2013/05/20
Europar Geoparkeen Astearen III. edizioa abian da Euskal Kostaldeko Geoparkean
Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean ospatuko du Europar Geoparkeen Astea 2013. Helburua bertako ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua herritarrei, eta bereziki Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleei, gerturatzea da. Hamaika jarduera antolatu dira hala nola, hitzaldiak, umeentzako tailerrak, doako bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak.
Geoparkearen Astea Europako Geoparke guztietan ospatzen da aldi berean.
Europar geoparkeen astea 2013 -
Gehiago irakurri
2013/06/03
Urtero bezala Debako Udaleko Kirol Sailak udako kirol kanpaina zabaldu berri du. Izenematea ekainaren 10etik aurrera egin ahal izango da Turismo Bulegoan.
Piraguismoa, surfa, body boarda, esku pilota, paleta eta xakeaz gain, aurten 2004-2005ean jaioak igeriketa ikastaroa egiteko aukera izango dute.
2013ko udako kirol kanpaina -
Gehiago irakurri
2013/08/05
Diego Sagredo Fundazioak eta Debako Udalak literatur lehiaketa antolatu dute. Debako udalerriarekin, bere historia, kultura, paisaia, jendea, ohitura, festak edo eta herriarekin zerikusia duten gaiak onartuko dira.
Edonork har dezake parte eta lanak euskaraz edo eta gazteleraz sailkatuko dira. Ez dute 100 hitz baino gehiago izango eta Turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2013ko irailaren 30a baino lehen.
Deba 100 hitzetan -
Gehiago irakurri
2013/06/25
Auzo konpostaren proiektua aurrera eramateko lehenengo pausuak eman ditu dagoeneko udalak eta aztertzen ari da konpostagailuak non eta nola jarri. Herritarrei inkesta bat ere zabaldu zaie interesa ezagutzeko asmoz, eta maiatzaren 22an Itziarren eta 23an Deban informazio bilerak egin ziren. Auzo konpostean parte hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du izena, telefono honetara deituz: 943 19 28 40 edo email honetara idatziz: konposta@deba.net
Iritsi da auzo konposta Deba eta Itziarrera -
Gehiago irakurri
2013/09/30
Urriaren 5ean, Ibailagun 2013 ekitaldia izango dugu Deban. Deba ibaia garbitzeko III jardunaldia antolatuko dute Debegesak eta Udalak, oinez ala piraguan edo itsasontziz har dezakezu parte.Eman zure izena Urriaren 3a baino lehen debaibaia@debegesa.com edo
943 82 01 10 telefonoan
Ibaialagun 2013 -
Gehiago irakurri
2013/10/01
Egitasmo berri bat martxan. IPUIN KONTAKETAK. Herritarrak herriko neska-mutilei kontari. Entzuleek gozatzeko; kontalariek disfrutatzeko. Lehenengo saioa igande honetan, arratsaldeko 5etan eta 6etan, Agirre jauregian. Hilero-hilero, lehenengo igandean.
Ipuinen bat, istorioren bat, bizitzako pasadizoren bat kontatzera animatzen denari gustora egingo diogu tokia taldean.
Ipuin kontaketak -
Gehiago irakurri
2013/10/03
Duela 44 urte, 1969an, Oteizak bere ametsa errealitate bihurtu eta Deban hezkuntza proiektu bat martxan jarri zuen. Lehen hazia izan zen hura, sustrai sendoak eman zituena eta egun ere bizirik dagoen proiektua dena. Urriak 4ean hasita urriak 24 arte egitarau zabala osatu da: erakusketak, hitzaldi eta mahai-inguruak, antzerkia, haurrentzako jardunaldiak..
Debako arte eskola eta Oteiza: Oteizaren Hazia -
Gehiago irakurri
2013/10/15
Hemen aurkituko duzu Itziarko Auzo Udalari buruzko informazioa. Itziarko Auzo Udala sortzeko prozesua hasteko arrazoaiak, herritarrei berri emateko eta beraien ekarpenak lortzeko bilerak, eman diren pausoak eta gelditzen direnak...
