Albisteak

DATORREN ASTEBUKAERAN III. SURFING FESTA OSPATUKO DA DEBAN

DATORREN ASTEBUKAERAN III. SURFING FESTA OSPATUKO DA DEBAN

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/08/02 09:56

Datorren abuztuaren 5ean emango zaio hasiera III. Surfing Deba Festari. Udan ere kirolaz gozatzeko aukera zabala dagoela erakutsiko digute hainbat elkartek. Ostiraletik igandera bitarte ekitaldi ugari antolatu dituzte kolektibo hauek guztiek eta eszenatoki nagusiak Deba ibaia eta hondartza izango dira asteburu honetan zehar.

DATORREN ASTEBUKAERAN III. SURFING FESTA OSPATUKO DA DEBAN - Gehiago irakurri

Larunbat honetan hasiko dira Itziarko Kopraixak

Larunbat honetan hasiko dira Itziarko Kopraixak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/08/04 17:54

Larunbat honetan, abuztuaren 6an, Kopraixak hasiko dira Itziarren eta asteazkenera bitarte bost eguneko egitarau zabala antolatu dute auzolanean.

Larunbat honetan hasiko dira Itziarko Kopraixak - Gehiago irakurri

Badatoz San Roke jaiak!

Badatoz San Roke jaiak!

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/08/05 14:28

Aurtengo festak gainean ditugu. Beste urte batez San Roke jaiez gozatzeko aukera bikaina izango dugu Jai Batzordeak antolatu duen sei eguneko egitarau zabalari esker. Izan ere, aurten egun bat gehiago izango dute San Roke jaiek. Egitaraua turismo bulegoan dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera. Eskuko programa txikiak, ordea, etxeetan jasoko ditugu berehala.

Badatoz San Roke jaiak! - Gehiago irakurri

XLVII. Kaleko margo sariketarako oinarriak argitaratu ditu Debako Udalak

XLVII. Kaleko margo sariketarako oinarriak argitaratu ditu Debako Udalak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/08 09:31

Urtero bezalaxe, iraileko bigarren larunbatean, kaleko margo sariketa ospatuko da Deban. Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi margo elkartearen laguntzarekin antolatu du aurten Udalak lehiaketa honen XLVII. edizioa.

XLVII. Kaleko margo sariketarako oinarriak argitaratu ditu Debako Udalak - Gehiago irakurri

Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute

Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/10/03 12:38

“III. Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketa antolatu du aurten Debako Udalak Cárdenas Fundazioarekin batera. Oraingoan Debako Santa Katalinarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte partehartzaileek. Hauek turismo bulegoan entregatu beharko dira 2016ko urriaren 15a baino lehen eta euskaraz edota gazteleraz sailkatuko dira.

Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute - Gehiago irakurri

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/08/30 10:39

Abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean, biak barne, autobusez egingo dira Zumaia eta Deba arteko bidaiak, trenbide sarean egingo diren konponketa batzuk direla-eta. Informazio gehiago 902 543 210 telefonoan edo www.euskotren.eus helbidean.

Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean - Gehiago irakurri

DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE

DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/28 11:08

Debako Udalak Tene Mujika bekarako oinarriak argitaratu berri ditu. XI. edizioa da aurtengoa eta, aurreko urtetan bezalaxe, Udalak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatu du Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta gure literatura aberasteko helburua duen beka hau. Proiektuak 2016ko abenduaren 11 baino lehen artxiboa@deba.eus helbidera bidali beharko dira.

DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE - Gehiago irakurri

Debako Udalak "Gozatuz" aisialdi berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako

Debako Udalak "Gozatuz" aisialdi berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/08 12:53

Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, Debako Udalak aisialdirako eskaintza berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako. Euskara oinarri hartuta, kultur jarduera desberdinak proposatzen dizkigute; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, idazkuntza edota irakurle taldea. Izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da eta matrikula orria ikastetxeko idazkaritzan, turismo bulegoan edo udal liburutegian entregatu beharko da.

Debako Udalak "Gozatuz" aisialdi berria aurkeztu du 2016/2017 ikasturterako - Gehiago irakurri

XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez

XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/10 19:44

Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu dugu gaur Udalak, Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi elkarte artistikoaren laguntzarekin, antolatu ohi duen margo lehiaketa. 47. urteurren honetan 13 lan aurkeztu dira eta horietatik 8 izan dira sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai erakusketa gelan, irailaren 11tik 18ra hain zuzen ere.

XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez - Gehiago irakurri

Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan

Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/26 10:45

KIMMU enpresaren barnean sorturiko GASTROKULTURALA aholkularitza gastronomikoak antolatutako Kalefood Market izeneko FoodTruck, artisau eta musika ekitaldia Deban ospatuko da asteburu honetan. Sarrera doakoa izango da eta, bertan, 10 FoodTruck, 15 artisau eta sortzaile eta zuzeneko kontzertuak egongo dira.

Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan - Gehiago irakurri

Udan bisitari atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora Debabarrenean

Udan bisitari atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora Debabarrenean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/14 13:33

Debabarreneko bisitarien kopurua %11,8 hazi da udan. Bereziki atzerritarren datuak egin du gora, iaz baino %28,5 gehiago etorri baitira. Debara eta Mutrikura hurbildu diren bisitariak Euskal Kostaldeko Geoparkeak erakarrita etorri dira batez ere. Bai kostaldean bai barnealdean, ostatuen okupazio maila oso altua izan da eta %100ekoa izatera iritsi da abuztuan. Eskualdeko sustapen turistikoaz arduratzen den Debegesa garapen agentziak laster izango du prest turismoaren Plan Estrategiko berria 2016-2020 eperako.

