondo bidean, hasiko dira martxan Irakurketa Klubean programatuta dauden saioak.

Irakurketa kluba berriz hasiko da martxan - Gehiago irakurri

Hirukideren aurkezpena Deban

Hirukideren aurkezpena Deban

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/05 19:54

Hirukidek Debako eta udalerri mugakideetako familia ugariei dei egiten die, elkartearen lanaren berri emateko eta haien beharrak ezagutzeko.

Hirukideren aurkezpena Deban - Gehiago irakurri

Ikasleei zuzendutako hegaztien eraztunketa egin dute Artzabalen

Ikasleei zuzendutako hegaztien eraztunketa egin dute Artzabalen

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/05 22:28

Joan den astean Luzaro ikastetxeko laugarren mailakoek gure artean bizi edo atsedenaldia hartzen duten hegaztiak ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zuten.

Ikasleei zuzendutako hegaztien eraztunketa egin dute Artzabalen - Gehiago irakurri

Nola funtzionatuko du TAO zerbitzuak neguan?

Nola funtzionatuko du TAO zerbitzuak neguan?

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/08 14:08

Irailaren 30ean amaitu zen udako TAO denboraldia. Urriaren 1etik aurrera (eta printzipioz maiatzera arte), hortaz, honela funtzionatuko du aparkalekuen sistemak:

Nola funtzionatuko du TAO zerbitzuak neguan? - Gehiago irakurri

Abian da 'Beldur Barik 2021' lehiaketa

Abian da 'Beldur Barik 2021' lehiaketa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/13 20:16

Azaroaren 5a arteko epea izango dute Beldur Barik 2021 lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren ikus-entzunezko lanak bidaltzeko. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketaren xedea ikus-entzunezko produkzioen bidez gazte hauek desberdintasun egoeren aurrean nola erantzuten duten eta indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin aurre nola egiten dieten erakustea da.

Abian da 'Beldur Barik 2021' lehiaketa - Gehiago irakurri

Energia eraginkortasunari eta energia berriztagarrien instalazioari buruzko online kontsulta zerbitzua izango du Debabarrenak

Energia eraginkortasunari eta energia berriztagarrien instalazioari buruzko online kontsulta zerbitzua izango du Debabarrenak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/13 20:32

Debabarreneko udalek, Debegesarekin elkarlanean, energia berriztagarriei eta birgaitze iraunkorreko obrei buruzko aholkularitza zerbitzua jarri dute martxan. Energiaren Bulego Birtuala izena du zerbitzuak eta energia.debegesa.eus webgunean dago eskuragarri herritarrak bete behar duen inprimakia.

Energia eraginkortasunari eta energia berriztagarrien instalazioari buruzko online kontsulta zerbitzua izango du Debabarrenak - Gehiago irakurri

Klima aldaketa arintzeko gaian zure iritzia eman nahi duzu?

Klima aldaketa arintzeko gaian zure iritzia eman nahi duzu?

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/15 13:05

Debako eta Itziarko klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko plana egiten ari dira Debako Udala eta Itziarko Auzo Udala. Herritarren iritziak eta kezkak jaso nahi dira galdetegi bidez. Urriaren 15era arte zegoen epea astebete luzatuko da, beraz, 22ra arte bete daiteke inkesta, online edo paperean.

Klima aldaketa arintzeko gaian zure iritzia eman nahi duzu? - Gehiago irakurri

Garapenerako lankidetza protagonista asteon

Garapenerako lankidetza protagonista asteon

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/15 15:16

Garapenerako Lankidetzaren astea da hau Deban. Atzo, urriak 14, Kultur Elkartean egindako ekitaldian aurkeztu ziren 2019an eta 2020an debarren laguntzari esker gauzatu diren proiektuak. 2020an, osasun egoeragatik ezin izan zen aurkezpenik egin, hortaz, oraingoan aurreko bi urtetakoen aurkezpena egin da.

Garapenerako lankidetza protagonista asteon - Gehiago irakurri

Bularreko minbiziaren munduko egunarekin bat

Bularreko minbiziaren munduko egunarekin bat

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/19 06:35

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna da. Minbizi mota hori da emakumeengan eragin handiena duena. Gaian adituek diotenez, prebentzio lana ezinbestekoa da, eta gaia sozializatzea beharrezkoa da. Mundu mailako egunek horretarako aukera ematen dute, eta baita gaiari lotuta lanean ari diren elkarteen lanari aitortza egiteko. Horrekin bat eginez, gaiaren ikur den xingola larrosa jarri du Debako Udalak udaletxeko balkoian.

Bularreko minbiziaren munduko egunarekin bat - Gehiago irakurri

Santiago Banda eta Ana B. Garciaren kontzertua Flysch Organoaren Nazioarteko VI. Zikloan

Santiago Banda eta Ana B. Garciaren kontzertua Flysch Organoaren Nazioarteko VI. Zikloan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/19 19:46

Urriaren 23an, 20:00etan Santa Maria elizan emango dute kontzertua Santiago Banda eta Ana B. Garciak. Urriaren 2rako programatuta zegoen saioa da larunbatean egingo dena, Flysch Organoaren Nazioarteko VI. Zikloaren barruan. Gonbidapenak turismo bulegoan daude eskuragai.

Santiago Banda eta Ana B. Garciaren kontzertua Flysch Organoaren Nazioarteko VI. Zikloan - Gehiago irakurri

Udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute hiru finantza erakundek

Udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute hiru finantza erakundek

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/22 05:41

Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute urriaren 20an UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabankek eta Bankoa ABANCAk, udalerri euskaldunetako 44 alkaterekin batera. Gilen Garcia alkateak sinatu du hitzarmena Debako Udalaren izenean Bergaran egin den ekitaldian.

Udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute hiru finantza erakundek - Gehiago irakurri

Irakurketa klubaren 4 saio egingo dira urtea amaitu arte

Irakurketa klubaren 4 saio egingo dira urtea amaitu arte

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/22 06:27

Urriaren 27an hasiko dira martxan Irakurketa Klubean programatuta dauden saioak. Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa, 2020) liburuarekin hasiko dira. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da. Orain hasi eta urte amaitu bitarte 4 saio egingo dira. Azaroaren 15ean izango da bigarrena. Olga Tokarczuk Siruelaren Sobre los huesos de los muertos (2016) liburua proposatzen da ordurako. Dinamizatzailea Ainhoa Aldazabal izango da.