Itziarko Auzo Udala -
Gehiago irakurri
2013/10/31
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta horretarako zure iritzia eta ekarpena jaso nahi ditu; zurekin batera hobetu nahi du zerbitzua.
Parte hartzeko bilera irekia antolatu dugu zure herrian, etorri eta parte hartu!
Autobus zerbitzua hobetzeko prozesua -
Gehiago irakurri
2013/10/14
Gure Balioak Saria gure eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea eta saritzea du helburu. Sariak IV. edizioa beteko du aurten. Debegesa, eskualdeko Garapen Agentzia da Sari honen sustatzaile eta kudeatzaile nagusia; Debako Udala eta DanobatGroup taldea dira aurtengo laguntzaileak. Saria banatzeko ekitaldia urriaren 23an egingo da, Debako Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan, 18:30etik aurrera.
Aurtengo Gure Balioak Saria urriaren 23an emango da ezagutzera Deban -
Gehiago irakurri
2013/11/11
Debako udalak, Ekintza Plan berri bat egiten dihardu, Debako etorkizuna eraikitzeko xedeak
eta estrategia nagusiak integratuko dituenak. Hau osatzeko, Debako herritarren partehartzearekin kontatu nahi du. Hori dela eta, datorren asteleazkenean, azaroaren 13an, Debako Udaletxeko Pleno Aretoan, arratsaldeko 18:30ean egingo den saioan parte hartzeko gonbita luzatu nahi du.
Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Plana 2013-2016 -
Gehiago irakurri
2013/11/15
Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst” ikus-entzunezkoaren aurkezpena eta hitzaldi dibulgatiboa eskainiko du hurrengo ostiralean, hilak 22, Debako Kultur Elkartean, 19:30ean.
“KARST, Geoparkearen altxor ezkutuak” izenburupean, Arantza Aranburu EHUko Irakasleak, Geoparkeko haitzuloetan egiten ari diren ikerketen gaineko hitzaldi dibulgatiboa eskainiko du; horren aurretik, Alberto Gorritibereak zuzendutako “Karst” izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko da, zine zuzendaria bera bertan egongo delarik.
“KARST, Geoparkearen altxor ezkutuak” -
Gehiago irakurri
2013/11/20
Aurreko asteazkenean, azaroak 13, ospatu zen herri-partaidetzako bileran, bertaratutakoek Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Planari ekarpenak egiteko abagunea izan zuten. Hala ere, Deba etorkizunean nolako herria izan nahiko lukeen edonork, azaroaren 28rarte, bere proposamenak elarazteko aukera du. Ekarpen hauek, kontuan izango dira Ekintza Planaren azken txostena idazterako orduan.
Zer herri nahi duzu? -
Gehiago irakurri
2013/11/22
Debako udaleko berdintasun sailak azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Antolatutako ekimenekin gogoarazi nahi izan da; “Indarkeria Matxista” emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun ezaren adierazpen larriena dela eta mundu guztietako tokietan gerta daitekeela, adin guztietan, maila sozial guztietan, baita kultur agerraldi guztietan ere (telebista, zinea, festak, literatura…). Eta debarrei ANIMATZEN diegu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta egingo diren ekintzetan parte hartzera.
Azaroak 25: Emakumeengananako indarkeriaren aurkako eguna -
Gehiago irakurri
2013/11/23
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetzarako hitzarmen-markoa izenpetu zuten azaroaren 22an, Debako Turismo Bulegoan, Geoparkeko Karst eremuaren ikerketa eta dibulgazioaren alorrean bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko. Hain zuzen, Geoparkeko ondare karstikoa Deba, Mutriku eta Zumaia inguruneko elementu geologiko bereizgarrienetako bat da. Bertan egon ziren: Joseba Palenzuela, Geogarapen elkarteko presidentea, Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia eta Arantza Aranburu, EHUko irakaslea, Aranzadi eta Kuaternario ikaskuntzaren Geo-Q Zentroko kidea eta Karstaren ikerketa taldeko arduraduna.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzadik Karsta ikertzeko eta interpretatzeko lankidetzarako hitzarmen-markoa izenpetu dute -
Gehiago irakurri
2013/12/04
Flysch kategorian, Itziarko Salegi jatetxea izan da irabazlea; eta Karst kategorian, berriz, Mutrikuko Txirlatxo taberna. Epaimahaiak, Andres Conde (Basque Culinary Center), Pantxo Bedialauneta (Cantabrico Taberna) eta Josu Muguerzak osatua (Belaustegi Jatetxea), 50 pintxoen kalitatea eta orijinaltasuna azpimarratu du. Asteburuan 1.000 lagun baino gehiagok hartu du parte pintxo onenen aukeraketan eta Geoparkeak saria zozkatu du horien guztien artean. Irabazlea Gotzone Martija izan da. Aurrerantzean Flysch eta Karst pintxoak establezimendu parte-hartzaileetan eskainiko dira eta Geoparkeak deskontu-txartelak jarriko ditu herritarren eskura.
