Albisteak
2017ko idi probatan 19 idi parek hartuko dute parte
Debako 2017ko idi probatan 19 idi pare arituko dira lehian. Norgehiagokak Euskal Jolas probalekuan izango dira urtarrilaren 1etik 9ra bitartean.
Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldia
Ezagutzen dugu jada 2016ko Animadeba animazio zinemaldiaren egitaraua. Debako Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu du IX. edizio honetarako. Zinemaldia hainbat laburmetraien proiekzioarekin hasiko dugu abenduaren 26an eta hilaren 29an 2017ko gortina lehiaketaren sari banaketak emango dio amaiera.
Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura
Debako Udaleko berdintasun sailak datorren asterako Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailer bat antolatu du. 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat da. Tailerra astelehenean, hilaren 19an, izango da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.
El Kolmado ibiltaria Deban izango da bihar
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen Kultura Bonuaren berri emateaz arduratuko den kamioi bat da, herriz herri premia biziko gaiak saltzen ibiltzen ziren horietakoa bezalakoa. Bihar Debara iritsiko da eta Foruen plazan egongo da arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia
Urteko lehen larunbatean egin ohi da Deban Soro Feria. Aurten urtarrilaren 7an izango da. Goizeko 9:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu eta kioskoan ganadu erakusketa izango da. Goiz osoan zehar, herriko musika talde ezberdinak izango ditugu kaleak girotzen eta dantzaririk ere ez da faltako.
Urte Berriko Feria 2017 - Lehiaketako emaitzak
Urtarrilaren 7an ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.225€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan. Doniene Baserria gelditu zen bigarren barazki lehiaketan.
Naiara Zubimendi eta M. Antonia Manzano, "Deba 100 hitzetan" III. literatur lehiaketako irabazleak
“Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak: Naiara Zubimendi zumaiarra eta M. Antonia Manzano madrildarra. Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak 1.400 € banatuko dituzte guztira. Sari banaketa urtarrilaren 26an izango da, arratsaldeko 7etan Agirre jauregiko ispiluen gelan.
2017ko idi-probetako sailkapena
Urtarrilaren 1etik 9ra bitartean 18 idi pare izan ditugu Urte Berriko idi probatan. Idi parerik onena Billelako Laski izan da, baina orokorrean maila bikaina erakutsi dute guztiek, marka onak lortuz.
Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin
Jon Alonso idazle iruñearrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, Jose Migel Etxeberria “Naparra”ren kasua aztertzeko egitasmo batekin.
Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkea Fiturren
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak presentzia bikoitza izango du aurten Fitur turismo azokan. Batetik, Euskadiko standean izango du lekua eta, bestetik, Europako UNESCO Geoparkeen Sareak turismo azokan izango duen txokoan. Bertan Europan egun dauden 69 geoparkeak helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko dira.
Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen
Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokak gaur ireki ditu ateak. Bertan, Debabarreneko eskualdea naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura promozionatuko da datorren igandera arte; horixe baita, funtsean, aurtengo edizioaren leitmotiv nagusia: turismo jasangarriaren sustapena.
Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura dantza tailerra
Debako Udaleko berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den beste tailer bat antolatu du datorren asterako. Oraingo honetan, Debako emakume guztiei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat izango da. Tailerra datorren larunbatean, otsailaren 4an, egingo da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.
Euskal Kostaldeko Geoparkea, National Geographic-eko "eguneko argazkia"
Astelehenean, hilak 23, National Geographic ospetsuaren webguneak “Photo of the day” (eguneko argazkia) deritzon atalean Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen argazki bat argitaratu zuen, M. Subirats argazkilariak Deban ateratakoa.
Debako Udalak Osio gunerako hirigintza-plan berri bat onartu du
Osio guneko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa aho batez onartu du Udal korporazioak. Aurreikusitako eraikigarritasuna %25 murriztuz, 225 etxebizitza eta 518 garaje eraikitzea ahalbidetzen du proposamen berriak.
Debako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira
Urbabil 2000 S.L. enpresa hasi da Deban dauden hiru haur-parkeen berrikuntza lanetan. Hauek itxita egongo dira lanek irauten duten bitartean eta proiektuaren kostua 120.000 €-koa izango da.