Udan bisitari atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora Debabarrenean - Gehiago irakurri

ASTEBURUAN MAREARTEKO ZABALGUNEA DESKUBRITZEKO AUKERA ESKAINIKO DU GEOPARKEAK MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN, MAREA BIZIEKIN

ASTEBURUAN MAREARTEKO ZABALGUNEA DESKUBRITZEKO AUKERA ESKAINIKO DU GEOPARKEAK MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN, MAREA BIZIEKIN

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/14 13:22

Euskal Kostaldeko Geoparkeak gordetzen duen ondare naturala eta biodibertsitatea ezagutzera emateko asmoz, larunbaterako eta iganderako bisita gidatuak eskainiko dira aldi berean Mutrikun, Deban eta Zumaian, marearteko zabalgunea eta flyscha deskubritzeko gonbidapena eginez. Erreserbak dagoeneko egin daitezke geoparkea.com webgunearen bitartez.

ASTEBURUAN MAREARTEKO ZABALGUNEA DESKUBRITZEKO AUKERA ESKAINIKO DU GEOPARKEAK MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN, MAREA BIZIEKIN - Gehiago irakurri

Asteburu honetarako aurreikusita zegoen KALEFOOD Market ekitaldia bertan behera geratu da

Asteburu honetarako aurreikusita zegoen KALEFOOD Market ekitaldia bertan behera geratu da

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/28 13:22

Kalefood Market izeneko foodtruck, artisau eta musika ekitaldia bertan behera gelditu da, beste behin, antolatzaileek adierazi digutenaren arabera.

Asteburu honetarako aurreikusita zegoen KALEFOOD Market ekitaldia bertan behera geratu da - Gehiago irakurri

Euskal Jaia 2016

Euskal Jaia 2016

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/16 18:16

Hemen dugu irailaren 23 eta 24an Deban ospatuko den Euskal Jaiko egitaraua! Urtero bezalaxe, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero den egitarau zabal bat prestatu dute iraileko azken larunbat honetarako: musika, dantzak, taloak, erromeria, bazkari herrikoia eta VI. Marmitako lehiaketa.

Euskal Jaia 2016 - Gehiago irakurri

Irailaren 24an III. Flysch beltza igeriketa zeharkaldia ospatuko da Mutriku eta Deba artean

Irailaren 24an III. Flysch beltza igeriketa zeharkaldia ospatuko da Mutriku eta Deba artean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/19 11:12

Aurreko bi urteetan bezalaxe, Eibarko Urbat Igeriketa Kirol elkarteak Flysch beltza igeri zeharkaldi bikoitza antolatu du irailaren azken larunbaterako. Kirol proba honen hirugarren edizio hau hilaren 24an ospatuko da eta izena kirolprobak.com helbidean eman beharko da irailaren 22a baino lehen.

Irailaren 24an III. Flysch beltza igeriketa zeharkaldia ospatuko da Mutriku eta Deba artean - Gehiago irakurri

Begirada desberdinak argazki erakusketa Agirre jauregian egongo da astebetez

Begirada desberdinak argazki erakusketa Agirre jauregian egongo da astebetez

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/28 13:22

Jose Luis Aperribai, Juan Ignacio Aizpurua eta Einer Rodriguez Ponce argazkilarien lanak biltzen ditu Begirada desberdinak argazki erakusketak. Hauek Agirre Jauregiko erakusketa gelan egongo dira ikusgai irailaren 23tik urriaren 2ra bitartean.

Begirada desberdinak argazki erakusketa Agirre jauregian egongo da astebetez - Gehiago irakurri

Hauteskunde autonomikoetarako emaitzak Deban

Hauteskunde autonomikoetarako emaitzak Deban

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/09/26 12:43

Atzo, irailak 25, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatu ziren. Deban % 67.03ko partaidetza izan genuen bozka ematerako orduan.

Hauteskunde autonomikoetarako emaitzak Deban - Gehiago irakurri

Ibar Oihar erakusketa Deban

Ibar Oihar erakusketa Deban

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/10/03 14:25

Debara ere iritsi da Ibar Oihar: Deba arroan eginiko soinu- eta kultura-ikerketa herritarren eskura jartzen duen modulu-erakusketa. Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak sustatutako egitasmo hau AudioLab kolektiboak garatu du, 2015ean zehar Deba ibarrean eginiko landa-lan baten bidez. Erakusketa honek pilatutako material eta erregistro esanguratsuenak biltzen ditu eta Debako Udaletxeko sarreran egongo da hilaren 20ra arte.

Ibar Oihar erakusketa Deban - Gehiago irakurri

Anima zaitez eta adierazi zure beldur barik jarrera!

Anima zaitez eta adierazi zure beldur barik jarrera!

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/02 09:53

Debako Beldur Barik lehiaketarako deialdia zabaldu berri du Deba Udaleko berdintasun sailak. Emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten arte adierazpen mota oro onartuko dira. Lehiaketan 12tik 16 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahal dira eta epea azaroaren 9an amaituko da.

Anima zaitez eta adierazi zure beldur barik jarrera! - Gehiago irakurri

Zabor tasaren igoera

Zabor tasaren igoera

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/10/27 12:23

2016ko bigarrengo seihilekotik aurrera zaborren ordainagiriek %12,47ko igoera jasango dute.

Zabor tasaren igoera - Gehiago irakurri

Donejakue Bideak Mardari eta Itxaspe artean igarotzen duen errepide zatian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira

Donejakue Bideak Mardari eta Itxaspe artean igarotzen duen errepide zatian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/04 14:10

Gipuzkoako Foru Aldundiak Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren pareko segurtasuna hobetzeko, oinezkoentzako pasabideak ezarri ditu eta seinalizazioa hobetu du.

Donejakue Bideak Mardari eta Itxaspe artean igarotzen duen errepide zatian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira - Gehiago irakurri

Ekaingo haitzuloa munduko edozein bazterretatik bisitatzeko aukera

Ekaingo haitzuloa munduko edozein bazterretatik bisitatzeko aukera

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/07 10:24

Eusko Jaurlaritzak Madpixel enpresari enkargatu dion Ekaingo haitzuloaren barnealdeko gigapixel digitalizazio-proiektua estatuan egin den lehena izan da. Irudien bereizmen altuak, margoetara hurbildu eta hauek orain arte ez bezala ikusteko aukera ematen du. Lan hori guztia herritarren esku jarriko da orain, web bertsioaren bitartez, bai eta mugikorrerako aplikazio berri baten bidez ere.