SALEGI JATETXEA ETA TXIRLATXO TABERNA, GEOPARKEKO ‘FLYSCH & KARST’ PINTXO LEHIAKETAN GARAILE -
Gehiago irakurri
2013/12/05
Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan ostalaritza bultzatu eta kontsumoa sustatzeko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak deskontu-txartelak jarriko ditu herritarren eskura. 6,60 euroren truke. Txartel bakoitzarekin 6 pintxo dastatzeko aukera izango dugu Zumaia, Deba eta Mutrikuko establezimendu parte-hartzaileetan, 3 eguneko epearen barruan. Deskontu-txartelak 3 herrietarako balio dute eta Flysch & Karst lehiaketako pintxo irabazleez gainera, eskaintzen diren gainerako pintxoak kontsumitzeko erabili ahal izango dira.
Pintxoaren Ibilbidea: Pintxoak dastatzeko deskontu txartelak Geoparkean -
Gehiago irakurri
2013/12/13
Debako egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren, Debako Udala, Ekintza Planaren lehentasunezko helburu, ildo estrategiko eta ekintzak definitzen dihardu. Hori dela eta, datorren astelehenean, abenduaren 16an, Debako Udaletxeko Plano Aretoan, arratsaldeko 19:00etan herritarrrek parte hartzeko II. foroa egingo da.
Debako garapen jasangarrirako ekintza plana -
Gehiago irakurri
2014/01/31
Debako udalaren eta Zuhatza euskara elkartearen arteko ekimen honek, hiru maila bereizten ditu: LHko neska-mutilak, DBHkoak eta hortik gorakoak. Maila bakoitzari ariketa diferentea egitea eskatzen zaio; lehenengo bietan gaia jarrita eta helduenean, berriz, libre lagata. Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 31a izango da.
Abian da V. Zubeltzu bertso paper sariketa -
Gehiago irakurri
2014/01/31
Otsailaren 2an, urtero, Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten ere eta laugarren urtez jada, Debanaturak eta Debako Udalak bat egingo dute ospakizun honekin, Deba itsasadarreko hezeguneetan (Casacampoko paduretan zehazki) jarduerak antolatuz. Ekimen honen asmoa, hezeguneek duten garrantziaz herritarrak sentsibilizatzea da, hezeguneak funtsezkoak baitira, bai biodibertsitatearentzat eta baita gizakiarentzat ere.
Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko da Debako Paduretan -
Gehiago irakurri
2014/03/19
Xtremonorte aldizkariak EKITEA, muturreko kirolen jardunaldia antolatu du. Ekimenak Eibarren eta Deban egingo dira: hitzaldiak, proiekzioak, kirol ezberdinen erakustaldiak... Martxoaren 21ean, ostirala, hitzaldiak eta proiekzioak egingo dira Eibarko UPV-EHUko hezkuntza gunean: Periko Iriondo, Jon Odriozola, DYAko Jesus Artola, Alex Berastegui, Edu Uribe eta Ibon Mugerza izango dira bertan. Larunbatean berriz, Debako hondartzan hasiko da erakustaldia.