Irakurketa klubaren 4 saio egingo dira urtea amaitu arte - Gehiago irakurri

Getariako txakolinaren berri bertsotan   Agirre jauregian

Getariako txakolinaren berri bertsotan Agirre jauregian

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/22 14:35

Gure lurra, nekazaritza, ekoizpena, gastronomiaz gehiago jakiteko modu berezia eskaini nahi digu “Getariako Txakolina” elkarteak. Hori dena bertsolaritzari lotuta, hain zuzen ere, Getariako Txakolinari buruzko bertso saio tematikoa egingo dute.

Getariako txakolinaren berri bertsotan Agirre jauregian - Gehiago irakurri

Arlokako mahai-inguruak Dagigun partaidetza gunearen hurrengo geltokian

Arlokako mahai-inguruak Dagigun partaidetza gunearen hurrengo geltokian

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/22 15:23

Dagigun partaidetza gunearen lanketan jarraitzen dute Debako Udalak eta herriko eragileek Bartzelonako arkitekto Itziar Gonzalez Virosen gidaritzapean. Azaroaren 4an, 11n eta 18an arlokako mahai-inguruekin ekingo zaio urte amaiera arteko dinamikari.

Arlokako mahai-inguruak Dagigun partaidetza gunearen hurrengo geltokian - Gehiago irakurri

San Rokeko bidea konpondu da egunotan

San Rokeko bidea konpondu da egunotan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/27 22:20

Joan den astean egindako lanekin San Roke baserri bidea konpondu da. 2019-2023 Gobernu Planean, baserri bideen konponketan sakonduko zela zehaztu zen. Arreta jarriz landa eremurako bideetan, erabiltzaileek izan ditzaten bide duinak eta seguruak ez soilik herriguneetan. 2021erako San Roke bidea eta Santa Katalinako bidea aurreikusi dira aurrekontuetan.

San Rokeko bidea konpondu da egunotan - Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia” antolatu du Deban datorren larunbatean

Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia” antolatu du Deban datorren larunbatean

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/29 14:52

Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia: harria eta herria” izenburua duen ekitaldia egingo du Debako Zumardian, datorren larunbatean, azaroaren 6an. Hitzaldiak, harri-jasotzaile eta harri-zulatzaile erakustaldia, Merkatu Txikia, irteerak eta bestelako jarduerak antolatu dira, goizez eta arratsaldez.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia” antolatu du Deban datorren larunbatean - Gehiago irakurri

Aho batez onartu ditu udalbatzak udalerriko soropilak, lorategiak, zuhaitzak eta berdeguneak mantentzeko zerbitzurako oinarriak

Aho batez onartu ditu udalbatzak udalerriko soropilak, lorategiak, zuhaitzak eta berdeguneak mantentzeko zerbitzurako oinarriak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/22 21:40

Urriaren 28an egin du Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Besteak beste, udalerriko soropilak, lorategiak, zuhaitzak eta berdeguneak mantentzeko zerbitzua kontratatzeko oinarriak adostu ditu, aho batez. Aspaldi lantzeke zegoen gaia da, eta orain onartutako oinarri hauekin zehazten da zer nolako jarraipen eta mantenua egin behar zaizkien aipatutako guneei.

Aho batez onartu ditu udalbatzak udalerriko soropilak, lorategiak, zuhaitzak eta berdeguneak mantentzeko zerbitzurako oinarriak - Gehiago irakurri

Aurten ere osasun kognitiboa zaintzeko 'Exercita' programa egingo da

Aurten ere osasun kognitiboa zaintzeko 'Exercita' programa egingo da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/29 15:45

60 urtetik gorako herritarrei gutuna bidaliko zaie datorren aste hasieran osasun kognitiboa lantzeko programaren berri eman eta abenduan abiatuko diren saioetan izena eman dezaten gonbidatuz. 'ExerCita' programaren helburu nagusia herritarrei gaitasun kognitiboak sustatzen eta zaintzen laguntzea da, egunerokotasunean ohitura kognitibo onak hartzen laguntzeko.

Aurten ere osasun kognitiboa zaintzeko 'Exercita' programa egingo da - Gehiago irakurri

Azken azaroaren 1a Amillagako hilerri zaharrean

Azken azaroaren 1a Amillagako hilerri zaharrean

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/10/30 13:35

Hilerri zaharrean igaroko den azken azaroaren 1a izango da aurtengoa, itxi egingo baita. Abenduan hasiko da hilerri berrirako lekualdatzea, eta hortaz Amillaga husten. Lekualdatzeari lotutako gaiei buruz hitz egiteko zerbitzua egongo da.

Azken azaroaren 1a Amillagako hilerri zaharrean - Gehiago irakurri

Antzerki sorkuntzarako beka deialdia ireki da euskararen arnasguneen garrantzia aldarrikatzeko

Antzerki sorkuntzarako beka deialdia ireki da euskararen arnasguneen garrantzia aldarrikatzeko

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/02 08:56

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute. Euskararen arnasguneen garrantzia jendarteratzea izango da bekaren helburua. Guztira 23.000 euro jasoko ditu irabazleak eta antzezlana 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko dute. Antzezlana sortzeko Dinamoa sormen gunea erabiltzeko aukera izango du saritutako taldeak. Antzezlanaren estreinuaz gain, bekaren antolatzaileak, gutxienez beste hamar emanaldi lotuko dituzte. Egitasmoak jasotzeko epea irekita dago azaroaren 15era arte.

Antzerki sorkuntzarako beka deialdia ireki da euskararen arnasguneen garrantzia aldarrikatzeko - Gehiago irakurri

Abenduaren 10era arteko epea dago Ibiak edo pasabideen gaineko zerga ordaintzeko

Abenduaren 10era arteko epea dago Ibiak edo pasabideen gaineko zerga ordaintzeko

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/05 06:45

2021.eko azaroaren 1etik abenduaren 10 arteko epealdian, biak barne, Ibiak edo pasabideen gaineko zerga dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Abenduaren 10era arteko epea dago Ibiak edo pasabideen gaineko zerga ordaintzeko - Gehiago irakurri

Energiari lotutako saio bana Itziarren eta Deban

Energiari lotutako saio bana Itziarren eta Deban

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/05 12:48

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debako Udalarekin eta Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, saio praktiko bana antolatu dute Itziarren (azaroaren 11n) eta Deban (azaroaren 17an). Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa izango da Itziarkoa. Debakoa, berriz, erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa.

Energiari lotutako saio bana Itziarren eta Deban - Gehiago irakurri

Kultura izan dute aztergai Dagigun partaidetza gunearen lehen mahai-inguruan

Kultura izan dute aztergai Dagigun partaidetza gunearen lehen mahai-inguruan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/05 14:02

Kulturaz hitz egiten abiatu ditugu Dagigun partaidetza gunearen barruan egingo ditugun mahai-inguruak. Azpeitiko Kulturaz Kultur kooperatibako Aitor Bengoetxeak haien esperientziaren berri eman du, eta erakutsi proiektuak gauzatzea posible dela. Kultur Elkarteko Lourdes Gonzalezek eta Alex Turrilasek atzera begiratu eta aurrera egiteko erronkaz aritu dira.

