Albisteak


Euskal Jaia 2015 Kartel Lehiaketako oinarriak argitaratu ditu Zuhatza Euskara Elkarteak
Zuhatza Euskara Elkarteak aurten ere antolatu du Euskal Jaia 2015eko Kartel Lehiaketa. Ekainaren 22, 23, 29 edo 30ean arratsaldeko 18.30etik 20.00etara bitartean aurkeztu beharko dira lanak Zuhatza Euskara Elkartearen lokalean (Ifar kalea 12).

DEBEGESAK ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA SUSTATZEKO EKINTZAK burutzen ari da DEBABARRENEAN
Herritar, denda txiki zein enpresei zuzendutako hainbat ekimen egingo dira, energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko asmotan.

Kultura eta Jai Batzordeak San Roketarako kartel lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu. 2015
Jai batzordeak urtero ospatzen diren San Roke jaiak direla eta, kartel lehiaketa antolatu du. Lanak, Debako Udala- Kultura Saila, Portu kalea 1 edo turismo bulegoan aurkeztu behar dira, 2015ko uztailaren 15tik 20ra bitartean. Oinarriak.

Kolorez Blai Udalekuak 2015
Zabaldu berri da kolorez blai udalekuetan izen emateko epea. Maiatzaren 18tik 29ra bitartean izen emate fitxa eta ordainagiria Zuhatzan entregatu beharko da. Plaza mugatuak izango dira, gutxienez 12 laguneko taldea osatu beharko da eta onartuen zerrenda ekainaren 5ean jakinaraziko da. Gurasoentzako bilera ekainaren 26an, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Itziarren (Apaiz etxean) eta 19:00etan Deban (Udaletxeko areto nagusian).

Europako geoparkeen astea
Bosgarrenez ospatuko da aurten Europako Geoparkeen Astea Zumaian, Deban eta Mutrikun; ostiralean hasi eta maiatzaren 31ra bitartean. Bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea du helburu egitasmoak eta, horretarako, askotariko ekintzak egingo dira egun horietan Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, haur, gazte zein helduei zuzenduta.

XXIX. Antzerki Astea
Goaz antzerki taldeak antolatu berri du aurten ere antzerki astea. Maiatzaren 22tik 31a bitartean antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Deban

Deba Musikaleko matrikulazio epea zabalik
Musika eta dantza ikasi nahi dituzu? Debako udal musika eta dantza eskolan matrikulazio epea zabaldu berri da, azken eguna ekainaren 18a izango da. Informazio gehiago debamusikaeskola@yahoo.es helbidean edo 943 192016 telefonoan.

ARTE ESKOLAKO GRAFIKA IKASTAROAK
Ekainean zehar Debako arte eskolan serigrafia eta litografia hastapen ikastaroak izango dira. Nerea Lopez Lanzeta izango da serigrafia ikastaroak emango dituen irakaslea eta Iñaki Rifaterra Litografiakoa. Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 19 18 04 telefonora edo sartu www.debarte.net orrira.

Debarren Eguna 2015
Jai Batzordeak egitarau berezia antolatu du debarren eguneko astebururako: giza probak, musika, danborrada, entzierroa eta sokamuturra, erraldoien konpartsen desfilea, erromeria...

Efizientziea energetikoko eta Energia Berriztagarrien ikastaroak
Usurbilgo Lanbide Eskolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Efizientziea energetikoko eta Energia Berriztagarrien inguruko hainbat ikastaro antolatu ditu.

GIPUZKOAKO PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK 2015
HERRITARREI DEIALDIA PARTAIDETZAZKO TAILERRERA JOATEKO Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute (Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta).

Haurreskolan izena emateko epea zabalduko da.
Maiatzaren 4tik 13ra bitartean Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan izen emateko epea zabalduko da.

ZUBELTZU, VI PERTSO PAPER SARIKETA
Ostiralean banatu ziren, seigarrenez, Zubeltzu bertsolariaren omenez antolatu ohi den bertso-paper sariketako garaileentzako sariak. Ohi den bezala, hiru kategorietan banatu ziren lanak eta hauexek izan ziren, hurrenez hurren, lanik onenen egileak:

"ERRITMOA OINETAN"
Debako musika eta dantza eskolan "Erritmoa oinetan" ikastaroa eskainiko du Joseba Tapiak, oinekin sortutako perkusio erritmo ezberdinak landuz

GIPUZKOAKO PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK 2015
HERRITARREI DEIALDIA PARTAIDETZAKO TAILERRERA JOATEKO Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute (Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta).
Udal eta Batzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeak
Udal eta Batzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeak direla eta, ireki da epea hautesle-zerrenden konsultarako eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko.

HONDAKINAK BILTZEKO SISTEMA ERABAKITZAKO EGINDAKO HERRI GALDEKETAREN EMAITZAK
2015eko martxoaren 26tik 29ra, galdeketa egin zen Deban hondakinak jasotzeko sistema erabakitzeko. Albisten honetan ikusi ditzakezu galdeketaren emaitzak.