EKITEA Muturreko kirolen jardunaldia Deban -
Gehiago irakurri
2014/03/18
Gipuzkoako autobus zerbitzua hobetzeko prozesua martxan jarri zen iaz, eta 56 herritan herritarren iritzia jaso ostean, teknikariek aurreproiektuak egin dituzte; orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak berriro herritarren iritzia jaso nahi du, proposatutako zerbitzu berria herritarren beharretara egokitu den jakiteko. Beraz, aurreproiektuak ezagutaraztea eta horien inguruan jendeak duen iritzia jakitea da martxoan eta apirilean egingo den fase honen helburua. Parte hartu eta eman iritzia, autobus zerbitzua hobetzea zure esku ere badagoelako!
Autobus-zerbitzua hobetzeko parte hartzeko prozesua Deban eta Itziarren -
Gehiago irakurri
2014/03/24
Bi txandatan banatuta, , 4. mailako 47 ikasleek hasteko, Goroldiko (udaleko lorazaintza eramaten duena enpresako) teknikariaren azalpenak jaso dituzte: zuhaitz eta landareek gure bizitzan duten garrantzia (kutsakorra den karbono dioxidoa xurgatu eta oxigenoa askatzen dutelako), landareen atalak, eta elikaduraren beharrak, etxeko konposta landareentzako ongarri ezin hobea dela, ...
Bi landare mota usaintsuak (erromero eta aliso) eta kolorez deigarria den Spiraea Japonica ´Goldflame izeneko zuhaizka landatu eta belarra haziak erein dituzte, talde txikietan banaturik.
Gustora asko egon dira ikasleak eta udaleko ordezkariak, beraz, urtero egitea erabaki dute.
Ostilarean Luzaro ikastetxeak eta Udalak Zuhaitz eguna ospatu dute, Itziar bidean dagoen konposgunea landarekin atonduz -
Gehiago irakurri
2014/03/28
Igandean, apirilaren 6an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 18 Musika Eskoletako eskusoinu ikasle naiz irakasle Debako herrigunea musikaz beteko dute. Guztira 170 akordeoilari elkartuko dira, eta hauekin batera Debako Erraldoiak, Aitzuri Abesbatza, Goaz Antzerki Taldea eta Debako Musika Eskolako Dantzari, Gaitero, Koraleko ikasle eta irakasleak ere izango dira.
X. AKORDEOI TOPAKETA DEBAN -
Gehiago irakurri
2014/04/10
“Flysch & Karst Experience” lelopean, bisita gidatuen denboraldi berriak Geoparkeaz gozatzeko proposamen ugari eskaintzen ditu; eskaintza handitu egin da, iaz 213 irteera programatu ziren eta aurten 269 izango dira. Aipagarria da Geoparkearen nazioarteko bokazioa, gero eta nabarmenagoa, eta horren erakusle da webgunea. Hain zuzen, www.geoparkea.com atariko eduki nagusiak ingelesera eta frantsesera itzuli dira, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietara (Deba, Mutriku eta Zumaia) iristen diren atzerritarrei erantzun egokia eman nahirik.
EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK BISITA GIDATUEN DENBORALDI BERRIARI EKIN DIO -
Gehiago irakurri
2014/04/12
2013ko maiatzean Debako eta Itziarko herritarrei konpostajea modu kolektiboan egiteko aukera eman zitzaienetik, Debako herrigunean bi konpost-gune eraiki dira eta bertan 66 familia (195 herritar) daude parte hartzen. Gainera, beste 57 familiak (165 herritar) ere izen eman dute ekimenean parte hartzeko.
2014an udalak epe labur-ertainean hiru gune gehiago eraikitzea aurreikusten du, bata Itziarko bizilagunentzat, bestea Osiokoentzat eta hirugarren bat erdigunekoentzat.
Itziarko gunea eraikitzen hasita dago Udala, pilotalekuaren ondoko berdegunean. Gune hau maiatza erdialderako martxan jarri nahi da, Itziarren ekimenean izen eman duten 10 familiek parte hartu dezaten, baita hemendik aurrera animatuko direnak ere.