Debako Udalak 2017ko udal gida berria argitaratu du
Gaur iritsi da gurera 2017ko udal gida berria. Debako Udalak Zure Leku S.L. enpresarekin argitaratu ohi duen baliabideen liburuxka hau herriko hainbat enpresa eta establezimenduen laguntzari esker egiten da eta turismo bulegoan eskura daiteke.
Udalak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat Enplegu Plan bat jarri du martxan
Gizarte Zerbitzuetako eta Ingurmena, zerbitzuak eta mantentze lanetako udal sailek Tokiko Enplegu Plan bat jarri dute martxan lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak babesteko helburuarekin. 5 pertsona kontratatu dira herrirako hobekuntza lanak egin ditzaten datozen lau hilabetetan.
Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu du
Kalean da “Emakumeen Nazioarteko Egunaren” baitan Deban antolatuko diren ekintzen egitaraua. Martxoaren 3an hasi eta hilaren 24ra arte, hainbat ekintza izango ditugu herrian.
Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak
Datorren astean, martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.
Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean
El Diario Vascok abian jarri duen ekimen honen helburua aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea izango da. Hautagaien artean Debako Santa Maria Eliza dago. Botoa emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 6ra egongo da zabalik eta erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu gogokoen duen eraikuntzaren alde bozkatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak “Instant1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa abiarazi du
Martxoaren 1etik martxan da “Instan1ean” Instagrameko lehiaketaren II. edizioa. 13-17 urte bitarteko nerabe gipuzkoarrei zuzenduriko ekimen honen helburua irudi baten bidez norberaren bizitzako instant bat azaltzea izango da eta sari ugari banatuko dira parte-hartzaileen artean.
Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berria eratuko du Udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak Turismo bulegoko harrera eta komunikaziorako administrari laguntzaileen lan-poltsa berri bat eratzeko oinarriak onartu ditu. Lan-poltsa hau aldi baterako sortzen diren administrari laguntzaile beharrak betetzeko erabiliko da. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da martxoaren 28ra arte.
Kultur programaziorako plan berria
Debako Udala eta Kultur Elkartea elkarlanean aritu dira kultur programazio berri bat egiteko. Ekitaldiak hilean behin egingo dira eta aurrez Debako kultur gidan eta Udalaren eta Kultur Elkartearen webguneetan argitaratuko dira.
Geoparkeak bisita gidatu programa berrituari ekin dio, bere balio natural eta kultural itzela ezagutzera emateko
Bisita gidatu denboraldi berriaren aurkezpena Explore San Sebastian Region bulegoan egin da; bertan izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kutura eta Turismo diputatua, Denis Itxaso, Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak.
Debako Santa Maria Eliza, "Cuando dejes de quererme" filmeko eszenatoki bihurtuko da
Igor Legarretaren "Cuando dejes de quererme" filmeko hainbat eszena Debako Santa Maria Elizan grabatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 20an. Plaza Zaharrerako sarrera kontrolatuta egongo da egun osoan zehar.
Jose Angel Romano Perez Deban izango da bere lan berria aurkezten
Agirre jauregiko ispiluen gelan aurkeztuko du idazleak bere lan berria: “Mis nombres propios”. Ekitaldia ostiral honetan izango da, martxoaren 31n, arratsaldeko 7etan.
Norbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra
Debako Udaleko Berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritutako ikastaroa antolatu du udaberriko hilabete hauetarako. Saioak larunbatetan egingo dira Agirre Jauregiko dantza gelan, 10:30etik 12:30era bitartean.
Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari
2017ko Udalaren Aurrekontu Orokorra atzo onartu zuen behin behinekoz Debako Udalbatzak. Aurrekontua guztira 7.549.382 eurokoa izango da, 2016an baino %1,62 gehiago.
Deba ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko bilera irekia deitu dute Debako eta Mutrikuko Udalek
Debako eta Mutrikuko Udalek eta Debegesak bilera irekia deitu dute datorren apirilaren 25erako Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko. Bilera Debako Agirre Jauregian egingo da, 18:00etatik aurrera, eta bi herrietako herritarrei zabalik dago.