Ekaingo haitzuloa munduko edozein bazterretatik bisitatzeko aukera - Gehiago irakurri

"Tripontziak" ekimen gastronomikoaren hirugarren edizioa ospatuko da Debabarrenean

"Tripontziak" ekimen gastronomikoaren hirugarren edizioa ospatuko da Debabarrenean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/09 10:00

Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren establezimenduek menu eta pintxo landuak eskainiko dituzte prezio berezian. Garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak.

"Tripontziak" ekimen gastronomikoaren hirugarren edizioa ospatuko da Debabarrenean - Gehiago irakurri

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/14 10:32

Urtero bezalaxe, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Ekintza hauen helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna - Gehiago irakurri

Debako nesken V. Pala Txapelketa jada azken txanpan

Debako nesken V. Pala Txapelketa jada azken txanpan

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/25 09:40

Azken txanpara iritsi da Debako nesken V. Pala Txapelketa. Atzo, azaroak 24, finalerdiak jokatu ziren eta bihar, berriz, final handia. Txapelketaren hasieran aurkeztu ziren 20 bikoteetatik lau iritsi ziren finalerdietara, denak Debakoak.

Debako nesken V. Pala Txapelketa jada azken txanpan - Gehiago irakurri

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarriko da Deban

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarriko da Deban

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/23 14:10

Hondakinak jasotzeko edukiontzi bidezko sistema berria ezarriko da abenduan. Edukiontzi horiek zabaltzeko beharrezkoa da txartel elektronikoa. Udalak hainbat hitzaldi emango ditu sistema berri honen inguruan eta datorren egunotan material banaketa egingo da.

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarriko da Deban - Gehiago irakurri

"Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburuaren aurkezpena

"Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburuaren aurkezpena

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/11/28 11:46

Asteazkenean aurkeztuko da "Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburua Agirre jauregiko ispiluen gelan. Debako Udalak, Elkar argitaletxearekin batera antolatu ohi duen IX. Tene Mujika Bekari (2014) esker ikusi du argia lan honek. Aurkezpena arratsaldeko 7etan izango da eta bertan egongo dira, besteak beste, liburuaren egileak: Jose Mari Izaga, Pako Salegi eta Carmelo Urdangarin.

"Ez, ez, ez Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia" liburuaren aurkezpena - Gehiago irakurri

Luzaro aldizkaria udaleko webgunean zintzilik

Luzaro aldizkaria udaleko webgunean zintzilik

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/12/05 09:38

Pasa den mendeko 60 eta 70. hamarkadetan, diktadura garaian, Debako gazteek GAZTEEN ELKARTEA eratu zuten eta besteak beste, LUZARO aldizkaria kaleratu zuten. Debako Udalak Luzaro aldizkari bilduma osoa digitalizatu du eta gaurtik aurrera ikusgai dago webgune honetan.

Luzaro aldizkaria udaleko webgunean zintzilik - Gehiago irakurri

VIII. Animadeba Gortina lehiaketa

VIII. Animadeba Gortina lehiaketa

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/12/05 18:25

Abian da aurtengo Animadeba Gortina lehiaketa. Debako Udalak antolatzen duen zortzigarren edizioa da hau eta lan saritua 2017ko animazio zinema jaialdia iragartzeko erabiliko da. Lanak edozein animazio teknika erabiliz aurkeztu ahal izango dira; betiere, abenduaren 9a baino lehen. Irabazleak 700 € eta oroigarria jasoko ditu sari gisa.

VIII. Animadeba Gortina lehiaketa - Gehiago irakurri

2017ko idi probatan 19 idi parek hartuko dute parte

2017ko idi probatan 19 idi parek hartuko dute parte

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/12/27 12:34

Debako 2017ko idi probatan 19 idi pare arituko dira lehian. Norgehiagokak Euskal Jolas probalekuan izango dira urtarrilaren 1etik 9ra bitartean.

2017ko idi probatan 19 idi parek hartuko dute parte - Gehiago irakurri

Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldia

Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldia

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/12/21 14:49

Ezagutzen dugu jada 2016ko Animadeba animazio zinemaldiaren egitaraua. Debako Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu du IX. edizio honetarako. Zinemaldia hainbat laburmetraien proiekzioarekin hasiko dugu abenduaren 26an eta hilaren 29an 2017ko gortina lehiaketaren sari banaketak emango dio amaiera.

Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldia - Gehiago irakurri

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/12/15 09:45

Debako Udaleko berdintasun sailak datorren asterako Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailer bat antolatu du. 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat da. Tailerra astelehenean, hilaren 19an, izango da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura - Gehiago irakurri

El Kolmado ibiltaria Deban izango da bihar

El Kolmado ibiltaria Deban izango da bihar

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2016/12/19 14:43

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen Kultura Bonuaren berri emateaz arduratuko den kamioi bat da, herriz herri premia biziko gaiak saltzen ibiltzen ziren horietakoa bezalakoa. Bihar Debara iritsiko da eta Foruen plazan egongo da arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean.

El Kolmado ibiltaria Deban izango da bihar - Gehiago irakurri

Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia

Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/02 12:58

Urteko lehen larunbatean egin ohi da Deban Soro Feria. Aurten urtarrilaren 7an izango da. Goizeko 9:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu eta kioskoan ganadu erakusketa izango da. Goiz osoan zehar, herriko musika talde ezberdinak izango ditugu kaleak girotzen eta dantzaririk ere ez da faltako.

Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia - Gehiago irakurri

Urte Berriko Feria 2017 - Lehiaketako emaitzak

Urte Berriko Feria 2017 - Lehiaketako emaitzak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/09 15:22

Urtarrilaren 7an ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.225€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan. Doniene Baserria gelditu zen bigarren barazki lehiaketan.