HIRU KONPOST-GUNE GEHIAGO ERAIKIKO DIRA -
Gehiago irakurri
2014/04/25
Liburuaren eguna ospatzeko asmoz Debako Udalak, Ostolaza Udal liburutegiak eta Kultur Elkarteak egitarau xume baina interesgarria antolatu dute datorren asterako. Hitzei, dantzak eta musikak lagunduko die, herriko hainbat talderen partehartze eta laguntzari esker. Ekintza hauekin literatura sustatu eta irakurzaletasunari bultzada bat eman nahi zio, herritarrengana hurbildu eta partehartzea ere bilatuz.
HITZEN DANTZA, LIBURUAREN EGUNA DEBAN -
Gehiago irakurri
2014/04/30
Debabo berdintasun zerbitzuak hurrengo astean Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailerbat antolatu du. Izena ez baduzu eman eta interesatua egonez gero jarri zaitez harremanetan,605748579 telefono zenbakira deituz, edo berdintasuna@deba.net helbidera mezu bat bidaliz.
Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura -
Gehiago irakurri
2014/04/30
Larunbatean egingo da aurtengo lehen merkatu txikia, urtero bezala maiatzetik hasi eta urrira bitartean, hileko lehen larunbatetan. Bertan, herriko baserrietako produktuaz gain tailer ezberdinak izango ditugu.
Merkatu Txikia 2014 -
Gehiago irakurri
2014/05/16
Aurten ere Debarrok jai giroan pasatzeko parada izango dugu asteburu guztian zehar. Ostiral arratsaldetik hasita eta igande iluntzerarte, egitarau zabala antolatu du Debako Udalak, herriko talde ezberdinen laguntza eta partehartzearekin. Beraz ondo pasa, GOZATU eta GOXATU jaietaz.
Debarren Eguna 2014 -
Gehiago irakurri
2014/05/21
“Zubi eta Mogel guraso elkarteek, Udalarekin batera, aisialdirako aukerak zabaltzeko ahalegina egitea erabaki dute, euskaraz gozatzeko esparru berriak sortuz eta garapen komunikatibo zein emozionalean lagun dezaketen jarduerak eskainiz: Kuadrillategi, antzerkia, bideogintza, bertsolaritza, jendaurrean hitz egiteko prestakuntza, idazkuntza, irakurle taldea… Izena emateko azken eguna, maiatzak 30 (entregatu ikastetxeko idazkaritzan, udaletxeko harrera bulegoan edo udal liburutegian).”
Aisialdi Berria -
Gehiago irakurri
2014/05/22
AZALPENA: Eguneko zentrorako laguntzaile lan poltsan 8. puntua honela aldatu da: "...—Bigarren ariketa: 15 galderei erantzutea izango da. Galderak lanpostuaren egin beharreko lanei buruzkoak izango dira."
Eskaerak aurkezteko epea datorren ekainaren 2an (barne) amaitzen da.
Eguneko zentrorako laguntzaile lan poltsa -
Gehiago irakurri
2014/05/27
Historikoki, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen inguruko aldarrikapenak mugimendu feministaren ardatz garrantzitsua izan dira. Hori dela eta, Debako Udalak abortatzeko eskubidearen eta zehazki abortuaren lege aurre proiektuaren inguruko hitzaldia antolatu du ekainak 3, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Agirre Jauregiko Ispiluen gelan.
Abortuaren inguruko hitzaldia -
Gehiago irakurri
2014/05/27
Maiatzaren 29tik ekainaren 8ra Europako Geoparkeen IV. astea ospatuko da Geoparkean. Egitasmo honen helburua da bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea eta, horretarako, era askotariko jarduerak antolatu dira Deban, Mutrikun eta Zumaian, hala nola, adituen hitzaldiak, doako bisita gidatuak edota nekazaritza azoka bat.
Europako Geoparkeen IV. astea -
Gehiago irakurri
2014/06/10
Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabala . Izenematea ekainararen 9an hasi zen eta turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu.
UDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2014 PROGRAMA ATERA BERRI DU -
Gehiago irakurri
2014/06/12
Ostiralean, ekainaren 13an eguerdiko 13:00etan inauguratuko da Done Jakue Bideko erromesentzako Debako aterpetxea “Geltokia”. Azpiegitura berria ikusi nahi dutenek elkarteko boluntarioen eskutik egin ahal izango dute egun bertan, 18:00etatik 20:30etara ate irekiak izango baitituzte. Erromesentzako berriz, larunbatean jarriko dute martxan.