Kultura izan dute aztergai Dagigun partaidetza gunearen lehen mahai-inguruan - Gehiago irakurri

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/09 22:07

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du, azaroaren 17an, 18:00etan, Kultur Elkartean.

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa - Gehiago irakurri

Zaintzaren hirigintza, hirigintzaren erronkak mahai-ingurua egin zen atzo Dagigun partaidetzarako gunean

Zaintzaren hirigintza, hirigintzaren erronkak mahai-ingurua egin zen atzo Dagigun partaidetzarako gunean

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/12 12:47

Dagigun partaidetzarako gunearen barruan mahai-inguruak egiten ari gara azken asteotan. Atzo, azaroak 11, Debako arkitekto aholkulari Saioa Zuazubiskar, Debegesako Hirigintza eta Birgaitze arloaren arduradun Esther Zarrabeitia eta Donostiako Arkitektura Eskolako irakasle Ula Iruretagoiena zaintzaren hirigintza eta hirigintzaren erronkak gaia hartuta aritu ziren mahaiaren bueltan. Itziar Gonzalez arkitektoa, eta Dagigun partaidetza gunearen dinamizatzailea ere batu zitzaien Bartzelonatik.

Zaintzaren hirigintza, hirigintzaren erronkak mahai-ingurua egin zen atzo Dagigun partaidetzarako gunean - Gehiago irakurri

Egokitzapena behar duten Debako eta Itziarko umeentzat eskola kirola eskainiko da Zumaian

Egokitzapena behar duten Debako eta Itziarko umeentzat eskola kirola eskainiko da Zumaian

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/16 21:43

2022a hastearekin batera, egokitzapena behar duten umeentzako eskola kirola jarriko da martxan bost herritan. Aizarnazabalen astelehenean egindako agerraldian aurkeztu da ekimena. Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak ekimenean parte hartuko dute Aizarnazabalgo, Zestoako, eta Zumaiako udalekin batera. Agerraldian horietako ordezkariekin egon dira Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko ordezkariak.

Egokitzapena behar duten Debako eta Itziarko umeentzat eskola kirola eskainiko da Zumaian - Gehiago irakurri

'Haurren aurrean helduok heldu' kanpainan parte hartzeko deia

'Haurren aurrean helduok heldu' kanpainan parte hartzeko deia

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/17 05:39

Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitarte haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun...) beraien arteko, hau da, helduen arteko, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena gauzatuko da, Euskaldunon Topaguneak antolatuta. Deban Apakin guraso elkarteak sustatuko du ekimena.

'Haurren aurrean helduok heldu' kanpainan parte hartzeko deia - Gehiago irakurri

'Betikoa. Gertukoa' tokiko merkataritzan euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazio kanpainaren bigarren edizioa abiatu du Eusko Jaurlaritzak

'Betikoa. Gertukoa' tokiko merkataritzan euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazio kanpainaren bigarren edizioa abiatu du Eusko Jaurlaritzak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/18 05:58

'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak merkataritzan euskara sustatzeko abiatu duen kanpaina da. Iaz egin zen lehenengo edizioak irekitako bidetik jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztietara ireki da, eta elkarlanean oinarritu den kanpaina bat eraiki da. Guztira 60 udal baino gehiagok parte hartu dute kanpainan, tartean Debakoak.

'Betikoa. Gertukoa' tokiko merkataritzan euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazio kanpainaren bigarren edizioa abiatu du Eusko Jaurlaritzak - Gehiago irakurri

Ibilbideekin urrats berria egingo dugu asteburuan Dagigun partaidetza prozesuan

Ibilbideekin urrats berria egingo dugu asteburuan Dagigun partaidetza prozesuan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/18 17:33

Lekuan bertan aritzea eta ekarpenak egitea izango da azaroaren 20an eta 21ean egingo diren hiru ibilbideen helburua. Hala, herritarrekin batera inguruaz hausnartzeko tartea hartuko dugu. Parte hartzaileei, hiru ibilbideetan ikusitakoen inguruan galdetu, elkarrekin konpartitu eta ekarpenak jasoko ditugu, horrela aurrera begira egin beharrekoak izan daitezen herritarren kezkei, gogoei edo beharrei erantzungo dieten ekimenak.

Ibilbideekin urrats berria egingo dugu asteburuan Dagigun partaidetza prozesuan - Gehiago irakurri

Gazteek gidatutako tailer “pertsonalizatuak” asteburuan

Gazteek gidatutako tailer “pertsonalizatuak” asteburuan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/24 14:49

Datorren asteburuan, azaroaren 27an eta 28an egingo dira Dagigun partaidetza gune barruko tailerrak. Zumardia izango da landuko den gaia. Erakusketa bat egongo da, eta partaidetza prozesu honetan ezin garrantzitsuago izaten ari diren dinamizatzaile gazteak izango dira herritarren gidari.

Gazteek gidatutako tailer “pertsonalizatuak” asteburuan - Gehiago irakurri

Gazte boluntarioek osatutako taldeak gidatuko ditu Dagigun tailerrak asteburuan

Gazte boluntarioek osatutako taldeak gidatuko ditu Dagigun tailerrak asteburuan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/24 21:38

Dagigun partaidetza gunearen barruko tailerrak egingo dira asteburuan. Testuinguru horretan, Udaleko parte-hartze batzordearen babesean, horietan parte hartzera gonbidatzeko agerraldia egin dute dinamizatzaileek. Izan ere, partaidetza prozesu honetan jarduteko moduari esker, balio handiko protagonista taldea sortu da: dinamizatzaile gazteen taldea.

Gazte boluntarioek osatutako taldeak gidatuko ditu Dagigun tailerrak asteburuan - Gehiago irakurri

Herrietako plazak zaborrez bete ditu Mankomunitateak Hondakinen Prebentziorako Europako Astean herritarrak sentsibilizatzeko

Herrietako plazak zaborrez bete ditu Mankomunitateak Hondakinen Prebentziorako Europako Astean herritarrak sentsibilizatzeko

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/25 06:53

Debabarrenako Mankomunitatea Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan sentsibilizazio kanpaina egiten ari da, azaroaren 22an aurkeztu du Mutrikun. Azaroaren 20tik 28ra ospatzen da aurten, eta helburu du gizakiok sortzen dugun hondakin kopuruaren inguruko hausnarketa sustatzea eta hondakin gutxiago sortzeko bideak hedatzea.