Urte Berriko Feria 2017 - Lehiaketako emaitzak - Gehiago irakurri

Naiara Zubimendi eta M. Antonia Manzano, "Deba 100 hitzetan" III. literatur lehiaketako irabazleak

Naiara Zubimendi eta M. Antonia Manzano, "Deba 100 hitzetan" III. literatur lehiaketako irabazleak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/23 13:35

“Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak: Naiara Zubimendi zumaiarra eta M. Antonia Manzano madrildarra. Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak 1.400 € banatuko dituzte guztira. Sari banaketa urtarrilaren 26an izango da, arratsaldeko 7etan Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Naiara Zubimendi eta M. Antonia Manzano, "Deba 100 hitzetan" III. literatur lehiaketako irabazleak - Gehiago irakurri

2017ko idi-probetako sailkapena

2017ko idi-probetako sailkapena

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/10 11:28

Urtarrilaren 1etik 9ra bitartean 18 idi pare izan ditugu Urte Berriko idi probatan. Idi parerik onena Billelako Laski izan da, baina orokorrean maila bikaina erakutsi dute guztiek, marka onak lortuz.

2017ko idi-probetako sailkapena - Gehiago irakurri

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/16 12:44

Jon Alonso idazle iruñearrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, Jose Migel Etxeberria “Naparra”ren kasua aztertzeko egitasmo batekin.

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin - Gehiago irakurri

Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkea Fiturren

Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkea Fiturren

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/18 14:46

Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak presentzia bikoitza izango du aurten Fitur turismo azokan. Batetik, Euskadiko standean izango du lekua eta, bestetik, Europako UNESCO Geoparkeen Sareak turismo azokan izango duen txokoan. Bertan Europan egun dauden 69 geoparkeak helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko dira.

Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkea Fiturren - Gehiago irakurri

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/18 14:58

Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokak gaur ireki ditu ateak. Bertan, Debabarreneko eskualdea naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura promozionatuko da datorren igandera arte; horixe baita, funtsean, aurtengo edizioaren leitmotiv nagusia: turismo jasangarriaren sustapena.

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen - Gehiago irakurri

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura dantza tailerra

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura dantza tailerra

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/25 10:03

Debako Udaleko berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den beste tailer bat antolatu du datorren asterako. Oraingo honetan, Debako emakume guztiei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat izango da. Tailerra datorren larunbatean, otsailaren 4an, egingo da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.

Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura dantza tailerra - Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkea, National Geographic-eko "eguneko argazkia"

Euskal Kostaldeko Geoparkea, National Geographic-eko "eguneko argazkia"

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/26 14:56

Astelehenean, hilak 23, National Geographic ospetsuaren webguneak “Photo of the day” (eguneko argazkia) deritzon atalean Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen argazki bat argitaratu zuen, M. Subirats argazkilariak Deban ateratakoa.

Euskal Kostaldeko Geoparkea, National Geographic-eko "eguneko argazkia" - Gehiago irakurri

Debako Udalak Osio gunerako hirigintza-plan berri bat onartu du

Debako Udalak Osio gunerako hirigintza-plan berri bat onartu du

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/01/27 12:45

Osio guneko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa aho batez onartu du Udal korporazioak. Aurreikusitako eraikigarritasuna %25 murriztuz, 225 etxebizitza eta 518 garaje eraikitzea ahalbidetzen du proposamen berriak.

Debako Udalak Osio gunerako hirigintza-plan berri bat onartu du - Gehiago irakurri

Debako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira

Debako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/02/23 11:50

Urbabil 2000 S.L. enpresa hasi da Deban dauden hiru haur-parkeen berrikuntza lanetan. Hauek itxita egongo dira lanek irauten duten bitartean eta proiektuaren kostua 120.000 €-koa izango da.

Debako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira - Gehiago irakurri

Debako Udalak 2017ko udal gida berria argitaratu du

Debako Udalak 2017ko udal gida berria argitaratu du

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/02/03 14:09

Gaur iritsi da gurera 2017ko udal gida berria. Debako Udalak Zure Leku S.L. enpresarekin argitaratu ohi duen baliabideen liburuxka hau herriko hainbat enpresa eta establezimenduen laguntzari esker egiten da eta turismo bulegoan eskura daiteke.

Debako Udalak 2017ko udal gida berria argitaratu du - Gehiago irakurri

Udalak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat Enplegu Plan bat jarri du martxan

Udalak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat Enplegu Plan bat jarri du martxan

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/02/06 15:00

Gizarte Zerbitzuetako eta Ingurmena, zerbitzuak eta mantentze lanetako udal sailek Tokiko Enplegu Plan bat jarri dute martxan lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak babesteko helburuarekin. 5 pertsona kontratatu dira herrirako hobekuntza lanak egin ditzaten datozen lau hilabetetan.

Udalak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat Enplegu Plan bat jarri du martxan - Gehiago irakurri

Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu du

Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu du

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/08 14:07

Kalean da “Emakumeen Nazioarteko Egunaren” baitan Deban antolatuko diren ekintzen egitaraua. Martxoaren 3an hasi eta hilaren 24ra arte, hainbat ekintza izango ditugu herrian.

Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu du - Gehiago irakurri

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/02 09:33

Datorren astean, martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak - Gehiago irakurri

Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak  lehiaketako hautagaien artean

Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/23 12:32

El Diario Vascok abian jarri duen ekimen honen helburua aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea izango da. Hautagaien artean Debako Santa Maria Eliza dago. Botoa emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 6ra egongo da zabalik eta erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu gogokoen duen eraikuntzaren alde bozkatzeko.

Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean - Gehiago irakurri

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Instant1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa abiarazi du

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Instant1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa abiarazi du

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/09 14:46

Martxoaren 1etik martxan da “Instan1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa. 13-17 urte bitarteko nerabe gipuzkoarrei zuzenduriko ekimen honen helburua irudi baten bidez norberaren bizitzako instant bat azaltzea izango da eta sari ugari banatuko dira parte-hartzaileen artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Instant1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa abiarazi du - Gehiago irakurri

Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berria eratuko du Udalak

Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berria eratuko du Udalak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/09 10:17

Tokiko Gobernu Batzordeak Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berri bat eratzeko oinarriak onartu ditu. Lan-poltsa hau aldi baterako sortzen diren administrari laguntzaile beharrak betetzeko erabiliko da. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da martxoaren 28ra arte.

Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berria eratuko du Udalak - Gehiago irakurri

Kultur programaziorako plan berria

Kultur programaziorako plan berria

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/13 14:48

Debako Udala eta Kultur Elkartea elkarlanean aritu dira kultur programazio berri bat egiteko. Ekitaldiak hilean behin egingo dira eta aurrez Debako kultur gidan eta Udalaren eta Kultur Elkartearen webguneetan argitaratuko dira.

Kultur programaziorako plan berria - Gehiago irakurri

Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko

Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/14 12:29

Bisita gidatu denboraldi berriaren aurkezpena Explore San Sebastian Region bulegoan egin da; bertan izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kutura eta Turismo diputatua, Denis Itxaso, Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak.

Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko - Gehiago irakurri

Debako Santa Maria Eliza, "Cuando dejes de quererme" filmeko eszenatoki bihurtuko da

Debako Santa Maria Eliza, "Cuando dejes de quererme" filmeko eszenatoki bihurtuko da

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/16 13:02

Igor Legarretaren "Cuando dejes de quererme" filmeko hainbat eszena Debako Santa Maria Elizan grabatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 20an. Plaza Zaharrerako sarrera kontrolatuta egongo da egun osoan zehar.

Debako Santa Maria Eliza, "Cuando dejes de quererme" filmeko eszenatoki bihurtuko da - Gehiago irakurri

Jose Angel Romano Perez Deban izango da bere lan berria aurkezten

Jose Angel Romano Perez Deban izango da bere lan berria aurkezten

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/28 12:18

Agirre jauregiko ispiluen gelan aurkeztuko du idazleak bere lan berria: “Mis nombres propios”. Ekitaldia ostiral honetan izango da, martxoaren 31n, arratsaldeko 7etan.

Jose Angel Romano Perez Deban izango da bere lan berria aurkezten - Gehiago irakurri

Norbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra

Norbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/31 11:42

Debako Udaleko Berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritutako ikastaroa antolatu du udaberriko hilabete hauetarako. Saioak larunbatetan egingo dira Agirre Jauregiko dantza gelan, 10:30etik 12:30era bitartean.

Norbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra - Gehiago irakurri

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/03/31 14:56

2017ko Udalaren Aurrekontu Orokorra atzo onartu zuen behin behinekoz Debako Udalbatzak. Aurrekontua guztira 7.549.382 eurokoa izango da, 2016an baino %1,62 gehiago.

Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari - Gehiago irakurri

Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek

Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/04/10 12:32

Debako eta Mutrikuko Udalek eta Debegesak bilera irekia deitu dute datorren apirilaren 25erako Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko. Bilera Debako Agirre Jauregian egingo da, 18:00etatik aurrera, eta bi herrietako herritarrei zabalik dago.

Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek - Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkea Basque Fest jaialdian izango da Aste Santuan

Euskal Kostaldeko Geoparkea Basque Fest jaialdian izango da Aste Santuan

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/04/12 11:11

Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak bigarren urtez hartuko du parte Basque Fest jaialdian Bilbon, apirilaren 12tik 16ra.

Euskal Kostaldeko Geoparkea Basque Fest jaialdian izango da Aste Santuan - Gehiago irakurri

Haitz-haundi elkarte artistikoaren margolanak Estalitako Pasealekuan ikusgai

Haitz-haundi elkarte artistikoaren margolanak Estalitako Pasealekuan ikusgai

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/04/12 18:18

Estalitako Pasealekuan daude ikusgai Haitz-haundi elkarte artistikoak prestatu dituen azken margolanak. Mikel Laboa, Maialen Lujanbio, Frida Kahlo eta Xabier Leteren erretratuek osatzen duten erakusketa bat da. 25. urteurrena ospatzeko Debako herriari egindako oparia da eta apirilaren 22an inauguratuko dute.

Haitz-haundi elkarte artistikoaren margolanak Estalitako Pasealekuan ikusgai - Gehiago irakurri

Debako Udalak Santa Katalina berreskuratu du

Debako Udalak Santa Katalina berreskuratu du

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/04/25 19:12

Udalak Santa Katalina ermita eta haren lursailek osatzen duten 63.468 m²-ko lurzatia erosi berri du 30.000 euroan. Gaur goizean sinatu da eskritura Zarauzko notaritzan. Udalak eskerrak eman nahi dizkio Alfonso del Valle Lersundiri, urte hauetan guztietan azaldu duen laguntza eta borondate onagatik.

Debako Udalak Santa Katalina berreskuratu du - Gehiago irakurri

Kolorez Blai udalekuetarako izen-ematea asteazkenean zabalduko da

Kolorez Blai udalekuetarako izen-ematea asteazkenean zabalduko da

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/05 13:34

Deban Kolorez Blai udalekuak izango ditugu uztailean zehar. Izen-ematea maiatzaren 10etik 23ra bitartean egin beharko da. Informazio gehiagorako deitu 943 19 13 83 telefonora edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.

Kolorez Blai udalekuetarako izen-ematea asteazkenean zabalduko da - Gehiago irakurri

Deba Musikalek 2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du datorren astelehenean

Deba Musikalek 2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du datorren astelehenean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/09 18:40

2017/2018 ikasturterako Deba Musikalen matrikulatzeko epea datorren astelehenean zabalduko da. Interesatuek ekainaren 16ra arte izango dute eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko aukera.

Deba Musikalek 2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du datorren astelehenean - Gehiago irakurri

Abian da Debako I. mural / grafiti sariketa

Abian da Debako I. mural / grafiti sariketa

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/29 18:04

Debako Udalak I. mural / grafiti sariketa antolatu du, modalitate hauetako sortzaileei Estalitako Pasealekuan ezarri nahi diren paneletan esku hartzeko aukera luzatzeko helburuarekin. Interesatuek izen-emate orria bete eta behean eskatzen den dokumentazioarekin batera, udaletxera helarazi beharko dute ekainaren 16a baino lehen.

Abian da Debako I. mural / grafiti sariketa - Gehiago irakurri

Egitarau zabala Debarren Egunerako

Egitarau zabala Debarren Egunerako

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/18 16:10

Tarinok maiatzaren hirugarren igandean ospatzen dugu geure eguna: Debarren Eguna. Aurten, hilaren 21ean izango da egun handia, baina berau ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira maiatzaren 19 eta 21a bitarte.