"Geltokia" Erromesen aterpetxe berria Deban -
Gehiago irakurri
2014/06/19
Udalak etxe guztietara uda hontako kultur gida banatu du, eta jada atzo hasi zen lehenengo ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu duen Praileaitze I liburuaren aurkezpenarekin.
Gida honek, ekainetik uztailerarteko denboraldian gure herriak izango duen eskaintza zabala jasotzen du.
Debako udalak 2014ko udarako kultur gida atera du -
Gehiago irakurri
2014/07/30
Larunbatean, abuztuaren 2an, hasiko dira Kopraixak eta bost eguneko egitarau zabala prestatu da Itziarko jaiak ospatzeko. Beste behin, auzotarrak protagonista bilakatuko dira Kopraixetan bost eguneko egitarau zabala eta partehartzailea antolatu baita jaietarako.
Kopraixak 2014 -
Gehiago irakurri
2015/08/14
Aurten ere, herriko jai batzordearen ahaleginari esker, festa ederrak gozatzeko aukera izango dugu. Hilaren 14an hasi eta 18ra arte, jai giroa izango da nagusi. Egitaraua turismo bulegoan dago jada salgai, zezenetako sarrerekin batera. 2014ko zezen kronikak ere eskuragarri daude jada. Bestalde, programa txikiak, etxeetan jasoko ditugu.
San Roke Jaiak 2015 -
Gehiago irakurri
2014/08/09
Udal jardueraren berri eman nahian Debako Udalak kaleratu berri du Debaberri udal aldizkaria. Besteak beste, Udal kiroldegia eraberritzeko lanak, Tene Mujika Beka, Artelekuko arte grafiko tailerrak, bideen inbentarioa, lokalal etxebizitza gisa erabiltzeko ordenantza berria, Miramar etxeko murala, Sorozabal pasealekua...
Debaberri udal aldizkaria -
Gehiago irakurri
2014/08/25
Ostiral honetan ekingo diegu, berriro, ITURRI ONDOAN antolatutako ekitaldiei. Oraingo honetan, ERDALDUN BERRIEN KLUBA izeneko antzerki-monologo bat dakarkigu. Asko eta asko sentituko dira identifikatuta, seguru asko, Irantzuk biziko dituen egoerekin eta euren buruaz barre egiteko aukera izango dute. Gogoratu, emanaldia gaueko 22:00etan izango da plaza zaharreko iturri ondoan
"Erdaldun Berrien Kluba" Iturri Ondoan -
Gehiago irakurri
2014/09/09
Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren eta Diego Sagredo Fundazioaren laguntzarekin, XLV. Kaleko margo sariketa antolatuko du Udalak datorren Irailaren 13an. Hitzordu honek, Debako udalerriaren esentzia euren mihisetan jasoko duten inguruko herrietako artistak bilduko ditu.
XLV. Kaleko margo sariketa -
Gehiago irakurri
2014/09/06
Lasturko Jai batzordeak kaleratu berri du aurtengo San Nikolas jaiak iragartzen duen kartela. Hilaren 10ean, San Nikolas egunean hasiko dira ospakizunak eta iganderarte iraungo dute. Ohi bezala bertsolariak, herri kirolak eta dantzaldiak ez ezik lasturko zezenak ez dira falta izango.
San Nikolas jaiak 2014 -
Gehiago irakurri
2014/09/05
GEOPARKEAK aise gainditu du bere lehendabiziko errebalida azterketa eta geoparke izendapenari eutsiko dio beste lau urtez behintzat. Honek esan nahi du UNESCOren babesa daukan Munduko Geoparkeen Sareko kide izaten jarraituko duela. Ebaluatzaileek egindako txostenak Geoparkeak eta erakunde eta entitate publiko eta pribatu ezberdinek elkarlanean egindako esfortzua azpimarratzen du, proiektuaren arrakasta ahalbidetu duena. Azterketaren emaitza gaur eman da jakitera Alemaniako Harz Geoparkean burutzen ari diren Koordinazio Batzordean.