Herrietako plazak zaborrez bete ditu Mankomunitateak Hondakinen Prebentziorako Europako Astean herritarrak sentsibilizatzeko - Gehiago irakurri

Azaroak 25: Erakunde adierazpena

Azaroak 25: Erakunde adierazpena

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/25 10:47

Debako Udalaren udalbatzako kideek azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean erakunde-adierazpena adostu dute. Gaur, azaroak 25, egingo den ohiko osoko bilkuran berretsiko dute.

Azaroak 25: Erakunde adierazpena - Gehiago irakurri

 Zuhatza Euskara Elkarteak sustatuta mintzodromoa egingo da abenduaren 2an

Zuhatza Euskara Elkarteak sustatuta mintzodromoa egingo da abenduaren 2an

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/25 22:21

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimenez osatutako egitaraua antolatu du Zuhatza Euskara Elkarteak herrian, beste eragile batzuekin elkarlanean. Eta ekimen horien artean, aurten Mintzodromoa izeneko saioa ere egingo da, abenduaren 2an, 18:00etan Agirre Jauregiko Ispiluen gelan.

Zuhatza Euskara Elkarteak sustatuta mintzodromoa egingo da abenduaren 2an - Gehiago irakurri

Ohiko osoko bilkura egin du Debako udalbatzak

Ohiko osoko bilkura egin du Debako udalbatzak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/26 15:30

Azaroaren 25ean bildu da Debako udalbatza osoko bilkuran. Landutako gaien artean, aho batez onartu ditu emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren eta euskararen egunaren adierazpen instituzionalak.

Ohiko osoko bilkura egin du Debako udalbatzak - Gehiago irakurri

'Lehen aukera herria' herriko merkataritza sustatzeko kanpaina berria abenduaren 1ean hasiko da

'Lehen aukera herria' herriko merkataritza sustatzeko kanpaina berria abenduaren 1ean hasiko da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/29 13:42

Herritarrak herriko merkataritza eta zerbitzu guneetan kontsumitzea bultzatzeko aurtengo 'Lehen aukera herria' kanpainak puntu programa bat jarriko du martxan. Puntuak erosketak egitean jasoko dira, baita itsasteko txartelak ere, erosleek pila ditzaten. Kanpaina abenduaren 1etik 31era egingo da, eta 2022ko urtarrilaren 8an bizikleta elektriko bat zozketatuko da parte hartzen duten pertsonen artean.

'Lehen aukera herria' herriko merkataritza sustatzeko kanpaina berria abenduaren 1ean hasiko da - Gehiago irakurri

Lan-orientazioko zerbitzua berriro martxan

Lan-orientazioko zerbitzua berriro martxan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/11/29 15:00

Lanbidek, Zabaltzen Sartu eta Debako Udalaren laguntzarekin, enplegu-eskatzaileei zuzendutako orientazio-zerbitzua jarri du berriro abian, Gizarte Zerbitzuen sailean.

Lan-orientazioko zerbitzua berriro martxan - Gehiago irakurri

Balorazio ona egin dute Dagigun partaidetza guneko tailerretan parte hartu duten herritarrek

Balorazio ona egin dute Dagigun partaidetza guneko tailerretan parte hartu duten herritarrek

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/02 22:29

Pasa den larunbatean udaletxeko arkupetan, eta igandean Zumardiko karpan, herritarrek Calbeton Zumardiari eta bere inguruari buruzko partaidetzako tailerretan euren gogoetak eta ekarpenak egiteko aukera izan dute. Partaidetza Batzordetik sustatutako ekimena Debako 8 dinamizatzaile gaztek prestatu eta bideratu dute, Itziar Gonzalez arkitekto kataluniarraren gidaritzapean.

Balorazio ona egin dute Dagigun partaidetza guneko tailerretan parte hartu duten herritarrek - Gehiago irakurri

'Denbora pasa, eboluziorik ez' eta 'Beldur barik bizi nahia' lanek irabazi dute 'Beldur Barik' lehiaketa

'Denbora pasa, eboluziorik ez' eta 'Beldur barik bizi nahia' lanek irabazi dute 'Beldur Barik' lehiaketa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/03 07:08

Azaroaren 26an, Beldur Barik lehiaketako sariak banatu ziren Agirre Jauregian. Deba eta Itziarko Gaztelekuko gaztetxoak bertaratu ziren, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketan parte hartu zuten ikus-entzunezko lanak ikustera.

'Denbora pasa, eboluziorik ez' eta 'Beldur barik bizi nahia' lanek irabazi dute 'Beldur Barik' lehiaketa - Gehiago irakurri

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/03 07:19

Adierazpen instituzionala.

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna - Gehiago irakurri

Urtarrilaren 8an egingo da Urte Berriko Feria

Urtarrilaren 8an egingo da Urte Berriko Feria

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/03 12:04

Urtarrilaren 8an egingo den Urte Berriko Feriaren helburua da baserriko produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea. Fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketa antolatuko dira. Ganadu erakusketa ere egongo da. Bertan parte hartzeko oinarriak argitaratu dira.

Urtarrilaren 8an egingo da Urte Berriko Feria - Gehiago irakurri

Gizarte Zerbitzuetan pandemian sortu diren zerbitzu berriak mantentzea da Udal Gobernuaren 2022ko aurrekontuetarako proposamenaren ardatz nagusietako bat

Gizarte Zerbitzuetan pandemian sortu diren zerbitzu berriak mantentzea da Udal Gobernuaren 2022ko aurrekontuetarako proposamenaren ardatz nagusietako bat

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/03 14:00

Udazkena iristearekin batera hasi du Udal Gobernuak 2022ko aurrekontuen lanketa. Azaroan ekin zaie alderdiekin eta auzo udaleko ordezkariekin egin beharreko lan-bilerei. Datorren astean azken ekarpenak jaso eta, Ogasun Batzordetik pasa ondoren, asmoa 2022ko aurrekontuak abenduko osoko bilkuran onartzea da.

Gizarte Zerbitzuetan pandemian sortu diren zerbitzu berriak mantentzea da Udal Gobernuaren 2022ko aurrekontuetarako proposamenaren ardatz nagusietako bat - Gehiago irakurri

Balorazio ona egin dute Dagigun partaidetza guneko tailerretan parte hartu duten herritarrek

Balorazio ona egin dute Dagigun partaidetza guneko tailerretan parte hartu duten herritarrek

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/03 15:17

Pasa den larunbatean udaletxeko arkupetan, eta igandean Zumardiko karpan, herritarrek Calbeton Zumardiari eta bere inguruari buruzko partaidetzako tailerretan euren gogoetak eta ekarpenak egiteko aukera izan dute. Partaidetza Batzordetik sustatutako ekimena Debako 8 dinamizatzaile gaztek prestatu eta bideratu dute, Itziar Gonzalez arkitekto kataluniarraren gidaritzapean.