Egitarau zabala Debarren Egunerako - Gehiago irakurri

Arte Eskolak 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du

Arte Eskolak 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/16 12:32

2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalik da Arte Eskolan. Harlanketa, zurlanketa, zeramika, brontze galdaketa artistikoa edota grabatu kalkografikoa bezalako espezialitateak landu daitezke bertan.

Arte Eskolak 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du - Gehiago irakurri

Geoparkeko kostaldearen garbiketa auzolanean

Geoparkeko kostaldearen garbiketa auzolanean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/17 12:52

Europako Geoparkeen Astearen baitan, maiatzaren 27an Euskal Kostaldeko Geoparkearen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Geoparkeko kostaldearen garbiketa egingo da auzolanean.

Geoparkeko kostaldearen garbiketa auzolanean - Gehiago irakurri

Geoparkeko kostaldea garbitzeko auzolana, Europako Geoparkeen Astearen baitan

Geoparkeko kostaldea garbitzeko auzolana, Europako Geoparkeen Astearen baitan

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/17 17:24

Maiatzaren 19tik ekainaren 4ra egingo da zazpigarren aldiz Europako Geoparkeen Astea; Europan dauden geoparke guztiek parte hartuko dute egitasmo honetan herritarrentzat ekitaldi ugari eskainiz, tokian tokiko ondarea ezagutarazi eta babesteko mezua helaraziz.

Geoparkeko kostaldea garbitzeko auzolana, Europako Geoparkeen Astearen baitan - Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkearen Batzorde Zientifikoak lehen bilera egin zuen atzo, Deban

Euskal Kostaldeko Geoparkearen Batzorde Zientifikoak lehen bilera egin zuen atzo, Deban

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/20 10:25

Atzo, ostiralez, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Batzorde Zientifikoak lehen bilera egin zuen Deban. Bileran Geoparkearen plan estrategikoaren berri eman zitzaien batzordekideei eta batzordearen beraren garrantzia azpimarratu zen.

Euskal Kostaldeko Geoparkearen Batzorde Zientifikoak lehen bilera egin zuen atzo, Deban - Gehiago irakurri

Geoparkeko kostaldearen garbiketa egingo da larunbatean, auzolanean

Geoparkeko kostaldearen garbiketa egingo da larunbatean, auzolanean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/24 11:34

Europako Geoparkeen Astearen baitan, larunbatean, hilak 27, labarretan pilatutako hondakinak eta plastikoak biltzeko garbiketa egingo da boluntarioekin Deba-Zumaia Biotopoan. Garbiketa lanetan helikopteroa eta kamioia erabiliko dira eta Elorriagako atsedenlekua goizean itxita egongo da bisitarientzat.

Geoparkeko kostaldearen garbiketa egingo da larunbatean, auzolanean - Gehiago irakurri

Bihar abiatuko da Debako XXXI. Antzerki Astea

Bihar abiatuko da Debako XXXI. Antzerki Astea

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/25 11:33

Maiatzaren 26tik ekainaren 4ra bitarte mota guztietako antzezlanak izango ditugu Deban, Antzerki Astearen baitan. XXXI. edizio honetan ere, euskarazko zazpi ikuskizun taularatuko dituzte talde profesional zein amateurrek.

Bihar abiatuko da Debako XXXI. Antzerki Astea - Gehiago irakurri

Volando voy saiorako grabaketa lanak egin dituzte Geoparkean

Volando voy saiorako grabaketa lanak egin dituzte Geoparkean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/26 13:25

Cuatro telebista katearen Volando Voy saioa grabatzen aritu dira Geoparkean. Filmatutako irudiak herritarrekin partekatzeko jaia antolatu dute igande honetarako. Ikustera joateko interesa dutenek beren irudiak grabatzeko baimena sinatu beharko dute lehenago.

Volando voy saiorako grabaketa lanak egin dituzte Geoparkean - Gehiago irakurri

Debako landa-bide publikoen inbentarioa web orrian ikusgai

Debako landa-bide publikoen inbentarioa web orrian ikusgai

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/05/31 13:23

Debako Udalak behin betiko onartu zuen otsaileko ohiko bilkuran bigarren mailako landa-bide publikoen inbentarioa eta orain web orrian dago ikusgai.

Debako landa-bide publikoen inbentarioa web orrian ikusgai - Gehiago irakurri

Abian da Debako memoria historikoaren berreskurapen eta ikerketa proiektua

Abian da Debako memoria historikoaren berreskurapen eta ikerketa proiektua

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/06/02 11:10

Debako Udalak herriko memoria historikoaren berreskurapen eta ikerketa proiektua jarri du martxan. Aranzadi Zientzia elkartearen proposamena aho batez onartu zen azken ohiko bilkuran. Egitasmoak 42.350 euroko kostua izango du eta 2017-2019 urteen artean gauzatuko da.

Abian da Debako memoria historikoaren berreskurapen eta ikerketa proiektua - Gehiago irakurri

Abian da XII. Tene Mujika Beka

Abian da XII. Tene Mujika Beka

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/06/14 15:11

Debako Udalak Tene Mujika bekarako oinarriak argitaratu berri ditu. XII. edizioa da aurtengoa eta, aurreko urtetan bezalaxe, Udalak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatu du Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta gure literatura aberasteko helburua duen beka hau. Proiektuak 2017ko abenduaren 11 baino lehen artxiboa@deba.eus helbidera bidali beharko dira.

Abian da XII. Tene Mujika Beka - Gehiago irakurri

HEMEN DA UDA KIROLA 2017 PROGRAMA

HEMEN DA UDA KIROLA 2017 PROGRAMA

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/06/19 09:25

Uda Kirola 2017 programa prest da etxeko txikienen gozamenerako. Surf, body board, piraguismo eta xake ikastaroen eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.