Euskal Kostaldeko Geoparkea Basque Fest jaialdian izango da Aste Santuan
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak bigarren urtez hartuko du parte Basque Fest jaialdian Bilbon, apirilaren 12tik 16ra.
Haitz-haundi elkarte artistikoaren margolanak Estalitako Pasealekuan ikusgai
Estalitako Pasealekuan daude ikusgai Haitz-haundi elkarte artistikoak prestatu dituen azken margolanak. Mikel Laboa, Maialen Lujanbio, Frida Kahlo eta Xabier Leteren erretratuek osatzen duten erakusketa bat da. 25. urteurrena ospatzeko Debako herriari egindako oparia da eta apirilaren 22an inauguratuko dute.
Debako Udalak Santa Katalina berreskuratu du
Udalak Santa Katalina ermita eta haren lursailek osatzen duten 63.468 m²-ko lurzatia erosi berri du 30.000 euroan. Gaur goizean sinatu da eskritura Zarauzko notaritzan. Udalak eskerrak eman nahi dizkio Alfonso del Valle Lersundiri, urte hauetan guztietan azaldu duen laguntza eta borondate onagatik.
Kolorez Blai udalekuetarako izen-ematea asteazkenean zabalduko da
Deban Kolorez Blai udalekuak izango ditugu uztailean zehar. Izen-ematea maiatzaren 10etik 23ra bitartean egin beharko da. Informazio gehiagorako deitu 943 19 13 83 telefonora edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.
Deba Musikalek 2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du datorren astelehenean
2017/2018 ikasturterako Deba Musikalen matrikulatzeko epea datorren astelehenean zabalduko da. Interesatuek ekainaren 16ra arte izango dute eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko aukera.
Abian da Debako I. mural / grafiti sariketa
Debako Udalak I. mural / grafiti sariketa antolatu du, modalitate hauetako sortzaileei Estalitako Pasealekuan ezarri nahi diren paneletan esku hartzeko aukera luzatzeko helburuarekin. Interesatuek izen-emate orria bete eta behean eskatzen den dokumentazioarekin batera, udaletxera helarazi beharko dute ekainaren 16a baino lehen.
Egitarau zabala Debarren Egunerako
Tarinok maiatzaren hirugarren igandean ospatzen dugu geure eguna: Debarren Eguna. Aurten, hilaren 21ean izango da egun handia, baina berau ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira maiatzaren 19 eta 21a bitarte.
Arte Eskolak 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du
2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalik da Arte Eskolan. Harlanketa, zurlanketa, zeramika, brontze galdaketa artistikoa edota grabatu kalkografikoa bezalako espezialitateak landu daitezke bertan.
Geoparkeko kostaldearen garbiketa auzolanean
Europako Geoparkeen Astearen baitan, maiatzaren 27an Euskal Kostaldeko Geoparkearen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Geoparkeko kostaldearen garbiketa egingo da auzolanean.
Geoparkeko kostaldea garbitzeko auzolana, Europako Geoparkeen Astearen baitan
Maiatzaren 19tik ekainaren 4ra egingo da zazpigarren aldiz Europako Geoparkeen Astea; Europan dauden geoparke guztiek parte hartuko dute egitasmo honetan herritarrentzat ekitaldi ugari eskainiz, tokian tokiko ondarea ezagutarazi eta babesteko mezua helaraziz.
Euskal Kostaldeko Geoparkearen Batzorde Zientifikoak lehen bilera egin zuen atzo, Deban
Atzo, ostiralez, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Batzorde Zientifikoak lehen bilera egin zuen Deban. Bileran Geoparkearen plan estrategikoaren berri eman zitzaien batzordekideei eta batzordearen beraren garrantzia azpimarratu zen.