Balorazio ona egin dute Dagigun partaidetza guneko tailerretan parte hartu duten herritarrek - Gehiago irakurri

Gaztelekuko leihoak aldatu dira

Gaztelekuko leihoak aldatu dira

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/10 14:03

Osio kalean dagoen Gaztelekuaren lokaleko hegoaldera ematen duten 9 leihoak eta pertsianak aldatu dira. Hainbat arazo antzeman zitzaizkien zaharrei, batetik, aroztegiak jatorrizko aluminiozko leihoak ziren eta ez zuten ez aire kamerarik ezta hautsitako zubi termikorik ere. Inolako isolamendu termikorik, beraz, ez zuten.

Gaztelekuko leihoak aldatu dira - Gehiago irakurri

Otsailaren 25era arte aurkez daitezke lanak 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketan

Otsailaren 25era arte aurkez daitezke lanak 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/11 11:41

Cardenas fundazioak eta Debako Udalak antolatutako 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketaren zazpigarren edizioa egingo da. Deba gai hartuta 100 hitz baino gutxiagoko, eta argitaratu gabeko lanak dira lehiaketa honetara aurkez daitezkeenak. Turismo bulegoan entregatu behar dira lehiaketara aurkeztuko diren lanak, otsailaren 25eko 14:00ak baino lehen.

Otsailaren 25era arte aurkez daitezke lanak 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketan - Gehiago irakurri

Zumardiaren prozesuaren partekatze ekitaldiaren aurkezpena egingo da larunbatean

Zumardiaren prozesuaren partekatze ekitaldiaren aurkezpena egingo da larunbatean

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/17 13:58

Martxoan abian jarritako partaidetza ibilbidea amaierara heltzen ari da. Hainbat atal edo fase izan ditu: partaidetza batzordearen lanketa eta deialdia, eragileekin juntadizoak, dinamizatzaile taldearen osaketa, DAGIGUN partaidetza gunearen aurkezpena, mahai-inguruak, ibilbideak, tailerrak...

Zumardiaren prozesuaren partekatze ekitaldiaren aurkezpena egingo da larunbatean - Gehiago irakurri

Debegesak HATOR! programa jarri du martxan atzerrian bizi diren eta prestakuntza zientifiko-teknikoa duten gazteei etxera itzultzen laguntzeko

Debegesak HATOR! programa jarri du martxan atzerrian bizi diren eta prestakuntza zientifiko-teknikoa duten gazteei etxera itzultzen laguntzeko

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/17 09:14

Lehenengo fasean, aholkularitza- eta laguntza-prozesu bat egiten da on line, eta, ondoren, pertsona harremanetan jartzen da itzulera-ibilbidean orienta ditzakeen enpresako, ikerketa-zentroko edo erakundeko zuzendari edo kudeatzaileekin.

Debegesak HATOR! programa jarri du martxan atzerrian bizi diren eta prestakuntza zientifiko-teknikoa duten gazteei etxera itzultzen laguntzeko - Gehiago irakurri

2022rako aurrekontuak onartu ditu Debako udalbatzak kontrako bozkarik gabe

2022rako aurrekontuak onartu ditu Debako udalbatzak kontrako bozkarik gabe

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/22 15:57

Abenduaren 21ean egin du Debako udalbatzak ohiko osoko bilkuran. Bertan landutako gai nagusia 2022rako aurrekontuena izan da. Udal Gobernuak aurkeztutako proposamena, beste alderdiek egindako zenbait ekarpenekin onartu da, EH Bildu (5) eta Debarren Ahotsaren (4) aldeko botoekin eta EAJ-PNVren (3) abstentzioarekin. 8,9 milioiko aurrekontu bateratua izango du Debako Udalak.

2022rako aurrekontuak onartu ditu Debako udalbatzak kontrako bozkarik gabe - Gehiago irakurri

Neguko oporraldirako eskaintza osatu du Gaztelekuak

Neguko oporraldirako eskaintza osatu du Gaztelekuak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/23 10:11

Gaztelekuan bonboien salmenta eta azokekin amaituta ekintza bereziak egingo dituzte neguko oporraldian.

Neguko oporraldirako eskaintza osatu du Gaztelekuak - Gehiago irakurri

Urte Berriko feria eta idi probak ez dira egingo

Urte Berriko feria eta idi probak ez dira egingo

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2021/12/28 13:25

Une honetan dagoen osasun egoera aintzat hartuta, eta ikusirik jende kopuru handia biltzen dela Urte Berriko ferian eta idi probetan, bertan behera uztea erabaki du Debako Udalak.

Urte Berriko feria eta idi probak ez dira egingo - Gehiago irakurri

Otsailaren 10era arteko epean ordaindu behar da Zabor-bilketari buruzko zerga

Otsailaren 10era arteko epean ordaindu behar da Zabor-bilketari buruzko zerga

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/14 13:34

2022. urteko urtarrilaren 3tik otsailaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2021eko 4. hiruhilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Otsailaren 10era arteko epean ordaindu behar da Zabor-bilketari buruzko zerga - Gehiago irakurri

Bihar egingo da 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa

Bihar egingo da 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/07 12:44

Herriko merkataritza sustatzeko egin den 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa bihar, urtarrilak 8, egingo da, kanpainaren hasieran iragarri zen moduan.

Bihar egingo da 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa - Gehiago irakurri

Turismo bulegoan daude 'Lehen aukera herria' zozketako sariak

Turismo bulegoan daude 'Lehen aukera herria' zozketako sariak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/10 14:50

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin kanpaina egin da abenduaren bukaeran. Joan den larunbatean, urtarrilaren 8an zozketatu ziren bizikleta eta trukatu gabe geratu ziren loteak.

Turismo bulegoan daude 'Lehen aukera herria' zozketako sariak - Gehiago irakurri

Datorren astean Ifar kaleko sarrera-irteera seguruagoa egiteko lanak egingo dira

Datorren astean Ifar kaleko sarrera-irteera seguruagoa egiteko lanak egingo dira

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/12 11:40

Hondartza kaletik Ifar kalerako sarrera-irteerako gunea zabaldu egingo da, hala segurtasuna handituz. Hondartza kaletik joanda gaur egun zebra bidea dagoen lekuan bi loreontzi jarriko dira. Gaur egun, semaforoa gorrian dagoenean batek baino gehiagok erabiltzen du tarte hori eskuma aldera hartzeko, eta arriskutsua da.