HEMEN DA UDA KIROLA 2017 PROGRAMA - Gehiago irakurri

Mural / grafiti sariketarako finalistak aukeratzeko bozketa herrikoia

Mural / grafiti sariketarako finalistak aukeratzeko bozketa herrikoia

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/06/22 14:21

Debako Udalak antolatutako I. mural / grafiti sariketako finalistak hautatzeko ordua iritsi da. Herritarrok izango dugu azken hitza. Asteburu osoan zehar aurrez aurreko bozka emateko aukera Agirre jauregiko erakusketa gelan eta ekainaren 30era bitarte Udalaren web orriaren bitartez.

Mural / grafiti sariketarako finalistak aukeratzeko bozketa herrikoia - Gehiago irakurri

Robotika tailerrak Debabarrenean

Robotika tailerrak Debabarrenean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/06/29 12:22

Aurtengo udarako robotika tailerrak antolatu dituzte eskualdeko udalek, Debegesaren laguntzarekin. Egitasmo honen helburua Debabarreneko haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea da. Interesatuek www.gazterobotika.eus webgunean eman dezakete izena.

Robotika tailerrak Debabarrenean - Gehiago irakurri

Udako erakusketa artistikoa bihar inauguratuko da

Udako erakusketa artistikoa bihar inauguratuko da

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/06/30 10:29

Bihar, uztailak 1, “Tentazioak” izeneko arte erakusketa inauguratuko da 12:30ean Santa Maria elizako klaustroan. XIII. edizio hau berezia izango da; hemezortzi artisten lanak egongo baitira ikusgai uztailean eta abuztuan zehar.

Udako erakusketa artistikoa bihar inauguratuko da - Gehiago irakurri

Nazioarteko II. Flysch organo jaialdia

Nazioarteko II. Flysch organo jaialdia

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/07/27 10:27

Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den astean aurkeztu zuen aurtengo Nazioarteko Flysch organo jaialdia. Bigarren edizioa honetan bi emanaldi egingo dira Deban.

Nazioarteko II. Flysch organo jaialdia - Gehiago irakurri

Debako I. mural/grafiti sariketak baditu finalistak

Debako I. mural/grafiti sariketak baditu finalistak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/07/06 10:54

Bozkatzeko epea amaituta, Udalak lehendabizikoz antolatu duen lehiaketa honek baditu dagoeneko lau finalista. Hautatuek uztailaren 16an egingo den jendaurreko ekitaldian gauzatu beharko dituzte beren proposamenak.

Debako I. mural/grafiti sariketak baditu finalistak - Gehiago irakurri

Mural, grafiti, urbanart, streetart …  modalitateak lantzen dituzten artistak lanean ikusteko aukera igande honetan

Mural, grafiti, urbanart, streetart … modalitateak lantzen dituzten artistak lanean ikusteko aukera igande honetan

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/07/14 14:17

Debako I. mural/grafiti lehiaketako lau finalistek herriko hainbat txokotan gauzatuko dituzte euren muralak igande honetan, uztailaren 16an. Maraca, Eneko, Willy eta Sortwo lanean ikusteko aukera izango dugu egun osoan zehar. Euren lanak Estalitako Pasealekuan egongo dira astelehenetik aurrera.

Mural, grafiti, urbanart, streetart … modalitateak lantzen dituzten artistak lanean ikusteko aukera igande honetan - Gehiago irakurri

BEGIRADAK 2017

BEGIRADAK 2017

Aitor Berasategi Zarraga-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/07/17 12:59

Parte hartu 2017ko BEGIRADAK ekitaldian.

BEGIRADAK 2017 - Gehiago irakurri

Udalak hilerri berriaren proiektua aurkeztuko du jendaurrean

Udalak hilerri berriaren proiektua aurkeztuko du jendaurrean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/07/17 17:25

Datorren asteazkenerako, uztailaren 19rako, erakusketa publikoa prestatu du Debako Udalak, Artzabalgo hilerri berriaren proiektua jendaurrean aurkezteko asmoz. Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da Udaletxeko Pleno Aretoan.

Udalak hilerri berriaren proiektua aurkeztuko du jendaurrean - Gehiago irakurri

“Gentzianaren inurrijalea” tximeletaren banaketa-eremua ezagutzeko irteera egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean

“Gentzianaren inurrijalea” tximeletaren banaketa-eremua ezagutzeko irteera egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/07/28 10:50

Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostadeko Geoparkeak, Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean, “gentzianaren inurrijalea” ezagutzera emateko ekimena antolatu dute, tximeleta honen babesa sustatzeko asmoz. Trebakuntza-saio praktiko bat egingo da abuztuaren 8an Deba-Zumaia Biotopoan, parte hartu nahi duen herritar orori irekia.

“Gentzianaren inurrijalea” tximeletaren banaketa-eremua ezagutzeko irteera egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean - Gehiago irakurri

Ostegunean abiatuko da XXXIV. Udako Musikaldia Deban

Ostegunean abiatuko da XXXIV. Udako Musikaldia Deban

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/08/01 17:57

Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu ohi duen Udako Musikaldiak XXXIV. edizioa du aurtengoa. Abuztuaren 3tik aurrera, ostegunero, kontzertuak izango ditugu Santa Maria Elizan.

Ostegunean abiatuko da XXXIV. Udako Musikaldia Deban - Gehiago irakurri

San Roke jaiak 2017

San Roke jaiak 2017

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/08/04 15:16

Gaur eguerdian aurkeztu da aurtengo San Roke jaietako egitaraua. Jai Batzordeak bost eguneko egitarau zabala antolatu du. Egitaraua turismo bulegoan izango dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera.

San Roke jaiak 2017 - Gehiago irakurri

XLVIII. kaleko margo sariketa irailaren 9an

XLVIII. kaleko margo sariketa irailaren 9an

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/08/30 12:59

Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas Fundazioaren laguntzarekin, XLVIII. kaleko margo sariketa antolatu du Udalak datorren irailaren 9an. Hitzordu honek Debako udalerriaren esentzia euren lanetan jasoko duten hainbat herritako artistak bilduko ditu.