GEOPARKEAK "Txartel Berdea" lortu du -
Gehiago irakurri
2014/10/10
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sariaren deialdi berri bat egin dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena, Deban eraiki nahi izan zen zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak. Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 12an bukatuko da.
IX. Tene Mujika Beka -
Gehiago irakurri
2014/09/13
Eguraldi ederrarekin ospatu da Diego Sagredo Fundazioak, Haitz-Haundi Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako XLV. Kaleko margo sariketa. Debako txoko ezberdinak islatzen dituzten 27 artelanek parte hartu dute lehiaketan eta 8 izan dira sarituak. Lanak erakusgai eta salgai egongo dira irailaren 14tik 21era Agirre Jauregian.
XLV. Kaleko margo sariketako irabazleak -
Gehiago irakurri
2014/09/18
Euskal Jaiaren 50. urtemuga gogora ekarri eta ospatzeko, jaiaren historia biltzen duen liburua argitaratu du Udalak eta Euskal Jaiaren bidez Euskal Herriko kulturari ekarpena egin zioten debarrei errekonozimendu bat egingo diete. Egitarau oparoa antolatu da horretarako irailean zehar.
Euskal Jaia 2014 -
Gehiago irakurri
2014/09/15
Hemendik aurrera Itziartik Debara datozen guztiei Debako hondartzara heltzean olatu handi batek emango die ongi etorria . Hondartza ingurua txukundu nahian udalak Miramar eraikineko fatxadan mural handi bat margotzea erabaki zuen. Arte Factory enpresako gazteek izan dute lanaren ardura eta Udalak eskatu bezala Debako hondartzan surfean dabilen emakume surflari bat irudikatu dute.
Olatu batek Miramar estali du -
Gehiago irakurri
2014/10/07
Martxan dira, jada, AISIALDI BERRIAren barruan eskainitako jarduerak. Zapatu honetan hasi zen helduentzako antzerki ikastaroa, abendura arte iraungo duena. Aste honetatik aurrera, berriz, martxan izango dira maiatzera arte, gaztetxoek osatutako taldeak: antzerki eskolan, talde 1; sukaldaritzan, 2; Kuadrillategin 3. Guztira, 80 bat neska-mutil jarduera arras desberdinetan, helburu bakarrarekin: gozatzea. Informazio gehiagorako deitu telefono hauetakoren batera: 943.60.80.48 / 688.66.37.44
Aisialdi berria martxan -
Gehiago irakurri
2014/11/14
Hainbat jarduera jasotzen ditu dagoeneko kaleratutako udazkeneko Kultur Gida 2014. Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko dugu eta herriko taldeek musikaz beteko dituzte gure kale eta txokoak. Abenduan bertso saio aparta izango da Aldats pilotalekuan, animazioaren mundura ere hurbilduko gara Anima Deba zinemaldiari esker eta Gabonetan gure ohiturak jarraituz urte zaharrari agurra eta berriari ongi etorria egingo diogu. Ondo pasa!
Kultur Gida udazkena 2014 -
Gehiago irakurri
2014/11/19
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk.
Euskarazko produktuen katalogoa -
Gehiago irakurri
2014/11/19
“Indarkeria Matxista” emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun ezaren adierazpen larriena da eta munduko toki guztietan gerta daiteke, adin eta maila sozial guztietan, baita kultur agerraldi guztietan ere (telebista, zinea, festak, literatura…). Urtero moduan, udaleko berdintasun sailak azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu eta herritarrei ekintzetan parte hartzera ANIMATU nahi diegu.
Azaroak 25 “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna " -
Gehiago irakurri
2014/12/22
Aurten ere Animadeba 2014 Debako VII. Animazio Zinemaldia ospatuko dugu abenduaren 26tik 30era. Juanba Berasategi animazio zuzendariak emango dio hasiera zinemaldiari abenduaren 26an. Helduentzako nahiz umeentzako filmak izango dira ikusgai, besteak beste, El Viento Se Levanta Hayao Miyazaki japoniarrarena eta Hair High Bill Plympton Estatu Batuarrarena. Laburmetraia emanaldiari dagokionez, Nontzefilmak 2014 eta Kimuak 2014ko animazio lanak proiektatuko dira. Baina zineaz gain, Imanol Luñoren magia emanaldia eta Doctor Deseoren kontzertu akustikoa izango dira ikusgai.