Datorren astean Ifar kaleko sarrera-irteera seguruagoa egiteko lanak egingo dira - Gehiago irakurri

Enpresatan berdintasun planak egiteko laguntzak

Enpresatan berdintasun planak egiteko laguntzak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/14 13:28

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresatan berdintasun planak eta diagnostikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin du Emakundek.

Enpresatan berdintasun planak egiteko laguntzak - Gehiago irakurri

Santa Katalinako bidea asfaltatu da

Santa Katalinako bidea asfaltatu da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/14 12:42

Santa Katalinako bidearen asfaltatze-lanak egin dira 2021eko abenduaren amaieran. Horrela, aspaldi egindako eskaera bati erantzun zaio.

Santa Katalinako bidea asfaltatu da - Gehiago irakurri

Jon Artanok irabazi du Tene Mujika beka

Jon Artanok irabazi du Tene Mujika beka

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/18 12:52

'Anderik Ande' izeneko proiektuak Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu.

Jon Artanok irabazi du Tene Mujika beka - Gehiago irakurri

'Argiantza' irakurketa klubaren 2022ko lehen irakurgaia

'Argiantza' irakurketa klubaren 2022ko lehen irakurgaia

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/19 22:10

Urtarrilaren amaieran martxan hasiko da aurtengo Irakurketa Kluba. Lehehengo saioa urtarrilaren 26an egingo da, Pello Lizarralderen Argiantza liburuarekin. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da.

'Argiantza' irakurketa klubaren 2022ko lehen irakurgaia - Gehiago irakurri

'Eta hik zer?' antzerkiforuma otsailaren 3an Bizikidetza Batzordeak antolatuta

'Eta hik zer?' antzerkiforuma otsailaren 3an Bizikidetza Batzordeak antolatuta

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/21 09:25

Indarkeriak gure egunerokotasunean noraino eragin digun ikusgarri egiten duen obra bat ekarriko du herrira Bizikidetza Batzordeak: 'Eta hik zer?' Baketik Fundazioaren antzerkiforuma. Obra honen asmoa, gure bizikidetzan hausnartzea da eta 3 galdera hauen inguruan ideiak partekatzea: zer gertatu zen eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? Zer egin dezakegu etorkizunean berriz ere errepika ez dadin?

'Eta hik zer?' antzerkiforuma otsailaren 3an Bizikidetza Batzordeak antolatuta - Gehiago irakurri

Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak datorren iganderako, otsailaren 6a

Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak datorren iganderako, otsailaren 6a

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/28 12:40

Goizeko 10:00etan elkartuko da taldea Artzabalgo aparkalekuan (Danobat) eta tailerrak 3 orduko iraupena izango du.

Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak datorren iganderako, otsailaren 6a - Gehiago irakurri

Debako gazteen aisialdirako lonjak arautzen dituen ordenantza onartu du udalbatzak aho batez

Debako gazteen aisialdirako lonjak arautzen dituen ordenantza onartu du udalbatzak aho batez

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/01/28 12:54

Atzo, urtarrilak 27, egindako ohiko osoko bilkuran landutako gai guztiak aho batez onartu zituen Debako udalbatzak, tartean gazteen aisialdirako lonjen erabilera arautzen duen ordenantza.

Debako gazteen aisialdirako lonjak arautzen dituen ordenantza onartu du udalbatzak aho batez - Gehiago irakurri

Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubiko lanak amaitze bidean daude

Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubiko lanak amaitze bidean daude

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/04 15:01

Ari da berreskuratzen ohiko itxura Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubia, eusten laguntzen zion burdinezko egitura gorria kenduta. Arazo berezirik sortu ez bada ere, pixka bat atzeratu egin dira lanak, eta aurreikuspena hilabete honetan amaitzea bazen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalari jakinarazi dio atzeratu egingo dela. Zenbaterainoko atzerapena izango duen ez du oraindik zehaztu Aldundiak, lanetako arduradunak hori aztertzen ari baitira.

Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubiko lanak amaitze bidean daude - Gehiago irakurri

Artzabalgo hilerri berrira bisita gidatuak egingo dira martxoaren lehen hamabostaldian

Artzabalgo hilerri berrira bisita gidatuak egingo dira martxoaren lehen hamabostaldian

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/11 12:56

Erregelamendua onartuta, lanak amaituta, eta une honetan azken ukituak egiten ari direla, laster zabaltzeko moduan egongo da Artzabalgo hilerri berria. Debako Udalaren asmoa da martxoa amaitu aurretik zabaltzea, eta hala egingo da ezusterik sortu ezean.

Artzabalgo hilerri berrira bisita gidatuak egingo dira martxoaren lehen hamabostaldian - Gehiago irakurri

Bi urterako hitzarmena sinatu dute Debako Udalak eta Cita Alzheimer Fundazioak

Bi urterako hitzarmena sinatu dute Debako Udalak eta Cita Alzheimer Fundazioak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/11 13:51

Asteon sinatu dute Debako Udalak eta Cita Alzheimer Fundazioak lankidetza hitzarmena 2022. eta 2023. urteetarako. ExerCita Estimulazio kognitiboko Programa eta zahartze aktiboko Cita GO-ON proiektua (bihotz-hodietako ohitura eta estiloak zainduz narriadura kognitiboa nola prebenitu behar den ikertzen duena) gauzatuko dira Deban. Lehena 2020an egin zen udalerrian lehen aldiz, eta bigarrena berria da.

Bi urterako hitzarmena sinatu dute Debako Udalak eta Cita Alzheimer Fundazioak - Gehiago irakurri

Irakurketa kluba otsailaren 28an

Irakurketa kluba otsailaren 28an

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/14 13:41

Otsailaren 28an Catherine Meurisseren 'La levedad' liburua landuko da Irakurketa Klubean egingo den hurrengo saioan, Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean.

Irakurketa kluba otsailaren 28an - Gehiago irakurri

Tene Mujika ilustrazio sariketarako deialdia egin du Debako Udalak

Tene Mujika ilustrazio sariketarako deialdia egin du Debako Udalak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/23 16:10

Debako Udalak Tene Mujika ilustrazio sariketa antolatu du Tene Mujika hil zela 40 urte bete diren ikasturtean antolatuko diren ekimen ezberdinetarako irudia sortu nahi duelako.

Tene Mujika ilustrazio sariketarako deialdia egin du Debako Udalak - Gehiago irakurri

Askotariko ekimenak antolatu dituzte hainbat eragilek inauterietarako

Askotariko ekimenak antolatu dituzte hainbat eragilek inauterietarako

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/18 13:51

Otsailaren 25ean, 26an eta martxoaren 1ean egingo dira aurten inauterietako ospakizunak. Azken egun horretan Gaztelekuak antolatutako mozorro show-a egingo da frontoian. Inauteriak iragartzeko kaldereroak ere irtengo dira aurten kalera, bihar, otsailaren 19an, 19:00etan Agirre jauregitik abiatuta.