Geoparkeko kostaldearen garbiketa egingo da larunbatean, auzolanean
Europako Geoparkeen Astearen baitan, larunbatean, hilak 27, labarretan pilatutako hondakinak eta plastikoak biltzeko garbiketa egingo da boluntarioekin Deba-Zumaia Biotopoan. Garbiketa lanetan helikopteroa eta kamioia erabiliko dira eta Elorriagako atsedenlekua goizean itxita egongo da bisitarientzat.
Bihar abiatuko da Debako XXXI. Antzerki Astea
Maiatzaren 26tik ekainaren 4ra bitarte mota guztietako antzezlanak izango ditugu Deban, Antzerki Astearen baitan. XXXI. edizio honetan ere, euskarazko zazpi ikuskizun taularatuko dituzte talde profesional zein amateurrek.
Volando voy saiorako grabaketa lanak egin dituzte Geoparkean
Cuatro telebista katearen Volando Voy saioa grabatzen aritu dira Geoparkean. Filmatutako irudiak herritarrekin partekatzeko jaia antolatu dute igande honetarako. Ikustera joateko interesa dutenek beren irudiak grabatzeko baimena sinatu beharko dute lehenago.
Debako landa-bide publikoen inbentarioa web orrian ikusgai
Debako Udalak behin betiko onartu zuen otsaileko ohiko bilkuran bigarren mailako landa-bide publikoen inbentarioa eta orain web orrian dago ikusgai.
Abian da Debako memoria historikoaren berreskurapen eta ikerketa proiektua
Debako Udalak herriko memoria historikoaren berreskurapen eta ikerketa proiektua jarri du martxan. Aranzadi Zientzia elkartearen proposamena aho batez onartu zen azken ohiko bilkuran. Egitasmoak 42.350 euroko kostua izango du eta 2017-2019 urteen artean gauzatuko da.
Abian da XII. Tene Mujika Beka
Debako Udalak Tene Mujika bekarako oinarriak argitaratu berri ditu. XII. edizioa da aurtengoa eta, aurreko urtetan bezalaxe, Udalak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatu du Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta gure literatura aberasteko helburua duen beka hau. Proiektuak 2017ko abenduaren 11 baino lehen artxiboa@deba.eus helbidera bidali beharko dira.
HEMEN DA UDA KIROLA 2017 PROGRAMA
Uda Kirola 2017 programa prest da etxeko txikienen gozamenerako. Surf, body board, piraguismo eta xake ikastaroen eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.
Mural / grafiti sariketarako finalistak aukeratzeko bozketa herrikoia
Debako Udalak antolatutako I. mural / grafiti sariketako finalistak hautatzeko ordua iritsi da. Herritarrok izango dugu azken hitza. Asteburu osoan zehar aurrez aurreko bozka emateko aukera Agirre jauregiko erakusketa gelan eta ekainaren 30era bitarte Udalaren web orriaren bitartez.
Robotika tailerrak Debabarrenean
Aurtengo udarako robotika tailerrak antolatu dituzte eskualdeko udalek, Debegesaren laguntzarekin. Egitasmo honen helburua Debabarreneko haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea da. Interesatuek www.gazterobotika.eus webgunean eman dezakete izena.
Udako erakusketa artistikoa bihar inauguratuko da
Bihar, uztailak 1, “Tentazioak” izeneko arte erakusketa inauguratuko da 12:30ean Santa Maria elizako klaustroan. XIII. edizio hau berezia izango da; hemezortzi artisten lanak egongo baitira ikusgai uztailean eta abuztuan zehar.
Nazioarteko II. Flysch organo jaialdia
Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den astean aurkeztu zuen aurtengo Nazioarteko Flysch organo jaialdia. Bigarren edizioa honetan bi emanaldi egingo dira Deban.
Debako I. mural/grafiti sariketak baditu finalistak
Bozkatzeko epea amaituta, Udalak lehendabizikoz antolatu duen lehiaketa honek baditu dagoeneko lau finalista. Hautatuek uztailaren 16an egingo den jendaurreko ekitaldian gauzatu beharko dituzte beren proposamenak.
