Albisteak


Udalbatzak behin-behineko onespena eman dio Udalaren 2019ko Aurrekontu Orokorrari
Aurrekontu bateratua 8.219.018€-koa da, 2018an baino %5,48 gehiago.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan hainbat ekintza antolatu ditu Udalak
Berdintasun Sailak egitarau zabala antolatu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Emakumeon eskubideak aldarrikatu eta berdintasunaren alde borrokatzeko helburuarekin, herritarrak ekimen horietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du
Bigarren “Txartel Berdea” eskuratu du eta beste lau urtez eutsiko dio, 2022ra arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari.

2018-2022 Euskararen Erabilera Plana ahobatez onartu du Udalak
Euskara Planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.

Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren lehen edizioa ospatuko da Deban ekainaren 19tik 23ra
Ekitaldiak nazioarteko film laburrak sarituko ditu oraingoan; eta lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 2019ko martxoaren 22ra arte.

Mendiko hezeguneak ezagutarazteko irteera gidatua egingo du Geoparkeak otsailaren 9an
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko bi adituren eskutik, balio natural handiko bi hezegune ezagutzeko aukera izango da: Artutzan eta Urritzuko putzuak.

Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak V. literatur lehiaketa antolatu dute
Bosgarren urtez antolatu dute Udalak eta Cardenas Fundazioak Debako literatur lehiaketa. Aurtengo gaia San Roke ermita izango da, eta parte-hartzaileek 2019ko martxoaren 17a baino lehen entregatu beharko dituzte euren lanak turismo bulegoan.

Debako Udalak ke detektagailuak instalatu ditu 75 urtetik gorako adinekoen 204 etxebizitzetan
Pasa den irailean abiatu zuen Udalak adinekoen etxebizitzetarako suteen prebentzio kanpaina. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako adinekoen etxebizitzetan segurtasun baldintzak aztertu dituzte, hauen zein gertuko bizilagunen babesa bermatu asmoz.

Eneko Aizpurua, XIII. Tene Mujika Sariaren irabazlea
Bidasoan gora egindako bidaia baten kontakizunari esker irabazi du Eneko Aizpurua lazkaotarrak aurtengo Tene Mujika Beka. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak hamahirugarrenez antolatu dute Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez fikziozko proiektuak saritzen dituen beka.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren Munduko Geoparkeen aldizkari berria aurkeztuko du Fiturren
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 23an, aurkeztuko du Geoparkeak UNESCOren Munduko Geoparkeen aldizkari berria. Bertan izango da UNESCO Geoparkeen Sare Globaleko koordinatzailea, Nickolas Zouros.

Debako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimenak erdiesteko deialdi publikoa
Udalak bi baimen onartuko ditu gehienez ere urte osorako; eta horiek bi urteko iraupena izango dute, luzatzeko inolako aukerarik gabe. Udako denboraldian Debako hondartzan beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten surf eskolek, hortaz, eskabidea aurkeztu beharko dute udaletxean urtarrilaren 31 baino lehen.

Badator II. Sorginetxe Big Wave Erronka!
Euskal Herriko Surf Federazioak bigarrenez antolatu du Euskal Herriko olatu erraldoien txapelketa, eta aurten ere Deban egingo da. Egun bakarreko txapelketa, urtarrilaren 12tik martxoaren 31 bitartean izan daiteke; itsasaldien arabera.

Baratza proiektuarekin jarraitzeko asmoz, beste bost urtez alokatuko du Udalak erriberako lursaila
Proiketu hau laneratzeko eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago, autonomia pertsonala garatu eta gizartean integratu daitezen.

2019ko urte berriko ferian eguraldia hotz, baina giroa bero
Urtarrilaren 5ean ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende ugari hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.025€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan.

Urte Berriko 43. Idi Probak
14 izango dira 2019ko idi probatan lehiatuko diren idi pareak. Urtero bezalaxe, Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan izango dira norgehiagokak. Atzo hasi ziren eta hilaren 7ra bitarte, lau saio izango dira.