Anima Deba 2014 -
Gehiago irakurri
2014/12/21
Abenduaren 14ko Ibilketa Nordikoaren hastapen ikastaroan “EKIN, kirola eta bizitza aktiboa”ren eskutik Andoni Urkiolak gidatu zuen saioa. 20 partehartzaile izan ziren eta jarduera ikasten goiza ederki pasa pasa genuen. Ibilketa Nordikoaren nondik norakoak azaldu ondoren bi bastoiekin ibiltzen ikasteko hainbat ariketa landu eta ordubeteko ibilketa burutu genuen hondartza, kaia eta paduratik barrena. Jarduerari jarraikortasuna ematearren, astean zehar ordubeteko ibilketak egiten hasiak gara iluntzeko zortziretatik aurrera. Hurrengo ikastaro aurreratua abenduak 28an egingo dugu. Animatu etorri proba egitera.
Ibilketa Nordikoa -
Gehiago irakurri
2014/12/22
Aurten abenduaren 31n Debako VI San Silbestre lasterketa izango dugu. 11:15ean umetxoak 200metroko ibilbidea egingo dute. 11:30ean berriz, 400metroko ibilbidea egingo duten gaztetxoak izango ditugu eta ondoren 12:00etan 5,3kmko laisterkaldia izango dugu. Lasterketan parte hartu nahi dutenek turismo bulegoan izena eman beharko dute abenduaren 30a baino lehen. (16 urtetik gorakoak 5€ ordaindu beharko dute. )
VI San Silbestre lasterketa 2014 -
Gehiago irakurri
2015/01/07
Guztira 110 postu izan ziren urtarrilaren 3an ospatutako Urte Berriko Ferian. 19 baserrik hartu zuten parte barazki eta fruta lehiaketan, 14 gaztaegile gazta lehiaketan eta 8 erlezain aurkeztu ziren ezti lehiaketara.
Urte berriko feria 2015 -
Gehiago irakurri
2015/01/08
Urtarrilaren 1ean hasi eta urtarrilaren 7a bitartean 20 idi pare izan ditugu Urte Berriko Idi Probetan. Idi parerik onena Zaldibiko Gaztelu Iturgintza izan da, baina orokorrean maila bikaina erakutsi dute idi pare guztiek, marka handiak lortuz. Ohi bezala, zaletu ugari hurbildu da Debako Euskal Jolas probalekura eta giro aparta izan da.
Idi Probak 2015 -
Gehiago irakurri
2015/01/09
Zenbat aldiz gertatzen zaigu elkarrizketa bat euskaraz egin nahi izatea eta gazteleraz bukatu behar izatea? Eta, alderantziz, norbaitekin gazteleraz hasi eta gero ohartzea besteak euskaraz badakiela? Zergatik sentitzen gara deseroso horrelakoetan? Nola konpondu ahal ditugu egoera horiek? Nola lortu kasu horietan euskaraz aritzea, eroso sentituta eta naturaltasunez jokatuta?TELP (Taller d’espai lingüistic personal) tailerrean egoera horietan nola jokatzen dugun aztertuko dugu, eta nola egin dezakegun ikasiko. Euskaraz modu erosoan aritzea gure esku dago.
DEBAKO UDALAK TELP TAILERRA ANTOLATU DU -
Gehiago irakurri
2015/01/12
Elorriagako Jai batzordeak antolaturik aurtengo San Sebastian jaiak hilaren 16an hasiko dira eta urtarrilaren 20ra arte iraungo dute. Mus txapelketa, tortila patata lehiaketa, ume jolasak, giza-proba, bertso bazkaria, idi probak eta noski Gorriti bere animaliekin ere izango dugu.
San Sebastianak 2015 -
Gehiago irakurri