Mural, grafiti, urbanart, streetart … modalitateak lantzen dituzten artistak lanean ikusteko aukera igande honetan
Debako I. mural/grafiti lehiaketako lau finalistek herriko hainbat txokotan gauzatuko dituzte euren muralak igande honetan, uztailaren 16an. Maraca, Eneko, Willy eta Sortwo lanean ikusteko aukera izango dugu egun osoan zehar. Euren lanak Estalitako Pasealekuan egongo dira astelehenetik aurrera.
BEGIRADAK 2017
Parte hartu 2017ko BEGIRADAK ekitaldian.
Udalak hilerri berriaren proiektua aurkeztuko du jendaurrean
Datorren asteazkenerako, uztailaren 19rako, erakusketa publikoa prestatu du Debako Udalak, Artzabalgo hilerri berriaren proiektua jendaurrean aurkezteko asmoz. Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da Udaletxeko Pleno Aretoan.
“Gentzianaren inurrijalea” tximeletaren banaketa-eremua ezagutzeko irteera egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean
Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostadeko Geoparkeak, Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean, “gentzianaren inurrijalea” ezagutzera emateko ekimena antolatu dute, tximeleta honen babesa sustatzeko asmoz. Trebakuntza-saio praktiko bat egingo da abuztuaren 8an Deba-Zumaia Biotopoan, parte hartu nahi duen herritar orori irekia.
Ostegunean abiatuko da XXXIV. Udako Musikaldia Deban
Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu ohi duen Udako Musikaldiak XXXIV. edizioa du aurtengoa. Abuztuaren 3tik aurrera, ostegunero, kontzertuak izango ditugu Santa Maria Elizan.
San Roke jaiak 2017
Gaur eguerdian aurkeztu da aurtengo San Roke jaietako egitaraua. Jai Batzordeak bost eguneko egitarau zabala antolatu du. Egitaraua turismo bulegoan izango dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera.
XLVIII. kaleko margo sariketa irailaren 9an
Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas Fundazioaren laguntzarekin, XLVIII. kaleko margo sariketa antolatu du Udalak datorren irailaren 9an. Hitzordu honek Debako udalerriaren esentzia euren lanetan jasoko duten hainbat herritako artistak bilduko ditu.
Debako Caritas elkartearen udako kanpaina bukatzear da
Caritas elkarteak udako kanpaina arrakastatsua izan du aurten. Abuztuan zehar egindako tonbolan boleto guztiak saldu dira eta sari ugari banatu dira parte-hartzaileen artean. Irailaren 9rako Amancio Pradaren kontzertu solidarioa antolatu dute Santa Maria Elizan eta sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan.
Gozatuz aisialdi jardueretarako matrikulazio-epea zabalik irailaren 15era arte
Debako Udalak, Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, datorren ikasturterako aisialdi eskaintza aurkeztu du. Euskara oinarri hartuta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, bertsolaritza eta idazketa sortzailea. Matrikula orriak ikastetxeko idazkaritzan, turismo bulegoan edota udal liburutegian entregatu beharko dira irailaren 15a baino lehen.
XLVIII. Kaleko margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez
XLVIII. Kaleko margo sariketa ospatu du gaur Udalak, Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas fundazioaren laguntzarekin. Debako txoko ezberdinak islatzen dituzten 13 artelan aurkeztu dira lehiaketara eta 8 izan dira sarituak. Lanak ikusgai eta salgai egongo dira irailaren 10etik 17ra bitartean.
Deba 100 hitzetan, IV. literatur lehiaketa
Debako Udalak IV. literatur lehiaketa antolatu du, Cardenas fundazioarekin elkarlanean. Aurten, parte hartzaileek Deba eta Mutriku arteko zubi zaharrarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte. Idatziak turismo bulegoan entregatu beharko dira 2017ko urriaren 15a baino lehen.
Irri Banda ikuskizunerako sarrerak agortuta
Irailaren 23an Irri Banda ikuskizuna egingo da Deban. Gaur goizean 400 sarrera jarri dira salgai eta dagoeneko agortu dira. Eguraldiaren eta eszenatokiak hartuko duen lekuaren arabera, sarrera kopurua gehitzeko aukera egon daiteke; baina hilaren 22ra arte ez dugu horren berririk izango.