ZUHAITZ EGUNA 2015. Debako zumardiaren 150. urtemuga
Bihar, martxoak 26, arratsaldeko 19:00tan hitzaldia Agirre Jauregiko Ispiluen gelan Jose Luis Albizu eta Jakoba Errekondoren eskutik:

“Denon artean %60ra! Hobetzera goaz!” Herri galdeketa martxoaren 29an
Azken bi hilabeteetan hondakinen inguruko partaidetza prozesua garatu da Deban. Helburu nagusia, Deban %60ko sailkatze tasa bermatuko duen bilketa sistema berria erabakitzea izan da. Prozesua herri galdeketarekin amaituko da.

Lurraldekar ekimena aurkezteko eta autoa partekatzeari buruzko jardunaldiak
Nork ez du inoiz autoa partekatu etxekoekin, auzokoekin edo lagunen batekin? Azken urteetan, ostera, partekatzeko ohitura horiek urritu egin dira, ibilgailu-kopurua eta gizartearen errenta-maila handitu diren neurrian. Alabaina, gizarte-erronka berrien eta gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, badirudi autoa ulertzeko modu berriak itzultzekoak direla.
Elizburuko etxebizitza tasatuak
Udal Batzarrak 2015ko otsailaren 26an erabaki zuen Debako Elizburuko 1 sektorean, 3. partzelan Proiektatutako Babes Publikoko Udal Erregimen Tasatuko 21 etxebizitzen eta atxikitutakoak (trasteleku eta garajeak) zozketa arautuko duten oinarriak onartzea.

MARTXOAK 8 “EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA”
Aurten ere, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduko emakumeek batu egingo dira euren eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunaren alde borrokatzeko. Hori dela eta, aurten ere, Deban “Martxoak 8” ospatuko dugu hainbat ekintzen bitartez: bertso saioa, arroz desberdinen dastaketa, murala, kontzentrazioa, Capoeira inguruko saio monografikoa, protokoloaren sinadura ofiziala… Udalak, herriko eragile eta elkarte ezberdinekin batera Martxoaren 8rako programatutako jardueretan parte hartzeko deia luzatu nahi die Debako herritar orori eta bereziki emakumeei

AGIRRETXEKO APARKALEKU / GARAJEETAKO PROIEKTUA
Udalak Agirretxeko aparkaleku/garajeetako proiektua landu, herritarrei aurkeztu, eta ekarpenak jaso ondoren, proiektua zehaztu du.

IKASTAROA: DEMENTZIA ETA PORTAERA ARAZOEN MANEIUA
Datorren Martxoaren 10-12 bitartean Debako Udal Gizarte zerbitzuek, ikastaro bat antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Zaintzaileei zuzendua eta dementziatzuek izan ditzaketen portaera arazoei aurre egiten ikasteko pentsatua dago

FAMILIKANTU egitasmo berria
Familian ondo pasatzeko, barre egiteko, gozatzeko,… gune bat da Familikantu. 6-12 urte arteko umeak euren ama/aita, osaba/izeko edo aitita-amamekin euskal kantuak ikasi eta kantatzeko toki/tarte bat. Euskal poetak eta musikariak ezagutzeko aukera ez ezik harremanak euskaraz bideratzeko eta sareak ehuntzen joateko leku bat.

HONDAKINAK BILTZEKO SISTEMA ERABAKITZEKO PARTAIDETZA PROZESUA
Behin sistema ezberdinen aurkezpena izan eta gero, bakoitzaren ezaugarriak aztertu eta Debarako egokiena zein izan daiteke eztabaidatuko dugu asteartean. Aurrekoan bezala, Agirre jauregiko ispiluen gelan, 19:00etan, da hitzordua

Debako Udalak egin du Elizburuko etxebizitza tasatuen partzela besterentzeko lizitazioaren kontratazio mahaia.
Debako Udalbatzak abenduaren 4an onartu zuen Elizburuko etxebizitza tasatuen partzela konkurtsora ateratzea, bertan egin beharreko oinarrizko proiektuarekin batera. Bestalde, abenduaren 12an udal plenoko aretoan, Alkateak eta udal arkitektoak herritarrei aurkeztu zien Elizburuko etxebizitza tasatuen inguruko nondik norakoak, eman diren urratsak, oinarrizko proiektua etxebizitzen datu tekniko eta ekonomikoekin, eta aurrera begira emango diren pausuak.

Debabarrena mankomunitateak HHSko arduraduna behar du
Debabarreneko eskualdeko mankomunitateak HHSko arduradun plazaren deialdia iragarri du, aldi baterako interinitate lan kontratu modalitatean. Deialdia Gipuzkoako aldizkari ofizialealean kaleratu dute (GAO z.25, 2015eko otsailak 15). Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 10egunekoa da, iragarkia GAOn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Udalak jaso berri du Gipuzkoako Futbol Federazioaren diru laguntza
Debako futbol zelaiko aldagelak amaituta, Udalak ostiralean jaso zuen Gipuzkoako Futbol Federazioaren diru laguntza. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, udaletxeko aurrekontuez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 270.000 euroko laguntza, eta Gipuzkoako Futbol Federazioaren 200.000 euroko diru laguntza izan du Udalak; biak jaso ditu, jada.