Askotariko ekimenak antolatu dituzte hainbat eragilek inauterietarako - Gehiago irakurri

Luzaro eskolan jarritako estalpearekin jarduera gehiagorako gune bat irabazi da

Luzaro eskolan jarritako estalpearekin jarduera gehiagorako gune bat irabazi da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/18 16:13

Eskolak espazio librean estalitako gune baten beharra atzeman zuen, covid-19ak eragindako osasun egoerak areagotu zuena, eta Udalari esku-hartzea eskatu zion. Eskolarako sartu-irteerak taldeka egin behar ziren unean babesa egon zedin patio osoa estaltzen zuen karpa jarri zuen Debako Udalak bertan, baina gerora gunea iraunkor bihurtzeko estalpea egitea erabaki zen. Asteon amaitu dira abenduaren 15ean hasitako lanak.

Luzaro eskolan jarritako estalpearekin jarduera gehiagorako gune bat irabazi da - Gehiago irakurri

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzea

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzea

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/24 17:12

2022.eko martxoaren 1etik apirilaren 1 arteko epealdian, biak barne, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzea - Gehiago irakurri

Itziarko Auzo Udalaren modifikazio espedientea bertan behera utzi du Debako udalbatzak

Itziarko Auzo Udalaren modifikazio espedientea bertan behera utzi du Debako udalbatzak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/25 14:09

Atzo, otsailak 24, batzartu zen Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Landutako gaien artean zegoen Itziarko Entitate Txikiaren aldaketaren espedientearekin aurrera jarraitzea edo bertan behera uztea. EH Bilduren eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta DAren kontrako botoekin bertan behera uztea erabaki zen. Horrela, duela 3 urteko gai hau itxi egin da, eta alderdi guztiak 2020an adostutako hitzarmenean sakontzeko konpromisoa adierazi dute. Beste gai batzuei lotuta, aho batez onartu ditu udalbatzak ordenantza fiskalen moldaketak eta martxoaren 8aren testuinguruen egindako adierazpen instituzionala.

Itziarko Auzo Udalaren modifikazio espedientea bertan behera utzi du Debako udalbatzak - Gehiago irakurri

Emakumeen zikloa ardatz, hauek erdigunean jartzea izango da Martxoaren 8aren inguruko lanketaren helburua

Emakumeen zikloa ardatz, hauek erdigunean jartzea izango da Martxoaren 8aren inguruko lanketaren helburua

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/02/25 13:25

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten ere, egitarau oparoa osatu du Berdintasun batzordeak. Era eta gai ezberdinetako jarduerak antolatu diren arren, “aurten saiakera berezia egin nahi izan da emakumeen zikloa erdigunean jarri eta eragile ezberdinekin lanketa interesgarriak burutzeko”, Itziar Irizar Beristain Berdintasun eta politika feministen zinegotziaren esanetan.

Emakumeen zikloa ardatz, hauek erdigunean jartzea izango da Martxoaren 8aren inguruko lanketaren helburua - Gehiago irakurri

Animadeban lanak aurkezteko izen-ematea zabaldu da

Animadeban lanak aurkezteko izen-ematea zabaldu da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/04 09:00

Irailaren 7tik 10era egingo da Animadeba Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdia Deban. Hamabosgarrena izango da aurtengoa. Maiatzaren 1ean amaituko da film laburrak aurkezteko epea, Sail Ofizialean eta Zuzendari Berriak-EHU atalean lehiatuko direnak.

Animadeban lanak aurkezteko izen-ematea zabaldu da - Gehiago irakurri

Martxoaren 25ean zabalduko da Artzabalgo hilerri berria

Martxoaren 25ean zabalduko da Artzabalgo hilerri berria

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/09 15:42

Heldu da Artzabalgo hilerri berria zabaltzeko unea. Martxoaren 25ean, 12:00etan zabalduko da. Udalerrian aspaldi atzemandako behar bati erantzungo zaio horrekin. Hilerri berdea da, hilobi gehienak lur azpian eta soropilez estaliak daude, eta horrenbestez, parke baten itxura du. Herritarrek aurretik ezagutzeko aukera izango dute martxoaren 17an, 18an eta 19an egingo diren bisita gidatuetan.

Martxoaren 25ean zabalduko da Artzabalgo hilerri berria - Gehiago irakurri

Debaren eta Itziarren arteko gaur egungo elkarlana eredu gisa aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Debaren eta Itziarren arteko gaur egungo elkarlana eredu gisa aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/04 13:07

Debako alkate Gilen Garcia eta Itziarko auzo-alkate Arantza Egaña Gipuzkoako Batzar Nagusietan egon dira asteon, Gipuzkoako udal barrutiak erregulatzen dituen foru-arauaren berrikuspenari buruz eztabaidatzeko sortutako Ponentzian. Biek nabarmendu dute gobernantza eredu partekatua, eta gaur egun bi erakundeen artean lortutako harremanak herritarrentzat dakarren onura.

Debaren eta Itziarren arteko gaur egungo elkarlana eredu gisa aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan - Gehiago irakurri

Martxoak 8: adierazpen instituzionala

Martxoak 8: adierazpen instituzionala

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/06 21:45

Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan debako udalbatzak otsailaren 24an adierazpen instituzionala adostu du aho batez.

Martxoak 8: adierazpen instituzionala - Gehiago irakurri

'Bastiñuixan' kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko egitasmoa martxoaren 15etik aurrera

'Bastiñuixan' kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko egitasmoa martxoaren 15etik aurrera

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/11 12:07

Debako Udalak eta Urtxintxak “Bastiñuixan” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Zumardiko kioskoan egingo dira (euria bada, Ifar kaleko eskolako patioan).

'Bastiñuixan' kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko egitasmoa martxoaren 15etik aurrera - Gehiago irakurri

Zuhaitz landaketa egingo da Arantzako artadian igande honetan

Zuhaitz landaketa egingo da Arantzako artadian igande honetan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/11 12:19

Guztira 500 zuhaitz landatuko dira eta asmoa da Arantzako artadian erabilerarik gabe geratu diren nekazaritzako bi lursail baso bihurtzea.