Deban urteroko "Soro Feria" ospatuko da urtarrilaren 5ean
Datorren larunbatean, urtarrilaren 5ean, Deban Urte Berriko Feria egingo da. Goizeko 09:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu, eta kioskoan ganadu erakusketa egongo da. Goiz osoan zehar herriko musika talde eta dantzariek girotuko dute herria.

ETSk Arronamendiko tunel zaharrak itxiko ditu urtarrilean
Lur mugimenduak egon dira, eta tunelen egonkortasuna arrisku larrian dago.

Danobateko lantegi zaharraren lursaila alokatuko du Udalak ibilgailuentzako aparkaleku publiko bat egiteko

Abenduaren 26tik 29ra Animadeba animazio zinemaldia izango dugu Deban
Udalak hamaikagarrenez antolatu du animazio zinemaldia herrian, eta beste behin, lau eguneko egitarau zabala prestatu du haur, gazte zein helduentzat.

Deba-Mutriku zubian prestatzen ari diren oinezkoen pasabidea martxoan irekiko da
Tamaina handiko egitura metaliko bat jarri da 1. eta 3. zutabeen gainean uztailean kolapsatu zen gangari eusteko, eta, halaber, oinezkoen sarbide bat jarri ahal izango da Deba eta Mutrikuko ertzen artean.

"Atlantic Geoparks" europar proiektuko laugarren koordinazio batzarra egin zen atzo Euskal Kostaldeko Geoparkean
Proiektuaren bazkide diren erakunde guztietako ordezkariak, bost herrialde ezberdinetako 20 bat lagun, Euskal Kostaldeko Geoparkean elkartu ziren atzo.

Debabarreneko eskualdeak ‘Basque Precision Technology District’ marka aurkeztu du, bertako sektore industrialaren aldeko apustu gisa
Eskualdeko ekonomiaren hazkunde iraunkorra sustatzeko asmo garbiarekin, industria-sarearen lehiakortasuna hobetuz. Besteak beste, doitasun-teknologien, 4.0 industriaren, robotikaren eta automatikaren alde egiten.

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Urtero bezala, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Ekintza hauen helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Arratoiak hiltzeko tratamendua
Datorren astean arratoiak hiltzeko tratamendua egingo dute Deban nahiz Itziarren

Deba eta Mutriku lotzen dituen kostako errepidea itxiko dute astelehenean
Bost egunez egongo da itxita errepidea, Ipitxarriko bihurgunea egonkortu bitartean.

Tripontziak ekimen gastronomikoaren bosgarren edizioa martxan da Debabarrenean
Azaroaren 9tik 25era bitartean, Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko bederatzi jatetxek kalitate handiko menu bereziak eskainiko dituzte 28 eurotan. Ekimenaren helburu dira garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak zein ekoizleak ezagutzera ematea.

IX. Animadeba Gortina Lehiaketa
Animadeba Gortina Lehiaketako oinarriak argitaratu dira. IX. edizio honetako lan saritua 2019ko Animadeba animazio jaialdia iragartzeko erabiliko da. Partaideak unibertsitatean edo animazio eskolaren batean matrikulatuta egon beharko dira, eta lanak 2018ko abenduaren 17a baino lehen entregatu beharko dira.

Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du azaroan Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Ikastaroa azaroaren 6tik 15era eskainiko da eta doakoa izango da. Geoparkean gidari lanetan ari direnei edo etorkizunean gidari lanetan jarduteko interesa dutenei dago zuzenduta.

Beirak bizitza asko izan ditzake, birziklatu ezazu
Debabarreneko Mankomunitateak, Ecovidriokin batera, beirazko ontzien gaikako bilketaren aldeko sentsibilizazio kanpaina garatuko du, jasotako beira kopurua eta jasotako beiraren kalitatea gehitzeko asmoz.

Deban ere langabetuen kopurua beherantz
Enpleguaren egoera hobera egin du eta Debako langabetuen kopurura %28 gutxitu da azken urtean. Debegesak egindako Debabarreneko enpleguaren egoera txostenaren arabera 169 debar langabetu zeuden erregitratuta Lanbiden 2018ko abuztuan, 103 emakumezkoak eta 66 gizonezkoak, 2017an baino 67 langabetu gutxiago alegia.