2016/2017 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat dirulaguntzak
Pasa den ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarren artean dirulaguntzak banatuko ditu Udalak. Laguntza jasotzeko hainbat baldintza bete beharko ditu eskatzaileak eta beharrezkoak diren agiri guztiak 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartean entregatu beharko ditu udaletxeko harrera bulegoan.
2018an ekingo diete Deba-Mutriku bideko lanei
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-638 errepidea hobetzeko eta kostako bi herriok oinez ere komunikatuko dituen bidea egiteko proiektua aurkeztu du. Obrak 2018ko udazkenean hasiko dira, 14 hilabete iraungo dute eta 11 milioi euroko kostua izango dute.
Rara filmaren emanaldia eta mahai ingurua Deban
Debako Kultur Elkartean proiektatuko da Rara filma datorren irailaren 24an, igandean. Emanaldiaren ondoren, Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan hitz egiteko mahai ingurua antolatu da. Jarduera aurrera eramateko Mugen Gainetik elkartearen eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntza izan du Udalak.
Euskal Jaia 2017
Badator Euskal Jaia Debara! Beste urtebetez, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero den egitarau zabala prestatu dute egun honetarako. Beraz, har ditzagun baserritar jantziak eta atera gaitezen kalera Debako jai giroaz gozatzera!
Udalerri euskaldunetako Salto! Gazte Topaketak egingo dituzte urriaren 20tik 22ra, Orion
Gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahalduntzeko Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk. Orion egingo dira jardunaldiak urriaren 20tik 22ra, eta bertan parte har dezakete udalerri euskaldunetako 15 eta 18 urte arteko gazteek.
Bisita gidatu eskaintza betea udazkenerako, Euskal Kostaldeko Geoparkean
Bisita gidatuen egutegi osoa datozen hiru hilabeteetarako geoparkea.com webgunean kontsulta daiteke eta bertan egin daitezke erreserbak online. Proposamenen artean, nabarmentzekoa da urriko igande guztietan, goizeko 11:30ean, eskainiko den “Flyscha, begirada batean” irteera gidatua, euskaraz.
Itxaspe Kanpinak eskuratu du Gipuzkoako Turismo Berrikuntza Saria 2017
Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo eta Kultura diputatuaren eskutik jaso zuten errekonozimendua Itxaspe Kanpineko arduradunek.
Polentzi Markiegiren fusilamenduaren 80.urteurrena
Debako Udalak omenaldia antolatu du Polentzi Markiegiren, bertako alkate izandakoaren, oroimenez. Urriaren 4an, arratsaldeko 7etan, Udalbatzak alkate ohiaren fusilamenduaren 80.urteurrenari buruzko adierazpen instituzionala onartuko du eta hilaren 15ean ekitaldi instituzionala izango da.
Gerra zibila eta oroimen historikoa. Deba 1936-1945
Udalak gure herriaren memoria historikoa ikertzeko eta berreskuratzeko proiektua jarri du abian. Urriaren 16tik aurrera eta azaroaren 3a arte, astelehen eta asteazkenero oroimenaren bulegoa zabalik izango dugu. Azterlan honek 42.350 euroko kostua izango du eta aho batez onartu zuen ohiko udal batzarrak.
Debaberri udal aldizkaria
Udal jardueraren berri eman nahian Debako Udalak kaleratu berri du Debaberri udal aldizkaria. Besteak beste, Hilerri berria Artzabalen, Itziarko entitate txikia, Zabor-bilketa sistema, Deba ibaiaren Paisaia Plana, Herriaren memoria historikoa...
Debabarreneko ordezkaritza batek Dordoinara egin du bidaia kultur ondarearen interpretaziori loturiko esperientziak elkar trukatzeko
Debegesa Garapen Agentziaren ekimenez, Debabarreneko ordezkaritza bat Dordoinan izan da aste honetan, historiaurreko ondarea eta, oro har, kultur ondarea balioan jartzeko estrategiak ezagutu eta elkar trukatzeko.