Zuhaitz landaketa egingo da Arantzako artadian igande honetan - Gehiago irakurri

Apirilaren 30erako aurkeztu behar dira euskal artista bisual berrien lehiaketan parte hartzeko lanak

Apirilaren 30erako aurkeztu behar dira euskal artista bisual berrien lehiaketan parte hartzeko lanak

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/11 13:50

Euskal artista garaikide berriek haien lanak jendaurrean erakusteko dituzten zailtasunak eta dagoen diru iturri murritza ikusita, Arte Eskola bizirik taldeak proposatuta Kultura batzordeak esku-hartzea erabaki zuen. Eta bi taldeek elkarlanean lehiaketa bat antolatzeko oinarriak lantzeari ekin zioten. Osoko bilkurak horiek onartu ondoren, aurten deialdia egitea erabaki da.

Apirilaren 30erako aurkeztu behar dira euskal artista bisual berrien lehiaketan parte hartzeko lanak - Gehiago irakurri

Herritarrek hautatuko dute Tene Mujikaren ilustrazioa

Herritarrek hautatuko dute Tene Mujikaren ilustrazioa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/18 07:33

Tene Mujika hil zeneko 40. urteurrenaren testuinguruan askotariko ekimenak antolatu ditu Debako Udalak. Tartean, Mujikaren ilustrazio sariketa. Lanak aurkezteko epea asteon amaitu da, eta sariduna hautatzeko prozesua zabalduko da.

Herritarrek hautatuko dute Tene Mujikaren ilustrazioa - Gehiago irakurri

Zumardiari buruzko partaidetza prozesuaren partekatze saioa martxoaren 29an egingo da

Zumardiari buruzko partaidetza prozesuaren partekatze saioa martxoaren 29an egingo da

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/18 12:30

Dagigun partaidetza prozesuan Zumardiari buruz egin den lanketaren emaitzak partekatzeko unea heldu da. Hilaren 29an egingo den ekitaldian aurkeztuko da orain arte egindakoak eman duen emaitza, eta aurrera begirako proposamena. Ekitaldia udaletxeko pleno aretoan egingo da 18:30ean.

Zumardiari buruzko partaidetza prozesuaren partekatze saioa martxoaren 29an egingo da - Gehiago irakurri

Javier Jareñok irabazi du Tene Mujika ilustrazio sariketa

Javier Jareñok irabazi du Tene Mujika ilustrazio sariketa

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/22 21:05

Herritarrek egindako bozketa bidez irabazi du Murtziako Yecla herriko (Estatu espaniarra) Javier Jareñok Tene Mujika ilustrazio sariketa. Bi lan aurkeztu ziren sariketara. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon dira erakusgai jendeak bozka eman zezan. 63 pertsonak bozkatu zuten. Irabazleak 37 boto jaso zituen, eta besteak, Dulce Maria Fene galiziarrak egindakoak, 22. Balio gabeko 4 boto jaso ziren.

Javier Jareñok irabazi du Tene Mujika ilustrazio sariketa - Gehiago irakurri

Martxoaren 31ra bitartean eman daiteke izena Emakumea* surflari ikastaroetan

Martxoaren 31ra bitartean eman daiteke izena Emakumea* surflari ikastaroetan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/23 09:38

Emakumea* Surflari emakumeen artean surfa sustatzearen alde lanean ari den irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta euskal kostaldeko herrietan emakumeei soilik zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu 2014az geroztik. Debako Udalak eta Emakumea* Surflari elkarteak lankidetza hitzarmena adostu dute 16 urtetik gorako emakumeei* zuzendutako ikastaroak sustatu eta pertsona hauen ahalduntze indibidual eta kolektiboa bultzatzeko asmoz.

Martxoaren 31ra bitartean eman daiteke izena Emakumea* surflari ikastaroetan - Gehiago irakurri

Zahartze aktiboa eta osasungarria nahi duzu?

Zahartze aktiboa eta osasungarria nahi duzu?

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/24 08:40

Eman izena CITA-alzheimerren ikerketa berrian, bizitza ohitura osasungarrien eta eta faktore kardiobaskularren kontrolaren bidez narriadura kognitiboa prebenitzeko.

Zahartze aktiboa eta osasungarria nahi duzu? - Gehiago irakurri

Euskarazko aisialdi eskaintza osatzeko 'proposatu ikastaro bat'

Euskarazko aisialdi eskaintza osatzeko 'proposatu ikastaro bat'

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/03/25 13:48

Hurrengo ikasturteko 'Gozatuz aisialdia euskaraz' egitasmoaren programa osatzeko herritarrei intereseko dituzten ikastaroak proposa ditzaten eskatu nahi die Udalak. Apirilaren 8ra arteko epean jasoko dira proposamenak Udal liburutegian, Udaletxeko harreran, Turismo bulegoan eta Gaztelekuan jarriko diren esku-orrietan. On-line ere egin daiteke, lotura honetan: https://forms.gle/419E7NSprfQc1N6j7.

Euskarazko aisialdi eskaintza osatzeko 'proposatu ikastaro bat' - Gehiago irakurri

Gaur zabaldu da Artzabalgo hilerri berria

Gaur zabaldu da Artzabalgo hilerri berria

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/04/01 07:17

Artzabalgo hilerria gaur, martxoak 25, eguerdian zabaldu da. Udalbatza osatzen duten hiru alderdietako ordezkariak, gai honetan lanean aritu diren udal langileetako batzuk eta herritarrak egon dira bertan. Gilen Garcia alkateak eskerrak eman dizkie gai honekin lanean aritu direnei, hala nola, batzordeari.

Gaur zabaldu da Artzabalgo hilerri berria - Gehiago irakurri

Egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duen 'elkar-EKIN Lanean' programaren diplomak banatu dira gaur Debegesan

Egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duen 'elkar-EKIN Lanean' programaren diplomak banatu dira gaur Debegesan

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/04/01 14:10

Gaur, osteguna, martxoak 31, 'elkar-EKIN Lanean' programan diplomak banatu dira Debegesan, Debabarreneko Garapen Agentzia; guztira, 19 emakumek eta 29 gizonek hartu dute parte.

Egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duen 'elkar-EKIN Lanean' programaren diplomak banatu dira gaur Debegesan - Gehiago irakurri

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdia egin du Debako Udalak beste administrazioekin elkarlanean

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdia egin du Debako Udalak beste administrazioekin elkarlanean

Saioa-(e)k eginda Azken aldaketak 2022/04/01 07:57

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi du UEMAk, eta horien artean, errenta aitorpena ere euskaraz egitea. Horretarako, aurreko urteetako bideari jarraituz, hautu hori sustatzeko kanpaina hasiko dute UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean, tartean Debako Udalak.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdia egin du Debako Udalak beste administrazioekin elkarlanean - Gehiago irakurri

« » 1 ... 6 7 8 [9] 10