XLVIII. kaleko margo sariketa irailaren 9an - Gehiago irakurri

Debako Caritas elkartearen udako kanpaina bukatzear da

Debako Caritas elkartearen udako kanpaina bukatzear da

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/01 18:20

Caritas elkarteak udako kanpaina arrakastatsua izan du aurten. Abuztuan zehar egindako tonbolan boleto guztiak saldu dira eta sari ugari banatu dira parte-hartzaileen artean. Irailaren 9rako Amancio Pradaren kontzertu solidarioa antolatu dute Santa Maria Elizan eta sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan.

Debako Caritas elkartearen udako kanpaina bukatzear da - Gehiago irakurri

Gozatuz aisialdi jardueretarako matrikulazio-epea zabalik irailaren 15era arte

Gozatuz aisialdi jardueretarako matrikulazio-epea zabalik irailaren 15era arte

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/06 18:33

Debako Udalak, Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, datorren ikasturterako aisialdi eskaintza aurkeztu du. Euskara oinarri hartuta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, bertsolaritza eta idazketa sortzailea. Matrikula orriak ikastetxeko idazkaritzan, turismo bulegoan edota udal liburutegian entregatu beharko dira irailaren 15a baino lehen.

Gozatuz aisialdi jardueretarako matrikulazio-epea zabalik irailaren 15era arte - Gehiago irakurri

XLVIII. Kaleko margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez

XLVIII. Kaleko margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/13 14:06

XLVIII. Kaleko margo sariketa ospatu du gaur Udalak, Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas fundazioaren laguntzarekin. Debako txoko ezberdinak islatzen dituzten 13 artelan aurkeztu dira lehiaketara eta 8 izan dira sarituak. Lanak ikusgai eta salgai egongo dira irailaren 10etik 17ra bitartean.

XLVIII. Kaleko margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez - Gehiago irakurri

Deba 100 hitzetan, IV. literatur lehiaketa

Deba 100 hitzetan, IV. literatur lehiaketa

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/12 17:24

Debako Udalak IV. literatur lehiaketa antolatu du, Cardenas fundazioarekin elkarlanean. Aurten, parte hartzaileek Deba eta Mutriku arteko zubi zaharrarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte. Idatziak turismo bulegoan entregatu beharko dira 2017ko urriaren 15a baino lehen.

Deba 100 hitzetan, IV. literatur lehiaketa - Gehiago irakurri

Irri Banda ikuskizunerako sarrerak agortuta

Irri Banda ikuskizunerako sarrerak agortuta

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/13 19:00

Irailaren 23an Irri Banda ikuskizuna egingo da Deban. Gaur goizean 400 sarrera jarri dira salgai eta dagoeneko agortu dira. Eguraldiaren eta eszenatokiak hartuko duen lekuaren arabera, sarrera kopurua gehitzeko aukera egon daiteke; baina hilaren 22ra arte ez dugu horren berririk izango.

Irri Banda ikuskizunerako sarrerak agortuta - Gehiago irakurri

2016/2017 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat dirulaguntzak

2016/2017 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat dirulaguntzak

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/15 09:36

Pasa den ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarren artean dirulaguntzak banatuko ditu Udalak. Laguntza jasotzeko hainbat baldintza bete beharko ditu eskatzaileak eta beharrezkoak diren agiri guztiak 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartean entregatu beharko ditu udaletxeko harrera bulegoan.

2016/2017 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat dirulaguntzak - Gehiago irakurri

2018an ekingo diete Deba-Mutriku bideko lanei

2018an ekingo diete Deba-Mutriku bideko lanei

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/16 12:46

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-638 errepidea hobetzeko eta kostako bi herriok oinez ere komunikatuko dituen bidea egiteko proiektua aurkeztu du. Obrak 2018ko udazkenean hasiko dira, 14 hilabete iraungo dute eta 11 milioi euroko kostua izango dute.

2018an ekingo diete Deba-Mutriku bideko lanei - Gehiago irakurri

Rara filmaren emanaldia eta mahai ingurua Deban

Rara filmaren emanaldia eta mahai ingurua Deban

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/19 13:42

Debako Kultur Elkartean proiektatuko da Rara filma datorren irailaren 24an, igandean. Emanaldiaren ondoren, Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan hitz egiteko mahai ingurua antolatu da. Jarduera aurrera eramateko Mugen Gainetik elkartearen eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntza izan du Udalak.

Rara filmaren emanaldia eta mahai ingurua Deban - Gehiago irakurri

Euskal Jaia 2017

Euskal Jaia 2017

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/22 13:39

Badator Euskal Jaia Debara! Beste urtebetez, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero den egitarau zabala prestatu dute egun honetarako. Beraz, har ditzagun baserritar jantziak eta atera gaitezen kalera Debako jai giroaz gozatzera!

Euskal Jaia 2017 - Gehiago irakurri

Udalerri euskaldunetako Salto! Gazte Topaketak egingo dituzte urriaren 20tik 22ra, Orion

Udalerri euskaldunetako Salto! Gazte Topaketak egingo dituzte urriaren 20tik 22ra, Orion

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/26 14:31

Gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahalduntzeko Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk. Orion egingo dira jardunaldiak urriaren 20tik 22ra, eta bertan parte har dezakete udalerri euskaldunetako 15 eta 18 urte arteko gazteek.

Udalerri euskaldunetako Salto! Gazte Topaketak egingo dituzte urriaren 20tik 22ra, Orion - Gehiago irakurri

Bisita gidatu eskaintza betea udazkenerako, Euskal Kostaldeko Geoparkean

Bisita gidatu eskaintza betea udazkenerako, Euskal Kostaldeko Geoparkean

Jasone Galdona Fuentes-(e)k eginda Azken aldaketak 2017/09/29 12:51

Bisita gidatuen egutegi osoa datozen hiru hilabeteetarako geoparkea.com webgunean kontsulta daiteke eta bertan egin daitezke erreserbak online. Proposamenen artean, nabarmentzekoa da urriko igande guztietan, goizeko 11:30ean, eskainiko den “Flyscha, begirada batean” irteera gidatua, euskaraz.

Bisita gidatu eskaintza betea udazkenerako, Euskal Kostaldeko Geoparkean - Gehiago irakurri

« » 1 2 [3] 4 5 6 7 ... 10