“Berrikuntza soziala eta tokiko garapena Debabarrenean” jardunaldia, ostiralean DEBEGESAn
Ostiralean, hilaren 3an, 9:00etan, ‘Debabarrena Berritzen’ egitasmoari amaiera emateko jardunaldia egingo da Debegesan. DEBEGESAren eta Elhuyar Aholkularitzaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ‘Debabarrena Berritzen’ egitasmoak eskualdeko berrikuntza sozialean eragin nahi du.
BELDUR BARIK 2017
2017ko Beldur Barik lehiaketa bikoitza martxan da dagoeneko. Emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea du helburu. 12-26 urte bitarteko parte-hartzaileek azaroaren 13a baino lehen bete eta bidali beharko dute formularioa.
"Anfitriones" programako 3 ikastaro hartuko ditu azaroan Debegesak, turismo arloko profesionalei zuzenduta
Bisitariari ematen zaion zerbitzua eta arreta hobetzeko helburua du programak eta azaroaren 14an eta 15ean eskainiko da Debegesan. Izena emateko epea zabalik da azaroaren 8ra bitarte.
Tripontziak ekimen gastronomikoaren laugarren edizioa, azaroaren 10etik 26ra Debabarrenean
Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren 7 establezimenduk menu landuak eskainiko dituzte prezio berezian.
Agirre jauregiko altzarien eraberritze lanak martxan dira
Gaur hasi dira Agirre jauregiko inperio estiloko bi altzari zaharberritzeko lanak. Herriaren ondare izanik, prozesua bertatik bertara ezagutzeko ate irekiak antolatu dira azaroaren 17an eta 24an.
Debabarreneko turismo-eskaintza lehenetsiko da azaroan Explore San Sebastian Region bulegoan
Eskualdeko erakarpen turistiko nagusiak azaldu ez ezik, Tripontziak ekimen gastronomikoa ere eman zen ezagutzera pasa den azaroaren 8an egindako aurkezpenean.
IX. Animadeba Gortina lehiaketa
Abian da aurtengo Animadeba Gortina lehiaketa. Debako Udalak antolatzen duen IX. edizioa da hau eta lan saritua 2018ko Animadeba animazio jaialdia iragartzeko erabiliko da. Parte-hartzaileek nahi adina gortina aurkez ditzakete, abenduaren 15a baino lehen.
Azaroak 25: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”
Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” baitan askotariko ekitaldiak antolatu ditu aurten. Ekintza hauen helburu nagusia herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.
Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldiak hartuko ditu asteazkenetik aurrera Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Jardunaldien baitan bost hitzaldi, profesionalen arteko bi lan-mahai eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko interesgune nagusien kudeaketa ezagutzeko irteera egingo dira.
Argindarraren kontsumoen datuak ezagutuz erabakiak hartzea erraztera zuzendutako saio praktikoa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, argindar kontsumoa murrizteko tailerrak egingo dira Deban. Hauen helburu nagusia Gipuzkoarako eredu energetikoaren aldaketan aurrera egitea da. Lehendabiziko saioa abenduaren 11n izango da eta bertaratu ahal izateko aurrez izena eman beharko da.
Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana osatu da
Partaidetza prozesu baten bidez landu da eta helburua da Deba ibaiaren eta ibaiertzaren paisaia berreskuratzea eta balioan jartzea bere zatirik interesgarrienean, bai paisaiaren aldetik, baita bertan dagoen ondare kultural eta natural aberatsagatik ere.
Debako Udalaren 2016 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko ikuskaritza txostena, aldekoa salbuespenekin
BETEAN enpresa arduratu da Debako Udalaren 2016 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko auditoria txostena idazteaz. Lanaren emaitza aldekoa izan da salbuespenekin.
Euskararen astea Deban, azaroaren 30etik abenduaren 3ra
Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna, eta Debako Udalak herriko hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean askotariko ekintzak antolatu ditu.
Geoparkeko mendien sorrera ezagutzeko mendi ibilaldia larunbatean
Itziarko plazatik abiatu, Arbileko balkoitik igaro eta Lasturren amaituko da. Ondoren, bertako tabernan mokadutxo bat egingo da. Ibilaldi gidatua euskaraz eta doan izango da. Izen-ematea: 943 192 452 – turismo@geoparkea.com.
