Albisteak


Itziarko Auzo Udala
Hemen aurkituko duzu Itziarko Auzo Udalari buruzko informazioa. Itziarko Auzo Udala sortzeko prozesua hasteko arrazoaiak, herritarrei berri emateko eta beraien ekarpenak lortzeko bilerak, eman diren pausoak eta gelditzen direnak...

Auzokonpostajea egiteko ikastaroak egingo dira urriaren 19 eta 22an
Auzokonpostajea egiteko izen eman duten Deba eta Itziarko 74 familiei ikastaroak eskainiko zaizkie, bertan jaso ditzaten argibideak, konposta egiteko eskuorri bat, ontzia eta giltza. Ikastaroak urriaren 19an goizez, eta 22an arratsaldez izango dira, Mogel kaleko konpost-gunean.

Aurtengo Gure Balioak Saria urriaren 23an emango da ezagutzera Deban
Gure Balioak Saria gure eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea eta saritzea du helburu. Sariak IV. edizioa beteko du aurten. Debegesa, eskualdeko Garapen Agentzia da Sari honen sustatzaile eta kudeatzaile nagusia; Debako Udala eta DanobatGroup taldea dira aurtengo laguntzaileak. Saria banatzeko ekitaldia urriaren 23an egingo da, Debako Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan, 18:30etik aurrera.

Debako arte eskola eta Oteiza: Oteizaren Hazia
Duela 44 urte, 1969an, Oteizak bere ametsa errealitate bihurtu eta Deban hezkuntza proiektu bat martxan jarri zuen. Lehen hazia izan zen hura, sustrai sendoak eman zituena eta egun ere bizirik dagoen proiektua dena. Urriak 4ean hasita urriak 24 arte egitarau zabala osatu da: erakusketak, hitzaldi eta mahai-inguruak, antzerkia, haurrentzako jardunaldiak..

Ipuin kontaketak
Egitasmo berri bat martxan. IPUIN KONTAKETAK. Herritarrak herriko neska-mutilei kontari. Entzuleek gozatzeko; kontalariek disfrutatzeko. Lehenengo saioa igande honetan, arratsaldeko 5etan eta 6etan, Agirre jauregian. Hilero-hilero, lehenengo igandean. Ipuinen bat, istorioren bat, bizitzako pasadizoren bat kontatzera animatzen denari gustora egingo diogu tokia taldean.

Ibaialagun 2013
Urriaren 5ean, Ibailagun 2013 ekitaldia izango dugu Deban. Deba ibaia garbitzeko III jardunaldia antolatuko dute Debegesak eta Udalak, oinez ala piraguan edo itsasontziz har dezakezu parte.Eman zure izena Urriaren 3a baino lehen debaibaia@debegesa.com edo 943 82 01 10 telefonoan

2012-2013 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat dirulaguntzak. Bestalde, Udal euskaltegietako matrikulazio epea zabalik dago.
Debako Udalak dirulaguntzak banatuko ditu herritarren artean euskara ikasteak edo UEUko ikastaroetan parte hartzeak suposatzen duen gastua neurri batean arintzeko. Dirulaguntzok, langabezian daudenei edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, egin dituzten ikasketa motak herriko Udal Euskaltegian egiterik izan ez badituzte (talderik ez, mailarik ez, eskola erritmo ezberdinak...).

Deba 100 hitzetan
Diego Sagredo Fundazioak eta Debako Udalak literatur lehiaketa antolatu dute. Debako udalerriarekin, bere historia, kultura, paisaia, jendea, ohitura, festak edo eta herriarekin zerikusia duten gaiak onartuko dira. Edonork har dezake parte eta lanak euskaraz edo eta gazteleraz sailkatuko dira. Ez dute 100 hitz baino gehiago izango eta Turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2013ko irailaren 30a baino lehen.

"Tradizio Bizia" Esperientzia turistikoen programa berria eskualdean
Euskal Kultura eta tradizioak sustatzeko esperientzia turistiko berriak proposatzen ditu "Tradizio Bizia" programak. Bost aukera ezberdin daude, hiru euskal gastronomiarekin loturik eta beste biak gure kirolekin eta pilotarekin.

Iritsi da auzo konposta Deba eta Itziarrera
Auzo konpostaren proiektua aurrera eramateko lehenengo pausuak eman ditu dagoeneko udalak eta aztertzen ari da konpostagailuak non eta nola jarri. Herritarrei inkesta bat ere zabaldu zaie interesa ezagutzeko asmoz, eta maiatzaren 22an Itziarren eta 23an Deban informazio bilerak egin ziren. Auzo konpostean parte hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du izena, telefono honetara deituz: 943 19 28 40 edo email honetara idatziz: konposta@deba.net

San Roke Jaietako Kartel Lehiaketa
Jai Batzordeak 2013ko San Roke Jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Lanak udaletxeko kultura sailean aurketu behar dira, uztailaren 15etik 20ra bitartean. Saria 500€koa da.

2013ko udako kirol kanpaina
Urtero bezala Debako Udaleko Kirol Sailak udako kirol kanpaina zabaldu berri du. Izenematea ekainaren 10etik aurrera egin ahal izango da Turismo Bulegoan. Piraguismoa, surfa, body boarda, esku pilota, paleta eta xakeaz gain, aurten 2004-2005ean jaioak igeriketa ikastaroa egiteko aukera izango dute.

Europar geoparkeen astea 2013
Europar Geoparkeen Astearen III. edizioa abian da Euskal Kostaldeko Geoparkean Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean ospatuko du Europar Geoparkeen Astea 2013. Helburua bertako ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua herritarrei, eta bereziki Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleei, gerturatzea da. Hamaika jarduera antolatu dira hala nola, hitzaldiak, umeentzako tailerrak, doako bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak. Geoparkearen Astea Europako Geoparke guztietan ospatzen da aldi berean.