Animadeba Animazio Zinemaldiaren X. edizioa, abenduaren 26tik 29ra Deban
Abenduaren 26tik 29ra X. Animadeba Animazio Zinemaldia ospatuko da Deban. Aurtengo ekitaldien artean, gortina tailerra eta hamargarren urteurrena ospatzeko festa dira nabarmentzekoak.
Energiaren Eskualdeko Behatokia jarri du abian Debabarreneko eskualdeak
Energiaren Behatokia ezarri duen Euskadiko bigarren eskualdea da Debabarrena; sei udalerri gipuzkoarrei eskainiko die zerbitzua. Debabarreneko Energiaren Eskualdeko Behatokia gaur aurkeztu da eta aurkezpenean izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria, Monica Pedreira, eta Debabarreneko alkate eta udal ordezkariak.
Debako euskararen historia sozialaren azterketa aurkeztuko du bihar Udalak
Zein da Debako euskararen historia? Ze bilakaera izan du urteen joan etorrian? Zergatik egin du aurrera/atzera erabilerak?...
Debako Euskararen Historia Soziala ikerketa lanaren aurkezpena
Pasa den ostiralean aurkeztu zen Agirre jauregiko ispiluen gelan "Debako Euskararen Historia Soziala" ikerketa lana. Bertan izan ziren Ane Egidazu, Debako Udaleko Euskara Batzordeburua; eta Iñigo Ramirez de Okariz eta Nekane Goikoetxea, azterlanaren egileak.
13 idi pare urte berriko 42. idi probatan
13 izango dira 2018ko idi probatan lehiatuko diren idi pareak. Urtero bezalaxe, Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan izango dira norgehiagokak. Urtarrilaren 1ean hasi eta hilaren 8ra bitarte, lau saio izango ditugu.
Urte berriko feria Errege Egunean egingo da aurten
Urteko lehen larunbatean ospatu ohi dugu Deban Urte Berriko Feria. Aurten hilaren 6an izango da, Errege Egunean, hain zuzen ere. Goizeko 09:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu, eta kioskoan ganadu erakusketa egongo da. Goiz osoan zehar herriko musika talde eta dantzariak izango ditugu kaleak girotzen.
Eguraldiari aurre eginez Urte Berriko Feria izan da gaur
Goizeko 9:00etatik aurrera herriko plazak baserriko produktuz bete zaizkigu. 12:30ean musika eskolako dantzariek dantza emanaldia eskaini dute Aldats pilotalekuan eta eguerdiko 13:00etan feriako lehiaketetako sari banaketa egin da Foruen plazan. Gaueko 21:00etan Idi proba saioa izango da Euskal Jolasen. Eskerrik asko feriara hurbildu zareten guztioi eta bereziki ferian parte hartu duzuen baserritar eta ekoizle guztioi.
Euskal Herriko olatu erraldoien txapelketa Deban egingo da urtarrilaren 18an
Debako Udalak Sorginetxe Big Wave Erronka antolatu du Euskal Herriko Surf Federazioarekin eta Yako Surf Eskolarekin elkarlanean. Egun bakarreko txapelketa izango da, urtarrilaren 18an.
Debabarrenaren turismo eskaintza Madrilgo FITUR azokan
Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokak bihar, hilak 17, irekiko ditu ateak. Igandera arte, urtarrilak 21, Debabarrena produktu anitzeko jomuga modura promozionatuko da.
Langabezia egoeran dauden ekintzaileei zuzendutako 52 diru-laguntza kudeatuko ditu DEBEGESAk
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdi berria argitaratu du eta 74.575 euro bideratuko ditu Debabarrenean, Debegesa garapen agentziaren bitartez. Diru-laguntza hauek enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko izango dira eta langabezian egotea bete beharreko baldintza izango da.
Indar Unanuek irabazi zuen Sorginetxe Big Wave Erronka
Surfista zarauztarra nagusitu zen Euskal Herriko olatu erraldoien txapelketan. Haren atzetik sailkatu ziren Aritz Aranburu, Ibon Amatriain, Kosme Fernandez, Ander Mendiguren eta Iker Amatriain.